Azaroaren 25eko 80/1997 FORU DEKRETUA, Eskulangile Maisua-ren Egiaztagiria ematea arautzeari buruzkoa.

Gorde / Erakutsi iruzkinak    Imprimatu

Azaroaren 25eko 80/1997 FORU DEKRETUA, Eskulangile Maisua-ren Egiaztagiria ematea arautzeari buruzkoa.

BOG 15 Abendua 1997

Irailaren 10eko 75/1996 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Eskulangintza arautzekoak, 5. artikuluko 5. atalean jasotzen du eskulangile maisuaren irudia. Xedapen hau, hortaz, babes arauditzat hartu behar da eta maisuaren irudi hori itxuratzea du helburu, lanbideen jarraipena bermatzeko eta, eskulangintza arloko maisuaren titulua emanez, beren lanbideetan mailarik handienak lortu dituzten pertsonek dituzten merezimenduen aintzatespena ziurtatzeko.

Aurreko atalean ezarritakoa betez, honako foru dekretu honek hainbat alderdi biltzen du bere artikuluetan zehar, hala nola dekretuaren beraren xedea, eskulangile maisuaren tituluak berekin daramatzan eskubide eta betekizunak, eta titulu hori emateko zein eskuratzeko prozedura.

Hori guztia dela eta, Diputatuen Kontseiluak aurrez eztabaidaturik eta Ekonomia eta Turismoko foru diputatuak proposaturik, gaurko bileran,

XEDATU DUT

1. artikulua. Gaia.

Foru dekretu honen gaia eskulangile maisuaren irudia arautzea eta horren titulua lortzeko baldintzak ezartzea da.

2. artikulua. Xedea.

2.1. Eskulangile maisuaren titulua da titularrak bere eskulangintzan aritzeko behar besteko esperientzia eta jakintza badituela egiaztatzen duen agiria.

2.2. Eskulangile maisua izateak, honako hau dakar berekin:

Lan jarduera baten aintzatespen publikoa egitea eta titularrari gaitasuna aitortzea eskulangintza arloko lanbide tradizionalen iraupenean funtsezko eginkizuna burutzeko, irakaskuntzaren bidez batez ere, eta eskulangintzako jarduerarekin zerikusia duten organo teknikoetan parte hartzeko.

2.3. Eskulangile maisuaren tituluak, borondatezkoa izaki, mugagabeko indarraldia izango du. Hala ere, bere balioa gal dezake, ondoko balizko hauetako bat gertatuz gero:

  • a) Titularrak berak eskatzea.
  • b) Titularra hiltzea.
  • c) Foru dekretu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea.

2.4. Ekonomia eta Turismo Departamentuak egoki deritzen egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu, edozein unetan, foru dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen direla ziurtatzearren betiere.

3. artikulua. Eskulangile Maisuaren Titulua lortzeko baldintzak.

Eskaria egiten duten pertsonek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • a) Kasuan kasuko lanbideko jardueran, partaidetza pertsonala eta zuzena izatea.
  • b) Eskulangintzako enpresa baten zuzendaritzan eta jardueran bertan eginkizunak bete izana, 10 urtez gutxienez.
  • c) Irailaren 10eko 75/1996 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Eskulangintza arautzekoak, eskulangiletzat hartzeko ezarritako baldintzak betetzea.
  • d) Zerga betekizunetan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea. Horren inguruan, Ekonomia eta Turismo Departamentuak beharrezko egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu.

4. artikulua. Eskariak aurkeztea.

Titulua eskuratzeko eskariak Ekonomia eta Turismo Departamentuaren Erregistro Orokorrean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Osagarrian edota, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Prozedurari buruzkoak, bere 38.4 artikuluan, aurreikusitako moduez baliatuz aurkeztu ahal izango dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskulangile maisuaren titulua eman ahal izango die, ofizioz, Gipuzkoako Eskulangintza Tradizional eta Herritarraren Erroldan izena emanda dauden pertsonei, Foru dekretu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, hauek uko egiteko duten aukeraren kaltetan izan gabe inolaz ere.

5. artikulua. Aurkeztu beharreko agiriak.

5.1. Eskariak aurkezteko unean, Ekonomia eta Turismo Departamentuak interesatuei eskuratuko dien eredu arautua erabili beharko da, eta erantsiko zaizkio bertan zehazturiko agiri eta informazio guzti-guztiak.

5.2. Ekonomia eta Turismo Departamentuak, aurkezten diren eskariak behar bezala baloratzeko eta erabakitzeko, beharrezko deritzon informazio guztia eska diezaieke eskatzaileei. Eskaturiko informazio hori azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Prozedurari buruzkoak, bere 71. artikuluan aurreikusitako epearen barruan jaso ezean, eskaria bertan behera utzi dela ulertuko da, eta beste inolako tramiterik gabe artxibatuta geratuko da.

5.3. Titularren espedienteetan merezimendu kontzeptuan agertzea nahi izanez gero, aurkezten diren eskariek honako alderdi hauei buruzko informazioa jaso beharko dute, ezinbestez:

  • a) Lan jardueran zehar eginiko lana.
  • b) Eskolako eta lanbideko titulazioak.
  • c) Egindako prestakuntzaikastaroak.
  • d) Ikastunen prestakuntzarekin loturiko jarduerak.
  • e) Beste edozein merezimendu.

6. artikulua. Prozedura.

6.1. Eskaria baloratu ondoren, eta Ekonomia eta Turismo Departamentuko foru diputatuak erabakia hartu aurretik, eskaria egin duten pertsonei jakinaraziko zaie erabaki proposamena, eta horiek bidezko deritzoten guztia alegatu ahal izango dute, kasuan kasuko agiriak erantsita, jakinarazpenaren unetik hasita hamabost laneguneko epean,. Eskaria egin duten pertsonak horrelakorik egin ezean, egin den proposamenari onespen formala ematen diola ulertuko da.

6.2. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauei eta Administrazio Prozedurari buruzkoak, bere 42. artikuluan, aurreikusitako gehienezko epearen baitan berariazko erabakirik eman ezean, eskaria ezetsi dela ulertuko da.

6.3. ...

6.3 artikulua, 2005eko maiatzaren 10eko 28/05 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] indargabetutakoa, Gipuzkoako eskulangintza arautzekoa. («G.A.O.» maiatzak 18).Indarreangotasuna: 2005/05/19

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehena

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Turismo Departamentuko foru diputatuari, foru dekretu hau behar bezala aplikatzeko beharrezko xedapen guztiak emateko eta garatzeko.

Bigarrena

Foru dekretu hau, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.