|
Jarraian aurkezten diren programak baliagarriak dira, PC-ra jaitsi ondoren,
errenta eta ondarearen aitorpen arruntak euskarri magnetikoan edo disketean
aurkezteko. Iazko kanpainan bezala, ez da beharrezkoa estankoetan salgai
dauden diskete ofizialak erostea.
Hona hemen
aitorpena aurkezteko bete beharreko baldintzak:
- Aitorpena
3½-ko diskete batean grabatuta aurkeztuko da, bi aldetako eta dentsitate
handiko diskete batean (1.44 MB), MS-DOS sistema eragilea erabiliz.
- Aurkezpen
tokiak diskete ofiziala aurkezteko ezarritako berberak izango dira:
- Ordaintzeko
aitorpenak: banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibetan.
- Itzultzeko
aitorpenak eta aitorpen negatiboak: banku, aurrezki kutxa eta kreditu
kooperatibetan, zerga bulegoetan eta Zergaren Bulego Kudeatzailean.
- Disketea
eta aitorpenaren frogagiriak behar bezala identifikaturiko DINA4
neurriko kartazal poltsa batean aurkeztu behar dira. Aitorpenen
aurkezpena erraztearren, nahikoa izango da kartazal estandar bat erabiltzea,
errenta eta ondarearen aitorpenak aurkezteko erabiltzen diren kartazalen
tamaina berekoa, baina txuri kolorekoa. Estanku, paperdenda eta liburutegietan
eros daiteke.
Hala disketean
nola kartazalean honako datu hauek adieraziko dira: ekitaldia, zerga,
ereduaren zenbakia (109 edo 714), eta aitortzailearen NA, deiturak eta
izena. Identifikazio etiketak errenta eta ondarearen programa ofizialetatik
inprima daitezke, paper arrunta erabiliz, eta horiek moztu ondoren, aitorpena
aurkezteko erabilitako kartazal eta disketean itsasiko dira.
Programen
instalazioa
Egin klik instalatu nahi duzun ereduaren irudian, eta gero hau aukeratu:
- Gorde
honela: fitxeroa disko gogorrean gorde behar duzu eta artxiboa
exekutatu aukeratutako ereduaren programa instalatzeko.
- Ireki
edo Exekutatu: aukeratutako ereduaren programa automatikoki hasiko
da instalatzen.
Informazio
gehiago nahi baduzu ereduak jaitsi eta instalatzeko, egin klik hemen.
|