Arteleku Zentruko ekintzak eta erabilerak onartzen dituen 289/87 zenbakidun FORU AGINDUA.

Iraupen bertsioak

   Imprimatu

Arteleku Zentruko ekintzak eta erabilerak onartzen dituen 289/87 zenbakidun FORU AGINDUA.

BOG 7 Maiatza 1987

Arteleku Zentruak, otsailaren 12ko 15/1985 Foru Dekretuaren (Er. 67) bidez sortua, espresio eta arte munduaren barruan sorkuntza, heziketa eta ikerkuntzarekin zerikusia duten alderdi guztiak erraztu, bultzatu, gauzatu eta zabaltzea du xedetzat, garatuak izateko teknolojia bereiztuak erabiltzea eskatzen duten espresiobide berri eta ohi ez bezalakoei interes berezia eskainiz.

Helburu horiek lortzeak ondorengo eginbebarrak kontutan hartu eta burutzea eskatzen du:

  • - Artea bere esparru teoriko-praktikoan sustatu eta bultzatzea.
  • - Arte munduarekin zerikusia duten pertsonen sarrera ahalbideratzea, edozein delarik haien berezitasuna, horrela Gipuzkoako kultura ingurunean garapen dinamiko eta sortzailea sorraraziz.
  • - Arte sorkuntzazko bideak, tokiak eta moduak sailkatu eta arrazionaltzea.
  • - Heziketa alorreko ekintzak burutzea, ikastaro monografiko, mintegi, hitzaldi, etab., edo interesgarri litzatekeen beste edozein ekintza programatuz.
  • - Arte produkzioa ondo aztertutako komertzializazio dinamiko baten bitartez errentabilizatzea.
  • - Arteleku, nazio eta nazioarteko interesa duen zentru sortzaile gisa antolatzea, arte munduko profesionalen tartean eta antzeko helburuak dituzten zentru eta erakundeekin ere hartu emanak bultzatuz.

Aipatutako zereginen garapena eta gauzatzea lortzearren eratzen diren ekintza alorrak honako hauek dira:

  • - Sorkuntza alorrak, bertan espresiobideak, zein ohizkoak zein berri-berriak, sartzen direlarik.
  • - Heziketa alorra, horretarako ikastaro, mintegi, hitzaldi eta abar emateko beharrezkoak diren leku eta denbora baldintzak jarriko direlarik.
  • - Dokurnentazio alorra, arte munduari buruzko eguneratze etengabea ahalbideratuz, biblioteka, hemeroteka eta ikusentzunezko sistemak garatuz, fondo ugari eta interesgarriak edukiz.
  • - Zerbitzu orokorretako alorra, hurrengo ekintza hauek sartuz: administrazioa, jestioa, zabalkundea, etab. eta bestelako ekintza funtzional antolakuntzazkoak.

Otsailaren 12ko 15/1985 Foru Dekretuko 6. artikuluak (Er. 67) emandako ahalmenak erabiliz, Kultura, Hezkuntza, Kirolak eta Turismoa Departamentuko Foru Diputatuak honako hau ebazten du:

1 Artikulua

Loiola auzoan (Suministros Eléctricos Easo fabrika zaharra) kokaturiko Arteleku kultura zentrua arte munduko edozein pertsonari irekitako proiektu bat da, ezagutza egokia eskatzen duten ekintza espezifikoen multzo bat osatzen duena.

2 Artikulua

Kontutan izanik Arteleku zenbait fasetan garatu beharreko proiektu baten gisara diseinatzen dela, zabaltzeko orduan, aipatzeagatik, hurrengo sailak ikusten dira:

  • - Serigrafiako Tailerra.
  • - Litografiako Tailerra.
  • - Eskulturako Tailerra.
  • - Errestaurazioko Tailerra.
  • - Ehungintzako Tailerra.
  • - Lan Guneak.
  • - Dokumentazio Zentrua. Ikusentzunezkoen Aretoa.
  • - Zerbitzu Orokorrak.

3 Artikulua

Artelekuk, aipatutako moduan eratua, kultura eta arte inguruneari hurrengo hauek eskaintzen dizkio zehazki esanda:

  • - Arte munduaren barruan ekipamendu jakinak erabiltzea.
  • - Zentruan diharduten tailer desberdinei buruzko ikastaro espezifikoak.
  • - Arte sorkuntza garatzeko espazio libreak laga eta erabiltzea.

4 Artikulua

Artelekuk eskaintzen dituen zerbitzuak eskuratu eta erabili ahal izateko bidezko deialdi publikoak egingo dira.

Kultura, Hezkuntza, Kirolak eta Turismoa Departamentuak erabiltzaileak aukeratzeko oinarriak eta erizpideak ipiniko ditu, bai hezkuntza eta hobekuntza ikastaroetarako bai espazio libreak laga eta erabiltzeko.

5 Artikulua

Artelekuaren garapenean sartutako erabiltzaileek honako eskubide hauek dituzte:

  • - Beren lan alorreko zerbitzu orokorrak eta espezifikoak erabiltzea.
  • - Zentruko Zuzendaritzari planteatutako helburuak ahalik eta hobekien betetzeko egokitzat jotzen diren azterketa, proposamen eta ekintzak proposatzea.

6 Artikulua

Artelekuk eskaintzen dituen zerbitzuen erabiltzaileek honako konpromezuak hartzen dituzte:

  • - Artelekuko Zuzendaritzak eta gainerako gobernu organoek onartutako arautegia betetzea.
  • - Zentruaren barruko beren ekintzak hitzartutako dedikazio konbenioaren arabera burutzea.
  • - Proiektuaren helburuak ahalik eta hobekien lortzea ekarriko duen laguntza beren iharduketa eta dedikazioarekin ematea.

7 Artikulua

Erabiltzaileak Artelekuko ihardueran baja emango du:

  • - Hitzartutako dedikazio aldiaren amaieragatik, berritzea erabakitzen ez bada.
  • - Onarpen konbenioan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.
  • - Artelekuren garapenerako kaltegarri gerta litezkeen ekintzak burutzeagatik.

8 Artikulua

Beren ekintzak burutzeko espazioen erabilera errejimenean Artelekura biltzen diren erabiltzaileek erabilera konbenio bat ezarriko dute gehienez urtebeteko iraupenarekin, luzatua izan daitekeena haien egonaldia eta lanaren interesa nola dauden ikusita.

9 Artikulua

Artelekura ikastaroetara joatearen bidez bilduz gero, erabiltzaileak, aldez aurretik aukeraturik eta matrikula eskubideak ordaindurik, konpromezua hartzen du esperientzia dirauen bitartean burutuko duela, eta hori amaitutakoan Artelekurekiko duen lotura etenda gelditzen da.

10 Artikulua

Artelekuko dokumentazio eta informazio zerbitzuak irekiak daude bertan interesa duen edozein pertsonarentzat.

11 Artikulua

Arteleku Zentruak goiz eta arratsaldez funtzionatuko du, zentruko zuzendaritzak aldez aurretik erabakirik. Egoera berezietan erabilera apartekoak kontutan izan daitezke.

12 Artikulua

Ekintza espezifiko bakoitza (ikastaroak, mintegiak, etabar.) amaitutakoan, baita urtealdi bakoitzaren amaieran ere, tailer bakoitzak eta Zuzendaritzak egoera ekonomiko eta artistikoaren egoera aurkeztuko diote Kultura Departamentuari.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egun berean sartuko da indarrean.