Salbuespenak
  Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren webgunea aldatu da.

Kanpoko lotura baten bidez hona heldu bazara, webgune berria bisitatzea gomendatzen dizugu.

 Webgune berrira jo

 Ogasunataria-ra jo

 
Sakatu on-line laguntza lortzeko On-line laguntza
ZERGA KANPAINAK
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2004ko kanpaina

 KARGA TASAK   ONURA FISKALAK   LABURPEN TAULA   PONDERAZIO KOEFIZIENTEA   GANBARAREN BALIABIDE IRAUNKORRA 
 OINARRIZKO ARAUDIA   ZERGA EREDUAK   TARIFAK ETA INSTRUKZIOA   ZERGABILKETA KANPAINA 
 
 Salbuespenak 
 Hobariak 


 SALBUESPENAK 
 

 Salbuespena jarduera hasteagatik

 Salbuespena eragiketa bolumenaren zenbateko garbia 2.000.000 eurotik beherakoa izateagatik

 Zein subjektu pasibo daude salbuetsita?
 Eragiketa bolumenaren definizioa
 Zein zerga hartzen dira kontuan eragiketa bolumena kalkulatzeko?
 Nork adierazi behar du eragiketa bolumena?
 Nola adierazi behar dute eragiketa bolumena?
 Zein zergalditatik hartzen da eragiketa bolumena?
 Eragiketa bolumena behin kalkulatuta sortzen diren egoerak

1/1993 Foru Dekretuaren 5. artikulua aldatu da, hain zuzen ere, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren salbuespenak arautzen dituena. Bi salbuespen berri ezarri dira:

Salbuespena jarduera hasteagatik:

Salbuespenaren ezaugarriak:

1. Lehen 2 zergaldietan aplikatzen da.
2. 1., 2. eta 3. sekzioetan aplikatzen da.
3. Jarduera 2003-01-01etik aurrera hasi dutenei aplikatzen zaie.

Esaterako:

  • Alta eguna: 2003-01-01. Salbuespenaren amaiera = 2004-12-31.
  • Alta eguna: 2003-08-12. Salbuespenaren amaiera = 2004-12-31.

4. Jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduera horri ez zaiola hasierarik eman ulertzen da; zirkunstantzia hori betetzen dela jotzen da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.

Salbuespena eragiketa bolumenaren zenbateko garbia 2.000.000 eurotik beherakoa izateagatik

Zein subjektu pasibo daude salbuetsita?

Baldintza hau betetzen dutenak:


1. Urteko eragiketa bolumena 2.000.000 eurokoa baino txikiagoa izatea. Salbuespen hori bi kasutan ez da aplikatzen:

Lehenengoa: JEZaren subjektu pasiboak sozietate talde bateko kide direnean Merkataritza Kodearen 42. artikuluari jarraiki. Salbuetsita daude baldin eta taldearen eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa bada, bestela ez.

Bigarrena: Salbuetsita ez dauden enpresek JEZaren subjektu pasiboen kapitalean parte hartzen dutenean eta partaidetza hori, zuzenean zein zeharka, %25etik gorakoa denean. Alabaina, enpresa horiek Sozietateen gaineko Zergari buruzko 7/1996 Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatutakoak badira (kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak), subjektu pasiboak salbuetsita egongo dira baldin eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzearen ondorio bada.

2. Eragiketa bolumena kalkulatzeko, subjektu pasiboak egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.

3. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak direnean, eragiketa bolumena lurralde espainiarrean kokatutako establezimendu iraunkorren multzoari egotzi beharrekoa izango da.

Eragiketa bolumenaren definizioa

Ekonomia Itunaren 12/2002 Legean dator definitua.

14. artikuluaren Bi apartatuak hauxe dio zehazki:

Ondasun salmenta eta zerbitzu prestaziotzat joko dira Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen legerian hala definituta dauden eragiketak.
Aurreko ekitaldia urtebetekoa baino laburragoa bada, aurreko Bat apartatuan aipatu den eragiketa bolumena urte osoari dagokiona izango da, ekitaldian egindako eragiketetatik abiatuta.

 

Zein zerga hartzen dira kontuan eragiketa bolumena kalkulatzeko?

JEZaren subjektu pasiboen eragiketa bolumena honako zergak aintzat hartuz kalkulatzen da:

  • Egoiliarrak:
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
    • Sozietateen gaineko Zerga (SZ).

  • Ez-egoiliarrak:

    • Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (EEEZ).

Nork jakinarazi behar du eragiketa bolumena?

Hiru egoera gerta daitezke:


1. JEZaren subjektu pasiboek Gipuzkoan aurkeztea aurreko zergak (PFEZ, SZ edo EEEZ). Horrelakoetan ez dute eragiketa bolumenik jakinarazi behar.

2. JEZaren subjektu pasiboek ez aurkeztea Gipuzkoan aurreko zergak. Hauek derrigorrez jakinarazi behar dute eragiketa bolumena.

3. SALBUESPENA: JEZaren subjektu pasiboak sozietate talde bateko kide direnean Merkataritza Kodearen 42. artikuluari jarraiki.

  • Eragiketa bolumena taldeko sozietate nagusiak jakinarazi behar du.
  • Sozietate nagusiak ez badu jakinarazten, JEZaren subjektu pasiboak taldeko eragiketa bolumena aitortu beharko du.

Nola jakinarazi behar dute eragiketa bolumena?

842 inprimakia erabiliz, hain zuzen ere, Maiatzaen 19ko 533/2003 Foru Aginduak, eragiketa bolumenaren zenbatekoa Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jakinarazteko 842 eredua onartzen duena.

Laburpen taula:

JEZAREN SUBJEKTU PASIBOAK
ERAGIKETA BOLUMENA LORTZEA
ZERGA
GIPUZKOAN AITORTZEN DU?
NONDIK HARTZEN DA ZENBATEKOA?

E

G

O

I

L

I

A

R

R

A

K

Pertsona fisikoak

Errenta zerga

BAI

Jardueraren eranskinetik.

EZ

Jakinarazi behar dute (842 eredua).

Pertsona juridikoak, orohar

Sozietateen gaineko zerga

BAI

Galera-irabazien kontutik.

EZ

Jakinarazi behar dute (842 eredua).

Sozietate talde bateko pertsona juridikoak (Merk. Kodearen 42. art.)

Taldearen Sozietateen gaineko zerga

BAI

Taldearen galera-irabazien kontutik.

EZ

Taldearen zenbatekoa Jakinarazii behar dute (842 eredua)

Sozietate zibilak eta ZFAOren 33. art.ko entitateak

Errenta zerga

BAI

Jardueraren eranskinetik: Ondasun Komunitatearen datuak.

EZ

Jakinarazi behar dute (842 eredua).

EZ-EGOILIARRAK

Ez-egoiliarren errenta zerga

BAI

Jardueraren datuetatik.

EZ

Jakinarazi behar dute (842 eredua).


Zein zergalditatik hartzen da eragiketa bolumena?

1. Errenta Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak badira, JEZaren sortzapena gertatu aurreko zergalditik.

2. Sozietate zibiletan eta ZFAOaren 33. artikuluko entitateetan, zerga honen sortzapena gertatu baino bi urte lehenagotik.

Hau da:

JEZAREN SUBJEKTU PASIBOAK
ERAGIKETA BOLUMENA
ZERGA
ZERGALDIA
EGOILIARRAK Pertsona fisikoak Errenta zerga

Bi urte lehenagokoa, hau da, zerga horiek aitortzeko epea JEZaren sortzapena gertatu aurreko urtean amaitzen den zergaldiari dagokiona.

Adibidez: 2004an, zergaldia 2002. urtekoa izango da, aitorpen hori 2003an aurkeztu zelako.

OHARRA: zergaldia urtebetekoa baino laburragoa bada, eragiketa bolumena urtearekin parekatuko da.

Pertsona juridikoak Sozietateen gaineko zerga

EZ-EGOILIARRAK

Ez-egoiliarren errenta zerga

ENTITATEAK (JEZan dira subjektu pasiboak, ez beste zergetan)
ERAGIKETA BOLUMENARI DAGOKION URTEA
Sozietate zibilak JEZaren sortzapena gertatu baino bi urte lehenagokoa.

Adibidez: 2003. urtean, eragiketa bolumena 2001ekoa izango da.

OHARRA: zergaldia urtebetekoa baino laburragoa bada, eragiketa bolumena urtearekin parekatuko da.
ZFAOaren 33. art.ko entitateak


Eragiketa bolumena behin kalkulatuta sortzen diren egoerak:

1.      Zenbatekoa 2.000.000 €-koa edo handiagoa bada:

Likidazio edo ordainagiria igorriko da.

2.      Zenbatekoa 2.000.000 €-tik beherakoa bada:

  • Aurten salbuetsita dago. Hala ere, gerta daiteke hurrengo urteetan zerga ordaindu behar izatea.
  • Salbuespen hau bi kasutan ez da aplikatzen (eta likidazio edo ordainagiria igortzen zaie):
    • Lehenengoa: talde baten barruan dauden sozietateak direnean, taldea ez baitago salbuetsita.
    • Bigarrena: salbuetsita ez dauden enpresek sozietateen kapitalean parte hartzen dutenean eta partaidetza hori, zuzenean zein zeharka, %25etik gorakoa denean. Alabaina, enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak badira edo enpresen sustapenerako sozietateak izanez gero, sozietateak salbuetsita egongo dira baldin eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzearen ondorio bada..

3.      Eragiketa bolumenik gabe:

    • Honek esan nahi du PFEZ, SZ edo EEEZ ez direla Gipuzkoan aurkezten eta subjektu pasiboak ez duela eragiketa bolumenik jakinarazi.
    • Salbuetsita dagoela jakinarazi beharko du. Ez badu jakinarazten --> Likidazio edo ordainagiria egingo da.
 
Subir