36/2001 FORU DEKRETUA, apirilaren 24koa, Fraisoroko Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuengatiko prezio publikoak finkatzen dituena.

Gorde / Erakutsi iruzkinak    Imprimatu

36/2001 FORU DEKRETUA, apirilaren 24koa, Fraisoroko Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuengatiko prezio publikoak finkatzen dituena.

BOG 8 Maiatza 2001

Fraisoroko Zentroa Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuaren Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago, eta barruan hartzen ditu Nekazaritzako Laboratorioa, Serologiako Laboratorioa eta Ernalkuntzako Unitatea. Nekazaritza Departamentuari eta Foru Aldundiaren beste departamentuei eskaintzen die zerbitzua, eskariak egiten dizkioten beste Instituzio eta partikular guztiei bezalaxe.

Fraisoroko Zentroak eskaintzen dituen zerbitzuak askotarikoak dira, batez ere aipatutako laboratorioek emandakoak, izan ere landare produkzioan, nekazaritzatiko elikagaien kalitatean, animalien elikaduran, ur kalitateetan, isurketen azterketan eta beste zenbait arlotan aritzen dira eta eskatzen dizkieten analisiak egiteko parametro anitz erabiltzen dituzte. Horrenbestez, behar-beharrezkoa da zerbitzu horiek eskaintzeagatik izango diren ordainen araudi gaurkotu eta sistematiko bat zehaztea.

Gipuzkoako lurralde historikoko foru sektore publikoan aplikatu beharreko prezio publikoen araudia 1990eko urtarrilaren 11ko 2/1990 Foru Arauak, tasa eta prezio publikoei buruzkoak, bere 24. artikulutik 27.era bitartekoetan ezarritakoa da, geroago 1998ko 73/1998 Foru Dekretuak, irailaren 15ekoak, berridatzi legez. Araudi horretan ezarritakoaren bidetik, Fraisoroko Zentroak ematen dituen zerbitzuen diru ordainak prezio publikotzat hartu behar dira, alde batetik beren borondatez eskatzen dituztelako zerbitzuok administratuek, eta bestetik sektore pribatuak ere eskaintzen dituelako.

Aipatu foru arauaren 26. artikuluak xedatzen duenez, prezio publikoak ezartzeko edo aldatzeko foru dekretu bat behar da eta ekonomia eta finantzari buruzko memoria egin behar da. Kopuruei dagokienez, Foru Arauaren 25. artikuluak dioena betetzearren, finkatutako prezioa, gutxienez, jarduerak edo zerbitzu prestazioak eragindako kostu ekonomikoak estaltzeko lain izango da, edo zerbitzuetatik ondorioztatutako erabilgarritasunaren mailakoa bestela; dena den, parametro horietatik ateratzen diren prezioak baino baxuagoak finkatzeko aukera ere jasotzen du artikuluak, horrela jokatzea gomendatzen duten arrazoiak, hala nola sozialak, ongintzazkoak, kultur mailakoak edo interes publikokoak, badaudenean.

Azaldutakoaren indarrez, Ogasun eta Finantza Departamentuko eta Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko titularrek elkarrekin eginiko proposamenaz, eta Diputatuen Kontseiluak gaurko batzarraldian eztabaidatu ondoren,

XEDATZEN DUT

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea Fraisoroko Zentroak eskainitako zerbitzu publikoak arautzea da, bai Zentroari atxikitako laboratorioetan analisiak egiteari dagokionez, bai Zentroari egiten zaizkion kontsultei zein egiten dituen txostenei dagokienez.

Prezio-zerrenda foru dekretu honen I. eta II. eranskinetan jasotakoa da.

2. artikulua. Ordaintzera behartuak.

Fraisoroko Zentroak eskainitako zerbitzuen, hots, aurreko artikuluan aipatutakoen hartzaileek ordaindu behar dituzte foru dekretu honetan araututako prezio publikoak.

3. artikulua. Ordaindu beharra.

Foru dekretu honetan araututako prezio publikoa ordaindu beharra, zerbitzu prestazioa abiatzen den unean bertan sortzen da, baina, hurrengo artikuluko 1. paragrafoan jasotako kasuan, kopuruaren aurrerapena edo aurretiazko gordailua egin beharra ezar daiteke.

4. artikulua. Zerbitzuak emateko eta ordaintzeko prozedura.

4.1. Analisiak egitea (I. eranskina):

Fraisoroko Laboratorioetan analizatzeko eramandako laginekin batera, eskaera idatzi bat aurkeztuko da, berariaz hurrengo datuok jasoko dituena:

  • - Pertsona fisikoen kasuan izen-abizenak eta NAaren zenbakia, eta pertsona juridikoen kasuan enpresaren izena eta IFKren zenbakia.
  • - Helbidea edo egoitza eta, hala egokituz gero, emaitzak igortzeko izendatzen den tokia.
  • - Harremanetarako telefonoa.
  • - Laginen tipologia eta analizatzea eskatzen diren parametroak; horiek foru dekretu honen I. eranskinean jasotakoen artekoak beharko dute izan, ezinbestez.
  • - Foru dekretu honen 6. artikuluan aurreikusitako hobari edo salbuespenak aplikatzeko aukera adieraztea eta zuritzea, horrela egokituz gero.
  • - Eskariaren data, hain zuzen laginak Zentroan aurkeztu diren egunarekin bat etorriko dena, eta interesatuaren sinadura.

Idazkia ikusirik, eskatzen diren analisien kostua kalkulatuko dute Laboratorioko langileek, eta interesatuari emango diote aditzera. Kopuru hori Gipuzkoa-Donostia Kutxaren 2101 0381 09 0003163854 zenbakiko kontu korrontean ordaindu beharko da, eta ordainketa horren agiria izango da analisiaren emaitzak jaso ahal izateko aurretiazko baldintza.

Aurreko paragrafoan adierazitako ordainketa egina duenean interesatuak, eta berari leporatu ezineko arrazoiren batengatik eskatutako analisiak edota analisietako batzuk egiterik ez badago, itzuli egingo zaio egin gabekoei dagokien zenbatekoa.

4.2. Kontsultak erantzutea edo txostenak egitea (II. eranskina):

Fraisoroko Zentroaren zerbitzuek kontsultak erantzuten edo txostenak egiten dituztenean, kasuan kasuko prestazioa jaso ondoren ordainduko dute interesatuek. Horretarako, eta hurrengo artikuluak dioenarekin bat, Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak interesatuari jakinaraziko dio zenbateko kopurua ordaindu behar duen, eta ordainketa egiteko epea. Ordainketa aurreko paragrafoan aipatutako kontu korronte berean egin beharko da. Sortzen diren zorrak premiamenduzko prozedura administratiboaz exijituko dira, indarrean dagoen arautegiaren bidetik.

4.3. Aurreko bi paragrafoetan adierazitako zerbitzuak emateko, Fraisoroko Zentroak bere antolamendu eta funtzionamendu beharren arabera jardungo du, eta Zentroari berari dagokio erabakitzea jasotako eskariak onar ditzakeen, eta zein epe eta modutan erantzungo dien, beti ere eskatutako zerbitzuen bolumen eta tipologiaren arabera.

5. artikulua. Prezio publikoen administrazio eta kobrantza.

Prezio publikoen kudeaketa, administrazio, kobrantza eta, egokituz gero, itzulketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak bideratuko du.

6. artikulua. Hobariak eta salbuespenak.

6.1. Nekazaritza sektorerako hobariak:

Gipuzkoako Nekazaritza Ustialekuen Erroldan izena emandako nekazaritza ustialekuen titularrei edo titularkideei %85eko beherapena egingo zaie I. eranskinean finkatutako prezioen gainean, beren ustialekuen jarduerarako interesgarriak diren analisiak egitean.

Fraisoroko Zentrora urtean eskatzen diren laginen kopuruen arabera honako deskontuak ezarriko dira:

  • - 50 laginetik gora urtean zehar: %30 deskontua.
  • - 100 laginetik gora urtean zehar: %40 deskontua.
  • - 150 laginetik gora urtean zehar: %50 deskontua.

Laginak eskualdeko nekazaritza bulegoen bidez aurkeztuko dira. Hobaria aplikatzeko arrazoirik ez dagoela iritziz gero, Bulegoak Fraisoroko Zentroari jakinaraziko dio iritzi hori, laginak eta eskaera idazkia igortzen dizkionean. Ondoren, Zentroko koordinatzaileak berak erabakiko du hobaria aplikagarria den ala ez. Haren erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari, eta haren ebazpenak administrazio bidea amaituko du.

6.2. Salbuespenak:

Foru dekretu honetan jasotako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren departamentu eta erakundeak, Gipuzkoako lurralde historikoko udalak, eta gai honetarako hitzarmena eginda dagoen edota elkarrekikotasun printzipioari jarraiki salbuespena egitea bidezkoa den beste herri administrazio guztiak, eskatutako analisiak Gipuzkoako Foru Aldundien eskumeneko gaiei buruzkoak diren guztietan

6. artikulua, 2005eko abenduaren 13ko 67/2005 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Fraisoroko Zentroak emandako zerbitzuen prezio publikoak ezartzen zituen 2001eko apirilaren 24ko 36/01 Foru Dekretua aldatzekoa («G.A.O.» abenduak 23). Indarreangotasuna: 2006/01/01

Azken Xedapena

Foru dekretu hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera egongo da indarrean.

I. ERANSKINA

1. URAK

Parametroa Prezioa €-2008
pH 7,16
Eroankortasuna 7,16
Uhertasuna 7,16
Kolorea 11,02
Erabateko solidoak 15,43
Erabateko solido esekiak 15,43
Erabateko solido disolbatuak 20,94
Solido hegazkorrak 20,94
Soido sedimentagarriak 15,43
Azidotasuna 19,84
Alkalinotasuna 19,84
Karbonatoak 19,80
Bikarbonatoak  
Fluoruroak 19,84
Kloruroak 19,84
Sulfatoak 19,84
Nitratoak 19,84
Nitritoak 19,84
Amonioa 19,84
Kjeldahl nitrogenoa 27,56
Ortofosfatoak 19,84
Oxidagarritasuna permanganatoari 38,58
A.E.K 11,02
O.D.K 38,58
O.D.B 5 38,58
Erabateko Karbono organikoa 38,58
Surfaktatzaile anionikoak 25,35
Fenolak 25,35
Hidrokarburoak 66,14
Olioak eta koipeak 66,14
Zianuroak 33,07
Sulfuroak 25,35
ICP-AES bidezko katioiak 60,00
Kaltzioa 20,00
Magnesioa 20,00
Sodioa 20,00
Potasioa 20,00
ICP-MS bidezko metalak (B,Al, Fe, Mn, Cu, Zn, Cd, Pb, As, Sb,Se, Cr, Ni) 156,00
ICP-AES bidezko metalak (Al, Fe, Mn, Cu, Zn, Cd, Pb, As, Cr, Ni, P, Si) 120,00
Merkurioa 25,00
Boroa 20,00
Aluminioa 20,00
Burdina 20,00
Manganesoa 20,00
Zinka 20,00
Kobrea 20,00
Kadmioa 20,00
Beruna 20,00
Kromoa 20,00
Nikela 20,00
Artsenikoa 20,00
Antimonioa 20,00
Selenioa 20,00
Erabateko fosforoa 20,00
Silizea 20,00
Eztainua 20,00
Litioa 20,00
Estrontzioa 20,00
Kobaltoa 20,00
Molibdenoa 20,00
Titanioa 20,00
Laginaren tratamendua (micro-uhinen bidezko digestioa) 20,00
Erabateko Koliformeak 19,84
Gorotz koliformeak 19,84
Gorotz estreptokokoak 19,84
Klostridio sulfito-erreduzitzaileak 19,84
Hondar kloro askea 15,43
Erabateko hondar kloroa 15,43
<R=NOTA1>1</R>PAHak 90,00
<R=NOTA2>2</R>Pestizidak 120,00

2. AIREAREN KUTSADURA

IRAZKIAK

Parametroa Prezioa €-2008
Aireko partikulak, guztira 11,02
Beruna 19,84
Kadmioa 19,84
Arsenikoa 19,84
Kromoa 19,84
Nikela 19,84
Kobrea 19,84
Burdina 19,84
Manganesoa 19,84

3. NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN KALITATEA

PESTIZIDAK

Materia aktiboak Prezioa €-2008
Imidakloprida 70,00
Benzimidazolak 70,00
Multihondarrak 150,00
N-Metilkarbamatoak 70,00
Ditiokarbamatoak 50,00

KUTSATZAILE EZ ORGANIKOAK

Parametroa Prezioa €-2008
Gai lehorra 11,02
Sufrea 16,53
Boroa 27,56
Manganesoa 16,53
Burdina 16,53
Zinka 16,53
Kobrea 16,53
Beruna 16,53
Kadmio 16,53
Nikela 16,53
Kromoa 16,53
Molibdenoa 16,53
Nitratoak 16,53
Nitritoak 16,53

4. LURRAK

Parametroa Prezioa €-2008
Ageriko dentsitatea

Testura sailkapena 33,07
pH 11,02
Eroankortasuna 11,02
Karbonatoak 13,23
Gai organikoa oxidagarria 13,27
Nitrogeno osoa 16,53
Nitrogeno nitrikoa 11,02
Fosforo erauzgarria 19,84
Potasio erauzgarria 19,84
Kaltzio erauzgarria 16,53
Magnesio erauzgarria 16,53
Sodio erauzgarria 16,53
Azidotasun aldagarria 16,53
Zinka 22,05
Beruna 22,05
Kadmioa 22,05
Kobrea 22,05
Nikela 22,05
Kromoa 22,05
Burdina 22,05
Kareharri aktiboa 19,84
Arsenikoa 22,05
Molibdenoa 22,05
N-NO3 (N-min) 19,84
N-NH4 (N-min) 19,84
Gai lehorra 6,61

5. SUBSTRATUAK

Parametroa Prezioa €-2008
Gai lehorra 6,61
pH 11,02
Eroankortasuna 11,02
Amoniako nitrogenoa 6,64
Nitrogeno nitrikoa 6,64
Fosforo erauzgarria 5,47
Potasio erauzgarria 5,47
Magnesio erauzgarria 5,47
Erabateko nitrogenoa 9,95
Erabateko fosforoa 7,71
Erabateko potasioa 7,71
Erabateko kaltzioa 7,71
Erabateko magnesioa 7,71
Erabateko zinka 7,71
Kadmioa 7,71
Beruna 7,71
Kobrea 7,71
Nikela 7,71
Kromoa 7,71
Kloruro erauzgarriak 5,47
Sulfato erauzgarriak 5,47
Sodio erauzgarria 5,47
Kaltzio erauzgarria 5,47
Ageriko dentsitatea 4,37
Erabateko burdina 7,71
Manganesoa 7,71
Gai organikoa 4,37
C/N erlazioa Kalkulua / Cálculo
Aire eta ur bolumena -10cm-tan 43,72
Ur atxikipenaren kurba (-10cm barne) 94,74
Dentsitate erreala  
Uzkurdura 14,57
Granulometria (substratuak) 29,15
Kantitatea 4,37

5.1 HAREAK

Parametroa Prezioa €-2008
Granulometria 26,46
D50 balorea 39,70
Uniformetasunaren koefizientea

Dk partikularen egiazko diametroa

Tentsio kritikoa

Gai lehorra 130,23
Gai organikoa

Ageriko dentsitatea

Dentsitate erreala

Erabateko porositatea

Hezetasun bolumetrikoa -40cm-tan

Airearen porositatea -40 cm-tan

Eroankortasun hidraulikoa

pH 11,02
Karbonatoak 11,02
Eroankortasun elektrikoa 11,02
Fosforo erauzgarria 11,02
Potasio erauzgarria 11,02
Magnesio erauzgarria 11,02

5.2 SOROPIL LURRAK

Parametroa Prezioa€-2008
STRI-USGA granulometria 39,68
Granulometria, legarrak 9,92
Granulometria, legarrik gabe 33,07
Hezetasun bolumetrikoa 41
Airearen porositatea

Hezetasun bolumetrikoa -40 cm-tan

Airearen porositatea -40 cm-tan

Hezetasun bolumetrikoa -80 cm-tan

Airearen porositatea -80 cm-tan

Ageriko dentsitatea 100
Erabateko porositatea

Eroankortasun hidrauliko gainditua

pH 11,02
Karbonatoak 13,23
Eroankortasun elektrikoa 11,02
Gai organikoa 6,61
Gai organiko oxidagarria 13,23
Erabateko nitrogenoa 16,53
C/N erlazioa

Fosforo erauzgarria 19,84
Potasio erauzgarria 19,84
Magnesio erauzgarria 16,53

6. ABEREEN NUTRIZIOA

Parametroa Prezioa €-2008
Gai lehorra 13,66
Errautsak 10,25
Urea kualitatiboa 6,83
pH 11,39
Proteina gordina 17,08
Koipe gordina (aurretiko hidrolisirik gabe) 11,39
Koipe gordina (aurretiko hidrolisiarekin) 17,08
Zuntz gordina 20,50
Zuntz azido garbitzailea 20,50
Zuntz azido garbitzaile aldatua 20,50
Zuntz neutro garbitzailea 20,50
FADi lotutako proteina 34,16
FNDi lotutako proteina 34,16
Fosforoa 17,08
Kaltzioa 17,08
Magnesioa 17,08
Sodioa 17,08
Potasioa 17,08
Kobrea 17,08
Manganesoa 17,08
Burdina 17,08
Zinka 17,08
Amoniako nitrogenoa 13,66

7. HOSTOAK

Parametroa Prezioa €-2008
Gai Lehorra 11,02
Nitrogenoa 16,53
Fosforoa 16,53
Potasioa 16,53
Kaltzioa 16,53
Magnesioa 16,53
Boroa 27,56
Beruna 16,53
Kadmioa 16,53
Artsenikoa 16,53
Kromoa 16,53
Nikela 16,53
Kobrea 16,53
Burdina 16,53
Manganesoa 16,53

8. OGASUNA

Parametroa Prezioa €-2008
Gasolio/gasolina nahasturak 72,87
Gasolio (koloregaia + trazadorea) 29,15
Alkoholaren gradua 10,93
Bitrex 18,73
FDE 14,57
Alkoholaren gradua, edariak 36,44
Alkoholaren gradua, garagardoak 72,87

9. SAGARDOAK ETA TXAKOLINA

Parametroa Prezioa€-2008
Lortutako alkohol gradua 0,68
Azidotasun tartariko guztira 0,68
pH 0,68
Anhidrido sulfuroso askea 0,68
Erabateko anhidrido sulfurosoa 0,68
Azukre erreduzitaileak 0,68
Azido L-Malikoa 0,68
Erabateko aterakin lehorra 1,36
Dentsitate erlatiboa 0,68
Erabateko Polifenole Indizea 1,70
Burdina 3,40
Metanola 3,40

10. SEROLOGIA

Kontzeptua Prezioa€ 2008
Aglutinación rápida

Rosa de Bengala (Brucelosis) 1,10
Fijación de Complemento

Brucelosis, Perineumonía bov., epididimitis contg. Ov. 3,31
Ensayos Inmunoenzimáticos (ELISA)

Leucosis enzoótica bovina, IBR/IPB 3,70
Lengua azul 3,70
Aujeszky, PPA, PPC, EVP 5,51
Inmunodifusión en gel de agar

Epididimitis contag. Ovina 3,31
I. Eranskina, 2007ko abenduaren 27ko 143/2007 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Fraisoroko Zentroak emandako zerbitzuen prezio publikoak ezartzen zituen 2001eko apirilaren 24ko 36/01 Foru Dekretua aldatzeko («G.A.O.» abenduak 31).Indarreangotasuna: 2008/01/01

II. ERANSKINA
FRAISORO ZENTROA

PREZIO PUBLIKOAK

Kontzeptua Prezioa(Ordua) €
Zentroko Koordinatzailearen zerbitzuak 72,77
Zentroko beste teknikarien zerbitzuak 47,41
II. Eranskina, 2007ko abenduaren 27ko 143/2007 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Fraisoroko Zentroak emandako zerbitzuen prezio publikoak ezartzen zituen 2001eko apirilaren 24ko 36/01 Foru Dekretua aldatzeko («G.A.O.» abenduak 31). Indarreangotasuna: 2008/01/01