|
1. Konturatu naiz batzuetan katastroan titular bakarra
agertzen dela kotitular batek baino gehiagok agertu behar zutenean?
Zergatik da hori?
2. Finka baten titularitatea aldatzea. Zein inprimaki
bete behar dut?
3. Zein dira OHZren inprimakiak?
4. Non eros ditzaket inprimakiak?
5. Non aurkez ditzaket inprimakiak?
6. Ordainagiria helbideratzea. Non egiten da?
7. Erreklamazio bat aurkeztu nahi dut. Non?
8. Nork ordaindu behar du zerga?
9. Nork ordaindu behar du ordainagiria? Noren izenean
agertuko da?
10. Zein dira OHZren hobariak?
11. Sustatzailea naiz eta gutxi
barru 20 etxebizitza eraikiko ditut Tolosan. Ba al daukat sustatzailearen hobarirako
eskubiderik?
12. Hobari bat eskatu dut. Noizko
izango du eragina?
1. KONTURATU
NAIZ BATZUETAN KATASTROAN TITULAR BAKARRA AGERTZEN DELA KOTITULAR BATEK BAINO
GEHIAGOK AGERTU BEHAR ZUTENEAN? ZERGATIK DA HORI?
1995. urtera arte, Foru Ogasunean jasotzen zen informazioa
titular bati bakarrik zegokion. Urte horretatik aurrera, kotitularrei buruzko
informazioa ere hasi ginen sartzen, eta harrez gero etengabe eguneratzen dugu
eskura dauzkagu datuen arabera.
Finka baten kotitularren datuak eguneratu behar
badituzu, salerosketa eskritura Foru Ogasuneko edozein bulegotan edo dagokion
Udaletxean aurkeztu behar da.
2. FINKA
BATEN TITULARITATEA ALDATZEA. ZEIN INPRIMAKI BETE BEHAR DUT?
U6 EREDUA – TITULARITATEAREN ALDAKETA
Dena den, 12/1989 Foru Arauak 18.3 artikuluan ezartzen
duenez, zilegi izango da tramite hori ez betetzea aldaketak egiteko kontuan
hartuko diren dokumentuak interesatuak Zerga Administrazioari aurkeztutako edozein
aitorpenetan emandakoak ez beste direnean.
Hortaz, lehenago beste aitorpen bat aurkeztu baduzu,
ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarena adibidez,
ez duzu tramite hori bete beharrik izango.
3. ZEIN
DIRA OHZren INPRIMAKIAK?
Zerga ereduak
4. NON
EROS DITZAKET INPRIMAKIAK?
Inprimakien salmenta
5. NON
AURKEZ DITZAKET INPRIMAKIAK?
Foru Ogasuneko edozein bulegotan edo zure Udaletxean.
6. ORDAINAGIRIA
HELBIDERATZEA. NON EGITEN DA?
NON?: edozein banku edo aurrezki kutxatan,
Foru Ogasuneko zerga bulegoetan, edo zure Udaletxean.
NOIZ?: errolda itxi baino lehen, gutxi gorabehera
apirilaren bukaera aldean, ondorioak urte barruan izan ditzan. Eskaera gero
aurkezten bada, hurrengo urtean sortuko ditu ondorioak.
7. ERREKLAMAZIO
BAT AURKEZTU NAHI DUT. NON?
Datuak gaizki egoteagatik erreklamatzen bada: Udaletxera joan behar duzu
edo Foru Ogasuneko edozein bulegotara hurbildu, eta finkaren eskritura aldean
eraman. Hori gaizki badatorkizu, idatziz erreklama dezakezu zuzendu beharreko
datuak jasotzen dituen eskrituraren fotokopia, planoak, argazkiak edo beste
edozein frogagiri erantsiz.
Erreklamazioa balioaren aurkakoa bada, datuak zuzenak izanik: onena
idatziz erreklamatzea da, zergatik ez zauden ados bertan azalduz. Zure Udaletxera
ere joan zaitezke, edo Foru Ogasunak Donostiako Okendo kalean duen bulegora
hurbildu.
8. NORK
ORDAINDU BEHAR DU ZERGA?
Zergaren sortzapena zergaldiko lehen egunean gertatzen
da. Beraz, urtarrilaren 1ean titular denak ordainduko du zerga.
Adibidez: etxebizitza urtarrilaren 5ean erosten
badut, zerga ez dut nik ordaindu behar, urtarrilaren 1ean finkaren titular denak
baizik.
9. NORK ORDAINDU
BEHAR DU ORDAINAGIRIA? NOREN IZENEAN AGERTUKO DA?
Emakida administratiboa badago, emakidadunak ordaindu behar du, eta haren izenean
agertuko da.
Azalera eskubidea eratu bada, hemen ere eskubidearen onuradunak ordainduko du,
eta haren izenean agertuko da.
Usufruktua badago, usufruktua daukanak ordainduko du. Ordainagiria bere izenean
agertuko da.
Gainerako kasuetan, jabeak ordainduko du, eta ordainagiria bere izenean agertuko
da.
10. ZEIN DIRA OHZren HOBARIAK?
- Sustatzailearen hobaria.
- Babes Ofizialeko Etxebizitzen hobaria.
- Familia ugariaren hobaria.
- Aprobetxamendu termiko edo elektrikorako instalazioen hobaria.
- Hutsik dauden etxebizitzen programari dagokion hobaria.
Ikusi hobariak
11. SUSTATZAILEA NAIZ ETA GUTXI
BARRU 20 ETXEBIZITZA ERAIKIKO DITUT TOLOSAN. BA AL DAUKAT SUSTATZAILEAREN HOBARIRAKO
ESKUBIDERIK?
Hobariak Udalaren Ordenantza fiskalean jasota egon
behar du.
Tolosako Udalak %50eko hobaria aplikatzea erabaki
du. Beraz, 12/1989 Foru Arauaren 15. artikuluak aipatzen dituen gainerako baldintzak
betetzen badituzu, ezarritako epean %50eko hobaria izango duzu.
12. HOBARI BAT ESKATU DUT. NOIZKO
IZANGO DU ERAGINA?
Normalean, ematen diren salbuespen eta hobariek eskaera
egin ondorengo zergalditik aurrera izaten dute eragina.
Adibidez: hobaria 2005ean eskatzen baduzu, 2006ko ordainagirian izango du eragina.
|