|
1. ZEIN DIRA JEZaren INPRIMAKIAK?
2. NON ESKURA DITZAKET INPRIMAKIAK?
3. NON AURKEZ DITZAKET INPRIMAKIAK?
4. ZEIN AGIRI AURKEZTU BEHAR DITUT INPRIMAKIEKIN BATERA?
5. BA AL DAUKA BESTE PERTSONA BATEK INPRIMAKIAK NIRE IZENEAN AURKEZTEA?
6. NOIZ AURKEZTU BEHAR DA 841 EREDUA?
7. BA AL DAUKAT EREMU PROBINTZIALAREN ETA ESTATALAREN ARTEAN AUKERATZEA LOKAL BAT BAINO GEHIAGO BADITUT?
8. ZEIN DA EPE OROKORRA JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGAREN ORDAINAGIRIAK ORDAINTZEKO?
9. NOIZ ORDAINTZEN DA ZERGAREN KUOTA? ALTA AITORPENA AURKEZTEN DEN UNEAN?
10. NOLA KALKULATZEN DA ZERGALDIA ALTA AITORPENETAN?
11. NOLA KALKULATZEN DA ZERGALDIA BAJA AITORPENETAN?
12. ZEIN DA ALTAK, BAJAK ETA ALDAKETAK AURKEZTEKO EPEA?
13. BAJA AITORPENA AURKEZTU NAHI DUT, BAINA IAZTIK AURRERAKO ONDORIOAK IZAN DITZAN. NOLA EGIN BEHAR DUT?
14. EGIA AL DA 2003. URTETIK AURRERA EZ DUDALA JEZAREN KUOTARIK ORDAINDU BEHAR?
15. NORK AITORTU BEHAR DU ERAGIKETA BOLUMENA?
16. ZEIN INPRIMAKI ERABILTZEN DA ERAGIKETA BOLUMENAREN ZENBATEKOA AITORTZEKO?
17. ORDAINAGIRIA IRITSI ZAIT. NON AURKEZ DEZAKET ERREKLAMAZIO BAT?
18. NON ORDAINTZEN DA ORDAINAGIRIA?
19. NON HELBIDERATU DEZAKET ORDAINAGIRIA? NOIZ?
20. ZEIN JARDUERARI EZ ZAIO JEZ-EAN ALTARIK EMAN BEHAR?
21. BA AL DU ELKARTE BATEK SALBUESPENA ESKATZERIK? ZEIN ORGANORI?
22. MERKATARITZA GANBERAREN KUOTA NAHITAEZ ORDAINDU BEHAR AL DA?
23. NON DAUDE ARGITARATUTA JEZAREN TARIFAK?
24. NOLA KALKULATZEN DA KUOTA JARDUERARI IBILGAILU BAT ATXIKITA DAGOENEAN?
25. NON EGITEN DIRA JARDUERAK?
26. ZER DA "LOKALA" JEZ-EAN?
1. ZEIN DIRA JEZaren INPRIMAKIAK?
2. NON ESKURA DITZAKET INPRIMAKIAK?
3. NON AURKEZ DITZAKET INPRIMAKIAK?
Alta aitorpenak:
Foru Ogasuneko edozein bulegotan.
Baja edo aldaketa aitorpenak:
Foru Ogasuneko edozein bulegotan edo zure Udaletxean.
4. ZEIN AGIRI AURKEZTU BEHAR DITUT INPRIMAKIEKIN BATERA?
- Nortasun Agiria (Partikularrak).
- Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren txartela (Pertsona juridikoak, ondasun komunitateak eta ZFAOren 33. artikuluan aipatzen diren gainerako entitateak).
- Aldaketa aitorpenak pertsona juridikoen izaera aldatzeko aurkezten direnean: identifikazio fiskaleko zenbaki berriaren fotokopia.
- Errepide bidezko garraio jardueretan: ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.
5. BA AL DAUKA BESTE PERTSONA BATEK INPRIMAKIAK NIRE IZENEAN AURKEZTEA?
Bai:
- Jardueraren titularraren ordezkariak. Alta eskatu dezake ordezkari gisa aritzeko eta titularraren izenean aritzen den bakoitzean ordezkaritza frogatu behar ez izateko. [Ataria]
- Aurkezleak. Horrelakoetan, jardueraren titularraren mandatari gisa jardungo du.
6. NOIZ AURKEZTU BEHAR DA 841 EREDUA?
Udal kuoten kasuan bakarrik.
Enpresa jardueretan bakarrik (1. sekzioa).
Jarduera nagusiari zeharka atxikitako lokalen kasuan bakarrik. Erabilera adierazi beharko da: bulegoa, biltegia, etab...
- 841 eredua aurkeztera behartzen duten egoera nagusiak (udal kuoten kasuan bakarrik):
- Industri jarduerak: jendaurrean itxita dauden biltegi edo deposituengatik.
- Eraikuntza jarduerak: edozein lokalarengatik.
- Txikizkako merkataritza jarduerak: jendaurrean itxita dauden biltegi edo deposituengatik.
- Sustapen jarduerak: lokal guztiengatik.
Honako hauek ez dira lokaltzat hartzen:
- Ondasun higiezinak, hiritarrak zein landatarrak izan, salmenta jardueraren xede direnean.
- Sustatzen diren ondasun higiezinetan kokatutako informazio bulegoak. (Instrukzioaren 6.1.i erregela).
- 841 eredua noiz ezin den aurkeztu:
- Eremu probintzial edo estataleko jardueretan.
- Handizkako merkataritza jardueretan, dauden biltegi edo deposituengatik (jendaurrean irekita zein itxita izan). Jarduera nagusitzat hartzen direnez, 840 eredua aurkeztuko da.
- 2. eta 3. sekzioetan sailkatutako jarduerak egiten direnean.
7. BA AL DAUKAT EREMU PROBINTZIALAREN ETA ESTATALAREN ARTEAN AUKERATZEA LOKAL BAT BAINO GEHIAGO BADITUT?
Bakar-bakarrik JEZaren epigrafean espresuki hala adierazten bada (1/1993 Foru
Dekretu Arauemailea)
8. ZEIN DA EPE OROKORRA JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGAREN ORDAINAGIRIAK ORDAINTZEKO?
Epea urte bakoitzeko urriaren 1ean hasi eta azaroaren 10ean amaitzen da. Azken hau jaieguna bada, hurrengo lehen lanegunean amaitzen da epea.
9. NOIZ ORDAINTZEN DA ZERGAREN KUOTA? ALTA AITORPENA AURKEZTEN DEN UNEAN?
Oro har: urte bakoitzeko urriaren 1etik azaroaren 10era bitartean ordaindu behar da kuota, edo hurrengo lanegunera bitartean egun hori jaieguna bada.
KASU BEREZIA: alta aitorpena aurkeztea: kasu horretan, JEZaren kuota alta aitorpena aurkeztu ondoren jakinarazten da, eta ordaintzeko epea jakinarazpenean adierazten dena izango da.
Hurrengo urtetik aurrera, ordaintzeko epea oro har aplikatzen dena izango da.
10. NOLA KALKULATZEN DA ZERGALDIA ALTA AITORPENETAN?
Zergaldia jarduera hasten den egunetik abenduaren 31ra doa, eta kuota hilabete osoak kontuan hartuz kalkulatzen da.
Adibidez: pertsona batek 2004ko maiatzaren 5ean hasi badu bere jarduera, zergaldia 2004ko maiatzaren 1etik 2004ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.
11. NOLA KALKULATZEN DA ZERGALDIA BAJA AITORPENETAN?
Zergaldia urtarrilaren 1ean hasi eta baja aitorpena aurkezten den egunean amaitzen da, eta urtarrilaren 1etik baja aitorpena aurkeztu arte dauden hiruhileko kopuruaren arabera kalkulatzen da kuota.
Adibidez: pertsona batek 2004ko abuztuaren 30ean uzten badu bere jarduera, zergaldia 2004ko urtarrilaren 1etik 2004ko irailaren 30era bitartekoa izango da.
KASU BEREZIA: Alta aitorpena eta baja aitorpena urte natural berean egitea. Horrelakoetan, bajaren data abenduaren 31 izango da.
Adibidez: pertsona batek 2004ko otsailaren 10ean hasten badu bere jarduera eta 2004ko martxoaren 30ean bertan behar uzten, zergaldia 2004ko otsailaren 1etik 2004ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.
12. ZEIN DA ALTAK, BAJAK ETA ALDAKETAK AURKEZTEKO EPEA?
Inprimakiak aurkezteko epea:
- Alta aitorpenak: jarduera hasi baino 10 egun lehenago.
- Baja edo aldaketa aitorpenak: hilabete bat, baja edo aldaketa gertatzen denetik aurrera.
13. BAJA AITORPENA AURKEZTU NAHI DUT, BAINA IAZTIK AURRERAKO ONDORIOAK IZAN DITZAN. NOLA EGIN BEHAR DUT?
Baja aitorpenak aurkezteko epea hilabete batekoa da, jarduerari baja ematen zaion unetik aurrera.
Baja aitorpena epez kanpo aurkezten bada ondorioak iaz izateko, bajaren data frogatu behar da. Horretarako, behar diren frogagiriak aurkeztuko dira.
Adibidez:
| AURKEZPEN DATA |
BAJAREN DATA |
EPEZ KANPO |
FROGAGIRIAK |
| 2004/01/20 |
2003/12/25 |
EZ |
EZ |
| 2004/01/20 |
2003/11/10 |
BAI |
BAI |
| 2004/05/15 |
2004/01/12 |
BAI |
EZ |
2004/01/20an baja aitorpen bat aurkezten bada ondorioak 2003/12/25etik aurrera izateko, aitorpen hori epe barruan aurkezten dela jotzen da, baja gertatu denetik oraindik ez baita hilabete bat baino gehiago igaro.
2004/01/20an baja aitorpen bat aurkezten bada ondorioak 2003/11/10etik aurrera izateko, aitorpen hori epez kanpo aurkezten dela jotzen da, baja aurkeztu behar zenetik hilabete bat baino gehiago igaro delako. Gainera, aurreko urteari buruzko baja denez, bajaren data nahitaez frogatu beharko da. (Epez kanpo aurkeztutako baja izateagatik bidezko zigorra ezartzearen kaltetan gabe).
2004/05/15ean baja aitorpen bat aurkezten bada ondorioak 2004/01/12tik aurrera izateko, aitorpen hori epez kanpo aurkezten dela jotzen da, baja aurkeztu behar zenetik hilabete bat baino gehiago igaro delako. Hala ere, kasu honetan baja ez da frogatu behar, urte berberari buruz ari garelako. (Epez kanpo aurkeztutako baja izateagatik bidezko zigorra ezartzearen kaltetan gabe).
14. EGIA AL DA 2003. URTETIK AURRERA EZ DUDALA JEZAREN KUOTARIK ORDAINDU BEHAR?
Bi salbuespen berri ezarri dira 2003. urtetik aurrera:
- Salbuespena jarduera hasteagatik.
- Salbuespena eragiketa bolumenagatik.
Urte jakin batean bi salbuespen horietako edozein betetzen duenak ez du JEZik ordaindu behar. Baina gerta daiteke beste urte batean ordaindu behar izatea.
- Salbuespena jarduera hasteagatik: lehen bi zergaldietan ez da inolako kuotarik ordaindu behar. Argibide gehiago
- Salbuespena eragiketa bolumenagatik: bi milioi eurotik beherako eragiketa bolumena duten subjektu pasiboak salbuetsita geratzen dira. Argibide gehiago
15. NORK AITORTU BEHAR DU ERAGIKETA BOLUMENA?
JEZaren subjektu pasiboek, eragiketa bolumena adierazten duen ezein aitorpenik Gipuzkoan aurkeztu ez dutenean.
Normalean zerga helbidea Gipuzkoatik kanpo duten subjektu pasiboak izaten dira.
Argibide gehiago
16. ZEIN INPRIMAKI ERABILTZEN DA ERAGIKETA BOLUMENAREN ZENBATEKOA AITORTZEKO?
842 eredua
Alta aitorpena lehen aldiz aurkezten bada, 840 ereduan adierazi behar da
17. ORDAINAGIRIA IRITSI ZAIT. NON AURKEZ DEZAKET ERREKLAMAZIO BAT?
Foru Ogasuneko edozein zerga bulegotan edo zure Udaletxean.
18. NON ORDAINTZEN DA ORDAINAGIRIA?
Edozein entitate laguntzailetan (aurrezki kutxa nahiz banketxeetan) edo Udalak adierazten duen tokian.
19. NON HELBIDERATU DEZAKET ORDAINAGIRIA? NOIZ?
NON?: edozein banku edo aurrezki kutxatan, Foru Ogasuneko zerga bulegoetan, edo zure Udaletxean.
NOIZ?: errolda itxi baino lehen, irailaren lehen astean gutxi gorabehera, ondorioak aurten izan ditzan. Eskaera gero aurkezten bada, hurrengo urtean sortuko ditu ondorioak.
20. ZEIN JARDUERARI EZ ZAIO JEZ-EAN ALTARIK EMAN BEHAR?
Ondoko hauek ez dira enpresa jardueratzat hartzen (ez dute alta aitorpenik aurkeztu behar):
- Nekazaritza jarduerak
- Menpeko abeltzaintza jarduerak
- Baso jarduerak
- Arrantza jarduerak
- Landa turismoko ostatuak nekazaritza, abeltzaintza edo baso jarduera baten jarduera osagarria direnean.
21. BA AL DU ELKARTE BATEK SALBUESPENA ESKATZERIK? ZEIN ORGANORI?
Bakar-bakarrik irabazi asmorik gabeko elkartea bada. Salbuespen eskaera Udaletxean aurkeztu behar da.
22. MERKATARITZA GANBERAREN KUOTA NAHITAEZ ORDAINDU BEHAR AL DA?
Bai: 2004ko ekitaldian honako hauek dira gutxieneko kuotak: 60, 30 edo 10 euro. Argibide gehiago
23. NON DAUDE ARGITARATUTA JEZAREN TARIFAK?
1/1993 Foru Dekretu Arauemailean
24. NOLA KALKULATZEN DA KUOTA JARDUERARI IBILGAILU BAT ATXIKITA DAGOENEAN?
Bi kasu bereizi behar dira:
- Jarduera ibilgailu baten bitartez egiten denean.
Adibidez: merkantzien edo bidaiarien garraioa, autotaxia, etab.
Tarifetako epigrafean ibilgailu bakoitzari dagokion kuota ezartzen da. Bertan zehazturik dago, baita ere, zer jotzen den haren barruan garrantzitsutzat: batzuetan eserleku kopurua izango da (bidaiarien garraioan, kasu), eta beste batzuetan ibilgailuaren zama erabilgarria, hori guztia jardueran inplikaturik dauden ibilgailu kopurua kontuan hartuz.
- Ibilgailua jarduera nagusiari atxikita dagoenean.
Ez da jarduera ekonomikoa, baldin eta ibilgailua hirugarren batzuei zerbitzuak egiteko erabiltzen ez bada.
Adibidez: etxetresnak saltzen dituen txikizkako merkatari batek ibilgailua erabiltzen duenean produktuak entregatzeko, ez du ibilgailua aitortzen.
25. NON EGITEN DIRA JARDUERAK?
Jardueraren burutzapen lekua funtsezko elementua da jarduera hori zein udalerritan gauzatzen den zehazteko. Horren arabera erabakitzen da zein udalek kudeatu behar duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.
Hiru kasu bereizi behar dira:
- Jarduera beti lokal batean egitea.
- Jarduera lokal batean egin ahal izatea.
- Jarduera ez egitea inoiz lokal batean.
| |
ENPRESA JARDUERAK |
LANBIDE JARDUERAK |
ARTISTIKOAK |
JARDUERAREN BURUTZAPEN LEKUA |
| Beti lokal batean egiten direnak |
-Industri jarduerak oro har. -Establezimen-duan egindako txikizkako merkataritza |
Batere ez |
Batere ez |
Lokala kokaturik dagoen udalerria. |
| Lokal batean egin daitez-keenak |
-Zerbitzu prestazioak oro har -Handizkako merkataritza. |
Jarduera guztiak |
Batere ez |
Enpresa jarduerak: -Lokala kokaturik dagoen udalerria. -Edo eragiketak egiten diren udalerria. Lanbide jarduerak: -Lokala kokaturik dagoen udalerria. -Edo zerga helbidea dagoen udalerria. |
| Lokal batean inoiz ere egiten ez direnak |
-Abeltzaintza independentea. -Meatzaritza. -Erauzketa jarduerak. -Energia elektrikoa. -Petrolio gordinkien banaketa. -Ur banaketa. -Eraikuntza. -Establezimendu iraunkorrik gabeko merkataritza jarduera. -Posta edo katalogo bidezko salmenta. -Ondasun higiezinen alokairua. -Ondasun higiezinen salmenta (sustapena). -Elementu materialak erabiltzen dituzten jarduerak (ibilgailuak, itsasontziak, autobideak, jolas makinak,...) |
Batere ez |
Jarduera guztiak |
Enpresa jarduerak:-Ustialekuak, zentrala, horniketa sareak edo obra exekuzioak kokaturik dauden udalerria. -Eragiketak egiten diren udalerria. -Merkantziak bidaltzen diren udalerria. -Zerbitzuak egiten diren udalerria. -Ondasun higiezinak alokatzen badira: subjektu pasiboaren zerga helbidea. -Sustapena egiten bada: sustatutako ondasunak kokaturik dauden udalerria. Artistikoak: zerga helbidea dagoen udalerria. |
26. ZER DA "LOKALA" JEZ-EAN?
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ikuspegitik, lokalaren kontzeptuak ez du zerikusirik bere kontzeptu gramatikalarekin. Honela definitzen da zerga honen ondorioetarako: enpresa edo lanbide jarduerak toki estalietan zein estali gabekoetan egiteko erabiltzen den "leku fisikoa".
Hauek hartzen dira lokaltzat:
- Eraikinak
- Eraikuntzak
- Instalazioak
- Azalera estaliak
- Azalera estali gabeak
beti ere jendeari irekita edo ireki gabe egonik, edozein enpresa edo lanbide jarduera egiteko erabiltzen badira.
Jarduera artistikoak ez dira inoiz lokal batean egiten.
Hauek ez dira lokaltzat hartzen:
- Abeltzaintza independenteko jardueren instalazioak eta ondasun higiezinak.
- Meatzaritza jarduerak egiten diren ustialekuak.
- Petrolioa eta gas naturala erauzteko nahiz ura biltzeko jardueren ustialekuak.
- Energia elektrikoa produzitzen duten zentralak.
- Horniketa sareak, olio hodiak, gas hodiak, etab., eta energia elektrikoa garraiatu eta banatzeko guneak.
- Petrolio gordinkiak, gas naturala, hiri-gasa eta lurruna banatzeko guneak.
- Eraikuntza jardueraren xede diren obra, instalazio eta muntaiak, bertan aldi baterako eratzen diren bulego, barrakoi eta bestelako eraikinak barne.
- Alokatu, irakurri eta artatzekoak diren ur, gas eta elektrizitate kontagailuak instalatzen diren ondasun higiezinak.
- Makinak edo aparatu automatikoak, gordailu erregimenean utzitako erakustokiak, jolas makinak eta antzekoak instalatzen diren ondasun higiezinak.
- Alokairu eta sustapen jardueren xede diren ondasun higiezinak eta informazio bulegoak.
- Ordainpeko autobide, errepide, zubi eta tunelak.
- Lurreratzeko pistak, hangareak eta portuak, eraikinak izan ezik.
Lokalari buruzko kontzeptu bereziak:
- Banatutako lokalak
- Lokal bakarrak
- Etxebizitzetan kokatutako lokalak
- Banatutako lokalak
- Kale, bide edo etenik gabeko hormen bidez banatutakoak, beren artean pasabiderik ez dagoenean.
- Eraikin berean edo alboko batean kokatutakoak, jendea sartzeko ate desberdinak dituztenean.
- Lokal bateko departamentu edo sekzioak, horietan jarduera desberdin bat egiten denean.
- Eraikin bateko solairuak, barnetik komunikatuta egon edo ez, horietan jarduera bera egiten denean izan ezik.
- Feria, azoka edo erakusketa iraunkorretako saltoki, kaxoi eta konpartimentuak.
- Zerga Administrazioak erabakitzen dituenak, lokalean egiten diren jardueren administrazioa eta kontabilitatea aparte eramaten direnean.
Lokal banatuaren kontzeptuak banatutako lokal bakoitzeko kuota bat egotea dakar.
- Lokar bakarrak, sakabanatutako elementuei dagokienez:
Lokal banatuen kontrako kasua da.
Hiru kasu daude:
- Fabrikatzaileak
- Kirol instalazioak
- Ostatu establezimenduak
Lokalak esparru berean kokaturik ez daudenean, lokal bakarraren irizpidea aplikatzen da.
Kuota bakarra dagoela ulertzen da, sakabanatutako lokalen azalerak batuz kalkulatzen dena.
- Etxebizitzetan kokatutako lokalak
Lokalaz hitz egin daiteke baldin eta etxebizitza batean enpresa edo lanbide jarduera bat egiten bada.
|