Azaroaren 19ko 62/2002 Foru Dekretua, Landagipuzkoaren eraketari buruzkoa.

Gorde / Erakutsi iruzkinak    Imprimatu

Azaroaren 19ko 62/2002 Foru Dekretua, Landagipuzkoaren eraketari buruzkoa.

BOG 2 Abendua 2002

Landa Ingurunearen Garapenari buruzko Legeak (Eusko Legebiltzarrrak 1998ko apirilaren 8an onartu zuenak) ezartzen du legearen helburua dela lan ingurunearen garapenaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen lana gidatu behar duten helburuak definitzea, zehazki landa eremuak garatzera zuzendutako politikak aurrera eramateko arautegiak ezartzea eta gainerako politika eta jarduketa administratiboak lege horretan landa ingurunearen garapenerako ezartzen diren helburuak lortzera bideratzeko tresnak zehaztea.

Lege horren hirugarren tituluan (Lankidetza eta koordinazio administratiboa) adierazten den bezala arautzeko, 11. artikuluak aurreikusten du Landaraba, landabizkaia eta landagipuzkoa eratzea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrialde historikoetan landa garapenaren arloan erakundeen arteko lankidetza eta koordinaziorako organo gisa, eta ezartzen du horien eraketa dagokion Foru Aldundiak erabakiko duela. Artikulu horretako 2. paragrafoak ezaugarri bereziak izan eta tratamendu espezializatua behar duten arazoen azterketarako lan taldeak osatzeko aukera ematen du organo horietan eta, era berean, Landa Garapeneko Lurralde Kontseilu Aholku Emailea jartzeko ere, lurralde historikoan landa ingurunearen garapenean eta arlo horretako programetan inplikaturiko agente ekonomiko eta sozialentzako kontsulta eta lankidetza organoa izan dadin.

Hori guztia ikusirik, foru dekretu honen helburua da lege horretan dauden aurreikuspen batzuk aurrera eramatea, hor azaltzen diren organoak Gipuzkoako lurralde historikoan eratzeari dagokionez.

Gauzak horrela, Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuko foru diputatuak proposatu eta Diputatu Kontseiluak eztabaidatu ondoren, gaurko datan egindako bileran, honakoa,

XEDATU DUT

Lehenengo. Landagipuzkoa eratzen da Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa garapenerako erakunde arteko lankidetzarako eta koordinaziorako organo gisa. Honela eratuta egongo da:

  • - Lehendakari bat, Landa Ingurunearen Garapeneko foru diputatua.

Zazpi mahaikide, ondorengoak:

  • - Garapen Iraunkorreko Departamentuko foru diputatua.
  • - Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko foru diputatua.
  • - Kultura eta Euskara Departamentuko foru diputatua.
  • - Kiroletako eta Kanpo Ekintzako foru diputatua.
  • - Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatua.
  • - Berrikuntzako eta Jakintzaren Departamentuko foru diputatua.
  • - EUDELeko udalerri txikietako batzordearen arduraduna.
  • - Idazkari bat, Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendari nagusia.

Horiez gain, Landagipuzkoako bileretan parte hartu ahal izango dute eskumena duten foru diputatuek eta, baita ere, beren eskumenetako gaiei eragiten dietenean, Gipuzkoako beste administrazio publikoek edo landa garapeneko elkarteek horretarako izendatutako ordezkariek.

Landagipuzkoako kideek bileretara joatea beste pertsona batzuen esku utz dezakete. Foru diputatuen kasuan, pertsona horiek gutxienez zuzendari kargua izan beharko dute. Idazkariak bere ordezkotza gutxienez zerbitzuburu kargua duen beste edozein funtzionarioren gain utz dezake.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurralde Kontseilu Aholkuemailea eratu ahal izango du, Gipuzkoako Lurralde Historikoko landa ingurunearen garapenean eta landa ingurunearen garapenerako programetan inplikaturiko eragile ekonomiko eta sozialen kontsulta eta lankidetza organoa izateko

Lehenengo atala, 75/2008 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, abenduaren 2koa, Landagipuzkoa eratzeari buruzko 2002ko azaroaren 19ko 62/2000 Foru Dekretua aldatzen duena («G.A.O.» abenduak 11). Indarreangotasuna: 2008/12/12

Bigarren. Landagipuzkoaren zereginak ondoko hauek izango dira:

  • a) Landa garapeneko programei buruzko proposamenen berri ematea, Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu aurretik.
  • b) Gipuzkoako lurralde historikoko foru arau egitasmo, foru dekretu egitasmo eta plan eta programen berri, aldez aurretik eta nahitaez, ematea, landa guneetarako garrantzitsuak badira, landa guneetako jarduera ekonomiko, zerbitzu eta kultur jarduerei buruzkoak direlako espezifikoki edo ateratako emaitzak garrantzi handikoak direlako landa guneetarako, horrela egin gabe, apirilaren 8ko 10/1998 Legeak ezarritako landa garapeneko politikaren helburuei dagokienez, jarduera eta zerbitzu horiek izan dezaketen bideragarritasuna baldintzatzen denean.

    Aipatu kasuetan sartzen den beste edozein plan eta programaren berri ematea alde batera utzi gabe, Landagipuzkoak bere iritzia aldez aurretik eman behar die apirilaren 8ko 10/1998 Legeko III. eranskinean daudenei. Lurralde antolaketako agiriei buruzko txostenak direnean, Lurralde Antolaketaren Legeak ezarritako epeetan eman behar dira, dagokien administrazioei entzuteko epea emateko.

  • c) Aholkua ematea Gipuzkoako lurralde historikoko landa garapeneko programak aurrera eraman behar direnean.
  • d) Gipuzkoako lurralde historikoko landa garapenarekin zer ikusi duen edozein ekimenen berri ematea erakunde eskudunei.
  • e) Apirilaren 8ko 10/1998 Legeak ezar dezakeen bestelako edozein zeregin betetzea.

Hirugarren. Landagipuzkoaren barruan lantaldeak antola daitezke, gai espezifikoak izanik tratamendu berezia eman behar zaienean lan egin dezaten. Lantalde horietan adituek eta antolakuntza ordezkagarriek har dezakete parte.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Amaierako lehen xedapena

Landa Ingurunearen Garapeneko foru diputatuari ahalmena ematen zaio foru agindu bitartez Landagipuzkoaren antolakuntzarako eta funtzionamendurako arauak finkatzeko eta, lanerako talderik eratzekotan, horien eraketa eta funtzionamendua ere finkatzekoAmaierako Lehen Xedapena, 75/2008 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, abenduaren 2koa, Landagipuzkoa eratzeari buruzko 2002ko azaroaren 19ko 62/2000 Foru Dekretua aldatzen duena («G.A.O.» abenduak 11). Indarreangotasuna: 2008/12/12

Amaierako Lehen Xedapena, 2004ko uztailaren 13ko 69/2004 Foru Dekretuak [GIPUZKOA] idatzia, Landagipuzkoa eratzen duen 2002ko azaroaren 19ko 62/02 Foru Dekretua aldatzen duena («G.A.O.» uztailak 26)Indarreangotasuna: 2004/07/27

Amaierako bigarren xedapena

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.