Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga
  Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren webgunea aldatu da.

Kanpoko lotura baten bidez hona heldu bazara, webgune berria bisitatzea gomendatzen dizugu.

 Webgune berrira jo

 Ogasunataria-ra jo

 
Sakatu on-line laguntza lortzeko On-line laguntza
ZERGA KANPAINAK
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2002ko kanpaina


 ZERGABILKETA KANPAINA   KARGA TASAK   ONURA FISKALAK   OINARRIZKO ARAUDIA   HITZARMENAK 

 ONURA FISKALAK 2002EAN 

Apartatu honetan udal zergen barruan onartu diren zerga onura nagusiak adierazten dira:

KOOPERATIBEI APLIKATZEN ZAIEN HOBARIA

JARDUERAK HASTEAGATIK EGITEN DIREN HOBARIAK

  1. ENPRESA BERRIEI APLIKATZEN ZAIEN HOBARIA
  2. JARDUERA PROFESIONALEI APLIKATZEN ZAIZKIEN HOBARIAK


KOOPERATIBEI APLIKATZEN ZAIEN HOBARIA

Hobari hau kooperatibei aplikatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  1. Udal esparruko jarduerak izatea
  2. Udalak hobaria arautuko duen Ordenantza Fiskala onartzea.

2/1997 FORU ARAUA, maitzaren 22koa, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoa (26.4 artikulua).

Hobari hau kooperatibei aplikatzea erabaki duten udalak honako hauek dira:

Udalerria % Hobari. Aplikazioa
16 AIA 95 GAO 1994-12-09
09 ANDOAIN 95 GAO 1993-03-03
14 ASTEASU 25 GAO 1997-12-31
19 BEASAIN 95 GAO 1994-12-27
69 DONOSTIA * 95 * GAO 1997-12-31
66 ERREZIL 25 GAO 2000-12-29
39 GETARIA 25 GAO 1997-12-31
40 HERNANI 95 GAO 1994-12-13
42 IBARRA 50 GAO 1998-12-18
45 IRUN 95 GAO 2000-05-30
75 VILLABONA 75 GAO 2001-12-31

(*) Donostiako Udalak bereziki babestuta dauden lehen mailako kooperatibei bakarrik aplikatzen die bere ordenantzan hobari hau, beti ere izaera honetakoak direnean: Lankide Kooperatibak, Nekazaritza Kooperatibak, Elkarlanean ustiatzeko Kooperatibak, Irakaskuntzakoak eta Eraldaketako Nekazaritza Sozietateak.

JARDUERAK HASTEAGATIK EGITEN DIREN HOBARIAK:

1) Enpresa berriei aplikatzen zaien hobaria:

Zergaren tarifetako lehen sekzioaren ohar komunen barruan ondoko hau ezartzen da:

"2. Ordenantza fiskaletan hala jasotzen denean, edozein jarduera enpresarial hasi eta gutxieneko udal kuota ordaintzen dutenek 100eko 50erainoko hobaria izango dute kuotan lehen bost urteetan. Hobariaz gozatu ahal izateko, beharrezkoa izango da jarduera ekonomikoa aurretik beste titularitate batekin egin ez izana. Jarduera ekonomikoa aurretik beste titularitate batekin egin dela ulertuko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak gertatzen direnean."

Hobari hau enpresa berriei aplikatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  1. Udal esparruko jarduerak izatea.
  2. Jarduera 2000-01-01etik aurrera hastea. Lehenago udalerri berean edo beste batean aritu bada, ez dagokio inolako hobaririk.
  3. Hobariaz gozatu ahal izateko, beharrezkoa da jarduera ekonomikoa aurretik beste titularitate batekin egin ez izana (bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak gertatzen direnean, esate baterako).

4/1999 FORU ARAUA abenduaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Zerga Erregimenari buruzkoa (10.bi artikulua).

Hobari hau enpresa berriei aplikatzea erabaki duten udalak honako hauek dira:

Udalerria Hobari % Oharrak GAO
11 ANTZUOLA 50 5 urte GAO 2000-12-29
55 ARRASATE 50 5 urte GAO 2000-12-29
69 DONOSTIA 50 5 urte GAO 2000-03-31
67 ERRENTERIA 25 5 urte GAO 2000-12-05
36 HONDARRIBIA 50 5 urte, kasko historikoko jardueretarako bakarrik GAO 2000-12-29
45 IRUN 50 3 urte GAO 2000-05-30
46 IRURA 50 5 urte. Baldintza jakin batzuk bete behar dira enplegatu kopuruari eta horien jatorriari dagokienez GAO 2000-12-26
51 LEGAZPI 50 5 urte GAO 2000-12-29
76 ORDIZIA 50 5 urte GAO 2000-12-04

 

2) Jarduera profesionalei aplikatzen zaizkien hobariak:

Zergaren tarifetako bigarren sekzioaren ohar komunen barruan ondoko hau ezartzen da

"1.- 1992ko urtarrilaren 1etik aurrera edozein jarduera profesional hasten dutenek kuotaren %50 ordainduko dute lehen bost urteetan. Nolanahi ere, epe hori iraungita geratuko da lehen alta aitorpena egin denetik bost urte igarotzen direnean."