![]() |
|
|
|
|
FROGAGIRIAK |
|
|
| Etekin, gastu, murrizpen, atxikipen eta konturako sarreren frogagiriak |
|
- Sindikatuari ordaindutako kuoten ziurtagiria, sindikatuko organo eskudunak luzatua. - Hauteskundeetan hautaturiko kargudun politikoek nahiz izendapen librekoek euren erakunde politikoari nahitaez egindako ekarpenen ziurtagiria, erakunde horietako organo eskudunak luzatua. - Lan harremanetik zuzenean sortutako auziengatik defentsa juridikorako ordaindu diren gastuen frogagiriak. - Langile aktibo minusbaliatuen kasuan lan etekinen hobaria kontuan har dadin, ziurtagiria aurkeztu beharko da Foru Aldundiaren Gizartekintza Departamentuak, Autonomia Erkidegoko organo eskudunak edo Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuak luzatua. Bertan, minusbaliotasun maila frogatuko da eta, hala badagokio, lantokira joateko edo lana betetzeko beste batzuen laguntza behar dela edo mugikortasun murriztua duela ere adieraziko da. Minusbaliotasun maila %65ekoa edo handiagoa dela frogatzeko, baliaezintasunaren aitorpen judiziala ere aurkeztu ahal izango da. - Kapital higikorraren etekin, gastu eta atxikipenen frogagiriak, kasuan kasuko entitateak luzatua. - Ondasun higiezinak errentan emateagatik izandako etekinen eta gastu kengarrien frogagiriak eta, hala badagokio, haiei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria (10-I eredua). - 2000. urteko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagirien kopia, errentan edo azpierrentan eman edo laga ez diren hiri ondasun higiezin guztiena, ohiko etxebizitza, garajeak eta eraiki gabeko lurzorua direnean izan ezik. - Konpentsazio erregimena aukeratzen bada etxebizitza 1999/01/01 baino lehen erosi edo birgaitu delako, 2000. urteko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren kopia eta ohiko etxebizitzari dagozkion interesen frogagiriak. - Atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako jarduera ekonomikoetan aritzen diren zergadunek izandako atxikipenen frogagiriak. - Gardentasun fiskaleko erregimenpean dauden sozietateek eta paradisu fiskaletan eratutako inbertsio kolektiboko erakundeek egotzitako errenten frogagiriak. - Ezkontideen arteko pentsio konpentsagarriak eta seme-alaben mantenurako urteko ordainketak, zergadunaren seme-alaben alde finkatutakoak izan ezik, ordaintzera behartzen duen erabaki judizialaren fotokopia, eta ordainketak benetan egin izanaren frogagiriak. - Pentsio planen sustatzaileek, pentsio fondoen entitate kudeatzaileek, edo borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateek luzaturiko ziurtagiria, partaide bakoitzak egindako ekarpenak eta sustatzaileek edo bazkide babesleek egotzitako zenbatekoak azalduko dituena. Ekarpenak pertsona minusbaliatuen alde egin badira, ahaidetasun harremana eta minusbaliotasun maila frogatu beharko dira. - Ondare irabazi eta galeren frogagiriak, besteak beste, eskuratze eta eskualdatze balioak, eskuratze eta eskualdatze datak eta, hala bada, jasandako atxikipenak adieraziko dituztenak.
|
| Kuotako kenkarien frogagiriak |
|
- Zergadunaren seme-alaben alde finkatutako urteko mantenua ordaintzera behartzen duen erabaki judizialaren fotokopia, eta ordainketak benetan egin izanaren frogagiriak. - Zergadunak diru-trukerik gabe hartu baditu etxean adingabeko pertsonak, tutoretza eratzen duen erabaki judiziala aurkeztuko da. Bestela, 2000. urtean diru-trukerik gabe pertsonak etxean hartu izanaren ziurtagiria aurkeztuko da, Foru Aldundiko Gizartekintza Departamentuak luzatua. - Kuotan kenkarirako eskubidea duten aurreko ahaideen erroldaketa eta sarreren ziurtagiria. Pentsiorik jasotzen ez badute, pentsioduna ez dela frogatzen duen ziurtagiria, INSSak luzatua. - Baliaezintasun kenkariak kontuan har daitezen, minusbaliotasun maila frogatu beharko da Foru Aldundiko Gizartekintza Departamentuak, Autonomia Erkidegoko organo eskudunak edo Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuak luzatutako ziurtagiriarekin. Zergadunarekin bizi diren 65 urteko edo hortik gorako pertsona ezinduengatik bizikidetasun agiria eta sarreren frogagiria ere aurkeztuko dira. 65 urtetik gorako pertsonek pentsiorik jasotzen ez badute, pentsiodunak ez direla frogatu beharko da Gizarte Zerbitzuetako Institutu Nazionalak luzatutako ziurtagiria aurkeztuz. Minusbaliotasun maila %65ekoa edo handiagoa dela frogatzeko, baliaezintasunaren aitorpen judiziala ere aurkeztu ahal izango da. - Errentamendu edo azpierrentamendu kontratuaren kopia, eta alokairu gisa egindako ordainketen frogagiriak. - Etxebizitzan inbertitzeagatik egin beharreko kenkariaren ziurtagiriak:
- Jarduera ekonomikoak sustatzeko: inbertsioari dagozkion fakturak, Sozietateen gaineko Zergaren foru arauan eskatzen den dokumentazioa, 10. Eranskina eta, hala badagokio, langileak diharduen entitatean edo sozietate taldeko beste edozeinetan parte hartzen duela frogatzen duen agiria, entitate horretan edo taldeko beste edozeinetan akzio edo partaidetzak erosi edo harpidetzeko ordaindu dituen diru kopuruak ere jasoko dituena. - Zergaren foru arauak 80. artikuluan dioenaren arabera, dohaintzengatik kenkaridunak diren ekarpenen frogagiriak. - Bestelako frogagiriak.
|
|
OHARRA: frogatu behar diren gastu edota kenkariak ez dira behin-behineko likidazioan kontuan hartuko aitorpena aurkezteko unean dagozkien frogagiriak eransten ez badira.
|