Azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak albaitaritza arloko laguntza teknikofakultatiboa zezenketetan emateagatiko tasen zenbatekoa, 2009 urterako eguneratzen dituen 2009ko uztailaren 3ko FORU AGINDUA.

Iraupen bertsioak

   Imprimatu

Azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak albaitaritza arloko laguntza teknikofakultatiboa zezenketetan emateagatiko tasen zenbatekoa, 2009 urterako eguneratzen dituen 2009ko uztailaren 3ko FORU AGINDUA.

BOG 15 Uztaila 2009

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2009rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2008Foru Arauaren seigarren Xedapen Gehigarrian, Departamentuek kudeatzen dituzten Gipuzkoako Foru Ogasunaren tasak eta ordainarazpen parafiskalak finkoak badira oinarriaren portzentaje bati lotuta ez daudelako edo oinarri hori moneta unitatetan baloratuta ez dagoelako, 2008an exijigarri den kopuruari 1,02 koefizientea aplikatuz gehituko direla esaten da.

Abenduaren 3ko 281/1996 Dekretuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak albaitaritza arloko lagunaza tekniko fakultatiboa zezenketetan emateagatiko tasen zenbatekoa, 2008 urterako 2008ko martxoaren 31ko Landa Ingurunearen Garapeneko diputatuaren foru aginduaren bidez onartu ziren.

Beraz, aipatutako tasen zenbatekoa eguneratu behar dira.

Hori guztia ikusita, eta ados egonik, Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko foru diputatuak,

XEDATZEN DU

Lehenengo. Eguneratzea azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Zezenketa Orokorren Erregelamenduari buruzkoak, jasotako albaitaritza arloko laguntza tekniko-fakultatiboa emateagatiko tasen zenbatekoa, 2009. urtean Gipuzkoako Lurralde Historikoan egin edota egingo diren zezenketetarako.

2009. urterako zerbitzu jakinen tasen zenbatekoa, Foru Agindu honen Eranskinean dagoen laukian daudenak dira.

Bigarren. Foru agindu honek aipatzen dituen tasen ordainketa Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuak agintzen duen momentuan eta adierazten duen kontu korrontean tasaren zenbateko osoa sartuz egingo da, bere egintza zergagarria den zerbitzu prestazioa edo jarduera eman eta gero.

ERANSKINA

Albaitaria 2009 Albaitari-aholkularia 2009
Zezenketak eta zekorketak pikadoreekin Lehenengo mailako plaza 353,03 388,32
Bigarren mailako plaza 284,75 313,23
Hirugarren mailako plaza 212,95 234,24
Pikadorerik gabeko zekorketak eta gainerakoak Lehenengo mailako plaza 231,88 255,06
Bigarren mailako plaza 185,71 204,29
Hirugarren mailako plaza 140,08 154,08