| Aitorpenak |
Modalitate honek
bi zergak aitortzeko balio du:
- Pertsona
Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
- Ondarearen
gaineko Zerga.
|
| Non
aurkeztu |
|
Zergadunak
aitorpenak transmititzeko baimenduta dauden pertsona edo entitateengana
jo behar du. Gipuzkoako Foru Ogasunak balidatutako aplikazio informatikoa
erabiltzen dute horiek.
Honako
hauek dira aitorpenak transmititu ditzaketen pertsona edo entitate baimenduak:
Profesional
tributarioari buruz informazio gehiago lortzeko, deitu 943 483 079 telefonora.
|
| Prozedura |
|
1)
Profesional tributarioak aplikazio informatiko bat erabiliz lortuko du
zergadunaren autolikidazioa. Horretarako, zergadunak honako agiriok
eman beharko dizkio:
- Sarreren,
gastuen, murrizpenen, kenkarien eta abarren frogagiriak.
- Kontu
korrontearen zenbakia (bezeroaren kontu kodearen 20 digituak) autolikidazioaren
emaitza helbideratzeko.
2)
Zergadunaren adostasuna jaso eta gero, profesionalak bide telematikoz
igorriko dio aitorpena Gipuzkoako Foru Ogasunari.
3)
Egun batzuk igaro ondoren, profesionalak Foru Ogasunean entregatuko ditu
aitorpenaren frogagiriak.
|
| Autolikidazioaren
emaitza |
|
A)
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
ORDAINTZEA:
Helbideratzea
derrigorrezkoa denez, zerga zorraren zenbateko osoa zergadunak aukeratutako
kontuan kargatuko da.
Ordainketa
bi modutara egin daiteke, zatika edo zatitu gabe:
- Zergadunak
ez badu ordainketa zatikatzen, 2001eko ekainaren 25ean kargatuko
zaio zorra bere kontuan.
- Zergadunak
zorraren ordainketa zatikatzea aukeratzen badu, bi kargu egingo
zaizkio:
-
Lehena, zorraren %60a, 2001eko ekainaren 25ean.
-
Bigarrena, %40a, 2001eko azaroaren 10ean.
ITZULTZEA:
Helbideratzea
derrigorrezkoa denez, itzulketaren zenbatekoa zergadunaren kontuan ordanduko
zaio. Tramite hau oso epe laburrean egingo da. Datu aipagarri modura,
esan daiteke iazko kanpainan itzulketen %90 profesional tributarioak
frogagiriak aurkeztu ondorengo 7 egunak igaro baino lehen egin zirela.
B)
Ondarearen gaineko Zerga
ORDAINTZEA:
Helbideratzea
derrigorrezkoa denez, zerga zorraren zenbateko osoa 2001eko ekainaren
25ean kargatuko da zergadunak aukeratutako kontuan.
|