Hobariak
  Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren webgunea aldatu da.

Kanpoko lotura baten bidez hona heldu bazara, webgune berria bisitatzea gomendatzen dizugu.

 Webgune berrira jo

 Ogasunataria-ra jo

 
Sakatu on-line laguntza lortzeko On-line laguntza
ZERGA KANPAINAK
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2004ko kanpaina

 KARGA TASAK   ONURA FISKALAK   LABURPEN TAULA   PONDERAZIO KOEFIZIENTEA   GANBARAREN BALIABIDE IRAUNKORRA 
 OINARRIZKO ARAUDIA   ZERGA EREDUAK   TARIFAK ETA INSTRUKZIOA   ZERGABILKETA KANPAINA 
 
 Salbuespenak 
 Hobariak 


 HOBARIAK 
 

Martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauak, toki entitateen zerga sistema aldatzekoak, I. eta III. kapituluetan jasotzen ditu hobariak.

A) KOOPERATIBEI APLIKATZEN ZAIEN HOBARIA

Hobari hau kooperatibei aplikatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • Udal esparruko jarduerak bakarrik izatea.
  • Udalak hobaria arautuko duen Ordenantza Fiskala onartzea.

2/1997 FORU ARAUA, maiatzaren 22koa, kooperatiben zerga erregimenari buruzkoa (26.4 art.).

Hona hemen hobari hau kooperatibei aplikatzea erabaki duten udalak:

UDALERRIA Hobari % APLIKAZIOA
16 AIA 95 1994/12/09ko GAO
09 ANDOAIN 95 2003/12/31ko GAO
14 ASTEASU 25 1997/12/31ko GAO
19 BEASAIN 50 2003/11/14ko GAO
69 DONOSTIA * 95 * 2003/12/31ko GAO
66 ERREZIL 25 2000/12/29ko GAO
39 GETARIA 25 2003/12/31ko GAO
40 HERNANI 95 1994/12/13ko GAO
45 IRUN** 95** 2003/12/31ko GAO
53 LEZO 25 2003/12/23ko GAO
75 VILLABONA 75 2003/12/24ko GAO

(*) Donostiako Udalak bereziki babestuta dauden lehen mailako kooperatibei bakarrik aplikatzen die bere ordenantzan hobari hau, beti ere izaera honetakoak direnean: Lan Elkartuko Kooperatibak, Nekazaritza Kooperatibak, Elkarlanean ustiatzeko Kooperatibak, Irakaskuntzakoak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak eta Etxebizitza Kooperatibak.
(**) Irungo Udalak 2/1997 Foru Arauaren 5. artikuluan eta honen baterakorretan aipatzen dituen lehen mailako kooperatiba bereziki babestuei bakarrik aplikatzen die hobaria, hau da, lan elkartuko kooperatibei, nekazaritza kooperatibei, elkarlanean ustiatzeko kooperatibei, kontsumo kooperatibei eta irakaskuntzakoei.


B) ENPRESA BERRIEI APLIKATZEN ZAIEN HOBARIA

  • Udalak hobaria arautuko duen Ordenantza Fiskala onartu behar du.
  • Kuotaren %50erainoko hobaria da.
  • Edozein jarduera ekonomikori aplikatzen zaio (1., 2. eta 3. sekzioak).
  • Udal kuotan bakarrik.
  • Salbuespena amaitzen denetik aurrera aplikatzen da.
  • Bigarren zergaldia amaitu ondorengo lehen 5 urteetan. Hau da, 2004/12/31raino salbuetsita dagoen jarduera bati 2009/12/31raino aplikatuko zaio hobaria.
  • Ezinbestekoa da jarduera horretan lehenago beste titularitate batekin aritu ez izana.
  • EPE IRAGANKORRA: 4/2003 Foru Araua indarrean sartu baino lehen hobari hau aplikatzen ari ziren subjektu pasiboak zerga ordaintzetik salbuetsita ez badaude, HOBARIAK JARDUERAK HASTEAGATIK (Hirugarren xedapen iragankorra) apartatua ikusi behar dute.

Honako hemen hobari hau onartu duten udalak:

UDALERRIA Hobari % APLIKAZIOA
32 ELGOIBAR 50 2003/12/19ko GAO
39 GETARIA 25 2003/12/31ko GAO
40 HERNANI 50 2003/12/24ko GAO
83 LASARTE-ORIA 50 2003/12/01ko GAO
51 LEGAZPI 50 2003/12/31ko GAO

C) HOBARIA ENPLEGUA SORTZEAGATIK

  • Udalak hobaria arautuko duen Ordenantza Fiskala onartu behar du.
  • Kuotaren %50erainoko hobaria da.
  • Edozein jarduera ekonomikori aplikatzen zaio (1., 2. eta 3. sekzioak).
  • Udal kuotan bakarrik.
  • Baldintza hau bete behar da: hobaria aplikatu aurreko zergaldian kontratu mugagabea duten langile kopuruaren batez bestekoa aurreko zergaldiaren aldean gehitzea.
  • Ordenantza fiskalak hobari portzentaje desberdinak ezar ditzake gehikuntzaren arabera.
  • Hobariaren portzentajea urte bereko abenduaren 31ra arte aplikatuko da.

Honako hemen hobari hau onartu duten udalak:

UDALERRIA Hobari % APLIKAZIOA
09 ANDOAIN 25 2003/12/31ko GAO
33 ELGETA 50 2003/12/31ko GAO
36 HONDARRIBIA 25, 40, 50 2003/12/15eko GAO
45 IRUN 25 2003/12/31ko GAO
83 LASARTE-ORIA 50 2003/12/01eko GAO
51 LEGAZPI 50 2003/12/31ko GAO
53 LEZO 10 2003/12/23ko GAO
73 USURBIL 5, 10, 20 2003/12/18ko GAO


D) HOBARIA INGURUMENA ZAINTZEAGATIK

  • Udalak hobaria arautuko duen Ordenantza Fiskala onartu behar du.
  • Kuotaren %50erainoko hobaria.
  • Edozein jarduera ekonomikori aplikatzen zaio (1., 2. eta 3. sekzioak).
  • Udal kuotan bakarrik.
  • Energia berriztagarriak edo kogenerazio sistemak erabili edo produzitzen dituztenentzat. (Energia Berriztagarriak Sustatzeko Planean definitzen dira).
  • Industri jarduerak gune jendeztatuetatik urrun egiten dituztenentzat.
  • Langileei zuzendutako garraio plan bat ezartzen dutenentzat, energia kontsumoa murrizten duenean.
  • Hobaria ezarritako baldintzak betetzen dituzten bitartean aplikatuko da.

Honako hemen hobari hau onartu duten udalak:

UDALERRIA Hobari % APLIKAZIOA
69 DONOSTIA 50 2003/12/31ko GAO
33 ELGETA 50 2003/12/31ko GAO
45 IRUN 25 2003/12/31ko GAO
53 LEZO 10 2003/12/23ko GAO
63 OIARTZUN 30 2003/12/26ko GAO
73 USURBIL 5 2003/12/18ko GAO
79 ZARAUTZ 25, 50 2003/12/31ko GAO


E) HOBARIA JARDUERAREN ETEKIN GARBIA DENEAN

  • Udalak hobaria arautuko duen Ordenantza Fiskala onartu behar du.
  • Kuotaren %50erainoko hobaria da.
  • Edozein jarduera ekonomikori aplikatzen zaio (1., 2. eta 3. sekzioak).
  • Udal kuotan bakarrik.
  • Jardueraren etekin garbiak negatiboa behar du izan.
  • Edo ordenantza fiskalak zehaztuko duen kopurutik behera egon behar du.
  • Udalak hobari portzentaje eta muga desberdinak ezar ditzake tarifetako Multzo, Sail edo Taldearen arabera.

Hona hemen hobari hau onartu duen udala:

UDALERRIA Hobari % APLIKAZIOA
53 LEZO 10 2003/12/23ko GA

F) HOBARIAK JARDUERAK HASTEAGATIK: (Hirugarren xedapen iragankorra)

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren subjektu pasiboei 4/2003 Foru Arauaren xedapen iragankor bat aplikatzen zaie ondoko baldintzak betetzen dituztenean:

  • Zerga ordaintzeko obligaziotik salbuetsita ez egotea.
  • Jarduera hasteagatik ezarritako hobariak lehendik kuotan aplikatzen egotea, eta hobari horiek bi ohar hauetan araututakoak izatea:
    • 1. sekzioaren 2. ohar komunean (enpresariak).
    • 2. sekzioaren 1. ohar komunean (profesionalak).

Hobari horiek aplikatzen jarraituko dute aipatutako ohar komunetan jasotako eran, harik eta hobariak aplikatzeko ezarrita dagoen epea amaitzen den arte.

Jarduera hasteagatik finkatutako hobariek honako hau ezartzen zuten:

1- Enpresa berriei aplikatutako hobaria:

Zergaren tarifetako lehen sekzioaren ohar komunen barruan ondoko hau ezartzen da:

"2. Ordenantza fiskaletan hala jasotzen denean, edozein jarduera enpresarial hasi eta gutxieneko udal kuota ordaintzen dutenek 100eko 50erainoko hobaria izango dute kuotan lehen bost urteetan. Hobariaz gozatu ahal izateko, beharrezkoa izango da jarduera ekonomikoa aurretik beste titularitate batekin egin ez izana.
Jarduera ekonomikoa aurretik beste titularitate batekin egin dela ulertuko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean."

Hobari hau enpresa berriei aplikatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar ziren:

  • Udalak hobaria arautuko duen Ordenantza Fiskala onartzea.
  • Udal esparruko jarduerak bakarrik izatea.
  • Jarduera 2000/01/01etik aurrera hastea. Lehenago udalerri berean edo beste batean aritu bada, ez dagokio inolako hobaririk.
  • Hobariaz gozatu ahal izateko, beharrezkoa da jarduera ekonomikoa aurretik beste titularitate batekin egin ez izana (bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean, esate baterako).

4/1999 FORU ARAUA, abenduaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga erregimenari buruzkoa.

Honako hauek dira enpresa berriei lehengo hobaria aplikatzea erabaki zuten udalak:

UDALERRIA HOBARI % OHARRAK GAO
11 ANTZUOLA 50 5 urte 2000/12/29ko GAO
55 ARRASATE 50 5 urte 2000/12/29ko GAO
69 DONOSTIA 50 5 urte 2000/03/31ko GAO
67 ERRENTERIA 25 5 urte 2000/12/05eko GAO
36 HONDARRIBIA 50 5 urte, alde zaharreko jardueretarako bakarrik 2000/12/29ko GAO
45 IRUN 50 3 urte 2000/05/30eko GAO
46 IRURA 50 5 urte. Baldintza jakin batzuk bete behar dira enplegatu kopuruari eta horien jatorriari dagokienez 2000/12/26ko GAO
51 LEGAZPI 50 5 urte 2000/12/29ko GAO
76 ORDIZIA 50 5 urte 2000/12/04ko GAO

2- Jarduera profesionalei aplikatzen zaizkien hobariak:

Zergaren tarifetako bigarren sekzioaren ohar komunen barruan ondoko hau ezartzen da:

"1.- 1992ko urtarrilaren 1etik aurrera edozein jarduera profesional hasten dutenek kuotaren %50 ordainduko dute lehen bost urteetan. Nolanahi ere, epe hori iraungita geratuko da lehen alta aitorpena egin denetik bost urte igarotzen direnean."



Subir