Urtarrilaren 28ko 16/1992 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Barnealdeko Arrantza Kontseiluaren eraketari buruzkoa.

Iraupen bertsioak

Gorde / Erakutsi iruzkinak    Imprimatu

Urtarrilaren 28ko 16/1992 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Barnealdeko Arrantza Kontseiluaren eraketari buruzkoa.

BOG 10 Otsaila 1992

Ikusi b), 3 2. artikulua de 2012ko apirilaren 2ko 15/2012 Foru Dekretua [GIPUZKOA], Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa («G.A.O.» apirilak 25).

Ekainaren 6ko 1350/1968 Dekretuak, Barnealdeko Arrantza, Ehiza eta Parke Naturaletako Zerbitzua egituratzen zuenak, azaroaren 27ko 2764/1967 Dekretuan xedatutakoaren arabera bere 15. artikuluan Probintziako Ehiza eta Arrantza Kontseiluen eraketa arautzen du.

Euskal Herriko Autonomi Estatutuak, abenduaren l8ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak, bere 10. artikuluko 10 atalean, Euskal Herriko Autonomi Elkartearen erabateko eskumena ezartzen du barnealdeko uretako arrantza gaietan, mariskeoa eta akuikultura, ehiza eta ibai eta lakuetako arrantza, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Barnealdeko Arrantza Lurralde Kontseiluak otsailaren 27ko 68/1984 Dekretuaren bidez (1984eko martxoaren l0eko 46 zenbakidun E.H.A.A.) sortu zirelarik.

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 7.b)3 artikuluak (1983ko abenduaren l0eko 182 zenbakidun E.H.A.A.) Lurralde Historikoetako foru organoek barnealdeko arrantza eta ehiza aberastasunaren probetxamendu erregimeneko gaietan garapen eta exekuzio eskumenak dituztela esaten du, martxoaren 5eko 21/1985 Foru Dekretuaren bidez, Nekazaritza gaietan Autonomi Elkarteko Erakunde Amankomunetako zerbitzuak Gipuzkoako Lurralde Historikora eskualdatzeari buruzkoa, eskuratuak izan zirelarik.

Hori horrela izanik, Nekazaritza eta Naturagune Departamentuko foru diputatuaren proposamenez eta Diputatuen Kontseiluak 1992ko urtarrilaren 28ko bilkuran deliberatu ondoren,

XEDATZEN DUT

1. artikulua.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Barnealdeko Arrantza Kontseilua eratzen da, Gipuzkoako Foru Diputazioko Nekazaritza eta Naturagune Departamentuaren barnealdeko arrantza gaietako erakunde aholkuemaile izaerarekin, eta beroni atxikia.

2. artikulua.

1. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Barnealdeko Arrantza Kontseilua honako kide hauek osatuko dute:

  • Lehendakaria: Gipuzkoako Foru Diputazioko Nekazaritza eta Naturagune Departamentuko foru diputatu titularra.
  • Lehendakariordea: Gipuzkoako Foru Diputazioko Nekazaritza eta Naturagune Departamentuko Mendi eta Izadizaintzako zuzendari nagusia.
  • Idazkaria: Gipuzkoako Foru Diputazioko Nekazaritza eta Naturagune Departamentuko idazkari teknikoa.
  • Bokalak:

    • - Gipuzkoako Foru Diputazioko Nekazaritza eta Naturagune Departamentuko Izadizaintza Zerbitzuko burua.
    • - Gipuzkoako Foru Diputazioko Nekazaritza eta Naturagune Departamentuko Basa Fauna, Ehiza eta Arrantza Sekzioko burua.
    • - Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko ordezkaria.
    • - Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultateko Biologi Sekzioko ordezkaria.
    • - Gipuzkoako Arrantza Lurralde Federazioko lehendakaria.
    • - Gipuzkoako Lurralde Historikoko Arrantza Elkarteetako lau ordezkari.
    • - Gipuzkoako Lurraldeko Nekazaritza Ganbarako ordezkaria.
    • - Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza sindikatuen ordezkaria.
    • - Herrilan eta Garraio Ministeritzako Confederación Hidrográfica del Norteko ordezkari bat edo gai honetan eskumena duen organoa.

2. Instituzio eta Entitateetako bokal ordezkariak Gipuzkoako Foru Diputazioko Nekazaritza eta Naturagune Departamentuko foru diputatu titularrak izendatuko ditu, haien organo zuzendari edo dagokion Batzordearen proposamenez.

Arrantza Elkarteetako ordezkarien kasuan, Arrantza Federazioak, izendatua izateko eta dagokiori Batzarra egin ondoren, ordezkari bana aurkeztu beharko dute ondorengo zonetatik:

  • 1.- Deba eta Urolako Arroa.
  • 2.- Oria Garaiko Arroa.
  • 3.- Oria Beheko Arroa.
  • 4.- Urumea, Oiartzun eta Bidasoako Arroa.

3. Lehendakariak, aholkulari izaerarekin, zenbait gaietan duten ospeagatik bidezko eritzitako pertsonak deitu ahal izango ditu.

3. artikulua.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Barnealdeko Arrantza Kontseilua urtean behin behintzat bilduko da, Lehendakariak deiturik, beronen arioz.

BUKAERAKO XEDAPENAK

Lehena

Gipuzkoako egungo Barnealdeko Arrantza Lurralde Kontseiluak Foru Dekretu honetan xedatutakoaren arabera Gipuzkoako Lurralde Historikoko Barnealdeko Arrantza Kontseilua eratzen den momentuan bere funtzioak utziko ditu.

Bigarrena

Nekazaritza eta Naturagune Departamentuko foru diputatuari Foru Dekretu hau garatzeko arauak diktatzeko gaitasuna ematen zaio.

Hirugarrena

Foru Dekretu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara dadin biharainunean sartuko da indarrean.