102/2013, urtarrilaren 23koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena.

Iraupen bertsioak

   Imprimatu

102/2013, urtarrilaren 23koa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko diru laguntzei buruzko espedienteen hainbat tramite bitarteko elektronikoen bidez egiteko obligazioa arautzen duena.

BOG 29 Urtarrila 2013

Departamentuko foru diputatuak ondoko foru agindua eman du gaur:

Irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuak araututa utzi du bitarteko elektronikoen erabilera Foru Administrazioaren eremuan, betiere ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoak, ezarritakoaren barruan.

Foru dekretu hori onartu zen aipatu eremuan bitarteko elek- tronikoak erabiltzeari erreferentziazko arau esparrua emateko xedez, indarrean dagoen legeriak ezarritako eskakizunei egokitua, eta administrazio publikoekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko herritarrek daukaten eskubidea oso- osoan gauzatzea bermatzea eta Foru Administrazioko langileei eta organoei harreman elektroniko hori ahalbidetzeko obligazioa benetan betetzea erraztea bilatuko lukeena.

Hartara, behin betiko bultzada eman zitzaion jarduera admi- nistratiboan bitarteko elektronikoak erabiltzeari, herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz iristea arautzen duen 2007ko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen aurreikuspenei erantzunez, artikulu gehienetan oinarrizkoa den lege horrek administrazio publikoekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko herritarren eskubidea aitortzen baitu, eta ondorioz, administrazio publikoei eskubide hori ahalbidetzeko obligazioa ezartzen.

Bestalde, eta 2010eko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuak berak dituen aurreikuspenak garatuz –azalpenen zatian berariaz aitortzen baitu beharrezkoa izango dela administrazio elektronikoaren gai honetan beste arau garapen bat egitea, hark ezartzen duen arauketa osatze aldera, batez ere, espediente eta artxibo elektronikoari, eta horiekin lotuta dagoen agirien kudeaketa eredu edo politikari dagokienez–, 2011ko ekainaren 14ko 17/2011 Foru Dekretuaren bidez, foru administrazioaren eremuan ezarri eta aplikatuko den agirien kudeaketa- ren eta espediente elektronikoaren eredu orokorra arautzen da.

2011ko ekainaren 14ko 17/2011 Foru Dekretuaren amaie- rako lehen xedapenak ezartzen duenaren arabera, agirien kude- aketaren eta espediente elektronikoaren eredu orokorra pixka- naka ezarriko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko prozedura eta jardueretan, eskura dituen bitarteko material eta teknikoen arabera.

Bada, bitarteko elektronikoen erabileran bete beharreko printzipioen barruan, irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuaren 3. artikuluak esaten du herritarrentzat borondatezkoa izango dela bitarteko horiek erabiltzea Administrazioarekiko euren harremanetan. Alabaina, printzipio horrek badu salbuespen bat, eta da Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuek, foru agindu bidez, Administrazioarekiko harremanak bide elektroni- koz bakarrik izateko obligazioa ezarri dezaketela, beren gaita- sun ekonomiko edo teknikoagatik, beren lanbideagatik edo behar bezala frogatutako beste arrazoi batzuengatik, beharrezko bitarteko teknologikoak eskura dituzten pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen taldeak direnean.

Salbuespen horren garapen gisa, aipatutako foru dekretua- ren 33. artikuluak dio aipatu obligazioa ezartzen duen foru aginduak gutxienez honako puntuak finkatu beharko dituela:

  • a)  Zein komunikaziori aplikatzen zaien obligazioa, berariaz adierazita Administrazioaren jakinarazpenak bitarteko elektronikoz egitea edo erregistro elektronikoa erabiltzea obligazio horren barruan sartzen diren edo ez.
  • b)  Zein bide elektroniko erabili behar den.
  • c)  Sinadura elektronikoko zein sistema erabil daitezkeen.
  • d)  Zein pertsona, talde edo entitate dauden behartuta. Horrez gain, dio foru agindua Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektro- nikoan argitaratu beharko dela.

Asmo horrekin, foru agindu honek bitarteko elektronikoak erabiltzeko obligazioa arautzen du, diru laguntzekin lotutako zenbait tramitetarako, tamaina bateko enpresentzat eta entitateentzat, zehazki: Gizarte Politikako Departamentuaren diru laguntzen espedienteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan tramiteak egiteko bidea ematen bada eta dagokion laguntza programaren oinarri arautzaileetan hala aurreikusita badago; eta obligazio hori ezartzen die, hain justu, gizarte zerbitzuen arloan eta garapenerako lankidetzaren arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko entitateei Izan ere, entitate horiek, gaitasun ekonomiko eta tekniko handia edukitzeagatik, badituzte baliabide teknikoak eta giza baliabideak, bitarteko teknologiko horiek erabiltzeko.

Hortaz, irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, 33. artikuluan ezarritakoa garatze aldera, Gizarte Politikako Departamentuko foru diputatuak,

XEDATU DU

1. artikulua. Diru laguntzei buruzko espedienteetan zen- bait tramite bitarteko elektronikoz egitera behartuta dauden entitateak.

1. Irabazi-asmorik gabeko entitateak behartuta egongo dira bitarteko elektronikoak erabiliz egitera Gizarte Politikako Departamentuaren diru laguntzen espedienteetako tramiteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan (https://www.gfaegoitza.net) tramiteak egiteko bidea ematen bada eta dagokion laguntza programaren oinarri arautzaileetan hala aurreikusita badago.

2. Zehazki, 1. atalean aipatu entitateek laguntza eskaerak, diru laguntza duten jarduketen egiaztagiriak eta entitateak nahi duen edo eskatzen zaion beste edozein dokumentu osagarri aurkeztu behar dituzte bitarteko elektronikoak erabilita, aipatutako egoitza elektronikoan aurkezteko modua baldin badago.

3. 2. atalean ezarritako obligazioak berekin dakar erregistro elektronikoa erabiltzea foru agindu honen 3. artikuluan ezarritako prozedurari jarraiki; aitzitik, ez dakar jakinarazpenak bide elektronikoz jasotzea, non eta foru agindu bidez ez den bestelakorik ezartzen.

4. 2. atalean adierazi aurkezpen edo tramiteak egiteko, horretara behartuta dauden entitateek sinadura elektroniko aitortua edo irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretuaren 3. artikuluan araututako pasahitza erabili beharko dute.

Ondorio horietarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan unean unean jasotzen den ziurtagiri elektroniko aitortuen zerrendan agertzen den edozein erabili ahal izango da.

2. artikulua. Diru laguntzen eskaerak eta diru laguntzei buruzko espedienteekiko bestelako tramiteak bitarteko elektronikoz egiteko baldintza orokorrak.

1. Foru Aldundiaren https://www.gfaegoitza.net egoitza elektronikoan sartuta dauden diru laguntzetarako eskaerak eta bestelako tramiteak bide elektronikoak erabiliz egiteko garaian, hala egiteko obligazioa aurreikusten duen laguntza programaren oinarri arautzaileetan ezarritakoa bete beharko da. Zehazki, laguntza eskaerak aurkezteko epea eta diru laguntza duten jarduketen egiaztagiriak aurkeztekoa, aipatu den obligazioa jasotzen duen araudi espezifikoan ezarritakoak izango dira.

2. Aipatutako bitarteko elektronikoen erabilerari dagokionez, aplikagarriak izango dira Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua, Foru Administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketetan nortasuna eta ordezkaritza egiaztatzea arautzen duen irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretua eta foru agindu honetan ezarritakoa.

3. artikulua. Diru laguntzen eskaerak eta diru laguntzei buruzko espedienteekiko bestelako tramiteak bitarteko elektronikoz egiteko prozedura.

1. Diru laguntzen eskaerak eta diru laguntzei buruzko espedienteekiko bestelako tramiteak bitarteko elektronikoz egiteko, honela egin beharko dute entitateek:

  • 1) Foru Aldundiaren https://www.gfaegoitza.net egoitzan dagoen diru laguntzen atarian sartu, eta eskuratu nahi duten laguntzaren programa hautatu.
  • 2) Diru laguntzen aplikazioan sartu «Internet bidezko eskaera» ataletik abiatuta, eta bertan ematen diren jarraibideak bete.
  • 3) Sinadura elektroniko aitortua erabiliz gero, txartel kriptografikoa txartel-irakurgailuan sartu eta PINa markatu markatu autentikatze aldera; gauza bera aplikazioan «sinatu» aukera agertzen denean; edo pasahitza erabiliz gero, identifikazio zenbakia eta egiaztapen pasahitza sartu.

2. Prozedura horri jarraituz egiten den aurkezpenak, aurrez aurreko aurkezpenerako dagokion araudian ezarrita dauden ondorio eta epe berberak izango ditu.

3. Eskaerari erantsitako dokumentazioak, egiaztagiriek edota edozein dokumentazio osagarrik formatuen eta tamaina mugaketen araberakoa izan beharko dute, unean unean egoitza elektronikoak adierazitakoaren arabera.

4. Tramiteen transmisio elektronikoan akats formalak antzematen badira, sistemak berak horren berri emango dio entitate eskatzaileari, errore mezuak helaraziz, behar den eran zuzendu ditzan, zuzen badaitezke.

Xedapen gehigarria

Salbuespen gisa, dagokion laguntza programaren ardura duen zuzendari nagusiak baimena eman ahal izango die foru agindu honen 1. artikuluko 1. atalean aipatutako entitate batzuei, atal horretan jasotakoa ez bezalako aurkezpen bideak erabil ditzaten, eta horretarako, behar diren jarraibideak emango ditu.

Amaierako xedapena

Foru agindu hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hortaz, foru agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek, Donostian dauden administrazioarekiko auzietako epaitegietan, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko honako Foru Diputatuari, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori.