Sarrera
  Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren webgunea aldatu da.

Kanpoko lotura baten bidez hona heldu bazara, webgune berria bisitatzea gomendatzen dizugu.

 Webgune berrira jo

 Ogasunataria-ra jo

 
Sakatu on-line laguntza lortzeko On-line laguntza
ZERGA KANPAINAK
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2003ko kanpaina


 ZERGABILKETA KANPAINA   ERREFORMARI APLIKAGARRI ZAION ARAUDIA   KARGA TASAK   ONURA FISKALAK   OINARRIZKO ARAUDIA   ZERGA EREDUAK   HITZARMENAK 
 Sarrera 
 Araudi aplikagarria 
 Salbuespenak 
 Tarifak eta instrukzioa 


 SARRERA 
 

Martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauak, toki entitateen zerga sistema aldatzekoak, aldaketa sakonak sartu ditu Gipuzkoako Lurralde Historikoan indarrean dagoen udal zerga sisteman.

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokionez, aldaketa horietako batzuek 2003tik aurrera izango dute eragina; beste batzuk, aldiz, 2004an aplikatuko dira.

Hona hemen aldaketa nagusiak:

  • Jarduera batean hasten diren subjektu pasiboak salbuetsita geratzen dira jarduera hasi eta lehen bi zergaldietan.

  • Bi milioi eurotik beherako eragiketa bolumena duten subjektu pasiboak ere salbuetsita daude.

  • Ponderazio koefiziente bat sortu da  tarifetako kuoten gainean aplikatzeko. Subjektu pasiboaren eragiketa bolumenaren arabera kalkulatzen da.

  • Udalei ahalmena ematen zaie hainbat hobari ezartzeko.

  • "Behargin kopurua" deituriko elementua ez da aintzat hartu beharreko faktorea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuotan.

  • Epigrafe berezi bat sortu da telefonia mugikorreko operadoreentzat.

  • Zergaren kuota murrizten da subjektu pasiboek zerbitzu soziokulturaletarako eta haurtzaindegi zerbitzuetarako erabiltzen duten azaleraren arabera.

  • Ganberaren baliabide iraunkorra Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan ordainarazteko era aldatu da.

Ikus dezagun zehatzago aldaketa horietatik zeintzuk aplikatuko diren 2003. urtean eta zeintzuk 2004an.

Subir