2000ko ekitaldiko errenta aitorpenari begira, aurten lehenengo aldiz zenbait zergadunek likidazio proposamen bat jasoko dute postaz. Foru Ogasunak prestatua da, igorpenaren egunean eskura duen zerga informazioan oinarrituta.

 
Nork jasoko du likidazio proposamena?


Baldintza jakin batzuk betetzen dituzten zergadunei iritsiko zaie. Hauek dira aipagarrienak:

  • Aurreko urteetako errenta aitorpena modalitate mekanizatuan egitea.
  • Likidazioaren emaitza itzultzekoa izatea.
  • Tributazioa konplexutasun handikoa ez izatea: batik bat lan etekinak, kontu korronteetako interesak eta ondorengo ahaideen kenkaria.
 
Prozedura


Zergadun horiek modalitate mekanizatuan aurkeztuko dute aitorpena, iaz bezala. Horretarako, hitzordua eskatu behar dute aldez aurretik.

  • Administrazioak bidalitako proposamena ongi iritziz gero, proposamena Errenta Mekanizatuko Bulegora eramatea aski izango da.
  • Likidazio proposamenarekin ados egon ezean, dela bertan aipatzen ez diren errentak izan direlako edo beste gastu edo kenkarietarako eskubidea dutelako, Bulegoan horien frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.
 
Abantailak

Aitorpen mekanizatuaren abantailez gain (inprimakirik ez, Administrazioko teknikarien laguntza eta, helbideratuz gero, diruaren itzulketa azkarra), ezin ahaztu daitezke prozedura berri honek dakartzanak, hala nola, autolikidazioaren emaitza aurrez ezagutzea eta aitorpena azkar tramitatzea.