Azaroaren l5ko 15/1994 FORU ARAUA, Udal finantzaketarako Foru Fondoa arautzen duena.

Gorde / Erakutsi iruzkinak    Imprimatu

Azaroaren l5ko 15/1994 FORU ARAUA, Udal finantzaketarako Foru Fondoa arautzen duena.

BOG 30 Azaroa 1994

HITZAURREA

Estatuaren eta Euskadiren arteko Ekonomi Itunaren ondorioz, Gipuzkoako herrialde historikoko udalerriek itundutako zergen kudeaketan parte hartu ahal izan dute.

1989ko uztailaren 5eko Udal Ogasunen Foru Arauak udalerrien ogasun baliapideak arautu zituen, besteak beste, itundutako zergen partaidetza, eta herrialde historikoko Aurrekontu Nagusietan urtero itundutako zergei dagokien kreditua sartzea xedatu zuen. Kreditua elkarbanatutako arriskuaren printzipioaren arabera zehazten da.

Orain arte, Herrialde Historikoko Aurrekontuen Foru Arauak urtero arautu du Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren bidez itundutako zergen partaidetza. Hori dela eta, Fondoak zuzkidura eta banaketa gaietarako, erabili beharreko irizpideetarako, konturako emanaldietarako eta Foru Fondoaren garrantzizko gainerako gora-beheretarako egonkortasuna behar duela iritzi da, zenbatekoak, urtero, Aurrekontuen Foru Arauean zehaztearen kaltetan gabe.

Aldi berean, Fondoaren urteroko arautze horrek ahalik eta adostasun handiena behar zuen. Foru Fondoaren irizpideak finkatzeko Batzar Nagusietan txosten bat egin zen, 1994ko uztailaren 2ko bileran onartu zena.

Batzar Nagusien erabakia onarritzat hartuta, Foru Arau honek Foru Fondoaren oinarrizko bi alderdi xedatzen ditu. Batetik, itundutako zergen bilketan elkarbanatutako arriskuaren printzipioan oinarritutako zuzkidura eta, bestalde, batez ere biztanleetan oinarritutako banaketa irizpideak, ahalmen fiskalaren, udalerriko biztanleen eta Donostiako hiriburuaren eta biztanle gutxien dituzten udalerrien aldearen kaltetan gabe.

1. artikulua.- Udal Finantzaketarako Foru Fondoa.

Gipuzkoako herrialde historikoaren Udalen Ogasuna Gipuzkoako Udal Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean aurrikusitako baliapideek osatzen dute.

Foru Arau horretan xedatutako baliapideen artean, besteak beste, itundutako zergen kudeaketaren emaitzan parte hartzea sartzen da. Aipatu baliapidea Foru Arau honek arautzen duen Udal Finantzaketarako Foru Fondoan (UFFF) sartzen da.

2. artikulua.- Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren zuzkidura.

1. Udalak Finantzatzeko Foru Fondoaren zuzkidura Lurralde Historikoaren Aurrekontuei buruzko foru arauan finkatuko da. Bere kalkulua Eusko Legebiltzarrak baliabideen banaketarako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko foru aldundiek egin beharreko ekarpenak zehazteko metodologia onartzen duen Legean oinarrituta egingo da, jarraian zehazten den moduan:

Zuzkidura = (Rdi-Dfi)ren %57,00 modu honetara:

- RDg, Lurralde Historikoaren baliabide erabilgarriak dira, honela definituta:

Erakutsi/Ezkutatu Erakutsi/Ezkutatu

- Rg, Ekonomia Itunaren kudeaketak dakartzan sarrerak dira, banatu beharrekoak: Zerga itunduen bilketa eta zerga itunduengatik sortutako interes likidoak.

- Dg, kupoaren metodologiatik datozen doikuntzak dira: Estatuari ordaindu beharreko kupo likidoa, kupoaren metodologiaren konpentsazioak, Ertzaintzaren handitzea eta Autonomia Erkidegoari eskumen berriak eskualdatzea.

- Agg, erakunde erkideentzako ekarpen orokorra da.

- Pg, kenkari bereziak dira.

- Tg, erakunde erkideetatik foru organoetara egiten diren eskualdaketa berrien balorazioa da. Eskualdaketa horiek Eusko Legebiltzarraren martxoaren 23ko 2/2007 Legearen 10. artikuluan aipatutakoak dira. Baliabideen banaketarako eta foru aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2007-2011 epealdian aplikatuko den metodologia onartzen du lege horrek.

- FGg, Egokitzapenerako funts orokor garbia da.

- DFg, kenkari hauen batura da:

- Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileei lotutako eskualdaketak finantzatzeko kenkaria, eskumen hori erabiltzea foru erakundeei dagokienean.

- _1997-2001 bosturtekoan foru organoei eskualdatutako eskumenak finantzatzeko kenkaria.

- BEZak ordezkatu dituen probintziako diru-sarrerak konpentsatzeagatik egiten den kenkaria.

Herri Finantzen Euskal Kontseiluak 2007ko urriaren 15eko bileran erabakitako kenkariak izango dira 2007ko ekitaldirako aplikatuko direnak.

Kenkari horiek indize hau aplikatuz eguneratuko dira ekitaldi bakoitzerako:

Eguneratze indizea =

Erakutsi/Ezkutatu Erakutsi/Ezkutatu

RDtg i lurraldeak t ekitaldian dituen baliabide erabilgarriak dira, eta RDog2007ko abiaburuko urtean dituenak, homogenotasunez.

«g» azpi-indizeak adierazten du kontzeptu bakoitzaren zenbatekoa lurralde historiko bakoitzari benetan dagokiona izango dela.

2.1 artikulua, idatzi du Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2008rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 10/2007 Foru Arauak [GIPUZKOA] eta ondorioak 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu («G.A.O.» abenduak 31). Indarreangotasuna: 2008/01/01 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2008/01/01
Noiztik aurrera: 2012/01/01
2. artikuluaren 1 zenbakia, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2012. Urterako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 26ko 7/2011 Foru Arauaren [GIPUZKOA] bederatzigarren xedapen gehigarriak idatzia («G.A.O.» abenduak 29).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2012/01/01

2.- Gipuzkoako herrialde historikoen udalerrien baliapideak erregimen amankomuneko legea ezartzetik ateratzen direnak baino gutxiago ez izatea bermatzen da.

3. artikulua.- Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren banaketa.

Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren banaketa ondoren adierazitakoari jarraituz egingo da:

  • 1.- l00eko 99,85a Gipuzkoako herrialde historikoen udalerrien artean banatuko da, irizpide hauen arabera:
    • a) l00eko 1,2a 1.100 biztanle bitarteko udalerrien artean banatuko da, ondoren zenbatekoen arabera:
      Udalerriko biztanleak Zenbateko finkoa
      200 arte 14 milioi
      201 eta 400 bitartean 12 milioi
      401 eta 600 bitartean 10 milioi
      601 eta 1.000 bitartean 6 milioi
      1.001 eta l.100 bitartean 4 milioi

      Aurreko zenbateko finkoak ezartzearen ondorioz ateratzen den emaitza %1,2aren zenbatekoa baino gehiago edo gutxiago bada, dagoen aldeak biztanleen kuotaren zenbatekoa gutxitu edo gehituko du, dagokionaren arabera.

    • b) l00eko 90a biztanleen kuotatzat banatuko da udalerrien eskubidezko biztanleak oinarritzat harturik.

      Biztanleen kuotan beharrezko egokitzapenak egingo dira kuota finkoa gehi biztanleen kuota kontzeptupean esleitutakoa gehitzeko.

      Era horretan, udalerri batek ezingo du kontzeptu berdinengatik bera baino biztanle gutxiago dituen aurreko udalerriak baino zenbateko gutxiago jaso.

    • c) l00eko 2,l5a Donostiari esleituko zaio hiriburua izateagatik.
    • d) l00eko 3a udalerri bakoitzeko errentaren alderontzizko proportzioaren arabera, udalerrien eskubidezko biztanle kopuruaz haztatua.
    • e) l00eko 3,5a udalerri bakoitzeko ahalegin fiskalaren zuzeneko proportzioaren arabera, udalerrien eskubidezko biztanle kopuruaz haztatua.
  • 2.- l00eko 0,l5a Euskal Udalen Elkartea (EUDEL) finantzatzeko erabiliko da.

4. artikulua.- Ahalegin fiskala.

l.- Foru Arau honetako 3.1. e) artikuluan araututako udalerri bakoitzaren ahalegin fiskala zehazteko ondoren adierazten formula erabiliko da:

Erakutsi/Ezkutatu Erakutsi/Ezkutatu

Non:

  • - Kontzeptu bakoitzaren magnitudeak Gipuzkoako herrialde historikoaren udalerri bakoitzari dagozkionak izango direla adierazten du i azpindizeak.
  • - AFi = Udalerriaren ahalegin fiskala.
  • - Ri(1,2) = Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obralanen gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergarengatik udalerriak bildutakoa.
  • - Rpi(1,2) = Lehenago aipatutako zergengatik udalerriak bilduko duena.
  • - R(1,2) = Lehenago aipatutako zergengatik Gipuzkoako herrialde historikoak bildutakoa.
  • - RP(1,2) = Lehenago aipatutako zergengatik Gipuzkoako herrialde historikoan bilduko dena.
  • - R(1,2,3) = Lehenago aipatutako zergengatik, Lurren balioaren gehikuntzaren gaineko Zergarengatik, establezimenduak irekitzeko baimenen, hirigintzako baimenen, zabor bilketaren eta estolderiaren tasengatik eta ur horniketaren prezio publikoengatik Gipuzkoako herrialde historikoan bildutakoa.
  • - Ri(3) = Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergarengatik eta lehenago aipatutako 3. kapituluko tasa eta prezio publikoengatik udalerrian bildutakoa.
  • - R(3) = Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergarengatik eta lehenago aipatutako 3. kapituluko tasa eta prezio publikoengatik Gipuzkoako herrialde historikoan bildutakoa.
  • - Bizi = Udalerriaren eskubidezko biztanle kopurua.
  • - BIZ = Gipuzkoako herrialde historikoaren eskubidezko biztanle kopurua.

2.- Zerga bakoitzangatik izango den bilketa kalkulatzeko irizpide hauek ezarriko dira:

  • a) Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen zergapetze gehienezko tasa ezarriko zaizkie udalerri bakoitza kontuan hartuta jaulkitako ordainagirien guztizko oinarri likidagarriei.
  • b) Ekonomi Ihardueren gaineko Zerga. Udalerri bakoitzarentzat jaulkitako ordainagirien udal tarifen kuoten guztizkoari gehienezko udal koefizientea eta gehienezko egoera indizea ezarriko zaio.
  • c) Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga eta Eraikuntza, Instalazio eta Lan Zerga. Bi Zerga horietan kontuan hartuko da, batetik, Udal Aurrekontuaren likidazioetatik ateratzen diren ekitaldi arruntaren dirusarrerak eta, bestetik, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Udalen Ordenantza Fiskalak, ahalmen fiskala kalkulatzeko oinarritzat hartutako aurrekontuaren ekitaldian indarrean zeudenak. Aipatu informazioa oinarritzat harturik, koefizientea eta gehienezko zergapetze tasa ezarri izan balira lortuko zatekeena kalkulatuko da. Ateratzen den emaitza lortuko zatekeen zergabilketa izango litzateke, ahalmen fiskala kalkulatzearen ondorioetarako.

5. artikulua.- Estatistikazko oinarria.

1. Udalerri bakoitzeko biztanle kopurua zehazteko, ofizialtzat hartu den udalerri bakoitzaren azken populazio kopurua erabiliko da

5.1 artikulua, 1997ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, abenduaren 23ko 13/1996 Foru Arauak [GIPUZKOA], Gipuzkoako Herrialde Historikoaren 1997rako aurrekontu orokorrak onartzeari buruzkoa, idatzia («G.A.O» abenduak 31). Indarreangotasuna: 1996/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 1997/01/01

2.- Udalerriaren errenta zehazteko udalerri bakoitzeko zergadunen batez-besteko oinarri likidagarria kalkulatuko da. Kalkulu hori egiteko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenetatik ateratako informazioa erabiliko da.

3.- Udalerri bakoitzeko ahalmen fiskala zehazteko zergabilketa datu hauek erabiliko dira:

  • - Ondasun Higiezinen gaineko eta Ekonomi Ihardueren gaineko Zergetan dagokion ekitaldian jaulkitako ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epealdian lortutako bilketa.
  • - Gainerako sarreretan, ekitaldiko zergabilketa likidoa eta hondarretatik lortutakoa, udal aurrekontuen likidaziotik eratorria.
    5.3 artikuluaren 2. puntua, 2004ko aurrekontu ekitalditik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2004. urterako aurrekontu orokorrak onartzeari buruzko 2003ko abenduaren 19ko 22/2003 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O» abenduak 31). Indarreangotasuna: 2003/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2004/01/01

4. Udalerri bakoitzaren ahalegin fiskala kalkulatzeari begira, udalek eta, hala badagokio, mankomunitate eta partzuergoek, aurreko ekitaldiari buruzko agiri hauek bidaliko dituzte, urte bakoitzeko ekainaren 30a baino lehen, Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusira:

  • - Udal aurrekontuen likidazioak.
  • - Udal zergak kobratzeko kudeaketa bere gain hartua duten udalek Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren urteko ordainagiriak borondatezko ordainketaldian kobratzeagatik lortutako bilketaren dokumentazioa bidaliko dute.
  • - Ahalegin fiskalaren ondorioetarako konputatutako tasa eta prezio publikoen kobrantza kudeatzen duten mankomunitate eta kontsortzioek udalerri bakoitzean kontzeptu horregatik bildutakoari buruzko informazioa bidaliko dute.

Aipatutako dokumentazioa ez bada adierazitako epean bidaltzen, dokumentazioa igorri ez duten udalerriei esleitu beharreko zergabilketa eragiketa hau eginez kalkulatuko da: biztanleko sarrera txikiena duen udalerriko ratioa bider daturik bidali ez duen udalerriko zuzenbidezko biztanle kopurua. Prozedura hori bera kontuan hartzen diren zerga, tasa eta prezio publiko guztietarako eta bakoitzerako independenteki aplikatuko da.

5.4 artikulua, 2004ko aurrekontu ekitalditik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2004. urterako aurrekontu orokorrak onartzeari buruzko 2003ko abenduaren 19ko 22/2003 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O» abenduak 31). Indarreangotasuna: 2003/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2004/01/01

5.- Errentari eta ahalegin fiskalari dagozkion zenbatekoen banaketa kalkulatzeko erabilitako estatistikazko informazioa aurrekontuko ekitaldi berari dagokio.

6. artikulua. Udalak Finantzatzeko Foru Fondoaren konturako emateak eta likidazioa.

1. Otsail, maiatz, abuztu eta azaroaren 20tik 25era bitartean, Foru Aldundiak hasieran aurreikusitako zenbatekoen laurdena ordainduko die udalei foru fondoaren konturako ordainketa gisa, likidazioaren kaltetan gabe.

EUDEL finantzatzeko diru kopuruak hiru hilean behin ordainduko dira, Udalak Finantzatzeko Foru Fondoaren konturako ordainketekin bat eginez.

2. Hurrengo ekitaldiko otsailean behin betiko likidazioa egingo da Euskal Autonomia Erkidegoari egindako ekarpenen behin betiko likidazioan oinarrituta. Horretarako, hasiera batean ekitaldirako kalkulatutako DFg kenkariak honela likidatuko dira, alegia, lurraldeak ekitaldi horretan izan dituen baliabide erabilgarri likidatuen eta hasierako baliabide erabilgarrien arteko zatiduratik ateratzen den indizea aplikatuz.

3. Udalak Finantzatzeko Foru Fondoaren likidazioan ekitaldiko aurrekontuarekin konparatuta gerta daitezkeen aldeak arrisku partekatua aplikatuz esleituko zaizkie Gipuzkoako udalerriei, onartutako aurrekontuan hasiera batean finkatutako kuoten zuzeneko proportzioan.

Noiztik aurrera: 2009/01/01
6.4 artikulua, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2009. Urterako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko, 9/2008 Foru Arauak [GIPUZKOA] barneratutakoa («G.A.O.» abenduak 31).
Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2009/01/01
6. artikulua, 2002ko aurrekontu ekitalditik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2004. urterako aurrekontu orokorrak onartzeari buruzko 2003ko abenduaren 19ko 22/2003 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia («G.A.O» abenduak 31). Indarreangotasuna: 2003/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2002/01/01

7. artikulua.- Aurrerakinak, eta zor epemugatu eta ordaindu gabekoengatiko kenkaria.

1.- Udal Finantzaketarako Foru Fondoaren aurrerakinak udalei emateko Gipuzkoako Herrialde Historikoaren Finantza eta Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 26ko 17/1990 Foru Araueko 83.4 artikuluan dioenari jarraituko zaio.

Aurrerakin horiek emakida gauzatu ondoko hiru hilabeteetan indarrean dagoen Euriborarekin bat datorren interesa sortuko dute.7.1 artikuluaren 2. paragrafoa, 2004ko aurrekontu ekitalditik aurrerako ondorioekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2004. urterako aurrekontu orokorrak onartzeari buruzko 2003ko abenduaren 19ko 22/2003 Foru Arauak [GIPUZKOA] idatzia. («G.A.O.» abenduak 31). Indarreangotasuna: 2003/12/31 Ondorioak / Aplikagarritasuna: 2004/01/01

2.- Fondotik Udalei ematen zaizkien zenbatekoetatik Foru Aldundiarekin, Administrazioko Foru Erakunde Autonomoekin eta Foru Sozietate Publikoekin zuzenean edo zeharka Udalek dituzten zor epemugatu eta ordaingu gabekoak kendu ahal izango dizkie Foru Aldundiak Udalei.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Udalerria banatzearen ondorioz, udalerriari buruzko ekitaldiaren daturik eskueran ez dagoenean, banaketa eta gero bakoitzari dagokion biztanle kopurua hartuko da kontuan egotzi beharrekoa zehazteko.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra

Ahalegin fiskala kalkulatzeko erabiltzen den aurrekontu ekitaldia 1992koa bada, Ekonomi Ihardueren gaineko Zergan erabili beharreko datuak l993an jaulkitako 1992ko ekitaldiko datuak izango dira.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa

Foru Arauean aurrikusitakoa garatu eta ezartzeko baimena du Diputatuen Kontseiluak.

Bigarrena

Foru Araua Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunean sartuko da indarrean eta, Udal Finantzaketarako Foru Fondoari dagokionean, 1995eko ekitalditik eta hurrengo ekitaldietatik aurrera izango ditu ondorioak.