|
|
| Aitorpenak |
Modalitate honen bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren
aitorpenak baino ezin dira aurkeztu.
|
| Non aurkeztu |
|
Errentaren aitorpen mekanizatua aurkezteko, hitzordua eskatu
behar da aldez aurretik. Bi modutara egin daiteke hori:
Hauxe aukeratuko da orduan:
- Errenta mekanizatuko bulegoa.
- Aitorpena aurkezteko eguna eta ordua.
Zein bulego dagokion Gipuzkoan eratu diren
Errenta Mekanizatuko hamabi Bulegoen artean aukeratuko da.
Aukeratzeko irizpidea zergaduna bizi den herriarena da, ondoko
taularen arabera.
|
Bulegoa
|
Udalerria
|
Helbidea
|
Zergaduna bizi den herria
|
|
1
|
Azpeitia
|
Jose Artetxe kalea, 3
|
Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian,
Errezil, Zestoa, Zumaia.
|
|
2
|
Beasain
|
Urbialde kalea, 1
|
Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria,
Gainza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Mutiloa,
Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia,
Zegama, Zerain, Zumarraga.
|
|
3
|
Bergara
|
Toki Eder plaza, 5
|
Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate-Mondragón,
Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Oñati.
|
|
4
|
Eibar
|
Arragueta kalea, 2
|
Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze-Placencia
de las Armas.
|
|
5
|
Hernani
|
Latxunbe Berri kalea, 8-9
|
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta.
|
|
6
|
Irun
|
Geltoki kalea, 5-7
|
Hondarribia, Irun.
|
|
7
|
Tolosa
|
San Frantzisko kalea, 45
|
Abaltzisketa, Aduna, Albiztur,
Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,
Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde,
Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Legorreta,
Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil.
|
|
8
|
Errenteria |
Santa Klara enparantza, 2 |
Lezo, Oiartzun, Pasaia eta
Errenteria |
|
9
|
Donostia
|
Errotaburu pasalekua, 2
|
Donostia: Igeldo, Ibaeta, Añorga, Antiguo,
Aiete
|
|
10
|
Donostia
|
Antso Jakituna hiribidea, 9
|
Aia, Getaria, Orio, Usurbil, Zarautz, Amara Berria
eta Amara Zaharra (Donostia).
|
|
11
|
Donostia
|
Sekundino Esnaola kalea, 10-12
|
Donostia: Alza, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Bidebieta.
|
|
12
|
Donostia
|
Okendo kalea, 20
|
Donostia: Mirakontxa, Zentroa, Alde Zaharra, Loiola,
Martutene eta Besteak.
|
|
| Nork egin dezake aitorpen mekanizatua |
Edozein motatako errentak lortu dituzten zergadunek erabil dezakete aitorpen
mekanizatuaren modalitatea. Honako hauek salbuesten dira:
- Jarduera ekonomikoen etekina zuzeneko zenbatespenaren modalitate
arruntaren bitartez kalkulatzen duten zergadunak, eta etekin hori zuzeneko
zenbatespenaren modalitate erraztuaren bitartez kalkulaturik, Errenta
Zergaren Foru Arauak 78. artikuluan inbertsioengatik eta bestelako
jarduerengatik jasotako kenkarietara biltzen direnak
- Errenta egozpenak lortzen dituzten zergadunak (gardentasun
fiskala eta paradisu fiskaletako inbertsio kolektiboa).
- Eskualdaketen ondorioz ondare irabazi edo galerak izan
dituzten zergadunak, zergaldian egindako eskualdaketen zenbateko
osoa 30.000 eurotik gorakoa denean.
- Zergaldiaren barruan bost ondare eskualdaketa baino gehiago
egiten dituzten zergadunak.
|
| Prozedura |
- Errenta mekanizatuko bulegoetan autolikidazioa egiten
lagunduko zaio zergadunari.
- Zergadunaren arreta zerbitzua hobetu egin da: teknikari
gehiago, baliabide informatiko gehiago, arreta pertsonalizatua.
Horrek berekin dakar itxaroteko denbora murriztea, gardentasuna
handiagoa izatea eta, azken batean, zerbitzu hobea eskaintzea
Gipuzkoako zergadunei.
- Bulegora joatean, hauxe baino ez da eraman beharko:
- Sarreren, gastuen, murrizpenen, kenkarien,... frogagiriak.
- Kontu korrontearen zenbakia (bezeroaren kontu kodearen
20 digituak) autolikidazioaren emaitza helbideratzeko.
- Enpresari eta profesionalek behar bezala beteta eraman
behar dituzte Bulegora estankoetan erosiko diren ondoko
eranskinak:
- Jardueraren etekinari buruzko eranskina. Erabili den
zenbatespen eregimenaren arabera, hauetako bat izango
da:
* 5. eranskina – Zeinu, indize eta modulu bidezko
zenbatespen objektiboa.
* 6. eranskina – Zuzeneko zenbatespen erraztua.
- Ondare aitorpena egiteko 7. eranskina. Hau ez
da aurkeztu beharko Ondarearen gaineko Zergaren aitorpena
aurkezten denean edo jarduera ekonomikoa hasi den lehen
bi urteetako bat 2003. urtea denean.
- Beste pertsona bat baimendu nahi bada autolikidazioa zergadunaren
ordez aurkez dezan, derrigorrezkoa da baimendutako pertsonak
baimena erakustea eta bien NA aurkeztea. Baimenaren eredu
gisa baliagarria da ondoko dokumentua inprimatuz lortzen
dena:
|
|
|
| Autolikidazioaren emaitza |
|
ORDAINTZEA:
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, zerga zorraren zenbateko
osoa zergadunak aukeratzen duen kontuan kargatuko da.
Ordainketa bi modutara egin daiteke, zatika edo zatitu
gabe:
- Zergadunak ez badu ordainketa zatikatzen, 2004ko ekainaren
30ean kargatuko zaio zorra bere kontuan.
- Zergadunak ordainketa zatikatzea aukeratzen badu, bi kargu
egingo zaizkio:
- Lehena, zorraren %60a, 2004ko ekainaren 30ean.
- Bigarrena, %40a, 2004ko azaroaren 10ean.
ITZULTZEA:
Helbideratzea derrigorrezkoa denez, itzulketaren
zenbatekoa zergadunaren kontuan ordainduko zaio. Autolikidazioa
aurkeztu eta hurrengo lau egunen barruan itzuliko da dirua.
|
|
|