Uztailaren 5eko 11/1989 Gipuzkoako Hazienda Lokalen FORU ARAUA Erregulatzailea.

Gorde / Erakutsi iruzkinak    Imprimatu

Uztailaren 5eko 11/1989 Gipuzkoako Hazienda Lokalen FORU ARAUA Erregulatzailea.

BOG 10 Uztaila 1989

BOPV 7 Iraila 1989

ATARIKOA

Kontzertu Ekonomikoak, behin abenduaren 28ko 39/1988 Legean aurrikusi zergetako sistema lokal berrira egokitzeko aldarazi ondoren, Hazienda Lokalen sarrerak aurrikusten ditu zergetako udal figura nagusiak erregulatuz.

Foru Arau honek batez ere Udal Haziendako baliabideak hartzen ditu kontutan nahiz eta III eta IV. Tituluak Udalezgaindiko Entitateei eta Udala baino Lurralde eremu Txikiagokoei dedikatu.

Baliabide tributario eta ez tributarioen ordenamenduaren barruan azken horien artean ondarezko eta zuzenbide pribatuko bestelako sarrerak aurrikusten dira, bai eta subentzioak, kreditu eragiketa, isun eta zehapenen emaitzak, eta Zuzenbide Publikoko gainerako prestazioak.

Zerga baliabideei dagokienean horien ordenamendua egiten da dauden tributuak erraztea lortuz nahiz eta Zerga bakoitzerako arauketa Foru Arauetarako utzi.

Zerga baliabide hauek hurrengo zergen inguruan kokatzen dira, beharrezko 3 zerga:

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga, eta aukerako 2 zerga: Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga eta Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko Zerga.

Aldi berean, tasa eta prezio publikoen arteko desberdintasuna ezartzen da, prezio publikoa errealitate ekonomikoari egoitzeko ahalbide haundiagoa duen baliabide gisa agertuz.

Azkenik, Tributu Kontzertatu eta Ezkontzertatuetarako partehartzea erregulatzen da, Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorretan aurrikusitakoaren arabera ezarriz horien xedatzea.

I TITULUA
APLIKAZIO EREMUA

1. Artikulua.

Honako Foru Arau hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturiko Udal, Udalezgaindiko Entitate eta Udala baino eremu txikiagoko gainerako Entitateei aplikatuko zaie, nazioarteko Itun eta Hitzarmenen kaltetan izango ez delarik.

II TITULUA
UDALERRIAK

1 KAPITULUA
Baliabideen zerrendaketa

2. Artikulua.

1. Gipuzkoako udalerrien Hazienda, jarraiko baliabideok osotuta egongo da:

  • a) Beren ondare eta Zuzenbide pribatuko gainerakoetatik etorritako sarrerek.
  • b) Zerga, tasa eta kontribuzio berezietan sailkaturiko tributu propioek.
  • c) Tributu Kontzertatuetan, Ez-kontzertatuetan eta gainerako sarrera publikoetan dituzten partaidetzak.
  • d) Dirulaguntzek.
  • e) Prezio publikoen kontzeptupean jasotakoek.
  • f) Kreditu eragiketen emaitzak.
  • g) Dagozkien eskumenen eremuan izandako isun eta zehapenen emaitzak.
  • h) Zuzenbide publikoko gainerako prestazioek.

2. Aurreko atalean aurrikusitakoaren arabera, Udalerrien Haziendek, Zuzenbide publiko sarrera gisa, jaso behar dituzten tributu eta zenbatekoak kobratzeko, harako Haziendak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Haziendarako legalki ezarritako eskumen eta onurabideak izango ditu eta, kasua balitz, dagozkion administrazio prozeduren arabera ihardungo du.

II KAPITULUA
Zuzenbide pribatuko sarrerak

3. Artikulua.

1. Gipuzkoako udalerrien Zuzenbide pribatuko sarrerak, beren ondaretik etorritako edozein izaerazko etekinek edo emaitzek eta, baita ere, jaraunspen, legatu edo dohaintza tituluen eskuraketek osatzen dituzte.

2. Ondorio hauetarako, Udalen ondaretzat, beren jabetzapeko ondasunak hartuko dira, eta baita, balioztapen ekonomikoa dutelarik, titular izan dadineko ondasun edo pertsona eskubideek ere, beti ere, batzuk zein besteak erabilera edo zerbitzu publikoari dagozkionak ez direnean.

3. Ez dute inoiz Zuzenbide pribatuko sarrera- izaerarik izango, edozein kontzeptu dela bide, jabari publikoko ondasunetik erator daitezenek.

4. Artikulua.

Kapitulu honetan barnesarturiko Udal Haziendako eskubideen eraginkortasuna, Zuzenbide pribatuko arau eta prozeduren peko dela burutuko da.

5. Artikulua.

Ondare kontsiderazioa izan dezaten ondasun eta eskubideen eskualdaketa eta kargetatik eratorritako sarrerak ezin izango dira gastu arrunten finantzaketarako erabili, salbu eraikigarri ez diren bide publikoen enparauko lursailak edo udal zerbitzuetan erabiliezineko efektuen kasua denean.

III KAPITULUA
Tributu Propioak

1 Sekzioa
Arau Orokorrak

6. Artikulua.

Foru Arau honen arabera, Udalek ezar ditzaten tributuek, edonola ere, jarraiko printzipio hauek errespetatu beharko dituzte:

  • a) Udal barrutitik kanpo kokaturiko ondasunak, garatutako iharduerak, sortutako etekinak edo eta eginiko gastuak kargapeko ez egitea.
  • b) Udal barrutitik kanpo eginiko edo burututako negozio, ekintza edo egintzak halakotzat ez kargatzea ez eta aipaturiko lurraldean sortuak edo betetzekoak izan ez daitezen ondasunen, eskubideen eta betebeharren erabilera edo eskualdaketa.
  • c) Pertsona, merkatalgai zein zerbitzu eta kapitalen zirkulazio askeari eragozpenik ez ezartzea, edo eta pertsonen egoitza ezartzean nahiz Enpresa eta kapitalak egoitza kokatzean benetako eraginik ez izatea, eta guzti hori Udalek beren barrutiko hiri antolamendua bideratzearentzat oztopo izango ez delarik.

7. Artikulua.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalerriei dagokie, honako Foru Arau honek ezarritako markoan, dagozkien tributuen ordainerazpen, kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketa, Udal Zergen Foru Arau Erregulatzaileetan eta beren garapenerako emandako gainerako xedapenetan ezar daitezkeen espezialitateen kalterik gabe, Zergetako Foru Arau Orokorrean aurrikusitakoaren arabera.

Noiztik aurrera: 2005/07/01
7.artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

8. Artikulua.

Udalak eta Foru Diputazioa lankidetzan arituko dira hitzarmen egokia izenpetuz tributuen kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari dagozkien guztietan.

Nahiz eta aurrekoa, Administrazio hauek:

  • a) Elkarri, batak besteari eska diezaion tributuei buruzko informazio osoa eta, kasua balitz, horretarako beharrezko interkomunikazio teknikoa emango dizkiote.
  • b) Elkarri, arauz erabakia izan dadin eran, bakoitzaren eginkizunei intereseko zaien laguntza eta, udal tributuei dagozkielarik, eskatzen diren datu eta aurrerakinak emango dizkiote.
  • c) Berehalaxe elkarri jakineraziko dizkiote, arauz ezarria izan dadin eran, beraietariko edozeinentzat tributuzko zerikusia dutelarik, bakoitzaren tributu-ikuskapen zerbitzuen iharduera egiaztagarri eta ikergarrien ondorioz ageriko egin daitezen ekintzak.
  • d) Helburu, sektore eta prozedura hautakorrei buruz ikuskapen bateratu edo koordinaturako planak egin eta garatu ahal izango dituzte.

Artikulu honetan jasotakoa zerga informazioaren erabilerari eta lagapenari buruzko lege erregimena eragotzi gabe ulertuko da.

8. artikuluaren azken parrafoa, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] barneratutakoa («G.A.O.» abenduak 31). Indarreangotasuna: 1999/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01
Noiztik aurrera: 2006/12/13
8. artikulua, Zerga alorreko zenbait neurri onartzen dituen abenduaren 1eko, 8/2006 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia, («G.A.O.» abenduak 12).

9. Artikulua.

Udalerriek, beren eskumenak erabiliz eta Foru Arauen mugetan, beraiei dagozkien tributu alorrean onura fiskalak eman ahal izango dituzte, dauzkaten aurrekontuen arabera beren gain hartuz.

Ondorio hauetarako, Udalerriek, halako onura fiskalak beren barrutiko mugetan aplikatzea, izaera orokorrean, zehaz dezan erabakia hartuko dute. Akordio hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu beharko da.

Noiztik aurrera: 2003/03/25
9. artikulua, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako sortzapena duten egitate ezargarrietan izango du eragina, Toki Entitateen Zerga sistema aldatzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak 25).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2004/01/01

10. artikulua.

Foru Ogasunaren zergetarako ezarrita dauden kasu, modu eta kopuru berberetan eskatu eta zehaztuko dira udal zergen errekarguak eta berandutza interesak.»

10. artikulua, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» abenduak 31). Indarreangotasuna: 1999/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01
Noiztik aurrera: 2003/03/25
10. artikulua, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako sortzapena duten egitate ezargarrietan izango du eragina, Toki Entitateen Zerga sistema aldatzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak 25).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2004/01/01

11. Artikulua.

Udal Tributuen alorrean, Zergetako Foru Arau Orokorrean eta osotzen zein garatzen duten xedapenetan araupetutako urratze eta zehapen erregimena aplikatuko da.

Noiztik aurrera: 2005/07/01
11.artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

12. Artikulua.

Udal Tributuen kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari dagokionean, Zergetako Foru Arau Orokorreko 107. artikuluak aipatzen dituen kontsultak kanporatzeko eskumena, konpetentziaren jabe den Entitate Titularrari dagokio.

Noiztik aurrera: 2005/07/01
12.artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

13. Artikulua.

1. Tributu kudeaketa alorrean ebatzitako ekintzen berrikusketa eta eskubide osozko baliogabetasunaren aitorpena Udal bakoitzari dagokio, Zergetako Foru Arau Orokorreko 147 eta 148. artikuluetan ezarritako prozeduran oinarrituz, hurrengo ataletan xedatzen denaren kaltetan izan gabe.

2. Zergen Foru Arau Orokorraren 149., 150. eta 152. artikuluetan xedatutakoari egokituko zaizkio udal zergen alorrean egon daitezkeen okerreko sarreren itzulketa nahiz errore materialen eta egitezkoen zuzenketa.

13.2. artikulua, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» abenduak 31). Indarreangotasuna: 1999/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01

3. Dena den, ez dira berrikuskapen-gai izango epailearen epaitza irmoz berretsitako egintza administratiboak.

4. Zergetako Foru Arau Orokorrean aurrikusi kasuetatik at, Udalek ezingo dituzte beren eskubide aitorpeneko egintzak ezeztatu eta horien ezeztapena lortzeko aldez aurretik interes publikorako kaltegarri deklaratu beharko dituzte eta bide kontentzioso-administratiboan inpugnatu aipatu jurisdikzioko Legearen arabera.

Noiztik aurrera: 2005/07/01
13.artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

14. Artikulua.

1. Udalek beren tributuen ezarpen eta eraginkortasun ahorra erabakitako egintzen aurka errekurtso kontentzioso-administratiboaren aurreko birjarpen errekurtso egokia jarri ahal izango da ebatzi zituen organo berberaren aurrean, zergadunen errolda edo matrikula egokien jakinerazpen espresu edo jendaurreko azalpenetik kontaturiko hilabeteko epean.

Nolanahi ere eta indarrean dagoen legeriarekin bat interesatuak erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri ahal izango du, aukeran eta bide kontentzioso-administratiboari ekin baino lehen, bidarpen errekurtsoaren ebazpen espresu nahiz tazitoaren kontra, Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean eta hilabeteko epean.

Noiztik aurrera: 2005/07/01
14.1 artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

2. Ez da eskatuko zenbatekoa aurrez ordaintzea, udal zergen ezarpen eta eraginkortasunari buruzko egintzen aurka berraztertze errekurtsoa edo, hala badagokio, erreklamazio ekonomiko-administratiboa jartzeko. Hala ere, errekurtsoa edo, hala dagokionean, erreklamazioa jartzeak ez du kobrantzaren egintza administratiboa geldiaraziko, salbu zigorrak ordainarazten zaizkionean, non eta interesatuak ez duen eskatzen aurrez inpugnatutako egintza etetea, errekurtsoa edo, hala dagokionean, erreklamazioa jartzeko epearen barruan. Etetea eskatzeko, ezinbestekoa izango da zerga zor osoaren adinako bermea aurkeztea. Horretarako, ondorengo bermeak besterik ez dira onartuko, eta haien artean aukeratu ahal izango du errekurtsogileak:

  • a) Udal entitatean dirutan edo balore publikotan egindako gordailua.
  • b) Udal entitatearen aldeko abal edo fidantza solidarioa, ofizialki erregistraturiko banku edo bankari batek, aurrezki kutxa konfederatu batek, Postako Aurrezki Kutxak edo kreditu kooperatiba kalifikatu batek emana.
  • c) Kaudimen aitortua duten herriko bi zergadunek emandako behin-behineko fidantza solidarioa. Berme hori 100.000 pezetatik beheragoko zorrak direnean onartuko da bakarrik.
    Noiztik aurrera: 2001/12/14
    14.2 artikuluaren c) hizkia, Azaroaren 27ko 1.202/2001 Foru Aginduak [GIPUZKOA] idatzia, hainbat zerga arautan jasotako zenbatekoak pezetatik eurora aldatu eta aldaketa horri buruzko arauak ematen dituena («G.A.O.» abenduak 13).
    Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2002/01/01

Halere, oso kasu berezi eta kualifikatuetan, udalerriek, alderdi batek eskaturik, prozeduraren etendura erabaki ahal izango dute beren iritziaren arabera, inolako bermerik eman gabe, errekurtsogileak bere eskarian azaldu eta egiaztatzen duenean bermerik eratzea ezinezkoa zaiola edo sinesgarriro frogatzen duenean bere zergen ezarpen eta eraginkortasunari buruzko egintzetan akats material eta aritmetikoak daudela.

Prozeduraren etetea onartzeak berarekin ekarriko du, beti, etenaldi osoari dagozkion berandutza interesak ordaintzeko betebeharra. Era berean, berraztertze errekurtsoa edo, kasua denean, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkeztean bakarrik izango ditu ondorioak. Errekurtso biak elkarren segidan jartzen direnean, etendura bide ekonomiko-administratiboan berritu beharko da.

14.2. artikulua, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» abenduak 31). Indarreangotasuna: 1999/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01

15. Artikulua.

Honako Foru Arau honetan aipaturiko tributuak ezarri, araupetu eta mantentzeko beharrezkoak izan daitezen Ordenantza Fiskalek, gutxienez, honakook barruhartu beharko dituzte:

  • a) Egintza ezargarri, sujetu pasibo, erantzule, salbuespen, murriztapen eta hobari, oinarri zergagarri eta likidagarri, karga mota edo tributu kuota, epealdi ezargarri eta sortzapenaren zehaztapena.
  • b) Aitorpen eta sarrera erregimenak.
  • c) Beraren ezarpenaren onespen eta hasiera datak.

Ordenantza Fiskal hauen onespenerako akordioak, dagozkien tributuak ezartzeko akordioekin batera hartu beharko dira.

Aipatu Ordenantzen aldazpen akordioek, ukituriko arauen idazketa berria, beraien onespen datak eta beraien ezarpen hasiera jaso beharko dituzte.

16. Artikulua.

1. Udal Korporazioek, tributuen ezarpen, ezabatze eta antolamendurako eta tributu kuota ezberdinen zehaztapenerako beharrezko diren elementuen finkapenerako hartutako akordioak eta, baita ere, dagozkien Ordenantza Fiskalen onespen eta aldarapenak Entitatearen iragarki taulan jarriko dira agerian hogeitamar egunetan zehar, berauetan interesgunek espedientea aztertu ahal izango dutelarik eta egokitzat jo ditzaten erreklamazioak aurkeztu.

2. Udalerriek, dena den, azalpen iragarkiak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko dituzte. Era berean, 10.000 pertsona baino gehiagoko zuzenbideko biztanleria duten Entitateek Gipuzkoako Lurralde Historikoan hedapenik handienetakoa den egunkari batetan argitaratu beharko dituzte.

3. Jendaurreko erakusketako epealdia amaitu ondoren, Udal Korporazioek behar diren behin betiko erabakiak hartuko dituzte, aurkeztu izan diren erreklamazioak ebatziz eta Ordenantzaren behin betiko idazketa, beraren indargabetzea edo eta, behin behineko akordioan aipatutako aldarazpenak onetsiz. Erreklamaziorik aurkezten ez deneko kasuan, ordurarte behin behinekoa zen erabakia behin betiko hartutzat ulertuko da.

4. Edonola ere, aurreko atalean aipatzen diren behin betiko akordioak, izaera hori eman zaien behin behinekoak barne direlarik, eta Ordenantzen edo beraren aldarazpenen testu bateratuak Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuak izan beharko dira, ez direlarik indarrean hasiko argitaratzen hori burutua izan ez dadin artean.

5. Hogei mila pertsona baino gehiagoko zuzenbidezko biztanleria duten udalerrietan, bertako tributuen Ordenantza Fiskal erregulatzaileen testu osoa argitaratuko da, ekitaldi ekonomiko bakoitzaren lehen lauhilabetekoaren barruan.

Dena den, Udalek, argitaratutako Ordenantza Fiskalen kopiak luzatu beharko dizkiete eskatzen dituztenei.

17. Artikulua.

Aurreko artikuluko 1. atalean xedatutakoaren ondorioetarako, interesduntzat honakook joko dira:

  • a) Zuzeneko interesa dutenak edo eta harako akordioek ukituak izan daitezenak.
  • b) Lanbide Kolegio, Ganbara Ofizial, Elkarte eta lanbide, ekonomia eta auzoko interesen alde egiteko legalki eraikitako gainerako Entitateak, beraienak direnen defentsan ihardun dezatenean.

18. Artikulua.

1. Foru Arau honen 16.3 artikuluak aipatzen dituen Udalerrietako Ordenantza Fiskalak, beraietan aurrikusitako epe mugatu zein mugagabean zehar izango dira indarrean, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen denetik jarri ahal izango den errekurtso kontentzioso-administratiboa izango delarik erabili ahalko den errekurtso bakarra, aipatu jurisdikzioa erregulatzen duten arauetan ezarri modu eta epeetan.

Nolanahi ere eta aurreko 14.1 artikuluan ezarritakoaz at interesdunak, aukeran eta bide kontentzioso-administratibora jo baino lehen, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkeztu ahal izango du Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurrean, dagokion Ordenantza Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu ondorengo hilabeteko epean.

2. Epaileek edo administrazioak hartutako ebazpen irmo baten ondorioz udal erabakiak edo ordenantza fiskalen testua deuseztatuta edo aldatuta geratzen badira, udalbatzarrak foru arau honetako 16.4 artikuluan ezarritakoaren arabera argitaratu beharko du deuseztapena nahiz ebazpenaren arabera aldatutako aginduen testu berria. Geroago deuseztatu edo aldatzen den ordenantzaren babesean ematen diren egintza irmoak edo onartuak bere horretan mantenduko dira non eta sententziak espreski debekatzen ez duen.

18.2. artikulua, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» abenduak 31). Indarreangotasuna: 1999/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01

2 Sekzioa
Zergak

19. Artikulua.

1. Gipuzkoako Udalek, erregulatzen dituzten arau eta xedapenen arabera, jarraiko zergok eskatu beharko dituzte:

  • a) Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
  • b) Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga.
  • c) Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga.

Udalerriek, Foru Arau ezberdinek aitortutako Zerga hauen alorreko eskumenen erabilera egitea erabakitzen baldin badute, beraien erabilera erabaki beharko dute eta Ordenantza Fiskal egokia onetsi.

2. Era berean, Gipuzkoako Udalek, honako Foru Arau honetan ezarritako printzipioen mugan eta aldez aurretik dagozkien Ordenantza Fiskalen ezarpen eta onespena erabaki ondoren, honakook ezarri eta eskatu ahal izango dituzte:

  • a) Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.
  • b) Hirilurren balioen gehikuntzaren gaineko Zerga.

3 Sekzioa
Tasak

1 Azpisekzioa
Xedapen Orokorra

20. Artikulua.

1. Ordenantzak ezarri eta onartzeko erabakia hartu ondoren, Gipuzkoako udalerriek tasak finkatu eta exigitu ahal izango dituzte, foru arau honetan jasotakoari jarraiki, udalaren herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagarentik, bai eta subjektu pasiboari bereziki egokitu, eragin edo onura ekartzen dioten eta udalaren eskumenekoak diren zerbitzu publikoak emateagatik edo jarduera administratiboak egiteagatik ere.

Nolanahi ere, tasatzat hartuko dira ondoko hauengatik Gipuzkoako udalerriek finkatzen dituzten ondarezko prestazioak:

  • A) Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu berezia, eta, halaber, erabilera publikoari atxikitako beste ondasun batzuena.
    20.1 artikuluaren A) hizkia, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» abenduak 31). Indarreangotasuna: 1999/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01
  • B) Subjektu pasiboari bereziki egokitu, eragin edo onura ekartzen dioten udalaren eskumenekoak diren eta zuzenbide publikoko erregimenean dauden zerbitzuak ematea edo jarduerak egitea; eta beti ere ondorengo zirkunstantzietako edozein gertatzen denean:
    • a) Zerbitzu edo jarduerak administratuek borondatez eskatzekoak edo hartzekoak ez izatea. Ondorio horietarako, ondoko kasuetan ez da borondatezkotzat joko administratuek eskatzea edo hartzea:
      • Lege edo erregelameduzko xedapenetan ezarria denean.
      • Administrazioari eskatutako ondasun, zerbitzu edo jarduerak ezinbestekoak direnean eskatzailearen bizitza pribatu edo sozialean.
    • b) Sektore pribatuak ez ematea edo egitea, indarrean dagoen araudiari jarraiki sektore publikoaren alde erreserbatuta egon edo ez.

2. Aurreko 1 apartatuan jasotakoaren arabera, Gipuzkoako udalerriek tasak ezarri ahal izango dituzte udalaren herri jabariaren erabilera pribatiboaren edo probetxamendu bereziaren edozein kasutan eta, bereziki, kasu hauetan:

  • a) Hondarra eta eraikuntzarako bestelako materialak ateratzea udalaren herri jabariko terrenoetan.
  • b) Elurtzuloak edo euri urak biltzeko zisterna edo uraskak egitea udalaren herri erabilerako terrenoetan.
  • c) Bainuetxeak eta ur publikoen erabilera arrunta ez diren bestelako ur probetxamenduak.
  • d) Teilatu-hodien isurlekuak eta hustubideak eta antzeko beste instalazio batzuk udalaren herri erabilerako terrenoetan.
  • e) Udalaren herri erabilerako terrenoen lurrazpia hartzea.
  • f) Zangak, mea zuloak eta sundak irekitzea, bai eta errepideak, bideak eta gainerako herribideak ere, udalaren herri erabilerako terrenoetan, hodiak, eroanbideak eta bestelako instalazioak jarri eta konpontzeko. Halaber, kalean zoladura edo espaloia iraultzea.
  • g) Udalaren herri erabilerako terrenoak hartzea merkantziak, eraikuntza materialak, obra hondakinak, hesiak, puntelak, asnilak, aldamioak eta antzeko beste instalazio batzuk jarriaz.
  • h) Aparkamendu murrizturako ibilgailuen sarrerak kaleko espaloietan eta erreserbetan zehar, ibilgailuen geralekuak, edozein motatako merkantzien karga eta deskarga.
  • i) Pisuen errejak, luzernarioak, arnasbideak, sarrerako ateak, karga ahoak edo antzeko elementuak jartzea edozein motatako udal herribideen lurzorua edo lurrazpia hartuz, soto edo erdisotoei argia, aireztapena, personen sarrera edo artikuluen sarrera emateko.
  • j) Edozein motatako udal herribideen hegalkina hartzea elementu hauekin: eraikuntzako elementu itxiak, terrazak, begiratokiak, balkoiak, markesinak, toldoak, parabientoak eta antzeko beste instalazio batzuk, kalearen gainetik edo fatxadaren lerrotik ateratzen direnak.
  • k) Linea elektrikoak, hodiak eta galeriak argindar, ur, gas edo bestelako isurkinak garraiatzeko, bai eta lineen zutoinak, kableak, palomilak, amarratze, banaketa eta erregistro kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, salmenta automatikorako aparailuak edota kaleetan edo udalaren herri jabariko bestelako terrenoetan ezartzen diren antzeko elementuak.
  • l) Udalaren herri erabilerako terrenoak hartzea mahai, aulki, tribuna, oholtza eta antzeko beste elementu batzuk erabiliz, irabazi asmoa dagoenean.
  • m) Kioskoak jartzea kalean.
  • n) Postuak, barrakaka, saltokiak, ikuskizun guneak, feriak edo jolas lekuak jartzea udalaren herri erabilerako terrenoetan, bai eta kaleko industriak, industria ibiltariak eta zinemako filmaketa ere.
  • ñ) Portadak, erakuslehioak eta beira-arasak.
  • o) Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari lotu gabe dauden ibilgailuen errodajea eta arrastea.
  • p) Azienda pasatzea kaleetan edo udalaren herri jabariko terrenoetan.
  • q) Lurren, eraikuntza edo hesien behin-behineko edo behin betiko eustormak, udal kaleetan.
  • r) Erregaien eta, oro har, edozein artikulu edo merkantziaren deposituak eta banaketa aparatuak, udalaren herri erabilerako terrenoetan.
  • s) Iragarkiak jartzea udalaren herri jabariko terrenoetan, edo udal errepide, auzobide eta gainerako herribideetatik ikus daitezkeenak.
    Noiztik aurrera: 2003/03/25
    20.2 artikuluaren s) hizkia, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako sortzapena duten egitate ezargarrietan izango du eragina, Toki Entitateen Zerga sistema aldatzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak 25).
    Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2004/01/01
  • t) Udal errepide, bide eta gainerako herribideetan atarjeak eta areken gainean eta lubetetan pasabideak egitea, edozein motatako ibilgailuak eta azienda pasatzeko.
  • u) Trakzio mekanikoko ibilgailuak udalerrietako kaleetan aparkatzea horretarako erabakitako zonen barruan eta muga jakin batzuekin.

3. Aurreko 1 apartatuan jasotakoaren arabera, Gipuzkoako udalerriek tasak ezarri ahal izango dituzte udal eskumeneko zerbitzuak eman edo jarduera administratiboak egiten dituzten edozein kasutan eta, bereziki, kasu hauetan:

  • a) Udal administrazio edo agintariek luzatu edo bere gain hartzen dituzten agiriak, alderdi batek eskatuta.
  • b) Udalerriaren armarriaren plakak, patenteak eta antzeko bereizgarriak erabiltzeko baimena.
  • c) Autotaxien eta alokairuko gainerako ibilgailuen lizentziak edo baimenak ematea.
  • d) Landa munduaren zaintza.
  • e) Jendaurreko ahozko abisuak.
  • f) Hala eskatzen duten establezimenduen zaintza berezia.
  • g) Udal eskumeneko zerbitzuak, jendaurreko ikuskizunak, garraio handiak, ibilgailu ilaren pasabideak eta zerbitzu berezi horiek ematea exigitzen duten bestelako jarduerengatik bereziki eman beharrekoak.
  • h) Lurzoaruari eta hiri antolaketari buruzko legeek exigitutako hirigintza lizentziak ematea.
    Noiztik aurrera: 2012/12/29
    20. artikuluaren 3. apartatuko h) letra, zerga alorreko zenbait aldaketa onartzen dituen 2012ko abenduaren 27ko 13/2012 Foru Arauaren [GIPUZKOA] 5. artikuluko 1. apartatuak idatzitakoa («G.A.O» abenduak 28).
  • i) Establezimenduak irekitzeko lizentziak ematea.
    Noiztik aurrera: 2011/12/28
    20. artikuluaren 3. zenbakiko i) hizkia, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga ekitatea lortzeko bidean aldatu eta beste zerga neurri batzuk onartzen dituen abenduaren 26ko 5/2011 Foru Arauaren [GIPUZKOA], 6. artikuluak idatzia («G.A.O.» abenduak 27).
  • j) Ondoko hauen ikuskapena: Ibilgailuak, lurrin galdarak, motoreak, transformagailuak, igogailuak, kargagailuak eta industria eta merkataritza establezimenduen antzeko beste aparailu eta instalazioak.
  • k) Suhiltzaile zerbitzuak, aurrien prebentziokoak, eraikuntza eta eraispenekoak, salbamendukoak eta, oro har, pertsona eta ondasunen babes zerbitzuak. Zerbitzuaren mantenimendua nahiz zerbitzu horiei lotutako makineria eta ekipoaren (eskalak, upelak, motoponpak, txalupak ) erabileraren lagapena ere sartuko dira.
  • l) Osasun ikuskatzailetzako zerbitzuak, bai eta analisi kimiko eta bakteriologikokoak eta antzeko izaera duen beste edozein zerbitzu ere, eta oro har laborategi zerbitzuak edo udalerrien osasun eta higieneko beste edozein establezimenduren zerbitzua.
  • m) Osasun prebentiboko zerbitzuak, desinfekziokoak, intsektuak eta arratoiak hiltzeko zerbitzuak eta, halaber, kutsagarriak diren edo herri osasunerako germen kaltegarriak hedatzen dituzten edozein motatako materia eta produktuak suntsitzeko zerbitzuak, etxez etxe edo enkarguz emanak.
  • n) Asistentziak eta egonaldiak ospital, klinika edo eritetxe mediko-kirurgiko, psikiatriko eta berezietan, anbulategietan, gaixoak indarberritzeko eta errehabilitatzeko zentroetan; anbulantzia sanitarioak eta antzeko beste zerbitzuak; eta udalerrien gainerako ongintza eta asistentzia establezimenduak, bai eta edozein izaeratako entitateek gastuak ordaindu behar dituztenean ere.
  • ñ) Asistentziak eta egonaldiak zaharren etxe eta egoitzetan, haur hezilekuak, aterpetxeak eta antzeko izaera duten bestelako establezimenduetan.
  • o) Bainuetxeak, dutxalekuak, igerilekuak, kirol instalazioak eta antzeko beste zerbitzuak.
  • p) Udal hilerriak, gorpuak eramateko zerbitzuak eta bestelako udal hileta zerbitzuak.
  • q) Hodiak, hari eroaleak eta kableak jartzea udalerrien titularitateko posteetan de zerbitzuko galerietan.
  • r) Estolderia zerbitzuak, bai eta ur zikinen tratamendua eta arazketa ere, estolda partikularren zaintza barne.
  • s) Hiri hondakin solidoen bilketa, horien tratamendua eta deuseztapena, putzu beltzen hustuketa, eta kale partikularren garbiketa.
  • t) Ur, gas eta argindarraren banaketa, eta jendearentzako beste hornidurak, lineak lotzeko eskubideak eta kontagailu eta antzeko instalazioen jartzea eta erabilera barne, zerbitzu edo hornidura horiek udalerriek emanak direnean.
  • u) Animaliak hiltzeko zerbitzua, lonjak eta azokak, bai eta haragien garraioa ere derrigorrez zerbitzu hori erabiltzen bada; eta ikuskatzailetza zerbitzuak hornidura alorrean, pisatu eta neurtzeko bitartekoen erabilera barne.
  • v) Irakaskuntza bereziak udalerrien ikastetxeetan.
  • w) Bisitak museo, erakustoki, liburutegi, monumentu historiko edo artistikoetara, nahiz parke zoologiko edo antzeko beste zentro edo tokietara.
  • x) Udal zutabe, karteltoki eta anzteko beste udal instalazioen erabilera iragarkiak jendaurreratzeko.
  • y) Herribideak hondarreztatzea partikularren eskatuta.
  • z) Hiri trafikoa arautu eta kontrolatzeko jarduera bereziak egitea, ibilgailuen zirkulazioa errazteko eta Udaltzaingoak trafikoa seinalizatu eta antolatzeko egin ohi dituenak izan gabe.

4. Gipuzkoako udalek ezin izango dute tasarik exigitu honako zerbitzuak direnean:

  • a) Herriko iturrietako uren hornidura.
  • b) Herribideetako argiteria.
  • c) Herri zaingo orokorra.
  • d) Herri babesa.
  • e) Herribideen garbiketa.
  • f) Irakaskuntza derrigorrezko hezkuntzaren mailetan.

5. Estatua, autonomia elkarteak eta udal entitateak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikabideetako zerbitzu publikoen probetxamenduengatik eta zuzen-zuzenean herritarren segurtasun edo defentsari interesgarriak zaizkion guztiengatik

20. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

2 Azpisekzioa
Egitate Ezargarria

21. Artikulua.

1. Hauexek izango dira tasen zergagaia, aurreko 20. artikuluan xedatutakoaren arabera: udalaren herri jabariaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia; eta subjektu pasiboari bereziki egokitu, eragin edo onura ekartzen dioten udal eskumeneko zerbitzuak ematea edo jarduerak egitea.

2. Jarduera administratiboak edo zerbitzuak subjektu pasiboari eragin edo egokitzen zaiola ulertuko da berarengatik zuzenean edo zeharka sortua izan denean, beraren jarduketa edo omisioak direla-eta Gipuzkoako udalerriak ofizioz jarduerak egitera edota zerbitzuak ematera behartuta egoteagatik segurtasun, osasun, biztanleen hornidura zein hirigintza arrazoiak direla-eta edo beste edozein zio dela bide

21. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

22. Artikulua.

Zerbitzuen prestazioaren ziozko tasek ez dute ezarketa edo gehitzearen zioz eginiko kontribuzio berezien ordainerazpena baztertzen.

3 Azpisekzioa
Sujetu pasiboak

23. Artikulua.

1. Tasen subjektu pasibo dira, zergadun diren aldetik, pertsona fisiko eta juridikoak nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitateak, baldin eta:

  • a) Udalaren herri jabariaz bereziki gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute beren onurarako, foru arau honek 20.2 artikuluan jasotako suposamenduetako baten arabera.
  • b) Udalerriek eman edo egiten dituzten udal zerbitzu edo jarduerak eskatzen badituzte edo haiek onura ekarri edo eragiten badiete, foru arau honek 20.3 artikuluan jasotako suposamenduetako baten arabera.

2. Zergadunaren ordezkoak hauexek izango dira:

  • a) Etxebizitza edo lokalen egoiliar edo erabiltzaileei onura dakarkien edo eragiten dieten zerbitzu edo jarduerengatik finkatutako tasetan: ondasun higiezinen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
  • b) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik finkatutako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.
  • c) Suhiltzaile zerbitzuak, aurrien prebentziokoak, eraikuntza eta eraispenekoak, salbamendukoak eta, oro har, pertsona eta ondasunen babes zerbitzuak emateagatik finkatutako tasetan (zerbitzuaren mantenimendua barne): arriskuaren aseguratzaileak diren entitate edo sozietateak.
  • d) Erabilera pribatibo edo probetxamendu berezia dela-eta ibilgailuak edo gurdiak espaloietan sartu edo haiek egin, mantenitu, aldatu edo kentzeagatik finkatutako tasetan: ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak
23. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15
Noiztik aurrera: 2005/07/01
23.artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

4 Azpisekzioa
Zenbatekoa eta sortzapena

24. Artikulua.

1. Udalaren herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik aurreikusitako tasen zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartuko da erabilera edo probetxamendu horren erabilgarritasunak merkatuan izango lukeen balioa. Horretarako, ordenantza fiskaletan kasu bakoitzean jaso ahal izango dira, erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziaren izaeraren arabera, aipatu erabilgarritasunaren merkatuko balioa zehazteko balio duten irizpideak eta parametroak.

Lizitazio irekien prozedurak direnean, tasaren zenbatekoa emakida, baimena edo esleipena hartzen duen proposamenaren balio ekonomikoaren arabera zehaztuko da.

Baldin eta tasak finkatu badira udal herribideen lurzoruan, lurrazpian edo hegalkinetan auzotar gehienei edo zati handi bati eragiten dieten hornidura-zerbitzuen enpresa ustiatzaileen alde erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik, haien zenbatekoa izan daiteke aipatu enpresek udalerri bakoitzean urtero lortzen duten fakturaziotik eratorritako sarrera gordinen portzentaia bat. Tasa horiek bateragarriak dira zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik finkatu daitezkeen eta foru arau honek 23. artikuluan jasotakoaren arabera aipatu enpresek subjektu pasibo gisa lotuta egon duten beste tasa batzuekin.

Noiztik aurrera: 2003/03/25
24.1 artikulua, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako sortzapena duten egitate ezargarrietan izango du eragina, Toki Entitateen Zerga sistema aldatzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak 25).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2004/01/01

2. Oro har, eta ondorengo parrafoan jasotakoaren arabera, zerbitzua emateagatik edo jarduera egiteagatik ordaindu beharreko tasen zenbatekoa ezin izango da handiagoa izan, batera hartuta, zerbitzu edo jarduerak benetan duen edo izan dezakeen kostua edo, halakoaren ezean, zerbitzuaren prestazioaren balioa baino.

Zenbateko hori zehazteko kontuan hartuko dira zuzeneko eta zeharkako kostuak, kostu finantzario aplikagarriak, ibilgetuaren amortizazioa eta, hala behar denean, tasa exigitzen zaion zerbitzu edo jardueraren mantenimendua eta bidezko garapena bermatzeko behar diren kostuak barne, eta hori guztia haiek ordaintzeko erabiltzen den aurrekontua kontuan hartu gabe. Zerbitzu edo jardueraren mantenimendua eta bidezko garapena organo eskudunak onartutako aurrekontu eta proiektuaren arabera kalkulatuko dira.

3. Zerga kuota honelakoa izango da, ordenantza fiskalean xedatutakoaren arabera:

  • a) Tarifa bat jarriz ateratzen den kopurua.
  • b) Horretarako jarritako kopuru finkoa.
  • c) Bi prozedurak batera erabiliz ateratzen den kopurua.

4. Tasen zenbatekoa zehazteko, horiek ordaintzera behartuta dauden subjektuen ahalmen ekonomikoari buruzko irizpide generikoak erabili ahal izango dira.

5. Erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziak berarekin dakarrenean udalaren jabari publikoaren suntsidura edo narriadura, tasaren subjektu pasiboa behartuta egongo da berreraikuntza edo konponketa gastuen kostu osoa itzultzera, tasa ordaintzea eragotzi gabe.

Kalteak konponezinak badira, kalteordaina subjektu pasiboak suntsitutako ondasunen balioaren edo ondasun narriadurei eragindako kaltearen zenbatekoaren adinako kopurua izango da.

Udalerriek ezingo dituzte barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatutako kalteordainak eta diru itzulketak

24. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

25. Artikulua.

Herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik edo zerbitzu berriak osorik edo zati batean finantzatzeko tasak finkatzen dituzten erabakiak txosten tekniko-ekonomikoak egin ondoren hartu behar dira, merkatuko balioa edo zerbitzu berriek izan dezaketen kostuaren estaldura agirian jarriz, hurrenez hurren

25. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15
Noiztik aurrera: 2012/12/29
25. artikulua, zerga alorreko zenbait aldaketa onartzen dituen 2012ko abenduaren 27ko 13/2012 Foru Arauaren [GIPUZKOA] 5. artikuluko 2. apartatuak idatzitakoa («G.A.O» abenduak 28).

26. Artikulua.

1. Tasak kasu hauetan sortu ahal izango dira beren zergagaiaren izaeraren arabera eta ordenantza fiskalean jasotakoari jarraiki:

  • a) Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean, edota zerbitzua ematen edo jarduera egiten hasten denean, nahiz eta bi kasuotan zenbatekoa osorik edo zati batean aurrez gordailatzea exigitu daitekeen.
  • b) Jarduketa edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean. Hura egin edo tramitatu aurretik behar den kopurua ordainduko da.

2. Tasaren izaera materialak aldizkako sortzapena exigitzen duenean, eta ordenantza fiskalak hala jasotzen duenean, sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du, salbu erabilera pribatiboa, probetxamendu berezia edo zerbitzu edo jardueraren erabilpena hasi edo amaitzen bada. Azken kasu horretan zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da kuota hainbanatuz, ordenantza fiskalean jasotakoaren arabera.

3. Subjektu pasiboari leporatu ezin zaizkion arrazoiengatik zerbitzu publikoa, jarduera administratiboa edo herri jabaria erabili edo aprobetxatzeko eskubidea eman edo egiten ez denean, zenbatekoa itzuli beharko zaio

26. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

27. Artikulua.

1. Udalerriek autolikidazio erregimenean eskatu ahal izango dituzte tasak.

2. Udalerriek lankidetza hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte tasen subjektu pasiboen ordezkariak diren entitate, erakunde eta organizazioekin, tasetatik eratorritako obligazio formal eta materialen betetze lana nahiz likidazio edo bilketa prozedurak errazteko

27. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

4 Sekzioa
Kontribuzio Bereziak

1 Azpisekzioa
Xedapen Orokorrak

28. Artikulua.

Gipuzkoako Udalek, aldez aurretik dagokien Ordenantzaren ezarpen eta onespena akordatu ondoren, sujetu pasiboaren onura edo beraren ondasunen balioaren gehikuntza sor ditzaten obrak burutzeko edo udal zerbitzuak ezartzeko zein ugaritzeko kontribuzio bereziak ezarri eta eskatu ahal izango dituzte.

2 Azpisekzioa
Egitate Ezargarria

29. Artikulua.

Kontribuzio berezien egitate ezargarria, obra publikoak egitearen edo zerbitzu publikoak ezartzearen zein ugaritzearen ondorioz sujetu pasiboak onura edo ondasunen balioaren gehikuntza lortzean datza.

30. Artikulua.

1. Udal obra eta zerbitzuen izaera izango dute:

  • a) Udalek, atxikirik dituzten helburuak betetzeko beren eskumen eremuaren barruan egiten dituztenak, beren ondare ondasunen jabe gisa egiten dituzten harakoak izan ezik.
  • b) Bestelako Entitate Publikoek atxikiak edo eta eskuordetuak izan zaizkielako eta legeriaren arabera jabetza eskuratu izan dutelako Entitate horiek egiten dituztenak.
  • c) Udalerrien ekarpen ekonomikoak dituztela, bestelako Entitate Publikoek edo beraien emakidadunek egiten dituztenak.

2. Ez dute udal jiteko obren edo zerbitzuen izaera galduko aurreko ataleko a) letran barnesartutakoek, sozietatearen kapitala oso-osoan Udal Entitate batena duten Erakunde Autonomo edo Merkatal Sozietateek, aipatu Erakundeko ekarpenak dituzten emakidadunek edo Foru Arau honetako 37. artikuluak aipatzen dituen zergadunen administrazio elkarteek eginak badira ere.

3. Kontribuzio berezien bidez bildutako zenbatekoak, bakarrik eskakizun-gai izan den obra edo zerbitzuaren gastuak ordaintzeko erabili ahal izango dira.

3 Azpisekzioa
Sujetu pasiboa

31. Artikulua.

1. Kontribuzio berezien sujetu pasibo dira, pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergetako Foru Arau Orokorreko 33artikuluak aipatzen dituen Entitateak, obren egiztaketak edo kontribuzioa ordaindu beharra sortzen duten zerbitzuen ezarketak zein ugaritzeak bereziki onuratuak izan direnak.

2. Honako pertsonok jotzen dira bereziki onuratutzat:

  • a) Ondasun higiezinak ukitzen dituzten obren burutzapen edo eta zerbitzuen ezarketa zein gehitzearen ziozko kontribuzio berezietan, dituzten jabeak.
  • b) Enpresa ustiapenen ondorioz obren burutzapen edo eta zerbitzuen ezarketa edo gehitzearen ziozko kontribuzio berezietan, beraien titular diren pertsonak edo Entitateak.
  • c) Su itzaltze-zerbitzuaren ezarketa edo gehitzearen ziozko kontribuzio berezietan, ukituriko ondasunen jabeak ez ezik, udal barruti bakoitzean alor horretan halako iharduera burutzen duten aseguru Konpainiak.
  • d) Lurrazpiko galerien eraikuntzen ziozko kontribuzio berezietan, erabili behar ditzaten Enpresa hornitzaileak.
Noiztik aurrera: 2005/07/01
31.artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

4 Azpisekzioa
Oinarri Ezargarria

32. Artikulua.

1. Kontribuzio berezien oinarri ezargarria, gehienez, Udalak obren burutzapenaren zioz edo eta zerbitzuen ezarketa edo gehitzearen zioz jasan dezan kostuaren 100eko 90ekoa izango da.

2. Aipaturiko kostuak jarraiko kontzeptuok barnehartuko ditu:

  • a) Peritu lan, proiektu idazketa eta obra, plan zein egitarau teknikoen zuzendaritzaren benetako kostua.
  • b) Egiteko obren zein zerbitzuen ezarketa edo gehitze lanen zenbatekoa.
  • c) Obrek edo zerbitzuek iraunkortasunez okupatu beharko dituzten lursailen balioa, salbu erabilera publikoko ondasunak, Udalari dohan edo nahitaez utzitako lursailak edo indarrean diharduen legeriak ezarritako terminoetan utzitako higiezinak.
  • d) Eraikuntzen eraisketa, landaketa, obra edo instalazioen desegintzaren zioz eratorritako kalteordainak eta, baita ere, deseginak edo okupatuak izan behar duten ondasunen errentariengandik etorriak.
  • e) Obra edo zerbitzuetan inbertitutako kapitalaren interesa, Udalek, kontribuzio berezien bidez estali gabeko zatia edo, haien zatikapen orokorraren kasuan, hauen bidez estalia finantzatzeko, kreditura jo behar dutenean.

3. Aurrekontuan jarritako obren eta zerbitzuen guztizko kostuak aurrikuspen hutsaren izaera edukiko du. Benetako kostua aurrikusitakoa baino haundiagoa edo txikiagoa balitz, legozkiokeen kuoten kalkuluaren ondorioetarako hura hartuko litzateke.

4. Foru Arau honetako 30.1.c) artikuluak aipaturiko obra edo zerbitzuak edo eta artikulu bereko 2. atalean aipatutako Udalaren ekarpenak dituzten emakidadunek eginikoak diren kasuan, kontribuzio berezien oinarri ezargarria ekarpen hauen zenbatekoaren arabera zehaztuko da, obra edo zerbitzu beraren zioz beste Administrazio Publiko batzuk jarri ahal dezatenaren kaltetan izan gabe. Edonola ere, artikulu honetako 1. atalean aipatzen den 100eko 90eko muga errespetatuko da.

5. Oinarri ezargarria zehazteko orduan, Entitateak jasandako kostutzat, osozko kostuaren zifrari Udalak dirulaguntza edo sorospen gisa jasotakoa kenduz ateratzen den zenbatekoa hartuko da.

6. Aipaturiko dirulaguntza edo sorospena kontribuzio bereziaren sujetu pasibo den batek emana izango balitz, beraren zenbatekoa lehen eta behin halako pertsona edo Entitatearen kuota konpentsatzeko erabiliko litzateke, Dirulaguntza edo sorospenaren balioak aipaturiko kuota gaindituko balu, gaindikinak, beste hainbestetan, gainerako sujetu pasiboen kuotak gutxituko ditu.

5 Azpiatala
Kuota eta Sortzapena

33. Artikulua.

1. Kontribuzio berezien oinarri ezargarria sujetu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzuen mota eta izaera kontutan hartuko direla, hurrengo arauoi jarraiki:

  • a) Orokorrean, baterako zein banakako banaketa modulu gisa, ondasun higiezinen aurrekaldeko metro linealak, beraien gainazala, beraien bolumen eraikigarria eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako katastroko balioa ezarriko dira.
  • b) Su itzaltze zerbitzuaren ezarketa eta hobekuntzaren kasuan, ezarpena egiten den Udalerrian kokaturiko ondasunen arriskuari erantzuten dioten Entitate edo Sozietateen artean banatu ahal izango dira, aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan.

    Sujeto pasibo bakoitzari eska dakiokeena berak bildutako primen zenbatekoaren 100eko 5a baino handiagoa izango balitz, soberakina hurrengo ekitaldietara eramango litzateke amotizazio osoa egin arte.

  • c) Honako Foru Arau honetako 31. artikuluko 2.d) atalak aipatzen dituen obren kasuan, kontribuzio bereziaren zenbateko osoa, erabiliko duten Konpainia edo Enpresen artean banatuko da, bakoitzari, erreserbatutako tartearen arabera edo eta beraien osozko zatiketaren proportzioan, berehalaxe erabiltzen ez badituzte ere.

2. Arautegi ezargarriak edo Nazioarteko Hitzarmenek onura fiskalak ematen dituzten kasuetan, onuradunei ezartzekoak izan daitezkeen kuotak ez dira gainerako zergadunen artean banatuko.

3. Ordaindu beharreko kuota zehaztu ondoren, Korporazioak, sujetu pasiboaren eskariz, haren zatikapena edo gerorapena eman ahal izango du, gehienez bost urtetako eperako.

34. Artikulua.

1. Kontribuzio bereziak, obrak burutuak izan daitezen edo zerbitzuak eman izan daitezen unean sortzen dira. Obrak zatikagarriak izango balira, sortzapena, sujetu pasibo bakoitzarentzat, obraren tarteune edo zati bakoitzari dagozkionak eginak izan ondoren sortuko litzateke.

2. Aurreko atalean xedatutakoaren kaltetan ez delarik, ezarpen eta antolamendu-erabaki konkretua onetsia izan ondoren, Udalak aurretik eskatu ahal izango du kontribuzio berezien ordainketa, hurrengo urterako aurrikusitako kostuaren zenbatekoaren arabera. Ezin izango da urteko berriaren aurrerakinik eskatu, lehen eskatu izan zen aurrerakinari dagozkion obrak eginak izan ez badira.

3. Kontribuzio berezien sortzapen unea hartuko da kontutan, Foru Arau honen 31. artikuluan xedatuaren arabera ordaintzera behartutako pertsona zehazteko orduan, antolamendu erabaki konkretuan sujetu pasibo gisa, onespen datari zegokionean zena agertu eta kuoten ordainketa, honako artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera, hark egina izan bazen ere.

Antolamendu erabaki konkretua sujeto pasibo gisa agertu eta horren berri jaso izan duen pertsonak, harako erabaki eta sortzapenaren sorreraren artean aurkitzen den epealdian, ezarpenaren zio ematen duten ondasun eta ustiapenei buruzko eskubideak izapidatzen dituenean, eginiko eskualdaketaren berri, egin ondoko hilabeteko epearen barruan Administrazioari ematera behartura aurkitzen da eta, egingo ez balu, harako Administrazioak kobrantzarako egintza espediente hartan sujetu pasibo gisa agertuko litzatekeenaren aurka zuzendu ahal izango luke.

4. Obrak osoan edo partzialki burutuak izan ondoren edo eta zerbitzuaren prestazioari hasiera emandakoan, sujetu pasiboak, oinarria eta behin betiko kuota banakatuak seinalatzera joko da, dagozkien likidazioak igorriz eta eginak izan diren ordainketa aurreratuak konturako emate gisa konpentsatuz. Bebin betiko seinaleztapen hori Entitate ezartzailearen Organo eskudunek egingo dute, izan deneko obra edo zerbitzurako tributuaren antolamendu-erabaki konkretuaren arauei lotuko zaielarik.

5. Aurreratutako ordainketak, tributuaren sortzapen datan sujetu pasiboaren izaera ez duten pertsonek eginak izan balira, edo eta dagozkien behin betiko banakako kuota gainditzen dutenak izango balira, udalak ofizioz egingo luke itzulketa egokia.

6 Azpisekzioa
Ezarpena eta Antolamendua

35. Artikulua.

1. Kontribuzio berezien ordainerazpenak, kasu konkretu bakoitzean aldez aurretik ezarpen erabakia hartu beharra izango du.

2. Kontribuzio berezien bidez ordaindu beharko den obra baten egiztaketa edo zerbitzuaren ezarketa edo gehitzeari buruzko akordioa ezingo da bete, hauen antolamendu konkretua onetsia izan arte.

3. Antolamendu erabakia nahitaez hartu beharrekoa izango da eta barru, obra eta zerbitzuen aurrikusitako kostuaren zehaztapena, onuradunen artean banatzeko zenbatekoarena eta banaketa erizpidearean izango ditu. Kasua balitz, Kontribuzio Bereziei buruzko Ordenantza Orokorra ezarri ahal izango zaio.

4. Kontribuzio berezien antolamendu erabaki konkretua hartu eta, ordaindu beharreko kuotak zehaztu ondoren, hauek banan-banan sujetu pasibo bakoitzari jakinaraziko zaizkio, berau edo duen helbidea ezagunak direnean eta, horren ezean ediktu bidez. Interesdunek birjarpen errekurtsoa edo, kasuaren arabera, Foru Arau honetako 14. artikuluko 1. atalean ezarritakoaren arabera erreklamazio ekonomiko-administratiboa, jarri ahal izango dute, berau kontribuzio berezien jatorriari, era bereziz onuratutako pertsonek ordaindu beharreko kostu portzentaiari edo esleitutako kuotei buruz izan daitekeelarik.

36. Artikulua.

1. Udal eskumeneko obra edo zerbitzuak, Udal batek beste baten lankidetza ekonomikoa duela egiten direnean eta Foru Arau honetan xedatutakoaren arabera kontribuzio bereziak jartzen diren kasuetan, haien kudeaketa eta bilketa, obren egiztaketa edo zerbitzuen ezarketa edo gehitzea bere gain hartzen duen Entitateak egingo ditu, ezarpen eta antolamendu erabakiei dagokienean Entitate bakoitzak bere eskumen propioa gordetzearen kaltetan izan gabe.

2. Aipatu Entitateetako batek antolamendu erabaki konkretua onetsiko ez balu, indarrik gabe geratuko litzateke ekintzaren batasuna, beraietarik bakoitzak egokitzat joko lituzkeen erabakiak hartuko lituzkeelarik.

7 Aspisekzioa
Herritarren lankidetza

37. Artikulua.

1. Obrek ukituriko jabe edo titularrek zergadunen Administrazio Elkarteak eratu ahal izango dituzte eta Udalaren obren egiaztaketa edo zerbitzuen ezarketa edo gehitzea sustatu, duen finantz egoerak beroni ezinezko egiten dionean, obraren edo zerbitzuaren izaeraren arabera dagokionaz gainera ekartzea dagokion aldea ordaintzeko konpromezua hartuz.

2. Era berean, Udalak sustatutako obren egiztaketa edo zerbitzuen ezarketa edo gehitzeak ukituriko jabe edo titularrak zergadunen Administrazio Elkarte gisa eratu ahal izango dira, kontribuzio bereziei buruzko erabakiaren jendaurreko erakusketako epealdian.

38. Artikulua.

Aurreko artikuluan aipaturiko zergadunen Administrazio Elkarteen eraketarako, akordioa ukituriko gehiengo osoz hartu beharko da, beti ere ordaindu beharko diren kuoten hirutik bi, gutxienez ordezkatzen dituztelarik.

IV KAPITULUA
Tributu Kontzertatu, Ez-kontzertatu eta gainerako sarrera publikoetako partaidatza

39. Artikulua.

Gipuzkoako Udalerriek, Tributu Kontzertatuen kudeaketaren emaitzak, Tributu Ezkontzertatuen ezarpenean eta arautegi ezargarriak partehartzekotzatik ikusiak izan daitezkeen gainerako sarrera publikoetan partehartuko dute, nolanahi ere azaroaren 25eko 27/1983 Legeko Bigarren Xedapen Gehigarriko lehen atalean aurrikusitakoa bernatuz.

40. Artikulua.

1. Gipuzkoako LurraIde Historikoko Aurrekontu Orokorrek urteko, Lurralde Historiko honetako Udalek Tributu Kontzertatuetan izango duten partaidetzari dagokion kreditua barnehartuko dute, elkarbanatutako arrisku erizpedearen arabera mugatuko delarik.

Aipatu erizpidea Lurralde Historikoko sarrera kontzertatuei datozen baliabideei izango zaie aplikagarri, konpentsazioak, murriztapenak eta legozkiokeen gainerako gutxitzeak egin ondoren.

2. Gipuzkoako Foru Diputazioak dagozkien zenbatekoak banatuko dizkie Udalei, horretarako ezarriko den foru arautegiaren arabera.

41. Artikulua.

Tributu Ez-kontzertatuen ziozko sarreretan Udalek duten partaidetza, Kontzertu Ekonomikoan xedatutakoaren arabera egingo da.

V KAPITULUA
Dirulaguntzak

42. Artikulua.

1. Beren obra eta zerbitzuetarako Gipuzkoako Udalerriak lor ditzaten edozein motatako dirulaguntzak ezin izango dira erabili, emanak izan zireneko helburuetarako ez direnetarako, salbu, kasu balitz, erabilera emakidan aurrikusita ez dutenen soberakin itzulgarrietan.

2. Aurreko atalean xedatutakoa betetzea bermatzeko, dirulaguntzak ematen dituzten Entitate publikoek, haiei emandako xedea egiaztatu ahal izango dute. Egiaztapen egintzen ondoren, dirulaguntzak ez direla erabili emanak izan ziren helburuetarako ikusiko balitz, Entitate publiko emaileak haien zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango lukete edo eta ukituriko Entitateak eskubidea izan lezaken beste dirulaguntza edo besterenganaketa batzuren bidez konpentsatu, edozeintzu liratekeelarik sor litezkeen erantzunbeharrak.

VI KAPITULUA
Prezio publikoak

1 Sekzioa
Xedapen Orokorra

43. Artikulua.

Gipuzkoako udalerriek, udalbatzarraren aldez aurreko erabakiarekin eta araudi honi jarraiki, prezio publikoak ezarri eta exigitu ahal izango dituzte udalerriaren eskumeneko zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik, baldin eta foru arau honek 20.1 artikuluaren B) letran jasotako zirkunstantziarik gertatzen ez bada

43. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

44. Artikulua.

Ezin izango da prezio publikorik eskatu honako Foru Arau honen 20. artikuluan zerrendatutako zerbitzu eta ihardueren zioz.

2 Sekzioa
Ordaintzera behartuak

45. Artikulua.

Prezio publikoak ordaintzera behartuta daude prezio horien ordainketa dakarten zerbitzu edo jardueren onura hartzen dituztenak

45. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

46. Artikulua.

...

46. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] indargabetutakoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

3 Sekzioa
Zenbatekoa eta ordaindu beharra

47. Artikulua.

1. Prezio publikoen zenbatekoa, gutxienez, zerbitzu edo jardueraren kostuaren adinakoa izango da.

2. Bidezko gizarte, ongintza, kultur edo herri onurako arrazoiak daudenean, aurreko apartatuan jasotako mugatik beherako prezio publikoak jarri ahal izango ditu udalerriak. Hala gertatzen denean, entitatearen aurrekontuetan jaso beharko dira diferentzia estaltzeko behar diren zuzkidurak, halakorik badago behintzat

47. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

48. Artikulua.

Gipuzkoako udalerriek autolikidazio erregimenean exigitu ahal izango dituzte prezio publikoak

48. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

4 Sekzioa
Kobraketa

49. Artikulua.

1. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da zerbitzua ematen edo jarduera egiten hasten denean, udalerriek zenbatekoa osorik edo zati batean aurrez gordailatzea exigitu badezakete ere.

2. Prezio publikoa ordaindu beharra duenari leporatu ezin zaizkion arrazoiengatik zerbitzua edo jarduera eman edo egiten ez denean, zenbatekoa itzuli beharko zaio.

3. Prezio publikoengatik sortutako zorrak premiamenduzko prozedura administratiboaz eskatu ahal izango dira

49. artikulua, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15

5 Sekzioa
Finkapena

50. Artikulua.

Udalbatzarrak ezarri edo aldatuko ditu prezio publikoak, Gobernu Batzordeari eskumen horiek delegatzeko ahalmena eragotzi gabe, apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 23.2.b) artikuluan xedatutakoaren arabera.

50. artikulua, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historiko Zerga Neurriei Buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» abenduak 31). Indarreangotasuna: 1999/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2000/01/01

VII KAPITULUA
Kreditu Eragitekak

51. Artikulua.

1. Honako Arauean aurrikusitako terminoetan eta Erakunde eskudunek zehaz ditzaten xedapenen eremuan, Gipuzkoako Udalerriek eta beren organismo autonomoek, Udal Korporazioaren Plenoaren aurretiazko akordioa dutela, honakook hitzartu ahalko dituzte:

  • a) Erdiko zein epe luzerako kreditu eragiketak, inbertsioen finantzaketarako edo, aurretiaz dauden kreditu eragiketen ordezpen edo bihurketarako, edozein motatako kreditu publiko zein pribatu erabiliz.
  • b) Altxortegi eragiketak edozein finantz Entitarekin urtebeteko epetik gorakoa izango ez delarik, beren altxortegiko beharrizan iragankorrei erantuzteko.

2. Era berean, Gipuzkoako udalerriek, Korporazioaren aurretiazko akordioa dutela, jarraikoek hitzartuak diren eragiketak bermatzeko diren abalak eman ahal izango dituzte:

  • a) Organismo Autonomoek edo beren peko diren Merkatal Sozietateek.
  • b) Pertsona eta Entitateek, Udalen konturako obren egite eta zerbitzuen prestaziorako erabil ditzatenean.

52. Artikulua.

Erdiko zein epe luzerako kredituak kontzertatzeak eta abalak emateak, oro har eta konpetentzien eremuaren barruan, Organo eskudunen baimena beharko dute.

Hala ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoko sektore publikoaren planifikazio eta garapen printzipioen ondorioz, aurreko atalean aipaturiko eragiketen baimena emateko, Udal Entitate eskatzailearen egoera ekonomikoa, egiteko inbertsioaren amortizazio epea zein kontzertatzeko kredituaren era guztietako baldintzak hartuko dira kontutan.

Noiztik aurrera: 2013/02/12
52. artikulua, Gipuzkoako toki entitateen aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan finantza tutoretzaren eskumena garatzen duen otsailaren 8ko 1/2013 Foru Arauaren [GIPUZKOA] lehen azken-xedapenak idatzitakoa («G.A.O» otsailak 12).

53. Artikulua.

1. Gipuzkoako Udalerriek ez dute aurreko artikuluan ezarritako kreditu eragiketak kontzertatzeko baimenik beharko jarraiko kasuotan:

  • a) Proiektaturiko eragiketaren zenbatekoak, azken aurrekontu-ekitalditik aterata, eragiketa arrunten ziozko Entitatearen likidaturiko baliabideen 100eko 5a gainditzen ez duenean.
  • b) Kreditua, egokiro onetsitako ekonomia lankidetza plan eta egitarauetan barnesarturiko obra eta zerbitzuak finantzatzeko denean.

Edonola ere, baimena lortzea beharrezkoa izan ez dadin, ezinbestekoa izango da Udal Entitateak eta bere Organismo Autonomoek kontzertaturiko indarreko eragiketen batukinetik ateratako urteko finantz kargak, hala nola proiektatuak, eragiketa arrunten ziozko baliabideen 100eko 25a ez gainditzea.

Organo eskudunek atal honetan araututako eragiketen berri izan beharko dute, arau bidez ezar dadin eran.

2. Artikulu honen ondorioetarako, finantz kargatzat joko da, ekitaldi bakoitzean amortizazio urtekoen, interesen zein burutu edo abalatutako kreditu eragiketei dagozkien komisioen ordainketarako destinatutako zenbatekoen batukina, altxortegiko eragiketak salbuetsiz.

3. Dibisetan edo interes mota aldakorretan edo ezaldi luzeetan kontzertatuak direlako finantz kargaren gibelamendua suposatzen duten kreditu eta bestelako finantz eragiketen kasuan, aurreko atalean xedatutakoak ukiturikoek, arau bidez ezar daitezen erizpideen arabera, dagozkien finantz kargaren urteko egozketa egin beharko zaie.

III TITULUA
UDALEZGAINDIKO ENTITATEAK

54. Artikulua.

Udalezgaindiko Entitateen Hazienda, honako Arau honetan eta berau garatuko duten xedapenetan ezarritako eremua, dagozkien sorketa Entitateetan aurrikusitako baliabideek osotua izango da.

55. Artikulua.

1. Mankomunitate eta gainerako elkartzezko Udal Entitateek, tasak, kontribuzio bereziak eta prezio publikoak exijitu ahal izango dituzte, beren sortze arau propioetan xedatutakoaren arabera eta honako Arau honetako Gipuzkoako Udalentzat ezarritako terminoetan.

2. Era berean, elkartzeko Udal Entitateek, osotzen dituzten eta beraien atal diren Enteen ohizko ekarpenez gainera, jarraiko baliabideok erabili ahal izango dituzte:

  • a) Beren ondaretik etorritako sarrerak eta Zuzenbide pribatuko gainerakoak.
  • b) Dirulaguntzak.
  • c) Kreditu eragiketen emaitza.
  • d) Beren eskumen eremuko isun eta zehapenen emaitza.
  • e) Zuzenbide publiko gainerako prestazioak.

3. Artikulu honetako aurreko zenbakietan ezarritakoaren ondorioetarako, honako Foru Arau honen II. Titulua eta hori gara dezaten xedapenak izango dira aplikagarri, kasu bakoitzean gogoan izan beharreko berezitasunak kontuan direlarik.

4. Elkartezko Udal Entitateen finantz errejimenak ez du, osotzen dituzten Udalek berekizkoa dutena aldatuko.

56. Artikulua.

1. Udalezgaindiko Entitateek, udal baten edo batzuren barrutian eragina duten obren egite edo zerbitzuen ezarketa eta zabalkuntzaren zioz kontribuzio bereziak ezartzen dituzten kasuan, haien gobernurako goi Organoak, obrak ukituriko zonaldeak mugatzerakoan edo eta harako zonaldi bakoitzarentzat suposatzen duen onura berezia zehazterakoan, zergadunen zuzeneko interesaren eta udal barruti batetan edo zenbaitetan amankomuna izan dadinaren arteko bereizketa egin ahal izango du.

2. Aurreko atalean aipaturiko balizko kasuan, harako Entitateetan integratuta aurkitzen diren Udalek, honako udal tributu honen arau erregulatzaileen arabera, beraiek bilduak izango diren kuota indibidual ezberdinen ordainketarako zergadun izaera izango dute.

3. Udalei zergadun gisa seinalaturiko kuotak bateragarri izango dira, Udalek beraiek barnesartuta aurkitzen direneko Entitateen obra publiko, instalazio edo zerbitzuei eman izan dizkien dirulaguntza, sorospen edo eta beste edozein eraren bidez sortutako gastuen zioz ezar ditzaketenekin.

57. Artikulua.

1. Udalek, Mankomunitateek eta gainerako elkartzezko Udal Entitateek, eratu izan dituzten Partzuergoei, harako partzuergoen pentsutan diren zerbitzuei dagozkielarik beraiek ezarritako prezio publikoen finkapena iratxiki ahal izango dizkie, prezioek zerbitzuen kostua betetzen ez dutenean eta Estatutuetan bestelakorik esaten ez denean izan ezik.

2. Partzuegoek, entitate partzuetuei proposamenaren eta, prezio publikoek zerbitzuen kostua betetzen dutela aditzera ematen duen azterketa ekonomikoaren kopia bidali beharko diete.

3. Udalek, Mankomunitateek eta gainerako elkartzezko Udal Entitateek eskuordetzan eman ahal izango dizkiete eratu dituzten Partzuergoei, egokitzat jotzen diren lankidetza formalen bidez, Partzuergoak bere gain hartutako zerbitzuen prestazioaren zioz Udalek ezar ditzaten harako tasen kudeaketa, likidazio eta bilketa.

Noiztik aurrera: 2004/04/17
57.3 artikulua, 2003ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Zergei buruzko zenbait neurri onartzen dituen apirilaren 6ko 2/2004 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» ekainak 16).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2003/01/01

4. Era berean, Partzuergoek, osotzen dituzten Enteen ohizko ekarpenez gainera, jarraiko baliabideok erabili ahal izango dituzte:

  • a) Beren ondaretik etorritako sarrerak eta Zuzenbide pribatuko gainerakoak.
  • b) Dirulaguntzak.
  • c) Kreditu eragiketen emaitzak.
  • d) Zuzenbide publikoko gainerako prestazioak.

IV TITULUA
UDALA BAINO LURRALDE EREMU TXIKIAGOKO ENTITATEAK

58. Artikulua.

1. Udala baino lurralde eremu txikiagoko Entitateek tasak, kontribuzio bereziak zein prezio publikoak ezarri eta exijitu ahal izango dituzte, harako Entitateak arautzen dituzten lege xedapenetan aurrikusitakoaren arabera eta parte direneko Udalaren baliabideetan partehartu ahal izango dute.

2. Aurreko atalean ezarritako eremuan, Entitate hauek, era berean, jarraiko baliabideok erabili ahal izango dituzte:

  • a) Beren ondaretik etorritako sarrerak eta Zuzenbide pribatuko gainerakoak.
  • b) Dirulaguntzak.
  • c) Bere eskumen eremuko isun eta zehapenen emaitza.
  • d) Zuzenbide publikoko gainerako prestazioak.

3. Aipaturiko Entitateei, honako Foru Arau honen II. Titulua eta hori garatuko dituzten xedapenak izango zaizkie aplikagarri, kasu bakoitzean gogoan izan beharreko berezitasunak kontutan direlarik.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Zerbitzu bat ematean edo jarduera bat egitean aldizkako prezio publiko bat ordaintzea eskatzen ari denean, eta zerbitzuaren edo jardueraren zirkunstantzien aldaketa dela-eta tasa bat ordaintzea exigitu behar denean, ez da beharrezkoa izango Zergen Foru Arau Orokorrak 124. artikuluan jasotako banakako jakinarazpena egitea, baldin eta subjektu pasiboa eta tasaren kuota bat badatoz ordaintzera behartuta dagoenarekin eta ordezkatutako prezio publikoaren zenbatekoarekin.

Aurreko parrafoan xedatutakoa aplikatuko da tasaren kuota ordezkatutako prezio publikoaren zenbatekoari dagokionez gehitzen bada ere, baldin eta gehikuntza hori egunerapen orokor batekin bat badator

Lehenengo Xedapen Gehigarria, 1998ko Uztailaren 15etik aurrerako ondorioekin, Irailaren 15eko 73/1998 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren zerga araudia uztailaren 13ko 25/1998 Legeak, Tasa estatal eta lokalen legezko araudia aldatu eta ondarezko prestazio publikoak berrantolatzekoak, jasotako zerga xedapen batzuetara egokitzen duena («G.A.O.» irailak 18). Indarreangotasuna: 1998/09/18 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1998/07/15
Noiztik aurrera: 2005/07/01
Lehenengo Xedapen Gehigarria, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O.» martxoak17).

Bigarrena

1. Compañía Telefónica Nacional de España delakoaren tributuazioari buruzko irailaren 22ko 52/1987 Foru Dekretuko, azaroaren 24ko 17/1987 Foru Arau berronetsia, hirugarren artikuluaren idazketa berria egiten da, honela idatzita geratzen delarik:

«Hirugarren Artikulua.

Udal tributuei dagozkienean, Telefónica de España, S.A. delakoa, beraren jabegopeko hirilur eta landalur ondasunei dagozkien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren peko izango da, Lurralde Historikoko tributu legeriaren eta harako Zergen arau erregulatzaileen arabera»

2. Compañía Telefónica Nacional de España delakoaren tributuazioari buruzko irailaren 22ko 52/1987 Foru Dekretuko, azaroaren 24eko 17/1987 Foru Arauak berronetsia, laugarren artikuluko 1. atalaren idazketa berria egiten da, honela idatzia geratzen delarik:

«1. Udal izaerako gainerako tributuei eta izaera bereko prezio publikoei dagokienean, ordainari edo exijitzeagatik Telefónica de España, S.A.ri legozkiokeen zerga zor eta kontraprestazioak, urtero ordainduko den eskudiruzko konpentsazioak ordezkatuko ditu»

Hirugarrena

1. 1989ko abenduaren 31tik aurrera kenduta geratuko dira, udal tribututan ezarrita aurki daitezen onura fiskal guztiak, direla izaera orokorreko zein bereziko, udal errejimenetik kanpoko xedapen mota guztietan, ezin izango delarik egungo jadanekotasunik aipa Foru Arau honetan erregulaturiko tributuei dagozkienean ez eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (12), Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga (13), Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (14), Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga (15) eta Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga (16) arautzen dutenetan; aurrekoa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Foru Arauaren Lehen Xedapen Iraunkorraren 2.zenbakian, Ekonomi Ihardueren gaineko Zergaren Foru Arauaren Lehen Xedapen Iragankorraren 2. zenbakian eta Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren Foru Arauaren Lehen Xedapen Iragankorraren 2. zenbakian ezarritakoaren kaltetan ez dela izango ulertzen delarik.

2. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren Foru Arauek onura fiskalak ezarri ahal izango dituzte tributu lokaletan, Foru Arau honen 9. artikuluan ezarritakoaren kaltetan izango ez delarik.

Laugarren

Azaroaren 25eko 27/83 Legeko Bigarren Xedapen Gehigarriko 3. zenbakiko lehen atalean xedatzen den guztiaren arabera eta Finantz Publikoen Euskal Kontseiluaren proposamenez, Udal Enteek, beren Organismoek eta beren menpeko Entitateek. Udalezgaindiko Entitateek eta Udala baino Lurralde eremu Txikiagoko Enteek, aurrekontu egitura eta kontabilitate publikoaren alorrean erizpide bateratsuak ezartzeko beharrezko izan daitezen arau teknikoak emango dira Foru Araua onartzen denetik kontaturiko 3 hilabetetako epearen barruan.

Aipatu arauek, aurreko atalean aipaturiko Enteek sistema berrira egokitzeko jarraikako epea ezarri beharra ikusi behar dute, epe hori ez delarik inoiz urtebete baino beheragokoa izango.

Era berean, arautegi berriaren jarraikako ezarpenak, beraren benetako ezarketan eragina izan ahal dezaten Udalen zertzelada guztiak kontutan hartu beharko ditu.

Kontutan hartu behar da, Urtarrilaren 29ko 1/1991 Foru Arauaren [GIPUZKOA] 1991rako Gipuzkoako Herrialde Historikoko Aurrekontua onartzen duena, Hirugarren Xedapen Geigarriak, Laugarrenaren iraupena luzatzen dula.
Noiztik aurrera: 2003/03/25
Bosgarren Xedapen Gehigarria, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako sortzapena duten egitate ezargarrietan izango du eragina, Toki Entitateen Zerga sistema aldatzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauak [GIPUZKOA] barneratutakoa («G.A.O.» martxoak 25).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2004/01/01

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena

1990eko urtarrilaren 1a baino lehen, Foru Arau honetan aipaturiko Entitateek tributuen ezarketa eta antolamendurako erabaki zehatzak hartu beharko dituzte, honako Foru Arauan barnebildutako xedapenen arabera, tasa eta kontribuzio bereziak eskatu ahal izateko. Era berean, eta aipaturiko data baino lehenago, Korporazio ezberdinek erabaki zehatzak hartu beharko dituzte, Foru Arau honetan barnebildutako xedapenen arabera prezio publikoak ezarri ahal izateko. Bien bitartean eta jakinerazitako data arte, aipaturiko Entitateek tasa eta kontribuzio bereziak eskatzen jarraitu ahal izango dute, udal errejimen alorrean indarrean dauden lege xedapenetan barnebildutako arauei jarraiki.

1989ko abenduaren 31n Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzeko beharkizuna betetzea baino faltako ez balitz, berau 1990eko urtarrilean zehar bete beharko da, aurreko pasartean aipatzen deneko data Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunera aldatuko delarik.

Bigarrena

Honako Foru Arau honek, duen aplikazioaren ondorioz, aipaten dituen Udal Entitateen egungo tributuen ezabaketa eta, baita ere, tributu horientzat aginduzko diren xedapenen indargabeketa, Administrazioak, aipatu xedapenen arabera, aurretik sortutako zorrak exijitzeko duen eskubidearen kalterik gabe ulertzen dira.

Hirugarrena

Kreditu Eragiketei buruz II. Tituluko III.Kapituluan aurrikusitakoa garatzen ez den bitartean, 1983eko abenduaren 30ko Batzar Nagusietako Erabakietan aurrikusitako arau arau organiko eta prozedurazkoek indarrean segituko dute.

INDARGABETZE XEDAPENA

1. Honako Foru Arau hau indarrean sartzen den datatik aurrera, bertan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko nahiz beheragoko xedapenak indarrik gabe utziko dira.

2. Aurreko atalean xedatutakoa Foru Arau honen Xedapen Iragankorretan ezarritakoaren kalterik gabe ulertzen da.

AZKEN XEDAPENA

1. Foru Diputazioari baimena ematen zaio honako Foru Arau hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak emateko.

2. Foru Arau hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.