Aurtengo kanpainak dakarren nobedade nagusia da apiriletik aurrera zergadunari aukera ematen zaiola, behar den PASAHITZA erabilita, Foru Ogasunak hari buruz duen informazioan sartzeko gure webguneko zerbitzuen ataritik abiatuta.

Era horretan, Foru Ogasunak errenta, atxikipen, gastu eta abarri buruzko datu zehatzak jartzen ditu zergadunen esku. Errenta aitorpena egin eta aurkezteko unean informazio hori ezagutzea laguntza handikoa izango da, zalantzarik gabe, Gipuzkoako zergadunentzat.

PASAHITZAri buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.