|
1) Izaera orokorrez, Zergari atxikita dauden errentak (etekinak, errenta
egotziak edo ondare irabazi eta galerak) lortu dituzten zergadunek aurkeztu
behar dute aitorpena.
Hala
ere, zergadunek ez dute aitorpena egin beharrik izango lortu dituzten
errenten iturriak ondoko hauek bakarrik direnean:
a) Lan
etekinak, urtean 3.000.000 pezeta gordineko muga gainditzen ez bada
banakako tributazioan. Baterako tributazioan, muga hori etekin mota
hau lortzen duen zergadun bakoitzarentzat aplikatuko da.
b) Kapital
higiezinaren eta higikorraren etekinak eta ondare irabaziak, baldin
eta, batera hartuta, urtean 250.000 pezeta gordinak gainditzen ez badira
.
2)
Aurreko apartatuko a) letran xedatutakoa xedatuta ere, zergadunek banaka
jasotzen dituzten urteko lan etekinak 1.200.000 eta 3.000.000 pezeta bitartekoak
badira, aitorpena aurkeztu beharko dute hurrengo egoera hauetako batean
daudenean:
a) Zergaldiaren
barruan ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik lan etekinak
jaso dituztenean edo, ordaintzaile beregandik jaso arren, honek atxikipena
egiteko garaian etekinak metatu ez dituenean kontzeptu berdinen edo
desberdinen ondorioz ordainduak izateagatik, eta, orobat, zergaldiaren
barruan lan kontratu bat baino gehiago edo harreman laboral, administratibo
edo antzeko bat baino gehiago izenpetu dutenean.
b) Kontratu
edo lan harreman batean aurreikusitako epea behin amaiturik, enplegu
emaile berberarentzat lanean jarraitu dutenean edo zergaldiaren barruan
berriro lanean hasi direnean, eta halaber, beren lan kontratua edo harreman
laboral, administratibo edo beste edozein motatakoa luzatu dutenean.
c) Epaileen
erabakiz, ezkontidearengandik pentsio konpentsagarriak jaso edo gurasoenak
ez diren urteko mantenurako ordainketak eskuratu dituztenean.
d) Lana
dela-eta jasan diren atxikipenak edo konturako sarrerak foru erakundeek
onartu ez duten araudi baten arabera kalkulatu direnean edo Euskal Herriko
Foru Aldundiren bati ordaindu ez zaizkionean.
e) Ordainsariak
peonadaka edo egunsarika jaso dituztenean.
f) Arrantzuntzietako
langileen kasuan, jaso dituzten ordainsariak, osorik edo zati batean,
lortutako arrantzaren balioaren partaidetza bat direnean.
g) Emaitzen
edo antzeko parametroen arabera ordainsari aldakorrak jaso dituztenean,
beti ere ordainsari horiek atxikipen portzentajea edo konturako sarrera
kalkulatzeko kontuan hartu direnak baino handiagoak badira.
h) Salbuespen,
hobari, murrizketa, kenkari edo beste edozein zerga onuraz gozatzeko
ezarrita dauden baldintza, epe edo zirkunstantzietako bat betetzen ez
dutenean, baldin eta horrek berekin badakar Zerga Administrazioari zirkunstantzia
horren berri ematea edo erregularizazio edo dirusarreraren bat egin
behar izatea.
2)
apartatu honetako a)tik g)ra arteko letretan azaldutako arrazoietako batengatik
aitortzera behartuta dauden zergadunek aitorpen orokorra edo aukerako
likidazioa aurkeztu ahal izango dute.
3)
Zerga hau dela-eta atxiki edo kontura sartu diren zenbatekoak berreskuratu
nahi dituzten zergadunek aitorpena aurkez dezakete, horretara beharturik
egon gabe, itzulketa egitea bidezkoa denean.
|