Gipuzkoako Mendien Lurralde Batzordearen osaketa, konpetentziak eta funtzionamendua erregulatzen dituen azaroaren 17ko 61/1987 FORU DEKRETUA.

Iraupen bertsioak

   Imprimatu

Gipuzkoako Mendien Lurralde Batzordearen osaketa, konpetentziak eta funtzionamendua erregulatzen dituen azaroaren 17ko 61/1987 FORU DEKRETUA.

BOG 3 Abendua 1987

Mendi publikoetako birpoblaketa aspalditik Gipuzkoako Lurralde Historikoko Foru Batzarreen atentzioa eta interesa sortu duen arazoetako bat da. Herriek beren errentetako hamarreko bat landaketetan erabiltzeko Foruak ezartzen zuen obligazioa 1548, 1552 eta 1657ko Batzarre Nagusiek onartutako Basa Ordenantzetan garatu izan zen eta Debako Batzarre Nagusiak 1783an onartu zuen Mendietako Erregelamenduaren bidez zehaztu.

Garai hurbilagoetan, Gipuzkoako Foru Diputazio Txit Garaiak, Botere Zentralak "Mendi Zerbitzuak auzo mendietan bere baliabideekin libreki burutzeko" ezagutzen zuen konpetentzia erabiliz 1926ko azaroaren 23ko Mendietako Ordenantzak onartu zituen, Foru Organoari mendi alorrean zegozkion eskumenak modu ordezkatuan burutzeko Mendien Lurralde Batzorde bat osatzen zelarik eta udalei obligazioa ezartzen zitzaien auza mendietako probetxamenduetako zenbatekoaren % 15a horien hobekuntzara destinatzeko.

1957ko ekainaren 8ko Mendietako Legeak ere Entitate Lokalek, Mendi Publikoetako probetxamenduetako zenbatekoaren parte bat horien ordenamendu eta hobekuntzara destinatzeko obligazioa ezartzen du, Administrazio Zentralaren irailaren 10eko 2.479/1966 Dekretu bidez portzentaia hori % 15ean ezartzen zelarik.

Gaur egun aipatu Batzordea Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza Saileko 1983ko maiatzaren 3ko Aginduaren bidez arautzen denez, mendietako probetxamendutik kendu beharreko portzentaia % 15ean ezartzen zuelarik, egokia da martxoaren 5eko 21/1985 Foru Dekretuan ezarritakoaren bidez burututako Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 10.8 artikuluaren terminoetako mendi alorreko konpetentzia esklusiboa Diputazioak hartzerakoan sorturiko Mendien Foru Administrazioaren egitura berrira moldatzea Mendietako Lurralde Batzordearen osaketa, konpetentziak eta funtzionamendua.

Horren ondorioz eta Nekazaritza eta Arrantzua eta Udal Harremanetako Departamentuetako Foru Diputatuen proposamen amankomunarekin, Diputatuen Kontseiluak 1987ko azaroaren 17ko sesioan aldez aurretik eztabaidaturik

ERABAKITZEN DUT:

1 Artikulua

1. Entitate Lokalak beharturik daude Erabilgarritasun Publikoko beren Mendiak, edonolakoa delarik berauen izaera juridikoa, ustiatzeagatik ateratzen den zenbatekoaren ehuneko 15a mendi beraietako ohianak hobetzeko inbertitzera Foru Dekretu honetan arautzen den eran.

2. Ondorio horietara, gozamenerako lizentzia luzatu aurretik edo, edozein eratara, gozamen adjudikazioa eskuratzen denetik hiru hilabeteko epean aipatu ehuneko 15aren sarrera egingo dute Gipuzkoako Mendien Lurralde Batzordearen izenean Gipuzkoako Foru Diputazioko Mendi eta Arrantzu Ihardueren Zuzendaritza Nagusiak irekiko duen kontu korrontean.

3. Udal Harremanetako Diputatuak bere Departamentuko Teknikarien artean izendatuko duen Funtzionariarekin batera, Mendi eta Arrantzu Ihardueren Zuzendaritza Nagusiko Baso Zerbitzuko Buruak eramango du kontu korrontearen sinadura.

2 Artikulua

Nekazaritza eta Arrantzu Departamentuko Foru Diputatu Titularra Buru delarik, ondoko hauek osatuko dute Gipuzkoako Mendien Lurralde Batzordea: Mendi eta Arrantzu Ihardueren Zuzendari Nagusiak, Baso Zerbitzuko Buruak, Departamentuko Diputatu Titularrak izendatuko duen Udal Harremanetako Departamentuko funtzionari batek eta Lurraldeko Udalerrietako lau Alkatek, edo berauek delegaturiko pertsonek, horietako bi Enirio-Aralar Mankomunitateko eta Gipuzkoako eta Arabako Partzoneriako ordezkari eta beste biok Lurraldea banatzen den Baso Sekzio bietariko bakoitzean Erabilgarritasuneko Mendiei dagokienean zabalera handiena duten bi Udalerrien ordezkari direlarik.

Nekazaritza eta Arrantzu Departamentuko Idazkari Teknikoa arituko da Batzordeko Idazkari lanetan.

3 Artikulua

1. Ondorengo artikuluetan ematen zaizkion funtzioez gaienera, jarraian adierazi zereginak izango ditu Lurralde Batzorde honek:

  • a) Baso Zerbitzuak urtero idatziko duen Hobekuntza Plana onestea.
  • b) Hobenkuntzetarako Fondoaren bidez egin diren lanen eta inbertsioen kontu frogatzaileak onestea.
  • c) Baso iharduketaren plan orokorrak eta Lurraldeko Baso Politikaren ildo nagusiak aztertzea.
  • d) Prezioen gorabehera larrien edo bapateko kalteen kasutan edo onarturik dauden planak aldatzeko Baso Zerbitzuak idatziriko planei buruz presako izaeraz edo osagarrizkoak bere eritzia ematea.
  • e) Baso suteri buruz eta berauen kausei buruz informazio bildu eta aztertzea eta sute hauen prebentzio eta itzalketarako neurriak proposatzea.

2. Udal Harremanetako Departamentuko Diputatuak izendatuko duen Funtzionariarekin batera Baso Zerbitzuko Buruaren lana da 1. artikuluan aipaturiko kontu korrontean egiten diren sarrerak fiskalizatzea eta onarturiko planen arabera egiten diren obra eta lanen ziurtagirien ordainketa xedatzea.

4 Artikulua

Lurralde Batzordeko Lehendakariari, Batzorderako deia egitea, Batzordea presiditzea, ordezkatzea eta harturiko akordioak burura eramatea dagokio.

5 Artikulua

Baso Zerbitzuak Hobekuntza Plana idatziko du eta Planari dagokion urtearen ez baino aurrekoaren abenduaren 15a baino lehenago Lurralde Batzordearen eritzira jarriko du.

Ordenamenduari atxikirik dauden mendiei buruzko hobekuntzei dagokienean, Plan horretan kasu bakoitzeko proiektu eta plan berezien aurrikuspenak bete beharko dira.

6 Artikulua

Lurralde Batzordeak Urteko Plana onartu duelarik, Ordenamenduari atxikirik ez dauden mendiei dagozkien hobekuntzen berri emango die Entitate interesatuei, berauek bidezko erizten dituzten oharrak egin ditzaten 10 eguneko epean. Ohar horiek, baleude, aipatu Batzordeak ebatzirik, Entitate interesatuei ebazpen horien berri emango zaie.

7 Artikulua

Erasaniko mendien Udal jabeek hobekuntza lanak beraien zuzenean egin nahi dituztela adierazten badute, horretarako lehentasuna izango dute, Mendien Lurralde Batzordeari guztiorren berri eman beharko diotelarik Planaren onespena adierazten zaien egunaren biharamunetik kontatuta hamabost eguneko epean. Kasu hauetan, lanak Baso Teknikariek zuzenduko dituzte eta Baso Zerbitzuko ikuskapenari atxikirik egongo dira, harreraren ziurtagiria ere beronek egingo duelarik.

8 Artikulua

Hobekuntzako Fondoekin eginiko inbertsioen kontu ziurtatzaileak Lurralde Batzordearen aurrean egingo dira aurreko urteari adierazita eta urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehenago. Lurralde Batzordeak ziurtagiri horien laburpena emango die Korporazio interesatuei berauek hamabost eguneko epean egoki erizten dituzten oharrak egin ditzaten, epean zehar erreklamaziorik egiten ez bada onartutzat hartuko direlarik. Batzordeak ebatziko ditu egin bide diren erreklamazioak.

AZKEN XEDAPENA

Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen direnetik indarrean sartuko diren Dekretu honetako arauak, datorren 1987-1988 urteari dagozkion baso probetxamenduen kasuan aplikatuko dira. Era guztiera, iragan 1986 urteko kontuen ebazpena orain osatzen den Batzordeak berrikusiko ditu.