FORU AGINDUA, 1994ko otsailaren 28koa, Nekazaritza Ustiategien Erroldak Gipuzkoako herrialde historikoaren barruan izango duen kudeaketa arautzekoa.

Iraupen bertsioak

   Imprimatu

FORU AGINDUA, 1994ko otsailaren 28koa, Nekazaritza Ustiategien Erroldak Gipuzkoako herrialde historikoaren barruan izango duen kudeaketa arautzekoa.

BOG 14 Martxoa 1994

Martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak emandakoak, Euskal Autonomi Elkarteko Nekazaritza Ustiategien Errolda sortu eta arautu zuen. Sail berak 1993ko irailaren 9an emandako Aginduak dekretu horretan xedatutakoa garatu zuen.

Martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuak 6. artikuluan xedatu zuenez beren herrialde historikoaren barruan eskumena duten foru departamentuek kudeatuko dute Errolda, Errolda Bulegoa herrialde bakoitzeko kudeaketa unitate administratibo nagusia izanik.

Hori dela eta, azaroaren 25eko 27/1983 Legeak 7. artikuluko b) hizkiko 1. zenbakian agindutakoaren arabera eta maiatzaren 30eko 3/84 Foru Arauak, Gipuzkoako Herrialde Historikoaren Gobernuari eta Administrazioari buruzkoak, 27. artikuluko 13. zenbakian emandako eskumenez baliatuta, ondorengoa

XEDATU DUT:

1. artikulua

Euskal Autonomi Elkarteko Nekazaritza Ustiategien Erroldak Gipuzkoako herrialde historikoaren barruan izango duen kudeaketa arautzeko honako xedapen hauek egongo dira indarrean: martxoaren 30eko 84/1993 Dekre- tua, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak emandakoa; 1993ko irailaren 9ko Agindua, Nekazaritza eta Arrantza Sailak emandakoa, eta foru agindu hau.

2. artikulua

Gipuzkoako Nekazaritza Ustiategien Errolda Bulegoa sortzen da.

Errolda Bulegoa Gipuzkoako herrialde historikoko kudeaketa unitate administratibo nagusia izango da eta egoitza Landa Garapeneko Zerbitzuan edukiko du.

Landa Garapeneko Zerbitzuko buruaren gain egongo da egin beharreko lanak egitea Nekazaritza Ustiategien Errolda Bulegoaren ihardunbiderako, baita martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuak 16. artikuluan aipatutako ziurtagiriak ematea ere.

3. artikulua

Erroldan izena emateko, eskabidea aurkeztu behar du nekazaritza ustiategiaren titularrak bere Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan, asmo horrekin ezarrita dauden inprimaki ofizialak erabiliz.

Errolda Bulegoak egoki iritzitako agiriak eska diezazkie nekazaritza ustiategien titularrei, aurkeztutako eskabidean edo Erroldan idatzitakoan oinarrituta, bertan jaso behar diren datuei eta alderdiei buruz.

4. artikulua

Bulegoa antolatzeko era martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuak 9. artikuluan ezarritakoa izango da eta honako hauek edukiko ditu:

  • a) Eguneroko izen-ematea.
  • b) Izena Emandako Nekazaritza Ustiategien Errolda, bi modulu edukiko dituena, bata identifikaziokoa, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1993ko irailaren 9ko Aginduak ezarritako informazioa jasoko duena, eta bes tea, berriz, deskripziokoa, Aginduaren eraskinetan ageri diren fltxak eramango dituena.

5. artikulua

Nekazaritza Ustiategien Erroldak bere baitan hartzen duen esparruko ustiategien izenak emateko eskabideak aurkezteko epea, foru agindu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean hasiko da.

6. artikulua

Nekazaritza Ustiategien Erroldan izena emateko eta aldaketak egiteko bidea aipatutako martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuak 11. artikulutik 14.era bitartekoetan ezarritakoa izango da.

Errolda Bulegoak ofiziozko izen-ematea egingo du erroldaratu gabeko nekazaritza ustiategien berri jakin orduko, interesatuekin hitzegin ondoren.

AMAIERAKO XEDAPENA

Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean foru agindu hau.