1/1993
Foru Dekretuaren 5. artikulua aldatu da, hain zuzen ere, Jarduera
Ekonomikoen gaineko Zergaren salbuespenak arautzen dituena.
Bi salbuespen berri ezarri dira:
Salbuespena jarduera hasteagatik:
Salbuespenaren ezaugarriak:
1. Lehen 2 zergaldietan aplikatzen da.
2. 1., 2. eta 3. sekzioetan aplikatzen da.
3. Jarduera 2003-01-01etik aurrera hasi dutenei aplikatzen
zaie.
Esaterako:
- Alta eguna: 2003-01-01. Salbuespenaren amaiera = 2004-12-31.
- Alta eguna: 2003-08-12. Salbuespenaren amaiera = 2004-12-31.
4. Jarduera batean lehenago beste titularitate
batekin aritu bada, jarduera horri ez zaiola hasierarik
eman ulertzen da; zirkunstantzia hori betetzen dela jotzen
da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren
ekarpenak egiten direnean.
Salbuespena eragiketa
bolumenaren zenbateko garbia 2.000.000 eurotik beherakoa
izateagatik
Zein subjektu pasibo daude salbuetsita?
Baldintza hau betetzen dutenak:
1. Urteko eragiketa bolumena 2.000.000 eurokoa baino txikiagoa
izatea. Salbuespen hori bi kasutan ez da aplikatzen:
Lehenengoa: JEZaren subjektu pasiboak sozietate
talde bateko kide direnean Merkataritza Kodearen 42. artikuluari
jarraiki. Salbuetsita daude baldin eta taldearen eragiketa
bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa bada, bestela ez.
Bigarrena: Salbuetsita ez dauden enpresek JEZaren
subjektu pasiboen kapitalean parte hartzen dutenean eta
partaidetza hori, zuzenean zein zeharka, %25etik gorakoa
denean. Alabaina, enpresa horiek Sozietateen gaineko Zergari
buruzko 7/1996 Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan
aipatutakoak badira (kapital-arriskuko fondo edo sozietateak
edo enpresen sustapenerako sozietateak), subjektu pasiboak
salbuetsita egongo dira baldin eta partaidetza hori sozietate
horien xede soziala betetzearen ondorio bada.
2. Eragiketa bolumena kalkulatzeko, subjektu pasiboak egindako
jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.
3. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak
direnean, eragiketa bolumena lurralde espainiarrean kokatutako
establezimendu iraunkorren multzoari egotzi beharrekoa izango
da.
Eragiketa bolumenaren
definizioa
Ekonomia Itunaren 12/2002 Legean dator definitua.
14. artikuluaren Bi apartatuak hauxe dio zehazki:
Ondasun salmenta eta zerbitzu prestaziotzat joko dira
Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen legerian hala
definituta dauden eragiketak.
Aurreko ekitaldia urtebetekoa baino laburragoa bada,
aurreko Bat apartatuan aipatu den eragiketa bolumena urte
osoari dagokiona izango da, ekitaldian egindako eragiketetatik
abiatuta.
Zein zerga hartzen dira kontuan eragiketa
bolumena kalkulatzeko?
JEZaren subjektu pasiboen eragiketa bolumena honako zergak
aintzat hartuz kalkulatzen da:
- Egoiliarrak:
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
- Sozietateen gaineko Zerga (SZ).
- Ez-egoiliarrak:
- Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (EEEZ).
Nork jakinarazi behar
du eragiketa bolumena?
Hiru egoera gerta daitezke:
1. JEZaren subjektu pasiboek Gipuzkoan aurkeztea aurreko
zergak (PFEZ, SZ edo EEEZ). Horrelakoetan ez dute eragiketa
bolumenik jakinarazi behar.
2. JEZaren subjektu pasiboek ez aurkeztea Gipuzkoan
aurreko zergak. Hauek derrigorrez jakinarazi behar dute
eragiketa bolumena.
3. SALBUESPENA: JEZaren subjektu pasiboak sozietate talde
bateko kide direnean Merkataritza Kodearen 42. artikuluari
jarraiki.
- Eragiketa bolumena taldeko sozietate nagusiak jakinarazi
behar du.
- Sozietate nagusiak ez badu jakinarazten, JEZaren subjektu
pasiboak taldeko eragiketa bolumena aitortu beharko du.
Nola jakinarazi behar
dute eragiketa bolumena?
842
inprimakia erabiliz, hain zuzen ere, Maiatzaen
19ko 533/2003 Foru Aginduak, eragiketa bolumenaren
zenbatekoa Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jakinarazteko
842 eredua onartzen duena.
Laburpen taula:
|
JEZAREN SUBJEKTU PASIBOAK
|
ERAGIKETA BOLUMENA LORTZEA
|
|
ZERGA
|
GIPUZKOAN AITORTZEN DU?
|
NONDIK HARTZEN DA ZENBATEKOA?
|
|
E
G
O
I
L
I
A
R
R
A
K
|
Pertsona fisikoak |
Errenta zerga
|
BAI
|
Jardueraren eranskinetik. |
|
EZ
|
Jakinarazi behar dute (842 eredua). |
|
Pertsona juridikoak, orohar
|
Sozietateen gaineko zerga
|
BAI
|
Galera-irabazien kontutik.
|
|
EZ
|
Jakinarazi behar dute (842 eredua).
|
|
Sozietate talde bateko pertsona juridikoak (Merk. Kodearen
42. art.)
|
Taldearen Sozietateen gaineko zerga
|
BAI
|
Taldearen galera-irabazien kontutik.
|
|
EZ
|
Taldearen zenbatekoa Jakinarazii behar dute (842 eredua)
|
|
Sozietate zibilak eta ZFAOren 33. art.ko entitateak
|
Errenta zerga
|
BAI
|
Jardueraren eranskinetik: Ondasun Komunitatearen datuak.
|
|
EZ
|
Jakinarazi behar dute (842 eredua).
|
|
EZ-EGOILIARRAK
|
Ez-egoiliarren errenta zerga
|
BAI
|
Jardueraren datuetatik.
|
|
EZ
|
Jakinarazi behar dute (842 eredua).
|
Zein zergalditatik hartzen da eragiketa bolumena?
1. Errenta Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren edo
Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak
badira, JEZaren sortzapena gertatu aurreko zergalditik.
2. Sozietate zibiletan eta ZFAOaren 33. artikuluko entitateetan,
zerga honen sortzapena gertatu baino bi urte lehenagotik.
Hau da:
|
JEZAREN SUBJEKTU PASIBOAK
|
ERAGIKETA BOLUMENA
|
|
ZERGA
|
ZERGALDIA
|
| EGOILIARRAK |
Pertsona
fisikoak |
Errenta zerga |
Bi urte lehenagokoa, hau da, zerga horiek aitortzeko
epea JEZaren sortzapena gertatu aurreko urtean amaitzen
den zergaldiari dagokiona.
Adibidez: 2004an, zergaldia 2002. urtekoa izango da,
aitorpen hori 2003an aurkeztu zelako.
OHARRA: zergaldia urtebetekoa baino laburragoa bada,
eragiketa bolumena urtearekin parekatuko da.
|
|
Pertsona juridikoak |
Sozietateen gaineko zerga |
|
EZ-EGOILIARRAK
|
Ez-egoiliarren errenta zerga |
|
ENTITATEAK (JEZan dira subjektu
pasiboak, ez beste zergetan)
|
ERAGIKETA BOLUMENARI DAGOKION
URTEA
|
| Sozietate zibilak
|
JEZaren sortzapena
gertatu baino bi urte lehenagokoa.
Adibidez: 2003. urtean, eragiketa bolumena 2001ekoa izango
da.
OHARRA: zergaldia urtebetekoa baino laburragoa bada, eragiketa
bolumena urtearekin parekatuko da. |
| ZFAOaren 33. art.ko
entitateak |
Eragiketa bolumena behin kalkulatuta sortzen
diren egoerak:
1. Zenbatekoa 2.000.000 €-koa
edo handiagoa bada:
Likidazio edo ordainagiria igorriko da.
2. Zenbatekoa
2.000.000 €-tik beherakoa bada:
- Aurten salbuetsita dago. Hala ere, gerta daiteke
hurrengo urteetan zerga ordaindu behar izatea.
- Salbuespen hau bi kasutan ez da aplikatzen (eta likidazio
edo ordainagiria igortzen zaie):
- Lehenengoa: talde baten barruan dauden sozietateak
direnean, taldea ez baitago salbuetsita.
- Bigarrena: salbuetsita ez dauden enpresek sozietateen
kapitalean parte hartzen dutenean eta partaidetza
hori, zuzenean zein zeharka, %25etik gorakoa denean.
Alabaina, enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo
sozietateak badira edo enpresen sustapenerako sozietateak
izanez gero, sozietateak salbuetsita egongo dira baldin
eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala
betetzearen ondorio bada..
3. Eragiketa
bolumenik gabe:
- Honek esan nahi du PFEZ, SZ edo EEEZ ez direla Gipuzkoan
aurkezten eta subjektu pasiboak ez duela eragiketa bolumenik
jakinarazi.
- Salbuetsita dagoela jakinarazi beharko du. Ez badu jakinarazten
--> Likidazio edo ordainagiria egingo da.
|