Uztailaren 5eko 11/1989 Gipuzkoako Hazienda Lokalen FORU ARAUA Erregulatzailea.

Gorde / Erakutsi iruzkinak    Imprimatu

Uztailaren 5eko 11/1989 Gipuzkoako Hazienda Lokalen FORU ARAUA Erregulatzailea.

BOG 10 Uztaila 1989

BOPV 7 Iraila 1989

ATARIKOA

Kontzertu Ekonomikoak, behin abenduaren 28ko 39/1988 Legean aurrikusi zergetako sistema lokal berrira egokitzeko aldarazi ondoren, Hazienda Lokalen sarrerak aurrikusten ditu zergetako udal figura nagusiak erregulatuz.

Foru Arau honek batez ere Udal Haziendako baliabideak hartzen ditu kontutan nahiz eta III eta IV. Tituluak Udalezgaindiko Entitateei eta Udala baino Lurralde eremu Txikiagokoei dedikatu.

Baliabide tributario eta ez tributarioen ordenamenduaren barruan azken horien artean ondarezko eta zuzenbide pribatuko bestelako sarrerak aurrikusten dira, bai eta subentzioak, kreditu eragiketa, isun eta zehapenen emaitzak, eta Zuzenbide Publikoko gainerako prestazioak.

Zerga baliabideei dagokienean horien ordenamendua egiten da dauden tributuak erraztea lortuz nahiz eta Zerga bakoitzerako arauketa Foru Arauetarako utzi.

Zerga baliabide hauek hurrengo zergen inguruan kokatzen dira, beharrezko 3 zerga:

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga, eta aukerako 2 zerga: Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga eta Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko Zerga.

Aldi berean, tasa eta prezio publikoen arteko desberdintasuna ezartzen da, prezio publikoa errealitate ekonomikoari egoitzeko ahalbide haundiagoa duen baliabide gisa agertuz.

Azkenik, Tributu Kontzertatu eta Ezkontzertatuetarako partehartzea erregulatzen da, Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretan aurrikusitakoaren arabera ezarriz horien xedatzea.

I TITULUA
APLIKAZIO EREMUA

1. Artikulua.

Honako Foru Arau hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturiko Udal, Udalezgaindiko Entitate eta Udala baino eremu txikiagoko gainerako Entitateei aplikatuko zaie, nazioarteko Itun eta Hitzarmenen kaltetan izango ez delarik.

II TITULUA
UDALERRIAK

1 KAPITULUA
Baliabideen zerrendaketa

2. Artikulua.

1. Gipuzkoako udalerrien Hazienda, jarraiko baliabideok osotuta egongo da:

  • a) Beren ondare eta Zuzenbide pribatuko gainerakoetatik etorritako sarrerek.
  • b) Zerga, tasa eta kontribuzio berezietan sailkaturiko tributu propioek.
  • c) Tributu Kontzertatuetan, Ez-kontzertatuetan eta gainerako sarrera publikoetan dituzten partaidetzak.
  • d) Dirulaguntzek.
  • e) Prezio publikoen kontzeptupean jasotakoek.
  • f) Kreditu eragiketen emaitzak.
  • g) Dagozkien eskumenen eremuan izandako isun eta zehapenen emaitzak.
  • h) Zuzenbide publikoko gainerako prestazioek.

2. Aurreko atalean aurrikusitakoaren arabera, Udalerrien Haziendek, Zuzenbide publiko sarrera gisa, jaso behar dituzten tributu eta zenbatekoak kobratzeko, harako Haziendak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Haziendarako legalki ezarritako eskumen eta onurabideak izango ditu eta, kasua balitz, dagozkion administrazio prozeduren arabera ihardungo du.

II KAPITULUA
Zuzenbide pribatuko sarrerak

3. Artikulua.

1. Gipuzkoako udalerrien Zuzenbide pribatuko sarrerak, beren ondaretik etorritako edozein izaerazko etekinek edo emaitzek eta, baita ere, jaraunspen, legatu edo dohaintza tituluen eskuraketek osatzen dituzte.

2. Ondorio hauetarako, Udalen ondaretzat, beren jabetzapeko ondasunak hartuko dira, eta baita, balioztapen ekonomikoa dutelarik, titular izan dadineko ondasun edo pertsona eskubideek ere, beti ere, batzuk zein besteak erabilera edo zerbitzu publikoari dagozkionak ez direnean.

3. Ez dute inoiz Zuzenbide pribatuko sarrera- izaerarik izango, edozein kontzeptu dela bide, jabari publikoko ondasunetik erator daitezenek.

4. Artikulua.

Kapitulu honetan barnesarturiko Udal Haziendako eskubideen eraginkortasuna, Zuzenbide pribatuko arau eta prozeduren peko dela burutuko da.

5. Artikulua.

Ondare kontsiderazioa izan dezaten ondasun eta eskubideen eskualdaketa eta kargetatik eratorritako sarrerak ezin izango dira gastu arrunten finantzaketarako erabili, salbu eraikigarri ez diren bide publikoen enparauko lursailak edo udal zerbitzuetan erabiliezineko efektuen kasua denean.

III KAPITULUA
Tributu Propioak

1 Sekzioa
Arau Orokorrak

6. Artikulua.

Foru Arau honen arabera, Udalek ezar ditzaten tributuek, edonola ere, jarraiko printzipio hauek errespetatu beharko dituzte:

  • a) Udal barrutitik kanpo kokaturiko ondasunak, garatutako iharduerak, sortutako etekinak edo eta eginiko gastuak kargapeko ez egitea.
  • b) Udal barrutitik kanpo eginiko edo burututako negozio, ekintza edo egintzak halakotzat ez kargatzea ez eta aipaturiko lurraldean sortuak edo betetzekoak izan ez daitezen ondasunen, eskubideen eta betebeharren erabilera edo eskualdaketa.
  • c) Pertsona, merkatalgai zein zerbitzu eta kapitalen zirkulazio askeari eragozpenik ez ezartzea, edo eta pertsonen egoitza ezartzean nahiz Enpresa eta kapitalak egoitza kokatzean benetako eraginik ez izatea, eta guzti hori Udalek beren barrutiko hiri antolamendua bideratzearentzat oztopo izango ez delarik.

7. Artikulua.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalerriei dagokie, honako Foru Arau honek ezarritako markoan, dagozkien tributuen ordainerazpen, kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketa, Udal Zergen Foru Arau Erregulatzaileetan eta beren garapenerako emandako gainerako xedapenetan ezar daitezkeen espezialitateen kalterik gabe, Zergetako Foru Arau Orokorrean aurrikusitakoaren arabera.

Noiztik aurrera: 2005/07/01
7.artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

8. Artikulua.

Udalak eta Foru Diputazioa lankidetzan arituko dira hitzarmen egokia izenpetuz tributuen kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari dagozkien guztietan.

Nahiz eta aurrekoa, Administrazio hauek:

  • a) Elkarri, batak besteari eska diezaion tributuei buruzko informazio osoa eta, kasua balitz, horretarako beharrezko interkomunikazio teknikoa emango dizkiote.
  • b) Elkarri, arauz erabakia izan dadin eran, bakoitzaren eginkizunei intereseko zaien laguntza eta, udal tributuei dagozkielarik, eskatzen diren datu eta aurrerakinak emango dizkiote.
  • c) Berehalaxe elkarri jakineraziko dizkiote, arauz ezarria izan dadin eran, beraietariko edozeinentzat tributuzko zerikusia dutelarik, bakoitzaren tributu-ikuskapen zerbitzuen iharduera egiaztagarri eta ikergarrien ondorioz ageriko egin daitezen ekintzak.
  • d) Helburu, sektore eta prozedura hautakorrei buruz ikuskapen bateratu edo koordinaturako planak egin eta garatu ahal izango dituzte.
Noiztik aurrera: 1999/12/31
8. artikuluaren azken parrafoa, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] barneratutakoa («G.A.O.» abenduak 31).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01
Noiztik aurrera: 2006/12/13
8. artikulua, Zerga alorreko zenbait neurri onartzen dituen abenduaren 1eko, 8/2006 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia, («G.A.O.» abenduak 12).

9. Artikulua.

Udalerriek, beren eskumenak erabiliz eta Foru Arauen mugetan, beraiei dagozkien tributu alorrean onura fiskalak eman ahal izango dituzte, dauzkaten aurrekontuen arabera beren gain hartuz.

Ondorio hauetarako, Udalerriek, halako onura fiskalak beren barrutiko mugetan aplikatzea, izaera orokorrean, zehaz dezan erabakia hartuko dute. Akordio hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu beharko da.

Noiztik aurrera: 2003/03/25
9. artikulua, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako sortzapena duten egitate ezargarrietan izango du eragina, Toki Entitateen Zerga sistema aldatzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak 25).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2004/01/01

10. Artikulua.

Udal Tributuen berandutze-interesak eta premiamenduko gainkargukoa Foru Haziendaren tributuentzat izan ohi direneko kasu, era eta zenbateko berdintsuetan bezala exijitu eta mugatuko dira.

Noiztik aurrera: 1999/12/31
10. artikulua, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» abenduak 31).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01

11. Artikulua.

Udal Tributuen alorrean, Zergetako Foru Arau Orokorrean eta osotzen zein garatzen duten xedapenetan araupetutako urratze eta zehapen erregimena aplikatuko da.

Noiztik aurrera: 2005/07/01
11.artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

12. Artikulua.

Udal Tributuen kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari dagokionean, Zergetako Foru Arau Orokorreko 107. artikuluak aipatzen dituen kontsultak kanporatzeko eskumena, konpetentziaren jabe den Entitate Titularrari dagokio.

Noiztik aurrera: 2005/07/01
12.artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

13. Artikulua.

1. Tributu kudeaketa alorrean ebatzitako ekintzen berrikusketa eta eskubide osozko baliogabetasunaren aitorpena Udal bakoitzari dagokio, Zergetako Foru Arau Orokorreko 147 eta 148. artikuluetan ezarritako prozeduran oinarrituz, hurrengo ataletan xedatzen denaren kaltetan izan gabe.

2. Udal Tributu alorrean, bidegabeko sarreren itzulketa eta errakuntza material eta egitezkoen zuzenketa, Zergetako Foru Arau Orokorreko 149, 150 eta 151. artikuluetan xedatutakoari egokituko zaizkio.

Noiztik aurrera: 1999/12/31
13.2. artikulua, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» abenduak 31).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01

3. Dena den, ez dira berrikuskapen-gai izango epailearen epaitza irmoz berretsitako egintza administratiboak.

4. Zergetako Foru Arau Orokorrean aurrikusi kasuetatik at, Udalek ezingo dituzte beren eskubide aitorpeneko egintzak ezeztatu eta horien ezeztapena lortzeko aldez aurretik interes publikorako kaltegarri deklaratu beharko dituzte eta bide kontentzioso-administratiboan inpugnatu aipatu jurisdikzioko Legearen arabera.

Noiztik aurrera: 2005/07/01
13.artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

14. Artikulua.

1. Udalek beren tributuen ezarpen eta eraginkortasun ahorra erabakitako egintzen aurka errekurtso kontentzioso-administratiboaren aurreko birjarpen errekurtso egokia jarri ahal izango da ebatzi zituen organo berberaren aurrean, zergadunen errolda edo matrikula egokien jakinerazpen espresu edo jendaurreko azalpenetik kontaturiko hilabeteko epean.

Nolanahi ere eta indarrean dagoen legeriarekin bat interesatuak erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri ahal izango du, aukeran eta bide kontentzioso-administratiboari ekin baino lehen, bidarpen errekurtsoaren ebazpen espresu nahiz tazitoaren kontra, Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean eta hilabeteko epean.

Noiztik aurrera: 2005/07/01
14.1 artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

2. Udal tributuen ezarpen eta eraginkortasunari buruzko egintzen aurka biijarpen errekurtsoa edo, kasua balitz, erreklamazio ekonomiko- administratibo jartzeko, ez da zenbatekoaren aurretiazko ordainketarik exigituko; hala ere, errekurtsoa edo, kasua denean, erreklamazioa jartzeak ez du inoiz kobrantzen administrazio ekintza geldiaraziko, behinik behin interesdunak errekurtsoa edo, kasua balitz, erreklamazioa jartzeko epearen barruan, inpugnaturiko ekintzaren etendura eskatzen ez badu; delako etendura eskatu ahal izateko, tributu zorra oso-osorik estaliko duen bermea erantsi beharko du, hori izanez gero eskaturiko etendura emango delarik. Horretarako, errekurtsogileak hauta dezan jarraiko bermetariko hauek bakarrik onartuko dira:

  • a) Delako Udal Entitatean dirutan edo balore publikotan eginiko gordailaketa.
  • b) Delako Udal Entitatearen alde, ofizialki erregistraturiko Banku edo Bankari batek, Aurrezki Kutxa Konfederatu batek, Aurrezki Posta Kutxak edo eta Kreditu Kooperatiba kalifikatu batek emandako abala zein fidantza.
  • c) Kaudimen aitortua duten herriko bi zergadunek emandako aldi bateko eta elkartasunezko fidantza. Berme hau, bakarrik, 100.000 pezetatik beheragoko zorretarako onartuko da.

Oso izaera berezizko eta salbuespenezko kasuetan, Udalerriek, aldeak eskaturik, prozeduraren etendura inolazko bermerik eman gabe erabaki ahal izango dute beren eritziaren arabera, errekurtsogileak bere eskarian, eman ezina azaldu eta egokiro egiazta dezanean edo eta bere tributuen ezarpen eta eraginkortasunaren gaineko ekintzetan errakuntza material eta matematikoak daudela sinesgarriro froga dezanean.

Etendura emateak, erantsirik, dirauen aldi osoaren ziozko berandutza-interesak ordaindu beharra eramango du eta ondorioak, bakarrik birjarpen errekurtsoan edo, kasua denean, erreklamazio ekonomiko-administratiboan sortuko ditu, Errekurtso biak elkarren jarraian jar daitezenean, etendura bide ekonomiko-administratiboan berriztatu beharko da.

Noiztik aurrera: 1999/12/31
14.2. artikulua, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» abenduak 31).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01

15. Artikulua.

Honako Foru Arau honetan aipaturiko tributuak ezarri, araupetu eta mantentzeko beharrezkoak izan daitezen Ordenantza Fiskalek, gutxienez, honakook barruhartu beharko dituzte:

  • a) Egintza ezargarri, sujetu pasibo, erantzule, salbuespen, murriztapen eta hobari, oinarri zergagarri eta likidagarri, karga mota edo tributu kuota, epealdi ezargarri eta sortzapenaren zehaztapena.
  • b) Aitorpen eta sarrera erregimenak.
  • c) Beraren ezarpenaren onespen eta hasiera datak.

Ordenantza Fiskal hauen onespenerako akordioak, dagozkien tributuak ezartzeko akordioekin batera hartu beharko dira.

Aipatu Ordenantzen aldazpen akordioek, ukituriko arauen idazketa berria, beraien onespen datak eta beraien ezarpen hasiera jaso beharko dituzte.

16. Artikulua.

1. Udal Korporazioek, tributuen ezarpen, ezabatze eta antolamendurako eta tributu kuota ezberdinen zehaztapenerako beharrezko diren elementuen finkapenerako hartutako akordioak eta, baita ere, dagozkien Ordenantza Fiskalen onespen eta aldarapenak Entitatearen iragarki taulan jarriko dira agerian hogeitamar egunetan zehar, berauetan interesgunek espedientea aztertu ahal izango dutelarik eta egokitzat jo ditzaten erreklamazioak aurkeztu.

2. Udalerriek, dena den, azalpen iragarkiak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko dituzte. Era berean, 10.000 pertsona baino gehiagoko zuzenbideko biztanleria duten Entitateek Gipuzkoako Lurralde Historikoan hedapenik handienetakoa den egunkari batetan argitaratu beharko dituzte.

3. Jendaurreko erakusketako epealdia amaitu ondoren, Udal Korporazioek behar diren behin betiko erabakiak hartuko dituzte, aurkeztu izan diren erreklamazioak ebatziz eta Ordenantzaren behin betiko idazketa, beraren indargabetzea edo eta, behin behineko akordioan aipatutako aldarazpenak onetsiz. Erreklamaziorik aurkezten ez deneko kasuan, ordurarte behin behinekoa zen erabakia behin betiko hartutzat ulertuko da.

4. Edonola ere, aurreko atalean aipatzen diren behin betiko akordioak, izaera hori eman zaien behin behinekoak barne direlarik, eta Ordenantzen edo beraren aldarazpenen testu bateratuak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuak izan beharko dira, ez direlarik indarrean hasiko argitaratzen hori burutua izan ez dadin artean.

5. Hogei mila pertsona baino gehiagoko zuzenbidezko biztanleria duten udalerrietan, bertako tributuen Ordenantza Fiskal erregulatzaileen testu osoa argitaratuko da, ekitaldi ekonomiko bakoitzaren lehen lauhilabetekoaren barruan.

Dena den, Udalek, argitaratutako Ordenantza Fiskalen kopiak luzatu beharko dizkiete eskatzen dituztenei.

17. Artikulua.

Aurreko artikuluko 1. atalean xedatutakoaren ondorioetarako, interesduntzat honakook joko dira:

  • a) Zuzeneko interesa dutenak edo eta harako akordioek ukituak izan daitezenak.
  • b) Lanbide Kolegio, Ganbara Ofizial, Elkarte eta lanbide, ekonomia eta auzoko interesen alde egiteko legalki eraikitako gainerako Entitateak, beraienak direnen defentsan ihardun dezatenean.

18. Artikulua.

1. Foru Arau honen 16.3 artikuluak aipatzen dituen Udalerrietako Ordenantza Fiskalak, beraietan aurrikusitako epe mugatu zein mugagabean zehar izango dira indarrean, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denetik jarri ahal izango den errekurtso kontentzioso-administratiboa izango delarik erabili ahalko den errekurtso bakarra, aipatu jurisdikzioa erregulatzen duten arauetan ezarri modu eta epeetan.

Nolanahi ere eta aurreko 14.1 artikuluan ezarritakoaz at interesdunak, aukeran eta bide kontentzioso-administratibora jo baino lehen, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkeztu ahal izango du Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurrean, dagokion Ordenantza Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu ondorengo hilabeteko epean.

2. Udal akordioak edo alor fiskaleko Ordenantzen testua epai edo, kasua balitz, administrazio bidezko ebazpen irmoaren ondorioz baliogabetuak edo aldaraziak izango balira, Korporazioak honako Foru Arau honen 16.4 artikuluan ezarritako terminoetan argitaratu beharko du nahiz baliogatzea, nahiz dagokion ebazpenaren arabera aldarazitako aginduen idazketa berria.

Noiztik aurrera: 1999/12/31
18.2. artikulua, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» abenduak 31).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01

2 Sekzioa
Zergak

19. Artikulua.

1. Gipuzkoako Udalek, erregulatzen dituzten arau eta xedapenen arabera, jarraiko zergok eskatu beharko dituzte:

  • a) Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
  • b) Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga.
  • c) Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga.

Udalerriek, Foru Arau ezberdinek aitortutako Zerga hauen alorreko eskumenen erabilera egitea erabakitzen baldin badute, beraien erabilera erabaki beharko dute eta Ordenantza Fiskal egokia onetsi.

2. Era berean, Gipuzkoako Udalek, honako Foru Arau honetan ezarritako printzipioen mugan eta aldez aurretik dagozkien Ordenantza Fiskalen ezarpen eta onespena erabaki ondoren, honakook ezarri eta eskatu ahal izango dituzte:

  • a) Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.
  • b) Hirilurren balioen gehikuntzaren gaineko Zerga.

3 Sekzioa
Tasak

1 Azpisekzioa
Xedapen Orokorra

20. Artikulua.

Aldez aurretik dagozkien Ordenantza Fiskalen ezarpen eta onespena erabaki ondoren, Gipuzkoako Udalek ezarri eta eskatu ahal izango dituzte zerbitzuen prestazioaren edo eta, era bereziz, sujetu pasiboa aipa, uki eta onura dezaten udal eskumeneko ihardueren egitearen ziozko tasak, nolanahi ere, honako zertzeladok gertatzen direnean:

  • a) Administratuek nahitaez eskatzekoak edo hartzekoak direnean.
  • b) Udalen aldeko erreserba aitortua duten zerbitzuak direnean edo, partehartzea edo bestelako edozein agintaritza erabiltzearen adierazpena duten zerbitzu edo iharduerak izanik sektore pribatuak burutu edo eskeini ezin dituenean.

Hala ere, Gipuzkoako Udalek ezin izango dute tasarik eskatu honako zerbitzuak direnean:

  • a) Iturri publikoetako uren hornidura.
  • b) Bide publikoetako argiteria.
  • c) Jabetza publikoa oro har.
  • d) Babes zibila.
  • e) Herriko bide garbiketa.
  • f) Derrigorrezko mailetako irakaskuntza.
Noiztik aurrera: 1998/09/18
20. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

2 Azpisekzioa
Egitate Ezargarria

21. Artikulua.

1. Tasen egitate ezargarria egiten dute, aurreko 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, sujetu pasiboari era bereziz dagokion zein hura aipa, uki edo onura dezan Udalaren zerbitzu publiko baten prestazioak edo eta eskumeneko administrazio ihardueraren egiztaketak.

2. Iharduera administratibo edo zerbitzuak sujetu pasiboa ukitzen duela edo berari dagokiona dela ulertuko da, berak zuzenean edo zeharka sortua izan denean, beraren ekintzek edo omisioek, Udalak iharduerak ofizioz egitera edo eta segurtasun, osasungarritasun, biztanleriaren hornidura zein hirigintz ordena edo beste edozein zio dela bide, zerbitzuak ematera behar ditzatenean.

Noiztik aurrera: 1998/09/18
21. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

22. Artikulua.

Zerbitzuen prestazioaren ziozko tasek ez dute ezarketa edo gehitzearen zioz eginiko kontribuzio berezien ordainerazpena baztertzen.

3 Azpisekzioa
Sujetu pasiboak

23. Artikulua.

1. Tasen sujetu pasibo dira, zergadun diren adinean, pertsona fisiko eta juridikoak eta Zergetako Foru Arau Orokorreko 33. artikuluan aipatutako Entitateak direlarik, udal zerbitzu edo iharduerak eska ditzatenak edo eta beraiek onuratuak edo ukituak gerta daitezenak.

2. Zergadunaren ordezko izaera izango dute:

  • a) Etxebizitza edo lokalen erabiltzaile edo egoiliarrei on egin edo eragiten dien zerbitzu edo ihardueren zioz ezarritako tasetan, orube horien jabeek, berauek kasua balitz, kuotak onuradun, ezberdinen gain oihartzundu ahal izango dituztela.
  • b) Hirgintz lizentziak ematearen zioz ezarritako tasetan, obren eraikitzaileek edo kontratariek.
  • c) Su itzalketa zerbitzuaren prestazioaren zioz ezarritako tasetan, arriskuaren aseguratzaile den Entitate edo Sozietateak.
Noiztik aurrera: 1998/09/18
23. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

4 Azpisekzioa
Zenbatekoa eta sortzapena

24. Artikulua.

1. Zerbitzu baten prestazio edo ihardueraren burutzapenaren ziozko tasetan kalkulatutako zenbatekoak ezin izango du, batera hartuta, delako zerbitzu edo ihardueraren benetako edo aurrikusitako kostua gainditu. Harako kostuaren zehaztapenerako, zerbitzu edo ihardueraren guztizko kostuaren sortzapengai izan diren zuzeneko zein zeharkako gastuak hartuko dira kontutan eta, baita ere, kontribuzio berezien bidez ordainduak izan ez daitezen finantza izaerakoak, ibilgetuen amortizazioa eta ezargarri izan daitezen orokorrak, guzti hori, edozein delarik ordaintzeko erabiltzen den aurrekontua edo gain hartzen dituen erakundea.

2. Tributu kuotak, dagokion Ordenantza Fiskalak ezar dezanaren arabera, honakook barnehartuko ditu:

  • a) Tarifa ezartzetik ateratzen den zenbatekoa.
  • b) Horretarako seinalaturiko zenbateko finkoa, edo c) Prozedura biak batera ezartzetik ateratzen den zenbatekoa.

3. Tasen zenbatekoa zehazteko, ordaintzera behartutako sujetu pasiboen ahalmen ekonomikoari buruzko erizpide orokorrak hartu beharko dira kontutan.

Noiztik aurrera: 1998/09/18
24. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

25. Artikulua.

Zerbitzu berriak ororik edo partzialki finantzatzeko tasen ezarpenerako akordioak, haien kostuaren estaldura aurrikusgarria agirian jar ditzaten txosten tekniko-ekonomikoak aurrean direla hartu behar dira.

Noiztik aurrera: 1998/09/18
25. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

26. Artikulua.

1. Tasek zerbitzuaren prestazioa hasten denean edo ihardueraren egiztaketa hasterakoan izango dute sortzapena, beti ere osorik edo partzialki beren zenbatekoen aldez aurretiko gordailaketa eskatu ahal izatearen kalterik gabe.

2. Tasak aldika sor daitezenean, altari dagokion likidazio, erregistro, errolda edo matrikula bakoitzean jakinarazi ondoren hurren likidazioak multzoan jakinarazi ahal izango dira, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALAK eginiko iragarkien bidez.

Noiztik aurrera: 1998/09/18
26. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

27. Artikulua.

Udalek autolikidazio erregimenean eskatu ahal izango dituzte tasak.

Noiztik aurrera: 1998/09/18
27. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

4 Sekzioa
Kontribuzio Bereziak

1 Azpisekzioa
Xedapen Orokorrak

28. Artikulua.

Gipuzkoako Udalek, aldez aurretik dagokien Ordenantzaren ezarpen eta onespena akordatu ondoren, sujetu pasiboaren onura edo beraren ondasunen balioaren gehikuntza sor ditzaten obrak burutzeko edo udal zerbitzuak ezartzeko zein ugaritzeko kontribuzio bereziak ezarri eta eskatu ahal izango dituzte.

2 Azpisekzioa
Egitate Ezargarria

29. Artikulua.

Kontribuzio berezien egitate ezargarria, obra publikoak egitearen edo zerbitzu publikoak ezartzearen zein ugaritzearen ondorioz sujetu pasiboak onura edo ondasunen balioaren gehikuntza lortzean datza.

30. Artikulua.

1. Udal obra eta zerbitzuen izaera izango dute:

  • a) Udalek, atxikirik dituzten helburuak betetzeko beren eskumen eremuaren barruan egiten dituztenak, beren ondare ondasunen jabe gisa egiten dituzten harakoak izan ezik.
  • b) Bestelako Entitate Publikoek atxikiak edo eta eskuordetuak izan zaizkielako eta legeriaren arabera jabetza eskuratu izan dutelako Entitate horiek egiten dituztenak.
  • c) Udalerrien ekarpen ekonomikoak dituztela, bestelako Entitate Publikoek edo beraien emakidadunek egiten dituztenak.

2. Ez dute udal jiteko obren edo zerbitzuen izaera galduko aurreko ataleko a) letran barnesartutakoek, sozietatearen kapitala oso-osoan Udal Entitate batena duten Erakunde Autonomo edo Merkatal Sozietateek, aipatu Erakundeko ekarpenak dituzten emakidadunek edo Foru Arau honetako 37. artikuluak aipatzen dituen zergadunen administrazio elkarteek eginak badira ere.

3. Kontribuzio berezien bidez bildutako zenbatekoak, bakarrik eskakizun-gai izan den obra edo zerbitzuaren gastuak ordaintzeko erabili ahal izango dira.

3 Azpisekzioa
Sujetu pasiboa

31. Artikulua.

1. Kontribuzio berezien sujetu pasibo dira, pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergetako Foru Arau Orokorreko 33artikuluak aipatzen dituen Entitateak, obren egiztaketak edo kontribuzioa ordaindu beharra sortzen duten zerbitzuen ezarketak zein ugaritzeak bereziki onuratuak izan direnak.

2. Honako pertsonok jotzen dira bereziki onuratutzat:

  • a) Ondasun higiezinak ukitzen dituzten obren burutzapen edo eta zerbitzuen ezarketa zein gehitzearen ziozko kontribuzio berezietan, dituzten jabeak.
  • b) Enpresa ustiapenen ondorioz obren burutzapen edo eta zerbitzuen ezarketa edo gehitzearen ziozko kontribuzio berezietan, beraien titular diren pertsonak edo Entitateak.
  • c) Su itzaltze-zerbitzuaren ezarketa edo gehitzearen ziozko kontribuzio berezietan, ukituriko ondasunen jabeak ez ezik, udal barruti bakoitzean alor horretan halako iharduera burutzen duten aseguru Konpainiak.
  • d) Lurrazpiko galerien eraikuntzen ziozko kontribuzio berezietan, erabili behar ditzaten Enpresa hornitzaileak.
Noiztik aurrera: 2005/07/01
31.artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

4 Azpisekzioa
Oinarri Ezargarria

32. Artikulua.

1. Kontribuzio berezien oinarri ezargarria, gehienez, Udalak obren burutzapenaren zioz edo eta zerbitzuen ezarketa edo gehitzearen zioz jasan dezan kostuaren 100eko 90ekoa izango da.

2. Aipaturiko kostuak jarraiko kontzeptuok barnehartuko ditu:

  • a) Peritu lan, proiektu idazketa eta obra, plan zein egitarau teknikoen zuzendaritzaren benetako kostua.
  • b) Egiteko obren zein zerbitzuen ezarketa edo gehitze lanen zenbatekoa.
  • c) Obrek edo zerbitzuek iraunkortasunez okupatu beharko dituzten lursailen balioa, salbu erabilera publikoko ondasunak, Udalari dohan edo nahitaez utzitako lursailak edo indarrean diharduen legeriak ezarritako terminoetan utzitako higiezinak.
  • d) Eraikuntzen eraisketa, landaketa, obra edo instalazioen desegintzaren zioz eratorritako kalteordainak eta, baita ere, deseginak edo okupatuak izan behar duten ondasunen errentariengandik etorriak.
  • e) Obra edo zerbitzuetan inbertitutako kapitalaren interesa, Udalek, kontribuzio berezien bidez estali gabeko zatia edo, haien zatikapen orokorraren kasuan, hauen bidez estalia finantzatzeko, kreditura jo behar dutenean.

3. Aurrekontuan jarritako obren eta zerbitzuen guztizko kostuak aurrikuspen hutsaren izaera edukiko du. Benetako kostua aurrikusitakoa baino haundiagoa edo txikiagoa balitz, legozkiokeen kuoten kalkuluaren ondorioetarako hura hartuko litzateke.

4. Foru Arau honetako 30.1.c) artikuluak aipaturiko obra edo zerbitzuak edo eta artikulu bereko 2. atalean aipatutako Udalaren ekarpenak dituzten emakidadunek eginikoak diren kasuan, kontribuzio berezien oinarri ezargarria ekarpen hauen zenbatekoaren arabera zehaztuko da, obra edo zerbitzu beraren zioz beste Administrazio Publiko batzuk jarri ahal dezatenaren kaltetan izan gabe. Edonola ere, artikulu honetako 1. atalean aipatzen den 100eko 90eko muga errespetatuko da.

5. Oinarri ezargarria zehazteko orduan, Entitateak jasandako kostutzat, osozko kostuaren zifrari Udalak dirulaguntza edo sorospen gisa jasotakoa kenduz ateratzen den zenbatekoa hartuko da.

6. Aipaturiko dirulaguntza edo sorospena kontribuzio bereziaren sujetu pasibo den batek emana izango balitz, beraren zenbatekoa lehen eta behin halako pertsona edo Entitatearen kuota konpentsatzeko erabiliko litzateke, Dirulaguntza edo sorospenaren balioak aipaturiko kuota gaindituko balu, gaindikinak, beste hainbestetan, gainerako sujetu pasiboen kuotak gutxituko ditu.

5 Azpiatala
Kuota eta Sortzapena

33. Artikulua.

1. Kontribuzio berezien oinarri ezargarria sujetu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuen mota eta izaera kontutan hartuko direla, hurrengo arauoi jarraiki:

  • a) Orokorrean, baterako zein banakako banaketa modulu gisa, ondasun higiezinen aurrekaldeko metro linealak, beraien gainazala, beraien bolumen eraikigarria eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako katastroko balioa ezarriko dira.
  • b) Su itzaltze zerbitzuaren ezarketa eta hobekuntzaren kasuan, ezarpena egiten den Udalerrian kokaturiko ondasunen arriskuari erantzuten dioten Entitate edo Sozietateen artean banatu ahal izango dira, aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan.

    Sujeto pasibo bakoitzari eska dakiokeena berak bildutako primen zenbatekoaren 100eko 5a baino handiagoa izango balitz, soberakina hurrengo ekitaldietara eramango litzateke amotizazio osoa egin arte.

  • c) Honako Foru Arau honetako 31. artikuluko 2.d) atalak aipatzen dituen obren kasuan, kontribuzio bereziaren zenbateko osoa, erabiliko duten Konpainia edo Enpresen artean banatuko da, bakoitzari, erreserbatutako tartearen arabera edo eta beraien osozko zatiketaren proportzioan, berehalaxe erabiltzen ez badituzte ere.

2. Arautegi ezargarriak edo Nazioarteko Hitzarmenek onura fiskalak ematen dituzten kasuetan, onuradunei ezartzekoak izan daitezkeen kuotak ez dira gainerako zergadunen artean banatuko.

3. Ordaindu beharreko kuota zehaztu ondoren, Korporazioak, sujetu pasiboaren eskariz, haren zatikapena edo gerorapena eman ahal izango du, gehienez bost urtetako eperako.

34. Artikulua.

1. Kontribuzio bereziak, obrak burutuak izan daitezen edo zerbitzuak eman izan daitezen unean sortzen dira. Obrak zatikagarriak izango balira, sortzapena, sujetu pasibo bakoitzarentzat, obraren tarteune edo zati bakoitzari dagozkionak eginak izan ondoren sortuko litzateke.

2. Aurreko atalean xedatutakoaren kaltetan ez delarik, ezarpen eta antolamendu-erabaki konkretua onetsia izan ondoren, Udalak aurretik eskatu ahal izango du kontribuzio berezien ordainketa, hurrengo urterako aurrikusitako kostuaren zenbatekoaren arabera. Ezin izango da urteko berriaren aurrerakinik eskatu, lehen eskatu izan zen aurrerakinari dagozkion obrak eginak izan ez badira.

3. Kontribuzio berezien sortzapen unea hartuko da kontutan, Foru Arau honen 31. artikuluan xedatuaren arabera ordaintzera behartutako pertsona zehazteko orduan, antolamendu erabaki konkretuan sujetu pasibo gisa, onespen datari zegokionean zena agertu eta kuoten ordainketa, honako artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera, hark egina izan bazen ere.

Antolamendu erabaki konkretua sujeto pasibo gisa agertu eta horren berri jaso izan duen pertsonak, harako erabaki eta sortzapenaren sorreraren artean aurkitzen den epealdian, ezarpenaren zio ematen duten ondasun eta ustiapenei buruzko eskubideak izapidatzen dituenean, eginiko eskualdaketaren berri, egin ondoko hilabeteko epearen barruan Administrazioari ematera behartura aurkitzen da eta, egingo ez balu, harako Administrazioak kobrantzarako egintza espediente hartan sujetu pasibo gisa agertuko litzatekeenaren aurka zuzendu ahal izango luke.

4. Obrak osoan edo partzialki burutuak izan ondoren edo eta zerbitzuaren prestazioari hasiera emandakoan, sujetu pasiboak, oinarria eta behin betiko kuota banakatuak seinalatzera joko da, dagozkien likidazioak igorriz eta eginak izan diren ordainketa aurreratuak konturako emate gisa konpentsatuz. Bebin betiko seinaleztapen hori Entitate ezartzailearen Organo eskudunek egingo dute, izan deneko obra edo zerbitzurako tributuaren antolamendu-erabaki konkretuaren arauei lotuko zaielarik.

5. Aurreratutako ordainketak, tributuaren sortzapen datan sujetu pasiboaren izaera ez duten pertsonek eginak izan balira, edo eta dagozkien behin betiko banakako kuota gainditzen dutenak izango balira, udalak ofizioz egingo luke itzulketa egokia.

6 Azpisekzioa
Ezarpena eta Antolamendua

35. Artikulua.

1. Kontribuzio berezien ordainerazpenak, kasu konkretu bakoitzean aldez aurretik ezarpen erabakia hartu beharra izango du.

2. Kontribuzio berezien bidez ordaindu beharko den obra baten egiztaketa edo zerbitzuaren ezarketa edo gehitzeari buruzko akordioa ezingo da bete, hauen antolamendu konkretua onetsia izan arte.

3. Antolamendu erabakia nahitaez hartu beharrekoa izango da eta barru, obra eta zerbitzuen aurrikusitako kostuaren zehaztapena, onuradunen artean banatzeko zenbatekoarena eta banaketa erizpidearean izango ditu. Kasua balitz, Kontribuzio Bereziei buruzko Ordenantza Orokorra ezarri ahal izango zaio.

4. Kontribuzio berezien antolamendu erabaki konkretua hartu eta, ordaindu beharreko kuotak zehaztu ondoren, hauek banan-banan sujetu pasibo bakoitzari jakinaraziko zaizkio, berau edo duen helbidea ezagunak direnean eta, horren ezean ediktu bidez. Interesdunek birjarpen errekurtsoa edo, kasuaren arabera, Foru Arau honetako 14. artikuluko 1. atalean ezarritakoaren arabera erreklamazio ekonomiko-administratiboa, jarri ahal izango dute, berau kontribuzio berezien jatorriari, era bereziz onuratutako pertsonek ordaindu beharreko kostu portzentaiari edo esleitutako kuotei buruz izan daitekeelarik.

36. Artikulua.

1. Udal eskumeneko obra edo zerbitzuak, Udal batek beste baten lankidetza ekonomikoa duela egiten direnean eta Foru Arau honetan xedatutakoaren arabera kontribuzio bereziak jartzen diren kasuetan, haien kudeaketa eta bilketa, obren egiztaketa edo zerbitzuen ezarketa edo gehitzea bere gain hartzen duen Entitateak egingo ditu, ezarpen eta antolamendu erabakiei dagokienean Entitate bakoitzak bere eskumen propioa gordetzearen kaltetan izan gabe.

2. Aipatu Entitateetako batek antolamendu erabaki konkretua onetsiko ez balu, indarrik gabe geratuko litzateke ekintzaren batasuna, beraietarik bakoitzak egokitzat joko lituzkeen erabakiak hartuko lituzkeelarik.

7 Aspisekzioa
Herritarren lankidetza

37. Artikulua.

1. Obrek ukituriko jabe edo titularrek zergadunen Administrazio Elkarteak eratu ahal izango dituzte eta Udalaren obren egiaztaketa edo zerbitzuen ezarketa edo gehitzea sustatu, duen finantz egoerak beroni ezinezko egiten dionean, obraren edo zerbitzuaren izaeraren arabera dagokionaz gainera ekartzea dagokion aldea ordaintzeko konpromezua hartuz.

2. Era berean, Udalak sustatutako obren egiztaketa edo zerbitzuen ezarketa edo gehitzeak ukituriko jabe edo titularrak zergadunen Administrazio Elkarte gisa eratu ahal izango dira, kontribuzio bereziei buruzko erabakiaren jendaurreko erakusketako epealdian.

38. Artikulua.

Aurreko artikuluan aipaturiko zergadunen Administrazio Elkarteen eraketarako, akordioa ukituriko gehiengo osoz hartu beharko da, beti ere ordaindu beharko diren kuoten hirutik bi, gutxienez ordezkatzen dituztelarik.

IV KAPITULUA
Tributu Kontzertatu, Ez-kontzertatu eta gainerako sarrera publikoetako partaidatza

39. Artikulua.

Gipuzkoako Udalerriek, Tributu Kontzertatuen kudeaketaren emaitzak, Tributu Ezkontzertatuen ezarpenean eta arautegi ezargarriak partehartzekotzatik ikusiak izan daitezkeen gainerako sarrera publikoetan partehartuko dute, nolanahi ere azaroaren 25eko 27/1983 Legeko Bigarren Xedapen Gehigarriko lehen atalean aurrikusitakoa bernatuz.

40. Artikulua.

1. Gipuzkoako LurraIde Historikoko Aurrekontu Orokorrek urteko, Lurralde Historiko honetako Udalek Tributu Kontzertatuetan izango duten partaidetzari dagokion kreditua barnehartuko dute, elkarbanatutako arrisku erizpedearen arabera mugatuko delarik.

Aipatu erizpidea Lurralde Historikoko sarrera kontzertatuei datozen baliabideei izango zaie aplikagarri, konpentsazioak, murriztapenak eta legozkiokeen gainerako gutxitzeak egin ondoren.

2. Gipuzkoako Foru Diputazioak dagozkien zenbatekoak banatuko dizkie Udalei, horretarako ezarriko den foru arautegiaren arabera.

41. Artikulua.

Tributu Ez-kontzertatuen ziozko sarreretan Udalek duten partaidetza, Kontzertu Ekonomikoan xedatutakoaren arabera egingo da.

V KAPITULUA
Dirulaguntzak

42. Artikulua.

1. Beren obra eta zerbitzuetarako Gipuzkoako Udalerriak lor ditzaten edozein motatako dirulaguntzak ezin izango dira erabili, emanak izan zireneko helburuetarako ez direnetarako, salbu, kasu balitz, erabilera emakidan aurrikusita ez dutenen soberakin itzulgarrietan.

2. Aurreko atalean xedatutakoa betetzea bermatzeko, dirulaguntzak ematen dituzten Entitate publikoek, haiei emandako xedea egiaztatu ahal izango dute. Egiaztapen egintzen ondoren, dirulaguntzak ez direla erabili emanak izan ziren helburuetarako ikusiko balitz, Entitate publiko emaileak haien zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango lukete edo eta ukituriko Entitateak eskubidea izan lezaken beste dirulaguntza edo besterenganaketa batzuren bidez konpentsatu, edozeintzu liratekeelarik sor litezkeen erantzunbeharrak.

VI KAPITULUA
Prezio publikoak

1 Sekzioa
Xedapen Orokorra

43. Artikulua.

1. Gipuzkoako Udalek, aldez aurretiko Korporazioaren erabakia delarik eta, arautegi honen eremuaren barruan, prezio publikoak ezarri eta eskatu ahal izango dituzte hurrengo kasuotan:

  • A) Udal eskumen publikoko ondasunen erabilera bakarraren edo aprobetxamendu berezien kasuan.
  • B) Zerbitzuen prestazio eta administrazio ihardueren egiaztaketan, kontraprestazio horien Udal hartzailearen eskumeneko kasuan, jarraiko bi baldintzetarik bat gertatzen denean:
    • a) Zerbitzu publiko edo administrazio iharduerak administratuak nahitanahiez eskatu edo hartzekoak izan daitezenean.
    • b) Egintzan partikularren parte hartzea edo bestelako edozein agintaritzaren agerpenik ez izateagatik edo eta, indarrean dagoen arautegiaren arabera, udal sektore publikoaren alde erreserbatzat aitortutako zerbitzuak ez izateagatik zerbitzu publikoak edo administrazio iharduerak sektore pribatuak ematekoak edo egitekoak izan daitezenean.
Noiztik aurrera: 1998/09/18
43. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

44. Artikulua.

Ezin izango da prezio publikorik eskatu honako Foru Arau honen 20. artikuluan zerrendatutako zerbitzu eta ihardueren zioz.

2 Sekzioa
Ordaintzera behartuak

45. Artikulua.

Prezio publikoen ordainketa egin beharra izango dute, jabari publikoa onura partikularrez eta era bereziz gozatu, erabili edo aprobetxatzen dituztenek edo eta prezio publikoak ordaindu beharra duten zerbitzu eta ihardueren onura izan dezaketenek.

Noiztik aurrera: 1998/09/18
45. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

46. Artikulua.

Ez dute prezio publikoen ordainketa egin beharrik Administrazio Publikoek, zuzenean ustiatzen dituzten komunikabide zerbitzu publikoei barneko zaizkien aprobetxamenduen eta zuzen-zuzenean hiritarren segurtasun edo Defentsaren intereseko direnen zioz.

Noiztik aurrera: 1998/09/18
46. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] indargabetutakoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

3 Sekzioa
Zenbatekoa eta ordaindu beharra

47. Artikulua.

1. Zerbitzuen prestazio edo ihardueren egiztaketaren ziozko prezio publikoen zenbatekoak, gutxienez, emandako zerbitzu edo eginiko ihardueraren kostua bete beharko du.

2. Jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziaren ziozko prezio publikoen zenbatekoa, eta dagokion merkatubalioa zein prezio publikoetatik eratorritako erabilgarritasuna erreferentziatzat harturik ezarriko da.

3. Hala aholkatzen duten gizarte, ongintza, kultura edo interes publikoko ziorik dagoenean, Entitateak aurreko atalean aurrrikusitako mugetatik beherako prezio publikoak ezarri izango ditu; kasu hauetan eta aurreko 1. atalean aipaturiko prezio publikoak direnean, Entitatearen aurrekontuetan zuzkidura egokiak ezarri beharko dira, halakorik gertatuko balitz, ateratzen den aldearen estaldurarako.

Noiztik aurrera: 1998/09/18
47. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

48. Artikulua.

1. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamentu bereziak, beraiekin batera jabari publikoaren deusezketa edo narriadura sortzen duenean, onuradunak, ordaindu beharko lukeen prezio publikoaren ordainketaren kaltetan izan gabe, dagozkion berreraiketa edo konponketa gastuen kostu osoaren itzulketa eta haren zenbatekoaren aurretiazko gordailaketa egin beharko du.

2. Kalteak konpontezinak balira, Entitatea deuseztatutako ondasunen edo kaltetutakoen narriaduraren balioaren zenbatekoaren adineko hainbatekoan indemnizara izango da.

3. Udalek ezingo dituzte ez osorik ez eta partzialki barkatu honako artikuluak aipatzen dituen kalteordainak eta itzulketak.

Noiztik aurrera: 1998/09/18
48. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

4 Sekzioa
Kobraketa

49. Artikulua.

1. Prezio publikoa ordaindu beharra, zerbitzuaren prestazioa edo ihardueraren egitea hasten denean edo erabilera pribatiboa zein aprobetxamendu berezia ematen denean sortzen da, Entitateek zenbateko oso edo partzialaren aurretiazko gordailaketa eskatu ahal izango badute ere.

2. Prezioa ordaindu beharra duenari ezargarri ez zaizkion zioengatik zerbitzu publikoa, iharduera administratiboa edo jabari publikoaren erabilerarako eskubidea emana edo garatua izan ez dadinean, dagokion zenbatekoaren itzulketa egingo da.

Noiztik aurrera: 1998/09/18
49. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

5 Sekzioa
Finkapena

50. Artikulua.

Prezio publikoen ezarketa edo aldarazpena Korporazioaren Plenoaren eskumena izango da, indarrean dagoen legeriaren arabera.

Noiztik aurrera: 1999/12/31
50. artikulua, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» abenduak 31).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01

VII KAPITULUA
Kreditu Eragitekak

51. Artikulua.

1. Honako Arauean aurrikusitako terminoetan eta Erakunde eskudunek zehaz ditzaten xedapenen eremuan, Gipuzkoako Udalerriek eta beren organismo autonomoek, Udal Korporazioaren Plenoaren aurretiazko akordioa dutela, honakook hitzartu ahalko dituzte:

  • a) Erdiko zein epe luzerako kreditu eragiketak, inbertsioen finantzaketarako edo, aurretiaz dauden kreditu eragiketen ordezpen edo bihurketarako, edozein motatako kreditu publiko zein pribatu erabiliz.
  • b) Altxortegi eragiketak edozein finantz Entitarekin urtebeteko epetik gorakoa izango ez delarik, beren altxortegiko beharrizan iragankorrei erantuzteko.

2. Era berean, Gipuzkoako udalerriek, Korporazioaren aurretiazko akordioa dutela, jarraikoek hitzartuak diren eragiketak bermatzeko diren abalak eman ahal izango dituzte:

  • a) Organismo Autonomoek edo beren peko diren Merkatal Sozietateek.
  • b) Pertsona eta Entitateek, Udalen konturako obren egite eta zerbitzuen prestaziorako erabil ditzatenean.

52. Artikulua.

Erdiko zein epe luzerako kredituak kontzertatzeak eta abalak emateak, oro har eta konpetentzien eremuaren barruan, Organo eskudunen baimena beharko dute.

Hala ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoko sektore publikoaren planifikazio eta garapen printzipioen ondorioz, aurreko atalean aipaturiko eragiketen baimena emateko, Udal Entitate eskatzailearen egoera ekonomikoa, egiteko inbertsioaren amortizazio epea zein kontzertatzeko kredituaren era guztietako baldintzak hartuko dira kontutan.

Noiztik aurrera: 2013/02/12
52. artikulua, Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan finantza tutoretzaren eskumena garatzen duen otsailaren 8ko 1/2013 Foru Arauaren [GIPUZKOA] lehen azken-xedapenak idatzitakoa («G.A.O» otsailak 12).

53. Artikulua.

1. Gipuzkoako Udalerriek ez dute aurreko artikuluan ezarritako kreditu eragiketak kontzertatzeko baimenik beharko jarraiko kasuotan:

  • a) Proiektaturiko eragiketaren zenbatekoak, azken aurrekontu-ekitalditik aterata, eragiketa arrunten ziozko Entitatearen likidaturiko baliabideen 100eko 5a gainditzen ez duenean.
  • b) Kreditua, egokiro onetsitako ekonomia lankidetza plan eta egitarauetan barnesarturiko obra eta zerbitzuak finantzatzeko denean.

Edonola ere, baimena lortzea beharrezkoa izan ez dadin, ezinbestekoa izango da Udal Entitateak eta bere Organismo Autonomoek kontzertaturiko indarreko eragiketen batukinetik ateratako urteko finantz kargak, hala nola proiektatuak, eragiketa arrunten ziozko baliabideen 100eko 25a ez gainditzea.

Organo eskudunek atal honetan araututako eragiketen berri izan beharko dute, arau bidez ezar dadin eran.

2. Artikulu honen ondorioetarako, finantz kargatzat joko da, ekitaldi bakoitzean amortizazio urtekoen, interesen zein burutu edo abalatutako kreditu eragiketei dagozkien komisioen ordainketarako destinatutako zenbatekoen batukina, altxortegiko eragiketak salbuetsiz.

3. Dibisetan edo interes mota aldakorretan edo ezaldi luzeetan kontzertatuak direlako finantz kargaren gibelamendua suposatzen duten kreditu eta bestelako finantz eragiketen kasuan, aurreko atalean xedatutakoak ukiturikoek, arau bidez ezar daitezen erizpideen arabera, dagozkien finantz kargaren urteko egozketa egin beharko zaie.

III TITULUA
UDALEZGAINDIKO ENTITATEAK

54. Artikulua.

Udalezgaindiko Entitateen Hazienda, honako Arau honetan eta berau garatuko duten xedapenetan ezarritako eremua, dagozkien sorketa Entitateetan aurrikusitako baliabideek osotua izango da.

55. Artikulua.

1. Mankomunitate eta gainerako elkartzezko Udal Entitateek, tasak, kontribuzio bereziak eta prezio publikoak exijitu ahal izango dituzte, beren sortze arau propioetan xedatutakoaren arabera eta honako Arau honetako Gipuzkoako Udalentzat ezarritako terminoetan.

2. Era berean, elkartzeko Udal Entitateek, osotzen dituzten eta beraien atal diren Enteen ohizko ekarpenez gainera, jarraiko baliabideok erabili ahal izango dituzte:

  • a) Beren ondaretik etorritako sarrerak eta Zuzenbide pribatuko gainerakoak.
  • b) Dirulaguntzak.
  • c) Kreditu eragiketen emaitza.
  • d) Beren eskumen eremuko isun eta zehapenen emaitza.
  • e) Zuzenbide publiko gainerako prestazioak.

3. Artikulu honetako aurreko zenbakietan ezarritakoaren ondorioetarako, honako Foru Arau honen II. Titulua eta hori gara dezaten xedapenak izango dira aplikagarri, kasu bakoitzean gogoan izan beharreko berezitasunak kontuan direlarik.

4. Elkartezko Udal Entitateen finantz errejimenak ez du, osotzen dituzten Udalek berekizkoa dutena aldatuko.

56. Artikulua.

1. Udalezgaindiko Entitateek, udal baten edo batzuren barrutian eragina duten obren egite edo zerbitzuen ezarketa eta zabalkuntzaren zioz kontribuzio bereziak ezartzen dituzten kasuan, haien gobernurako goi Organoak, obrak ukituriko zonaldeak mugatzerakoan edo eta harako zonaldi bakoitzarentzat suposatzen duen onura berezia zehazterakoan, zergadunen zuzeneko interesaren eta udal barruti batetan edo zenbaitetan amankomuna izan dadinaren arteko bereizketa egin ahal izango du.

2. Aurreko atalean aipaturiko balizko kasuan, harako Entitateetan integratuta aurkitzen diren Udalek, honako udal tributu honen arau erregulatzaileen arabera, beraiek bilduak izango diren kuota indibidual ezberdinen ordainketarako zergadun izaera izango dute.

3. Udalei zergadun gisa seinalaturiko kuotak bateragarri izango dira, Udalek beraiek barnesartuta aurkitzen direneko Entitateen obra publiko, instalazio edo zerbitzuei eman izan dizkien dirulaguntza, sorospen edo eta beste edozein eraren bidez sortutako gastuen zioz ezar ditzaketenekin.

57. Artikulua.

1. Udalek, Mankomunitateek eta gainerako elkartzezko Udal Entitateek, eratu izan dituzten Partzuergoei, harako partzuergoen pentsutan diren zerbitzuei dagozkielarik beraiek ezarritako prezio publikoen finkapena iratxiki ahal izango dizkie, prezioek zerbitzuen kostua betetzen ez dutenean eta Estatutuetan bestelakorik esaten ez denean izan ezik.

2. Partzuegoek, entitate partzuetuei proposamenaren eta, prezio publikoek zerbitzuen kostua betetzen dutela aditzera ematen duen azterketa ekonomikoaren kopia bidali beharko diete.

3. Udalek, Mankomunitateek eta gainerako elkartzezko Udal Entitateek eskuordetzan eman ahal izango dizkiete eratu dituzten Partzuergoei, egokitzat jotzen diren lankidetza formalen bidez, Partzuergoak bere gain hartutako zerbitzuen prestazioaren zioz Udalek ezar ditzaten harako tasen kudeaketa, likidazio eta bilketa.

Noiztik aurrera: 2004/04/17
57.3 artikulua, 2003ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Zergei buruzko zenbait neurri onartzen dituen apirilaren 6ko 2/2004 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» ekainak 16).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2003/01/01

4. Era berean, Partzuergoek, osotzen dituzten Enteen ohizko ekarpenez gainera, jarraiko baliabideok erabili ahal izango dituzte:

  • a) Beren ondaretik etorritako sarrerak eta Zuzenbide pribatuko gainerakoak.
  • b) Dirulaguntzak.
  • c) Kreditu eragiketen emaitzak.
  • d) Zuzenbide publikoko gainerako prestazioak.

IV TITULUA
UDALA BAINO LURRALDE EREMU TXIKIAGOKO ENTITATEAK

58. Artikulua.

1. Udala baino lurralde eremu txikiagoko Entitateek tasak, kontribuzio bereziak zein prezio publikoak ezarri eta exijitu ahal izango dituzte, harako Entitateak arautzen dituzten lege xedapenetan aurrikusitakoaren arabera eta parte direneko Udalaren baliabideetan partehartu ahal izango dute.

2. Aurreko atalean ezarritako eremuan, Entitate hauek, era berean, jarraiko baliabideok erabili ahal izango dituzte:

  • a) Beren ondaretik etorritako sarrerak eta Zuzenbide pribatuko gainerakoak.
  • b) Dirulaguntzak.
  • c) Bere eskumen eremuko isun eta zehapenen emaitza.
  • d) Zuzenbide publikoko gainerako prestazioak.

3. Aipaturiko Entitateei, honako Foru Arau honen II. Titulua eta hori garatuko dituzten xedapenak izango zaizkie aplikagarri, kasu bakoitzean gogoan izan beharreko berezitasunak kontutan direlarik.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Udalek tasak jarri ahal izango dituzte, Udaltzaingoak egiteko ohizko trafiko seinalizazio eta antolamenduaz aparteko diren ibilgailuen zirkulazioa erraztera bideratzen diren hiriko trafikoaren erregulazio eta kontrol iharduera bere egitearen zioz; era berean, prezio publikoak eskatu ahal izango ditu, baita ere, horretarako zehaz daitezen aldeetan eta ezar daitezen mugetan Udal barruko bideetan trakzio mekaniko ibilgailuen estazionamenduaren zioz; guzti hori, Foru Arau honetako III. Kapituluko 3. Sekzio eta II. Tituluko VI. Kapituluan xedatutakoaren arabera.

Noiztik aurrera: 1998/09/18
Lehenengo Xedapen Gehigarria, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

Bigarrena

1. Compañía Telefónica Nacional de España delakoaren tributuazioari buruzko irailaren 22ko 52/1987 Foru Dekretuko, azaroaren 24ko 17/1987 Foru Arau berronetsia, hirugarren artikuluaren idazketa berria egiten da, honela idatzita geratzen delarik:

«Hirugarren Artikulua.

Udal tributuei dagozkienean, Telefónica de España, S.A. delakoa, beraren jabegopeko hirilur eta landalur ondasunei dagozkien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren peko izango da, Lurralde Historikoko tributu legeriaren eta harako Zergen arau erregulatzaileen arabera»

2. Compañía Telefónica Nacional de España delakoaren tributuazioari buruzko irailaren 22ko 52/1987 Foru Dekretuko, azaroaren 24eko 17/1987 Foru Arauak berronetsia, laugarren artikuluko 1. atalaren idazketa berria egiten da, honela idatzia geratzen delarik:

«1. Udal izaerako gainerako tributuei eta izaera bereko prezio publikoei dagokienean, ordainari edo exijitzeagatik Telefónica de España, S.A.ri legozkiokeen zerga zor eta kontraprestazioak, urtero ordainduko den eskudiruzko konpentsazioak ordezkatuko ditu»

Hirugarrena

1. 1989ko abenduaren 31tik aurrera kenduta geratuko dira, udal tribututan ezarrita aurki daitezen onura fiskal guztiak, direla izaera orokorreko zein bereziko, udal errejimenetik kanpoko xedapen mota guztietan, ezin izango delarik egungo jadanekotasunik aipa Foru Arau honetan erregulaturiko tributuei dagozkienean ez eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (12), Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga (13), Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (14), Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (15) eta Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga (16) arautzen dutenetan; aurrekoa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Foru Arauaren Lehen Xedapen Iraunkorraren 2.zenbakian, Ekonomi Ihardueren gaineko Zergaren Foru Arauaren Lehen Xedapen Iragankorraren 2. zenbakian eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren Foru Arauaren Lehen Xedapen Iragankorraren 2. zenbakian ezarritakoaren kaltetan ez dela izango ulertzen delarik.

2. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren Foru Arauek onura fiskalak ezarri ahal izango dituzte tributu lokaletan, Foru Arau honen 9. artikuluan ezarritakoaren kaltetan izango ez delarik.

Laugarren

Azaroaren 25eko 27/83 Legeko Bigarren Xedapen Gehigarriko 3. zenbakiko lehen atalean xedatzen den guztiaren arabera eta Finantz Publikoen Euskal Kontseiluaren proposamenez, Udal Enteek, beren Organismoek eta beren menpeko Entitateek. Udalezgaindiko Entitateek eta Udala baino Lurralde eremu Txikiagoko Enteek, aurrekontu egitura eta kontabilitate publikoaren alorrean erizpide bateratsuak ezartzeko beharrezko izan daitezen arau teknikoak emango dira Foru Araua onartzen denetik kontaturiko 3 hilabetetako epearen barruan.

Aipatu arauek, aurreko atalean aipaturiko Enteek sistema berrira egokitzeko jarraikako epea ezarri beharra ikusi behar dute, epe hori ez delarik inoiz urtebete baino beheragokoa izango.

Era berean, arautegi berriaren jarraikako ezarpenak, beraren benetako ezarketan eragina izan ahal dezaten Udalen zertzelada guztiak kontutan hartu beharko ditu.

Noiztik aurrera: 2003/03/25
Bosgarren Xedapen Gehigarria, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako sortzapena duten egitate ezargarrietan izango du eragina, Toki Entitateen Zerga sistema aldatzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauak [GIPUZKOA] barneratutakoa («G.A.O.» martxoak 25).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2004/01/01

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena

1990eko urtarrilaren 1a baino lehen, Foru Arau honetan aipaturiko Entitateek tributuen ezarketa eta antolamendurako erabaki zehatzak hartu beharko dituzte, honako Foru Arauan barnebildutako xedapenen arabera, tasa eta kontribuzio bereziak eskatu ahal izateko. Era berean, eta aipaturiko data baino lehenago, Korporazio ezberdinek erabaki zehatzak hartu beharko dituzte, Foru Arau honetan barnebildutako xedapenen arabera prezio publikoak ezarri ahal izateko. Bien bitartean eta jakinerazitako data arte, aipaturiko Entitateek tasa eta kontribuzio bereziak eskatzen jarraitu ahal izango dute, udal errejimen alorrean indarrean dauden lege xedapenetan barnebildutako arauei jarraiki.

1989ko abenduaren 31n Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzeko beharkizuna betetzea baino faltako ez balitz, berau 1990eko urtarrilean zehar bete beharko da, aurreko pasartean aipatzen deneko data Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunera aldatuko delarik.

Bigarrena

Honako Foru Arau honek, duen aplikazioaren ondorioz, aipaten dituen Udal Entitateen egungo tributuen ezabaketa eta, baita ere, tributu horientzat aginduzko diren xedapenen indargabeketa, Administrazioak, aipatu xedapenen arabera, aurretik sortutako zorrak exijitzeko duen eskubidearen kalterik gabe ulertzen dira.

Hirugarrena

Kreditu Eragiketei buruz II. Tituluko III.Kapituluan aurrikusitakoa garatzen ez den bitartean, 1983eko abenduaren 30ko Batzar Nagusietako Erabakietan aurrikusitako arau arau organiko eta prozedurazkoek indarrean segituko dute.

INDARGABETZE XEDAPENA

1. Honako Foru Arau hau indarrean sartzen den datatik aurrera, bertan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko nahiz beheragoko xedapenak indarrik gabe utziko dira.

2. Aurreko atalean xedatutakoa Foru Arau honen Xedapen Iragankorretan ezarritakoaren kalterik gabe ulertzen da.

AZKEN XEDAPENA

1. Foru Diputazioari baimena ematen zaio honako Foru Arau hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak emateko.

2. Foru Arau hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.