Apirilaren 16ko 34/1996 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako lurralde historikoko hainbat artaldetan larrean dabilen ardi azienda guztiari tratamendu antiparasitarioak egiteko obligazioa ezartzen duena.

Iraupen bertsioak

   Imprimatu

Apirilaren 16ko 34/1996 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako lurralde historikoko hainbat artaldetan larrean dabilen ardi azienda guztiari tratamendu antiparasitarioak egiteko obligazioa ezartzen duena.

BOG 26 Apirila 1996

Gipuzkoako Lurralde Hhistorikoko hainbat artaldetan sarna gaitza egon badagoenez eta kontuan hartuta gaitz horrek zer ondorio dakarzkien bai gaitza duten bai horiekin harremanetan dauden artaldeei, beharrezkoa ikusten da ektoparasitosi horren aurkako programa bat martxan jartzea.

Abeltzain Elkarteak eta administrazio ezberdinak ari dira aspaldidanik gaitz horri aurre egiteko tratamenduak egiten. Gaur egun, iharduera horietan parte hartzen duten erakundeekin hitzegin ondoren eta lan horiek ahalik eta ongien bideratzearren, bidezkoa iruditzen zaigu iharduera guzti horiek erregulatzea lurralde historiko osoan.

Horren ondorioz, indarrean dagoen 1952ko abenduaren 20ko Epizootien Legean eta hori aplikatzeko 1955eko otsailaren 4ko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Diputatuen Kontseiluak, aldez aurretik eztabaidaturik gaurko batzarraldian eta Nekazaritza eta Ingurugiroko foru diputatuak proposatuta,

ERABAKITZEN DUT

Lehen artikulua.

Foru dekretu honen xedea Gipuzkoako Lurralde Historikoko zenbait artaldetan larrean dabilen ardi-azienda guztian sarna gaitzaren aurka nahitaez egin beharreko tratamendu antiparasitarioak erregulatzea da, gaitz hori kontrolatu eta zainzeko helburuarekin.

Bigarren artikulua.

Sarna gaitzari aurre egiteko tratamenduak maiatzetik urrira bitartean egingo dira, dutxa hala bainu-putzuen bidez. Lan horiek egiteko egunak Abeltzaintza Zerbitzuak ipiniko ditu, zerikusia duten erakunde eta agenteak kontsultatu ondoren.

Hirugarren artikulua.

Antolatuko diren tratamenduak derrigorrez egitekoak izango dira bai herri onurako mendi eta larreetan (bai herri jabarikoak bai ondarekoak) nahiz jabetza pribatukoetan, artzain bat baino gehiagoren artaldeak larrean ibiltzen direnetan. Sarnak kutsaturik dagoen artaldeak ezingo du larretoki horietan bazkatu. Artalde batean gaitza agertuko balitz ardi-aziendaren jabeak jakinarazi beharko die Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Abeltzaintza Zerbitzuari edo tratamendu-lanak egiteko izendatuak dauden arduradunei.

Laugarren artikulua.

Udal, Mankomunitate edo Partzuergo batek bidezkoa ikusiko balu bere esparruko artalde guztietako ardi-aziendari tratamenduak egitea Nekazaritza eta Ingurugiroko Abeltzaintza Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko du ekintzak antolatzeko.

Bostgarren artikulua.

Foru Dekretu honen aplikazioak ekarriko dituen gastuak ondorengo moduan banatuko dira: %50a, gehienez ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du, aurrekontuko baliabideen arabera, eta gainontzekoa ardi-azienda jabeen kontura joango da.

AMAIERAKO XEDAPENAK

AMAIERAKO LEHEN XEDAPENA

Foru dekretu honetan eta hori garatuko duten xedapenetan ezarritakoa urratuko balitz Epizootien Legearen eta horren Erregelamenduaren arabera zigortuko da.

AMAIERAKO BIGARREN XEDAPENA

Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko foru diputatuari foru dekretu hori behar bezala burutzeko beharrezkoak izango dituen xedapen, ekintza eta jarraibideak agintzeko.

AMAIERAKO HIRUGARREN XEDAPENA

Foru Dekretu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu ondorengo egunean sartuko da indarrean.