Aitorpenak

Modalitate honek bi zergak aitortzeko balio du:
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
  • Ondarearen gaineko Zerga.
Prozedura

Aurkezpenerako aukeratu den tokian entregatuko da disketea, behar bezala bete ondoren. Sarreren, gastuen, murrizpenen, kenkarien eta abarren frogagiriak erantsiko dira.

Non erosi disketeak:

  • Gipuzkoako estankoetan edo Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua 2, Donostia).
  • Hurrengo orrian ere eskura daitezke: sakatu hemen.

 

Non aurkeztu

 

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Autolikidazioaren emaitza

Non aurkeztu

Ordaintzea

* Finantza entitateetan

Itzultzea

* Finantza entitateetan

* Zerga bulegoetan

* Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua 2, Donostia)


Ondarearen gaineko Zerga

Autolikidazioaren emaitza

Non aurkeztu

Ordaintzea

* Finantza entitateetan

Negatiboa

* Finantza entitateetan

* Zerga bulegoetan

* Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua 2, Donostia)


Autolikidazioaren emaitza


A) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

ORDAINTZEA:

Aitorpena aurkezten den unen berean ordainduko da zorraren zenbatekoa.

Ordainketa bi modutara egin daiteke, zatika edo zatitu gabe:

  • Zergadunak ez badu ordainketa zatikatzen, zorraren zenbateko osoa ordainduko da.
  • Zergadunak zorraren ordainketa zatikatzea aukeratzen badu, bi ordainketa egingo dira:
    • Lehena, zorraren %60a, aitorpena aurkezten den unen berean.
    • Bigarrena, zorraren %40a, 2001eko azaroaren 10a baino lehen 102 eredua erabiliz. Bigarren ordainketa hau helbideratu ere egin daiteke. Horretarako, bezeroaren kontu kodearen 20 digituak jarriko dira zorraren %40 kontu horretan kargatzeko.

ITZULTZEA:

2000. urteko aitorpenean itzulketa derrigorrez helbideratu behar da. Beraz, itzulketaren dirua zergadunaren kontuan ordainduko da.

B) Ondarearen gaineko Zerga

ORDAINTZEA:

Aitorpena aurkezten den unen berean ordainduko da zorraren zenbatekoa. Ordainketa ezin da zatikatu edo helbideratu.