|
|
Gutxi barru errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina hasiko da
berriz ere. 2003ko zerga ekitaldiari dagokiona 2004ko apirilaren 26an abiatuko da,
nahiz eta zergadun batzuek, hain zuzen ere, errenta zergaren likidazio proposamena
postaz jasotzen dutenek, astebete lehenago onartu ahal izango duten, dela
telefonoz dela internet bidez.
Aurreko urteetan bezala, errenta eta ondarearen urteko
aitorpenak aurkeztea errazagoa izan dadin, Gipuzkoako Foru Ogasunak eduki
informatibo eta telematikoak biltzen dituen webgune bat argitaratzen du
Interneten, Gipuzkoako zergadun eta profesional tributarioei zuzendua.
Ohiko apartatuez gain (araudia, programak, eskuliburuak,
etab...), nabarmentzekoa da kanpainan zehar honako zerbitzu telematikoak
eskaintzen direla:
Azkenik, azpimarratu behar da zergadunak lehen aldiz sartu ahal
izango direla Foru Ogasunak haiei buruz duen zerga informazioan. Era horretan,
errenta aitorpena aurkezteko obligazioa betetzen laguntzen dugu, aitorpenean sartu
behar den informazioa eskura jartzen dugulako: errentak, atxikipenak, gastuak, eta
abar. Hori bai; informazio hori jasotzeko, zergadunak webgunean identifikatu
beharko du bere burua gure bulegoetan aldez aurretik emango zaion pasahitza sartuz.
| |
Donostia, 2004ko martxoaren 10a
Juan José Mujika Aginagalde
Fiskalitaterako eta Finantzetarako foru diputatua
|
|