Aitorpenak

Modalitate honen bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak aurkez daitezke bakar-bakarrik. Ez du balio, beraz, Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko.

 

Non aurkeztu


Errentaren aitorpen mekanizatua aurkezteko, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik MARTXOAREN 26TIK AURRERA ETA EKAINAREN 20A IRITSI BAINO LEHEN. Bi modutara egin daiteke hori:

  • Telefonoz, 943 311 888 zenbakian.
  • Internet bidez, hemen sakatuz.

ordua eskatu beharko du aurrez 943 311 888 telefonoan. Hauxe aukeratuko du orduan:

  • Errenta mekanizatuko bulegoa.
  • Aitorpena aurkezteko eguna eta ordua.

Zein bulego dagokion Gipuzkoan eratu diren Errenta Mekanizatuko hamaika Bulegoen artean aukeratuko da. Aukeratzeko irizpidea zergaduna bizi den herriarena da, ondoko taularen arabera.

Bulegoa

Udalerria

Helbidea

Zergaduna bizi den herria

1

Azpeitia

Jose Artetxe kalea, 3

Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil, Zestoa, Zumaia.

2

Beasain

Urbialde kalea, 1

Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gainza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga.

3

Bergara

Mintegi kalea, 5

Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate-Mondragón, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Oñati.

4

Eibar

Arragueta kalea, 2

Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze-Placencia de las Armas.

5

Hernani

Latxunbe Berri kalea, 8-9

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta.

6

Irun

Geltoki kalea, 5-7

Hondarribia, Irun.

7

Errenteria

Madalena kalea, 3

Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria.

8

Tolosa

San Frantzisko kalea, 45

Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Legorreta, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil.

9

Donostia

Antso Jakituna hiribidea, 9

Aia, Getaria, Orio, Usurbil, Zarautz, Amara (Donostia).

10

Donostia

Sekundino Esnaola kalea, 10-12

Donostia: Altza, Egia, Gros, Intxaurrondo

11

Donostia

Okendo kalea, 20

Donostia: Antigua, Aiete, Erdialdea, Donostiako gainerakoa

 

Nortzuek aurkeztu dezaketen errenta mekanizatuko aitorpena

Aitorpen mekanizatuko modalitatera bildu ahal izango dira edozein motatako errenten sarrerak izan dituzten zergadunak. Halere, ondoko salbuespenak daude:

  • Jarduera ekonomikoen etekina zuzeneko zenbatespen metodo arruntaren bitartez zehazten duten zergadunak. Era berean, ezin izango dira aitorpeneko modalitate mekanizatura bildu jarduera ekonomikoen etekina zuzeneko zenbatespen erraztuaren metodoaren bidez zehaztu eta Errenta Zergaren Foru Arauak 78. artikuluan inbertsioengatik eta bestelako jarduerengatik jasotako kenkarietara biltzen diren zergadunak.

  • Errenta egozpenak lortzen dituzten zergadunak (gardentasun fiskala eta paradisu fiskaletako inbertsio kolektiboa).

  • Eskualdaketen ondorioz ondare irabazi edo galerak izan dituzten zergadunak, zergaldian egindako eskualdaketen zenbateko osoa 5 milioi pezetatik gorakoa denean.

  • Zergaldiaren barruan bost ondare eskualdaketa baino gehiago egiten dituzten zergadunak.
Prozedura

  • Errenta Mekanizatuko Bulegoetan autolikidazioa egiten lagunduko zaio zergadunari.

  • Zergadunaren arreta zerbitzua hobetu egin da: teknikari gehiago, baliabide informatiko gehiago, arreta pertsonalizatua. Horrek berekin dakar itxaroteko denbora murriztea, gardentasuna handiagoa izatea eta, azken batean, zerbitzu hobea eskaintzea Gipuzkoako zergadunei.

  • Errenta mekanizatuko eredu/inprimakia desagertu egin da. Bulegora joatean, hauxe baino ez da eraman beharko:

    • Sarreren, gastuen, murrizpenen, kenkarien,... frogagiriak.

    • Kontu korrontearen zenbakia (bezeroaren kontu kodearen 20 digituak) autolikidazioaren emaitza helbideratzeko.

  • Enpresari eta profesionalek behar bezala beteta eraman behar dituzte Bulegora estankoetan erosiko diren ondoko eranskinak:

    • Jardueraren etekinari buruzko eranskina. Erabili den zenbatespen eregimenaren arabera, hauetako bat izango da:

      * 5. eranskina – Zeinu, indize eta modulu bidezko zenbatespen objektiboa.
      * 6. eranskina – Zuzeneko zenbatespen erraztua.

    • Ondare aitorpena egiteko 7. eranskina. Hau ez da aurkeztu beharko Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena aurkezten denean edo jarduera ekonomikoa 2000. urtean hasi denean.

  • Beste pertsona bat baimendu nahi bada autolikidazioa zergadunaren ordez aurkez dezan, derrigorrezkoa da baimendutako pertsonak baimena erakustea eta bien NA aurkeztea. Baimenaren eredu gisa baliagarria da ondoko dokumentua inprimatuz lortzen dena:


autorizacion.doc

Autolikidazioaren emaitza

 

ORDAINTZEA:

Helbideratzea derrigorrezkoa denez, zerga zorraren zenbateko osoa zergadunak aukeratzen duen kontuan kargatuko da.

Ordainketa bi modutara egin daiteke, zatika edo zatitu gabe:

  • Zergadunak ez badu ordainketa zatikatzen, 2001eko ekainaren 25ean kargatuko zaio zorra bere kontuan.
  • Zergadunak ordainketa zatikatzea aukeratzen badu, bi kargu egingo zaizkio:
    • Lehena, zorraren %60a, 2001eko ekainaren 25ean.
    • Bigarrena, %40a, 2001eko azaroaren 10ean.

ITZULTZEA:

Helbideratzea derrigorrezkoa denez, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan ordainduko zaio. Autolikidazioa aurkeztu eta hurrengo lau egunen barruan itzuliko da dirua.