Aitorpenak

Modalitate honek bi zergak aitortzeko balio du:
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
  • Ondarearen gaineko Zerga.
Prozedura


Aurkezpenerako aukeratu den tokian entregatuko da eredua, behar bezala bete ondoren. Sarreren, gastuen, murrizpenen, kenkarien eta abarren frogagiriak erantsiko dira.

109 eredua
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
714 eredua
Ondarearen gaineko Zerga

 

Non erosi eredu hauek:

  • Gipuzkoako estankoetan.
  • Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua 2, Donostia)..

 

Non aurkeztu

 

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Autolikidazioaren emaitza

Non aurkeztu

Ordaintzea

* Finantza entitateetan

Itzultzea

* Finantza entitateetan

* Zerga bulegoetan

* Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua 2, Donostia)


Ondarearen gaineko Zerga

Autolikidazioaren emaitza

Non aurkeztu

Ordaintzea

* Finantza entitateetan

Negatiboa

* Finantza entitateetan

* Zerga bulegoetan

* Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua 2, Donostia)


Autolikidazioaren emaitza


A) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

ORDAINTZEA:

Aitorpena aurkezten den unen berean ordainduko da zorraren zenbatekoa.

Ordainketa bi modutara egin daiteke, zatika edo zatitu gabe:

  • Zergadunak ez badu ordainketa zatikatzen, zorraren zenbateko osoa ordainduko da.
  • Zergadunak zorraren ordainketa zatikatzea aukeratzen badu, bi ordainketa egingo dira:
    • Lehena, zorraren %60a, aitorpena aurkezten den unen berean.
    • Bigarrena, zorraren %40a, 2001eko azaroaren 10a baino lehen 102 eredua erabiliz. Bigarren ordainketa hau helbideratu ere egin daiteke. Horretarako, 109 ereduaren Kontabilitate Agirian bezeroaren kontu kodearen 20 digituak jarriko dira zorraren %40 kontu horretan kargatzeko.

ITZULTZEA:

109 ereduaren Kontabilite Agirian bi aukera hauek ageri dira:

  • Itzulketa ez helbideratzea, eta orduan taloi nominatibo bat bidaliko da zergadunaren helbidera.
  • Itzulketa helbideratzea. Horretarako, beharrezkoa da itzulketa jasotzeko aukeratu den kontu korrontearen 20 digituak adieraztea.

 

B) Ondarearen gaineko Zerga

ORDAINTZEA:

Aitorpena aurkezten den unen berean ordainduko da zorraren zenbatekoa. Ordainketa ezin da zatikatu edo helbideratu.