Eskema grafikoa aitortzeko obligazioa zehazteko
Eskema PDF formatuan PDF fitxategia jaitsi
 
* Jardueren etekinak = Jarduera ekonomikoen etekinak.
* Gardentasuna = Barruko eta nazioarteko gardentasun fiskala eta paradisu fiskaletan dauden inbertsio kolektiboko erakundeen egozpena.
* HKE = Kapital higikorraren etekinak.
* HZE = Kapital higiezinaren etekinak.
* GEHIK= Ondare irabazi eta galerak.
* LE = Lanaren etekinak.

* Kasu bereziak= Ordaintzaile bat baino gehiago egotea, kontratu bat baino gehiago sinatzea, pentsio konpentsagarriak jasotzea, atxikipenak kanpoko araudiaren arabera kalkulatzea edo Euskal Herritik kanpo ordaintzea, peonadak edo egunsariak jasotzea, harrapakinetan parte hartzea, eta ordainsari aldakorrak atxikipen portzentajea kalkulatzeko kontuan hartutakoak baino handiagoak izatea.

* Hautazko aitorpena = 109 ereduaren 13. orria erabiliz egiten da, lan etekinak bakarrik kontuan hartuz.
 
Aitorpena aurkeztu behar dut?
 
Sakatu hemen aitortzeko obligazioari buruzko galdeketa betetzeko.
 
Nork aurkeztu behar du aitorpena?
 
  1. Izaera orokorrez, Zergari atxikita dauden errentak (etekinak, errenta egotziak edo ondare irabazi eta galerak) lortu dituzten zergadunek aurkeztu behar dute aitorpena.

    Hala ere, zergadunek ez dute aitorpena egin beharrik izango lortu dituzten errenten iturriak ondoko hauek bakarrik direnean:

    a) Lan etekinak, urtean 18.800,00 € gordineko muga gainditzen ez bada banakako tributazioan. Baterako tributazioan, muga hori etekin mota hau lortzen duen zergadun bakoitzarentzat aplikatuko da.

    b) Kapital higiezinaren eta higikorraren etekinak eta ondare irabaziak, baldin eta, batera hartuta, horien urteko kopuru gordina 1.600,00 €-tik gorakoa ez bada.

  2. Aurreko apartatuko a) letran xedatutakoa xedatuta ere, zergadunek banaka jasotzen dituzten urteko lan etekinak 8.500,00 eta 18.800,00 € bitartekoak badira, aitorpena aurkeztu beharko dute hurrengo egoera hauetako batean daudenean:

    a) Zergaldiaren barruan ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik lan etekinak jaso dituztenean edo, ordaintzaile beregandik jaso arren, honek atxikipena egiteko garaian etekinak metatu ez dituenean kontzeptu berdinen edo desberdinen ondorioz ordainduak izateagatik, eta, orobat, zergaldiaren barruan lan kontratu bat baino gehiago edo harreman laboral, administratibo edo antzeko bat baino gehiago izenpetu dutenean.

    b) Kontratu edo lan harreman batean aurreikusitako epea behin amaiturik, enplegu emaile berberarentzat lanean jarraitu dutenean edo zergaldiaren barruan berriro lanean hasi direnean, eta halaber, beren lan kontratua edo harreman laboral, administratibo edo beste edozein motatakoa luzatu dutenean.

    c) Epaileen erabakiz, ezkontidearengandik pentsio konpentsagarriak jaso edo gurasoenak ez diren urteko mantenurako ordainketak eskuratu dituztenean.

    d) Lana dela-eta jasan diren atxikipenak edo konturako sarrerak foru erakundeek onartu ez duten araudi baten arabera kalkulatu direnean edo Euskal Herriko Foru Aldundiren bati ordaindu ez zaizkionean.

    e) Ordainsariak peonadaka edo egunsarika jaso dituztenean.

    f) Arrantzuntzietako langileen kasuan, jaso dituzten ordainsariak, osorik edo zati batean, lortutako arrantzaren balioaren partaidetza bat direnean.

    g) Emaitzen edo antzeko parametroen arabera ordainsari aldakorrak jaso dituztenean, beti ere ordainsari horiek atxikipen portzentajea edo konturako sarrera kalkulatzeko kontuan hartu direnak baino handiagoak badira.

    h) Salbuespen, hobari, murrizketa, kenkari edo beste edozein zerga onuraz gozatzeko ezarrita dauden baldintza, epe edo zirkunstantzietako bat betetzen ez dutenean, baldin eta horrek berekin badakar Zerga Administrazioari zirkunstantzia horren berri ematea edo erregularizazio edo dirusarreraren bat egin behar izatea.

    Apartatu honetako a)tik g)ra arteko letretan azaldutako arrazoietako batengatik aitortzera behartuta dauden zergadunek aitorpen orokorra edo hautazko likidazioa aurkeztu ahal izango dute.

  3. Zerga hau dela-eta atxiki edo kontura sartu diren zenbatekoak berreskuratu nahi dituzten zergadunek aitorpena aurkez dezakete, horretara beharturik egon gabe, itzulketa egitea bidezkoa denean.
 
Subir