Uztailaren 28ko 68/1998 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurugiro Organoa Zehazteari eta Ingurugiroko eragina ebaluatzen duen Departamentu Arteko Batzorde bat eratzeari buruzkoa.

Gorde / Erakutsi iruzkinak    Imprimatu

Uztailaren 28ko 68/1998 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurugiro Organoa Zehazteari eta Ingurugiroko eragina ebaluatzen duen Departamentu Arteko Batzorde bat eratzeari buruzkoa.

BOG 13 Abuztua 1998

Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurugiroa Zaintzekoa, Autonomia Estatutuak bere 11.1.a) atalean legebiltzarrari ezartzen dion legegintza garatzeko eta ingurugiro eta ekologia gaietan Estatuaren oinarrizko legegintza gauzatzeko eskumenaren erabileran. Legea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 29. alean argitaratu zen, martxoaren 27an.

3/1998 Legearen hirugarren idazpuruak, eta bertan bigarren atalburuak, arautzen du ingurugiroko eraginaren ebaluazioa. Prozedimentu horren helburua da,legearen eremuan sartzen diren proiektuak eta planak gauzatzean ingurugiroan sortu daitezkeen ondorioak ebaluatzea eta zuzentzea.

Aipatutako legea onartu baino lehen, uztailaren 3ko 68/1995 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak erabaki eta haien eginkizunak eta jarduera esparruak finkatzeari buruzkoak, Ingurugiroko eta Nekazaritzako Departamentuari esleitu zizkion, besteak beste, ingurugiroaren eta ingurugiroko eraginaren antolamenduaren eta defentsaren funtzioak.

Aurreko legearekin bat etorriz, uztailaren 16ko 62/1996 Foru Dekretuak, Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuaren egitura organiko eta funtzionalari buruzkoak, ingurugiro zerbitzuari egozten dizkio,besteak beste, egiteko edo baimentzeko egiazko eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiak duen proiektu publiko edo pribatuetan ingurugiroko eraginaren aitorpena proposatzeko funtzioak.

Euskal Herriko Ingurugiroa Zaintzeko Lege Orokorrak, 44. artikuluan, Administrazio desberdinek gai horretan dituzten eskumenak zehazten ditu.Zentzu honetan, eta proiektua egiteko edo plana baimentzeko egiazko eskumena kasuan kasuko lurralde historikoaren organoetan baldin badago, ingurugiroko eraginaren aitorpena eta informea jaulkitzeko eskumena organo horiei egotziko zaie, baina lurralde baten baino gehiagoren esparrua eragin edo gainditzen duten proiektuak edo planak salbuespenak izango dira.

Xede hauetarako, beharrezkotzat jotzen da Gipuzkoako Foru Aldundian ingurune organo izaera izango duen foru departamentua zein izango den zehaztea. Organo honen gain egongo da ingurugiroko eraginaren aitorpena edo informea jaulkitzeko eskumena.

Era berean, eta ingurugiroko eraginaren ebaluaziora ezarria dagoen proiektu edo plan baten garapenean sartuta dauden foru departamentu desberdinen artean, beharrezkoa den koordinazioa lortzeko helburuarekin, departamentuen arteko batzorde bat sortzen da.

Batzorde honen bidez, aipatutako departamentuak prozesuan parte hartzea bermatzen da. Parte hartze hori dagokion ingurugiro organoaren titularrari informe bat igortzearen bidez izango da, gero organoak ingurugiroko eraginaren aitorpena edo informea jaulkitzeko.

Gauzak honela, Nekazaritzako eta Ingurugiroko foru diputatuak eskatuta, eta gaurko Diputatu Kontseiluaren bileran eztabaidatu ondoren,

XEDATZEN DUT

Lehenengo artikulua. Ingurugiro Organoa.

Otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak, Euskal Herriko Ingurugiroa Zaintzekoak, 44.2 artikuluak dioenaren arabera, Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentua izango dela lege horretan aipatzen den ingurugiroko eraginaren aitorpena edo informea jaulkitzeko eskumena duen ingurugiro organoa.

Bigarren artikulua. Departamentu arteko batzordea.

2.1. Ingurugiroko eragina ebaluatzen duen departamentu arteko batzorde bat eratzen da.Bere helburu nagusia da, ingurugiroko eragina ebaluatzen dagoen proiektu edo plan baten garapenean sartuta dauden foru departamentu desberdinen artean beharrezkoa den koordinazioa lortzea.

2.2. Departamentuen Arteko Batzordeak, proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 2008ko urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuko 6. artikuluan aurreikusitako proiektuaren hasierako dokumentua ikusirik, dagokion bezala aztertu ondoren, erabaki bat emango dio ingurugiro organoari kasuan kasuko proiektuaren ingurumen eraginari buruzko azterketan kontuan hartu behar diren gaiei buruz

2.2 artikulua, Martxoaren 18ko 14/08 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurugiro Organoa zehazteari eta Ingurugiroko eragina ebaluatzen duen Departamentu Arteko Batzorde bat eratzeari buruzko 1998ko uztailaren 28ko 68/98 Foru Dekretua aldatzekoa («G.A.O.» martxoak 31).Indarreangotasuna: 2008/03/31

2.3. Batzordeak kide hauek izango ditu:

  • - Lehendakari bat, Garapen Iraunkorreko Departamentuko Ingurumeneko zuzendari nagusia izango dena, edo haren ordezkoa.
  • - Bide Azpiegituretako Departamentuko Errepideetako zuzendari nagusia, edo haren ordezkoa.
  • - Bide Azpiegituretako Departamentuko Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari nagusia, edo haren ordezkoa.
  • - Garapen Iraunkorreko Departamentuko Obra Hidraulikoetako zuzendari nagusia, edo haren ordezkoa.
  • - Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko Lurralde Antolaketako zuzendari nagusia, edo haren ordezkoa.
  • - Kultura eta Euskara Departamentuko Kultura Ondarearen zuzendari nagusia, edo haren ordezkoa.
  • - Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendari nagusia, edo haren ordezkoa.
  • - Idazkari bat, lehendakariak izendatzekoa, hitzarekin baina botorik gabe jardungo duena.
2.3 artikulua, Martxoaren 18ko 14/08 Foru Dekretua [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurugiro Organoa zehazteari eta Ingurugiroko eragina ebaluatzen duen Departamentu Arteko Batzorde bat eratzeari buruzko 1998ko uztailaren 28ko 68/98 Foru Dekretua aldatzekoa («G.A.O.» martxoak 31).Indarreangotasuna: 2008/03/31

2.4. Deialdiak eta bilerak.

2.4.1. Batzordea, lehendakariak dei eginda, ingurugiro organoak kideei proiektuaren hasierako dokumentua bidaltzen dienetik hamabost egun igaro direnean bilduko da.

2.4.2. Batzordearen eratzea baliagarria izateko, lehendakariak, idazkariak eta batzordekideen erdiak gutxienez egon behar dute

2.4 artikulua, Martxoaren 18ko 14/08 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurugiro Organoa zehazteari eta Ingurugiroko eragina ebaluatzen duen Departamentu Arteko Batzorde bat eratzeari buruzko 1998ko uztailaren 28ko 68/98 Foru Dekretua aldatzekoa («G.A.O.» martxoak 31).Indarreangotasuna: 2008/03/31

Azken xedapena

Honako Foru Dekretua indarrean sartuko da Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN agertu eta hurrengo egunean.