|
|
ONDAREAREN GAINEKO ZERGA
|
Ondasun eta eskubideak
- Zorrak
----------------------------
Oinarri ezargarria
|
|
Oinarri ezargarria
- Murrizpena (187.680,00 €)
---------------------------------
Oinarri likidagarria
|
|
Oinarri likidagarria x tarifa = Kuota osoa
|
|
Kuota osoa
- Soberakina (kuota osoaren muga)
------------------------------------------
Doitutako kuota osoa
|
|
Doitutako kuota osoa
- Kenkaria atzerrian ordaindutako zergengatik
- Kuotaren hobaria Ceuta eta Melillan
-----------------------------------------------------
- Kuota diferentziala
|
Zein dago ondarea aitortzera behartuta?
|
- Obligazio pertsonalagatik -> Lurralde espainiarrean
egoitza duten pertsona fisikoak, honako baldintzak betetzen dituztenean:
- Ohiko egoitza Gipuzkoan izatea.
- Oinarri ezargarria 187.680,00 eurotik gorakoa izatea (Zergari
buruzko arauei jarraiki kalkulatuta) edo, hori gertatzen ez
denean, haien ondasun edo eskubideen balioa, Zergaren arauen
arabera kalkulatua hau ere, 650.760,00 eurotik gorakoa izatea.
Kontuan hartu behar da ondare garbi osoagatik ordaindu behar
dela zerga, ondasunak non dauden kokatuta edo eskubideak non
erabili daitezkeen kontuan hartu gabe.
Gipuzkoan egoiliarra denak beste herrialde
batera aldatzen badu bere egoitza, aukera izango du Gipuzkoan
obligazio pertsonalagatik tributatzen jarraitzeko, lurralde
espainiarrean dituen ondasun eta eskubide guztiak Gipuzkoan
kokatuta daudenean edo, bestela, horiek lurralde horretan eta
Euskal Autonomia Erkidegoko beste batean edo batzuetan kokatuta
egonik, Gipuzkoan kokatutakoen balioa beste lurralde historikoetako
bakoitzean kokatutakoen balioa baino handiagoa denean. Aukera
hori obligazio pertsonalaren aitorpena lurralde espainiarrean
egoiliar izateari uzten dion lehen ekitaldian aurkeztuz egin
beharko da, eta erregimen komuneko lurraldean indarrean dagoen
legeria aplikatuko da.
- Obligazio errealagatik -> Lurralde
espainiarrean egoitzarik ez duten pertsona fisikoak, lurralde
espainiarrean ondasun eta eskubideak dauzkatenean, beti ere bi
baldintza hauek betetzen badira:
- Ondasun eta eskubide horiek Gipuzkoan kokatuta
egotea.
- Gipuzkoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste lurralde historiko
batean edo batzuetan kokatuta badaude, Gipuzkoan kokatutakoen
balioa beste lurralde historikoetan kokatuta daudenena baino
handiagoa izatea.
Zentzu horretan, ondasun eta eskubideak "lurralde
jakin batean kokatutzat" jotzen dira lurralde horretan
kokaturik daudenean, bertan gauzatu daitezkeenean edo bertan
bete behar direnean.
 |
| |
 |
| |
Zein da ondasun eta eskubideen titularra?
|
Ondare ondasun eta eskubideen titularra zein den zehazteko, kontuan
hartuko dira titularitate juridikoari buruz kasu bakoitzean aplikaziozkoak
diren arauak, bai eta zergadunek aurkeztu edo Administrazioak aurkitutako
frogak ere. Ezkontzako erregimen ekonomikoari buruzko xedapenetan
eta legeria zibilean jasotako arauak izango dira titularitate juridikoari
buruzko arau horiek.
Gertatzen bada ezkontzako erregimen ekonomikoa arautzen duten xedapenen
arabera ondasun edo eskubide bat bi ezkontideena dela, balioa erdibana
egotziko zaie, beste partaidetza kuota bat frogatzen ez den bitartean.
Ondasun edo eskubideen titularitatea behar bezala frogatzen ez bada,
Zerga Administrazioak erregistro fiskal batean edo izaera publikoko
beste batean titular gisa azaltzen dena hartu ahal izango du titulartzat.
Kargak, zorrak eta obligazioak aurreko arau eta irizpideei jarraiki
egotziko zaizkie zergadunei.
Nola baloratzen dira ondasunak, eskubideak
eta zorrak?
|
Ondasun higiezin hiritar edo landatarrak
Hiru balio hauetatik handiena izango da ondare balioa:
- Balio katastrala.
- Administrazioak beste zerga batzuen ondorioetarako egiaztatutako
balioa.
- Prezioa, kontraprestazioa edo eskurapen balioa.
Salbuetsita daude:
- Ondasun higiezin hiritarrak, 61.302,00 euroraino.
- Zergadunaren ohiko etxebizitza, 156.325,00 euroraino.
Eraikitzen ari diren ondasun higiezinak
Zergadunak eraikuntza horretan urte bakoitzeko abenduaren 31ra
arte inbertitu dituen zenbatekoak eta orubearen ondare balioa hartuko
dira ondare baliotzat.
Jabetza horizontala egonez gero, orubearen balioan duen zati proportzionala
tituluan finkaturiko portzentajearen arabera zehaztuko da.
Jabetza anitzeko kontratuen edo antzekoen indarrez eskuratutako
ondasun higiezinen gaineko eskubideak
- Ondasun higiezinaren titularitate partziala
badakarte -> Ondasun higiezin hiritar edo landatarren apartatuko
arauei jarraiki baloratuko dira.
- Ondasun higiezinaren titularitate partzialik
ez badakarte -> Egiaztagirien edo bestelako titulu ordezkagarrien
eskurapen prezioaren arabera baloratuko dira. Abenduaren 15eko
42/1998 Legeak, erabilera turistikoko ondasun higiezinak txandaka
aprobetxatzeko eskubideei eta zerga arauei buruzkoak, jasotzen
dituen eskubideak modu berean baloratuko dira, haien izaera edozein
dela ere.
1985eko maiatzaren 9a baino lehen egindako kontratuen indarrez errentan
emandako ondasun higiezinak
Sortutako errenta 100eko 4an kapitalizatzetik ateratzen
denaren arabera baloratuko dira, beti ere hala kalkulatutako balioa
ondasun higiezinak baloratzeko arauetatik aterako litzatekeena baino
txikiagoa bada.
Jarduera enpresarial eta profesionalak
- Merkataritza Kodeari egokitutako kontabilitatea
eramaten denean -> Pertsona fisikoen ondasun eta eskubideak,
enpresa edo lanbide jarduerei loturik badaude, beren kontabilitatetik
ateratzen den balioaren arabera konputatuko dira, ondasunen aktiboaren
eta pasibo exijigarriaren arteko aldearen arabera alegia. Jarduera
ekonomikoari loturiko ondasun higiezinak badaude, bereizita baloratuko
dira aurreko puntuko arauen arabera, non eta ondasun horiek aktibo
zirkulatzailearen parte ez diren eta jarduera enpresarialen helburu
bakarra ondasun higiezinak eraikitzea edo sustatzea ez den.
- Merkataritza Kodeari egokitutako kontabilitatea
eramaten ez denean -> Kasu honetan, ondasun eta eskubideak
baloratzeko, Ondarearen gaineko Zergaren gainerako arauak erabiliko
dira.
Kontu korronte edo aurrezki kontuen gordailuak, agerian edo
epeka
Balio hauetatik handiena kontuan hartuz konputatuko dira:
- Urte bakoitzeko abenduaren 31n duten saldoa.
- Urteko laugarren hiruhilekoan duten batez besteko
saldoa. Kalkulu hori egiteko, ondarean dauden ondasun eta eskubideak
eskuratzeko edo zorrak kitatu nahiz murrizteko ateratako fondoak
konputatu gabe utziko dira.
Kapital propioak hirugarrenei laga izana adierazten
duten baloreak, merkatu antolatuetan negoziatuak
Urteko laugarren hiruhilekoan izan duten batez
besteko negoziazio balioaren arabera konputatuko dira.
Kapital propioak hirugarrenei laga izana adierazten duten gainerako
baloreak
Merkatu antolatuetan negoziatzen ez diren balore
hauek beren nominalaren arabera konputatuko dira, amortizazio edo
itzulketa primak barne hartuz, hala badagokio.
Edozein motatako entitateen fondo propioetan parte hartzea adierazten
duten baloreak, merkatu antolatuetan negoziatuak
Urteko laugarren hiruhilekoan izan duten batez besteko negoziazio
balioaren arabera konputatuko dira.
Inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak eta partaidetzak
apartatu honetatik kanpo geratzen dira.
Edozein motatako entitateen fondoetan parte hartzea adierazten duten
gainerako baloreak
Balore hauek, merkatu antolatuetan negoziatzen
ez direnean, honela konputatuko dira:
- Entitatearen azken balantzea gainbegiratu eta
egiaztatu bada eta auditoretzaren txostena aldekoa izan bada,
balore hauek balantze horretatik ateratzen den balio teorikoaren
arabera konputatuko dira.
- Auditoretzarik egin ez bada edo auditoretzaren
txostena aldekoa gertatu ez bada, ondoko balio hauetatik handiena
hartuko da kontuan:
- Balio nominala.
- Onartutako azken balantzearen balio teorikoa.
- Urte bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen itxitako hiru
ekitaldi sozialetako mozkinen batez bestekoa %20an kapitalizatzetik
ateratzen den balioa.
Inbertsio kolektiboko erakundeen kapital sozialean edo ondare fondoan
dauden akzio eta partaidetzak abenduaren 31ko likidazio balioaren
arabera konputatuko dira. Balantzean sartutako aktiboak berariazko
legerian jasotako arauei jarraiki baloratuko dira, eta hirugarrenekiko
obligazioak kenkaridunak izango dira.
Bazkide edo elkartekideek kooperatiben kapital sozialean dituzten
partaidetzak derrigorrezko edo borondatezko ekarpenen zenbateko
osoaren arabera baloratuko dira. Aipatu zenbateko osoa onartutako
azken balantzetik aterako da, eta hala badagokio, itzuli gabeko
galera sozialak kendu egingo dira.
Horretarako, entitateek ziurtagiriak banatu beharko dizkiete bazkide,
elkartekide edo partaideei, balorazioak bertan azalduz.
Bizi aseguruak eta aldi baterako edo biziarteko errentak
Bizi aseguruak urte bakoitzeko abenduaren 31n duten
erreskate balioaren arabera konputatuko dira.
Kapital bat dirutan edo ondasun higikor nahiz higiezinetan ematearen
ondorioz eratzen diren aldi baterako edo biziarteko errentak urte
bakoitzeko abenduaren 31n duten kapitalizazio balioaren arabera
konputatuko dira. Horretarako, Ondare Eskualdaketen eta Egintza
Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan pentsioak eratzeko ezarrita
dauden arau berberak aplikatuko dira.
Bitxiak, luxuzko larruak, ibilgailuak, urontziak eta aireontziak
Urte bakoitzeko abenduaren 31n merkatuan duten balioaren arabera
konputatuko dira.
Merkatuko balioa zehazteko, zergadunek ibilgailu
erabilien balorazio taulak erabili ahal izango dituzte. Taula
horiek Foru Aldundiak onartzen ditu Ondare Eskualdaketa eta Egintza
Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren eta Oinordetza eta Dohaintzen
gaineko Zergaren ondorioetarako. Urte bakoitzeko abenduaren 31n
indarrean daudenak hartuko dira.
Arte-gaiak eta zaharkinak
Urte bakoitzeko abenduaren 31n merkatuan duten
balioaren arabera konputatuko dira.
Eskubide errealak
Gozamenezko eta jabetza soileko eskubide errealak
Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko
Zergan emandako irizpideei jarraiki baloratuko dira.
Administrazio emakidak
Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko
Zergan emandako irizpideei jarraiki baloratuko dira.
Jabetza intelektual eta industrialetik eratorritako eskubideak
Zergadunak hirugarrenengandik eskuratu dituenean,
beren eskurapen balioaren arabera konputatuko dira.
Kontratuzko aukerak
Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen
gaineko Zergan ezarritakoari jarraiki baloratuko dira.
Eduki ekonomikoa duten gainerako ondasun eta eskubideak
Aurreko apartatuetan aipatu ez diren ondasun eta eskubideak urte
bakoitzeko abenduaren 31n merkatuan duten prezioaren arabera baloratuko
dira.
Zorrak
Urte bakoitzeko abenduaren 31n duten balio nominalaren
arabera baloratuko dira zorrak. Zergadunak bere gain hartu behar
dituenek baino ez dute kenkarirako eskubiderik emango, behar
bezala justifikatuta badaude beti ere.
Zenbateko abalatuak ez dira kenkaridunak izango, harik eta, zordun
nagusiaren aurkako eskubidea erabili ondoren, honek ordaindu ez
eta abal emailea zorra ordaintzera behartuta egon arte. Obligazio
solidarioaren kasuan, kopuru abalatuen kenkaria ezin izango da egin
abalistaren aurkako eskubidea gauzatu arte.
Ondasun bat erostean geroratzen den prezioa bermatzeko hipoteka
ere ez da kenkariduna izango. Kenkaria egin ahal izango da, halere,
prezio geroratuagatik edo zor bermatuagatik.
Salbuetsitako ondasun edo eskubideak erosteko hartutako zorrek ez
dute inoiz kenkarirako eskubiderik emango. Salbuespena partziala
bada, zorren zati proportzionala izango da kenkariduna, hala dagokionean.
Nola kalkulatzen da oinarri likidagarria?
|
Oinarri likidagarria kalkulatzeko, oinarri ezargarriari
187.680,00 euro kendu behar zaizkio minimo salbuetsi gisa. Zergadunek
zerga ordaintzeko obligazio erreala dutenean, minimo hori ez da
aplikatuko.
Oinarri ezargarria -187.680,00 euro = Oinarri
likidagarria
Nola kalkulatzen da kuota osoa?
|
Kuota osoa kalkulatzeko, ondoko eskala aplikatu behar zaio oinarri
likidagarriari:
|
Oinarri likidagarria (Gehienez,eurotan)
|
Kuota osoa (eurotan)
|
Oinarri likidagarriaren gainerakoa
(Gehienez, eurotan)
|
Tasa
(%)
|
| 0,00 |
0,00 |
177.735,00 |
0,20 |
| 177.735,00 |
355,47 |
177.735,00 |
0,30 |
| 355.470,00 |
888,68 |
355.470,00 |
0,50 |
| 710.940,00 |
2.666,03 |
710.940,00 |
0,90 |
| 1.421.880,00 |
9.064,49 |
1.421.880,00 |
1,30 |
| 2.843.760,00 |
27.548,93 |
2.843.760,00 |
1,70 |
| 5.687.520,00 |
75.892,85 |
5.687.520,00 |
2,10 |
| 11.375.040,00 |
195.330,77 |
Hortik aurrera |
2,50 |
Kuota osoaren muga - soberakina - doitutako
kuota osoa
|
Zerga ordaintzeko obligazio pertsonala duten zergadunentzat
muga hau ezarri da: Ondarearen gaineko Zergaren kuota osoak, Pertsona
Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenarekin batera, ezin du azken
Zerga horren oinarri ezargarri osoaren %60 gainditu.
Horretarako:
- Beren izaera edo helburua dela-eta ondare elementuak
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauak
zergapetzen dituen etekinak sortzeko gai ez direnean, Ondarearen
gaineko Zergan dagokien zatia ez da kontuan hartuko.
- Bi kuoten baturak aurreko muga gainditzen badu,
Ondarearen gaineko Zergaren kuota aipatu mugaraino murriztuko
da. Murrizpen hori ez da %80koa baino handiagoa izango.
Familia unitate bateko kideek Pertsona Fisikoen
Errentaren gaineko Zergan baterako aitorpena egitea aukeratu dutenean,
zerga honen kuota osoak eta Ondarearen gaineko Zergarenak batera
duten muga zein den kalkulatzeko, familia unitateko kideek azken
zerga honetan sortutako kuota osoak metatuko dira. Murrizpena egin
behar bada, berau zergadunen artean hainbanatuko da hauetako bakoitzak
Ondarearen gaineko Zergan duen kuota osoaren arabera..
Kenkaria atzerrian ordaindutako zergengatik
eta kuotaren hobaria Ceuta eta Melillan
|
Zergak ordaintzeko obligazio pertsonala dagoenean,
zergaren kuotatik ondorengo bi zenbateko hauetatik txikiena kenduko
da, ondasunak lurralde espainiarretik kanpo egoteagatik edo eskubideak
handik kanpo erabiltzeagatik:
- Zergan konputatutako ondare elementuen gainean karga pertsonal
modura atzerrian benetan ordaindu den zenbatekoa.
- Zergaren batez besteko tasa efektiboa atzerrian zergapetutako
oinarri likidagarriaren zatiari aplikatuz atera den emaitza:
| |
Kuota osoa
|
|
|
Batez besteko karga tasa =
|
--------------------
|
x 100
|
| |
Oinarri likidagarria
|
|
Oinarri ezargarrian konputatu diren eduki ekonomiko ondasun eta
eskubideen artean Ceuta eta Melillan nahiz haien dependentzietan
helbideratuta dauden eta xede soziala bertan duten entitate juridikoen
kapital sozialaren baloreak ageri badira, edo establezimenduak leku
horietan modu iraunkorrean kokatuta badaude, ondasun eta eskubide
horiei proportzionalki dagokien kuotaren zatian %75eko hobaria aplikatuko
da..
|