|
|
| Aitorpenak |
Bi zerga aitor daitezke modalitate honen bidez:
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
- Ondarearen gaineko Zerga.
|
| Prozedura |
Aurkezpenerako aukeratu den tokian entregatuko da disketea,
behar bezala bete ondoren. Sarreren, gastuen, murrizpenen, kenkarien
eta abarren frogagiriak
erantsiko dira.
Non erosi programak:
- Gipuzkoako estankoetan
edo Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua 2, Donostia).
- Hurrengo orrian ere eskura daitezke: sakatu hemen.
|
| Non aurkeztu |
|
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
|
|
Autolikidazioaren emaitza
|
Non aurkeztu
|
|
Ordaintzea
|
* Finantza entitateetan
|
|
Itzultzea
|
* Finantza entitateetan
* Zerga bulegoetan
* Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua
2, Donostia)
|
|
Ondarearen gaineko Zerga
|
|
Autolikidazioaren emaitza
|
Non aurkeztu
|
|
Ordaintzea
|
* Finantza entitateetan
|
|
Negatiboa
|
* Finantza entitateetan
* Zerga bulegoetan
* Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua
2, Donostia)
|
|
| Autolikidazioaren emaitza |
|
A) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga
ORDAINTZEA:
Aitorpena aurkezten den une berean ordainduko
da zorraren zenbatekoa.
Ordainketa bi modutara egin daiteke, zatika
edo zatitu gabe:
- Zergadunak ez badu ordainketa zatikatzen,
zorraren zenbateko osoa ordainduko da.
- Zergadunak zorraren ordainketa zatikatzea
aukeratzen badu, bi ordainketa egingo dira:
- Lehena, zorraren %60a, aitorpena aurkezten den
une berean.
- %40ko bigarren ordainketa, kontu batean helbideratuz
egingo da. Horretarako helbideratu nahi den kontuaren
20 digituak emango dira.
ITZULTZEA:
Itzulketa derrigorrez helbideratu
behar da. Beraz, itzulketaren dirua zergadunaren kontuan
ordainduko da.
B) Ondarearen gaineko Zerga
ORDAINTZEA:
Aitorpena aurkezten den unen berean ordainduko
da zorraren zenbatekoa. Ordainketa ezin da zatikatu edo
helbideratu.
|
|
|