| Apartatu honetan ikusgai jarri dugu zein diren ondasun higiezinen gaineko zergaren barruan aplikatuko diren onura fiskal nagusiak.
a) Urbanizazio, Eraikuntza eta Sustapen Inmobiliarioko
enpresen ondasun higiezinei %90eko hobaria aplikatzen zaie.
Hobari hau izaera orokorrez aplikatzen da.
ARAUDI APLIKAGARRIA: 12/1989 Foru Araua (15.1 Art.).
b) Babes Ofizialeko Etxebizitzei %50eko hobaria aplikatzen
zaie.
Hona hemen hobari hau aplikatzen duten udalak:
Abaltzisketa, Aia, Aizarnazabal, Alkiza, Andoain, Aretxabaleta,
Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara, Villabona, Donostia,
Elgeta, Elgoibar, Getaria, Hernialde, Ikaztegieta, Irura,
Legorreta, Oñati, Pasaia, Errenteria, Urretxu, Zarautz
eta Zumaia.
ARAUDI APLIKAGARRIA: 12/1989 Foru Araua (15.4 art.).
c) Ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte
hartzeagatik aplikatzen zaizkien onura fiskalak.
Apartatu honetan, Gipuzkoako udalek Ondasun Higiezinen
gaineko Zergatik salbuetsita utzi behar dituzte herri onurako
fundazio, elkarte eta kirol kluben ondasunak, 5/1995 Foru
Arauaren I. kapituluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenean.
Salbuespen hau izaera orokorrez aplikatzen da.
ARAUDI APLIKAGARRIA: Martxoaren 24ko 5/1995 Foru
Araua, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan
parte hartzeagatik pizgarri fiskalak ematekoa. (21. art.).
(1995eko apirilaren 3ko GAO).
|