Tributazio era berria


2000. urterako aitortzeko obligazioan aldaketa bat sartu da, beste tributazio era dakerrena. Helburua zera da: aitortzeko obligazioa sortzen duen kopurutik beherako lan errentak jasotzen dituzten zergadunak ez gelditzea diskriminatuta aitorpena aurkeztera behartuta daudenean errenta horiek ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik jasotzeagatik edo lan errentekin zer ikusia duten bestelako kasuetan egoteagatik.

Ondorio horietarako, ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko, atxikipenen taula zergaldian lortzen diren lan errenta guztiei aplikatuko zaie, salbuetsiak sartu gabe, eta emaitzari jasan diren atxikipenak eta konturako sarrerak kenduko zaizkio. Bestelako sarrerak ez dira inoiz kontuan izango eta ezingo da inolaz ere hobari, murrizpen, kenkari edo zerga onurarik egin.

Aitorpen hori egitea hautazkoa da beti eta, beraz, horretarako bide ematen duten kasuetan sartzen den zergadunak bi aukera izango ditu: aitorpena zergaren arau orokorrei jarraiki egitea edo, bestela, sistema honen arabera aurkeztea aitorpena, hau da, lan etekinak bakarrik kontuan hartuz.

Nork duen aukera


Zergadunak jaso dituen lan etekin gordinak 1.200.000 pezetatik gorakoak eta 3.000.000 pezetatik beherakoak direnean, eta aitorpena aurkeztera behartuta badago lan etekinak jasotzen dituelako (ordaintzaile bat baino gehiago, lan kontratu bat baino gehiago, ezkontidearen pentsio konpentsagarriak, etab.) bi modutara ordain dezake zerga:

1) PFEZren xedapen orokorrei jarraiki, edo bestela
2) lanaren etekin gordinak bakarrik kontuan hartuz.

Nork ez duen aukerarik


Besteak beste, honako zergadun hauek ezin dira aurreko apartatuan aipatu den aukeraz baliatu:

  • 3.000.000 pezetatik gorako lan etekin gordinak jaso dituztenak.
  • Kapitalaren etekinengatik eta ondare irabaziengatik 250.000 pezeta gordin baino gehiago lortu dituztenak.
  • Jarduera ekonomikoen etekinak lortu dituztenak.
Zerga ordaintzea lanaren etekinak bakarrik kontuan hartuz


Honela jokatuko da:

1na. Lan etekinetarako ezarritako atxikipen taulak mota honetako etekinen zenbateko osoari aplikatuko zaizkio, beti ere salbuesten dituen etekinak sartu gabe. Ondorio horietarako, zergaren sortzapen egunean indarrean dauden ondoko erregelak aplikatuko dira, hau da, atxikipenari lotutako etekinen zenbatekoa kalkulatzekoak eta atxikipen taulak finkatu eta aplikatzekoak.

Zergaduna aktiboan dagoen langile minusbaliatua bada eta, Errenta Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauaren 19. artikuluaren arabera, lanaren hobaria gehitzeko eskubidea badu, lehen-lehenik atxikipenen taula orokorra aplikatuko du. Horrela lortutako atxikipen portzentajeari behar diren puntuak kenduko zaizkio, taula orokorraren ondoren ageri den minusbaliatuen taula behin aplikatuta.

Taula Orokorra
Urteko etekina
Seme-alaben eta beste ondorengoen kopurua (%)
Pezetak gutxienez
Pezetak gehienez
0
1
2
3
4
5
³6
0
1.300.000
0
0
0
0
0
0
0
1.300.001
1.371.000
1
0
0
0
0
0
0
1.371.001
1.451.000
2
0
0
0
0
0
0
1.451.001
1.541.000
3
1
0
0
0
0
0
1.541.001
1.643.000
4
2
0
0
0
0
0
1.643.001
1.747.000
5
3
2
0
0
0
0
1.747.001
1.825.000
6
4
3
1
0
0
0
1.825.001
1.911.000
7
6
4
2
0
0
0
1.911.001
2.022.000
8
7
5
3
1
0
0
2.022.001
2.110.000
9
8
6
4
2
0
0
2.110.001
2.247.000
10
9
7
6
4
2
0
2.247.001
2.354.000
11
10
9
7
5
3
0
2.354.001
2.499.000
12
11
10
8
6
5
0
2.499.001
2.808.000
13
12
11
9
8
6
0
2.808.001
3.145.000
14
13
12
11
9
8
1


Minusbaliatuen taula
(Taula orokorraren gaineko murrizpena)
Urteko etekina
Gehitutako hobaria (%)
Pezetak gutxienez
Pezetak gehienez
M2 - 8/1998 FAren
19.3 a) art.
M3 - 8/1998 FAren
19.3 b) art.
0
2.247.000
8
10
2.247.001
2.354.000
7
9
2.354.001
2.499.000
6
8
2.499.001
3.145.000
5
7

 

2na. Aurrekoan ezarritakoa aplikatu ondoren ateratzen den kopuruari lan etekinei egindako atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa gutxituko zaio. Tributatzeko prozedura hau erabiliz gero, ez da inoiz itzulketarik egingo.

3na. Gastu kengarriak, hobariak, murrizpenak, kenkariak, baterako tributazioaren erregelak edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian jasota dauden bestelako onurak ez dira ezein kasutan aplikatuko.

 

Adibidea


Demagun ezkongabe dagoen eta seme-alabarik ez duen zergadun batek bi lan etekin izan dituela 2000. urtean, biak ere, bi kontratutatik etorriak. Aitorpenari begira, honako datu fiskal hauek bakarrik dira garrantzizkoak:

1. kontratua
2. kontratua
Etekin osoa
1.500.000
1.400.000
Gizarte Segurantza
100.000
50.000
Jasandako atxikipena
55.000
28.000

Zerga ordaintzean, bi aukera izango ditu zergadunak.

1. aukera) Era orokorraren arabera tributatzea

Laburki, honela likidatuko litzateke Zerga:

Lanaren etekin osoa
2.900.000
(1.500.000 + 1.400.000)
Gizarte Segurantzaren gastua
-150.000
Diferentzia
2.750.000
Lanaren hobaria
-350.000
Lanaren etekin garbia
2.400.000
Oinarri likidagarri orokorra
2.400.000
Kuota osoa
417.715
Kenkariak
0
Atxikipenak
-83.000
Kuota diferentziala
334.175



2. aukera) Errenta Zergari buruzko F. Arauaren 95.3 artikuluaren arabera tributatzea

Etekin osoen batura
2.900.000
Atxikipen portzentajea (taula orokorraren azken ilara eta ondorengo ahaideen 0 zutabea)
%14

Kuota (2.900.000 x %14)

406.000
Atxikipenen batura
83.000
Kuota diferentziala
323.000


Zergadunak 2. aukera egiten badu zerga gutxiago ordaintzea dakarrelako (11.175 pezetako aldea), ordaindu behar duen kopurua (323.000 pezeta) kontabilitate agirian jasoko du. Kontabilitate agirian zorraren ordainketa zatika dezake.