|
|
|
|
|
|
2000. urteko aitorpenean aldaketa bat sartu zen
aitortzeko obligazioan, beste tributazio modu bat
ekarri zuena. Hauxe zuen helburu: aitortzeko obligazioa
sortzen duen kopurutik beherako lan errentak jasotzen
dituzten zergadunak ez gelditzea diskriminatuta
aitorpena aurkeztera behartuta daudenean errenta
horiek ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik
jasotzeagatik edo lan errentekin zer ikusia duten
bestelako kasuetan egoteagatik.
Horren ondorioz, ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko, atxikipenen taula zergaldian lortzen diren lan errenta guztiei aplikatzen zaie, salbuetsiak sartu gabe, eta emaitzari jasan diren atxikipenak eta konturako sarrerak kendu. Bestelako sarrerak ez dira inoiz kontuan hartzen eta ezin da inolaz ere hobari, murrizpen, kenkari edo zerga onurarik egin.
Aitorpen hori egitea hautazkoa da beti eta, beraz,
horretarako bide ematen duten kasuetan sartzen den
zergadunak bi aukera ditu: aitorpena zergaren arau
orokorrei jarraiki egitea edo, bestela, sistema
honen arabera aurkeztea aitorpena, hau da, lan etekinak
bakarrik kontuan hartuz.
|
| |
|
|
| |
Zergadunak jaso dituen lan etekin gordinak
8.500,00 eurotik gorakoak eta 18.800,00 eurotik
beherakoak direnean, eta aitorpena aurkeztera behartuta
badago lan etekinak jasotzen dituelako (ordaintzaile
bat baino gehiago, lan kontratu bat baino gehiago,
ezkontidearen pentsio konpentsagarriak, etab.)
bi modutara ordain dezake zerga:
1) PFEZren xedapen orokorrei jarraiki, edo bestela
2) lanaren etekin gordinak bakarrik kontuan hartuz.
|
| |
|
|
| |
|
Besteak beste, honako zergadun hauek ezin dira aurreko apartatuan aipatu den aukeraz baliatu:
- 18.800,00 eurotik gorako lan etekin gordinak jaso dituztenak.
- Kapitalaren etekinengatik eta ondare irabaziengatik 1.600,00 eurotik gorako kopuru gordina lortu dutenak.
- Jarduera ekonomikoen etekinak lortu dituztenak.
|
| |
|
Zerga ordaintzea lanaren
etekinak bakarrik kontuan hartuz
|
|
| |
Honela jokatuko da:
1na. Lan etekinetarako ezarritako atxikipen taulak mota honetako etekinen zenbateko osoari aplikatuko zaizkio, beti ere salbuesten dituen etekinak sartu gabe. Ondorio horietarako, zergaren sortzapen egunean indarrean dauden ondoko erregelak aplikatuko dira, hau da, atxikipenari lotutako etekinen zenbatekoa kalkulatzekoak eta atxikipen taulak finkatu eta aplikatzekoak.
Zergaduna aktiboan dagoen langile minusbaliatua bada eta, Errenta Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauaren 19. artikuluaren arabera, lanaren hobaria gehitzeko eskubidea badu, lehen-lehenik atxikipenen taula orokorra aplikatuko du. Horrela lortutako atxikipen portzentajeari behar diren puntuak kenduko zaizkio, taula orokorraren ondoren ageri den minusbaliatuen taula behin aplikatuta.
|
| |
|
Taula orokorra
|
| Urteko etekina |
Ondorengo ahaideen
kopurua |
| Euroak. Beheko muga |
Euroak. Goiko muga |
0 |
1 |
2 |
3 |
4 |
5 |
+ |
|
0,01
|
8.690,00
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
|
8.690,01
|
9.230,00
|
1
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
|
9.230,01
|
9.860,00
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
|
9.860,01
|
10.570,00
|
3
|
1
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
|
10.570,01
|
11.300,00
|
4
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
0
|
|
11.300,01
|
11.830,00
|
5
|
3
|
1
|
0
|
0
|
0
|
0
|
|
11.830,01
|
12.430,00
|
6
|
4
|
2
|
0
|
0
|
0
|
0
|
|
12.430,01
|
13.080,00
|
7
|
5
|
3
|
0
|
0
|
0
|
0
|
|
13.080,01
|
13.810,00
|
8
|
6
|
4
|
1
|
0
|
0
|
0
|
|
13.810,01
|
14.620,00
|
9
|
7
|
5
|
2
|
0
|
0
|
0
|
|
14.620,01
|
15.540,00
|
10
|
8
|
7
|
4
|
0
|
0
|
0
|
|
15.540,01
|
16.830,00
|
11
|
10
|
8
|
5
|
2
|
0
|
0
|
|
16.830,01
|
18.290,00
|
12
|
11
|
9
|
7
|
4
|
0
|
0
|
|
18.290,01
|
20.660,00
|
13
|
12
|
10
|
8
|
6
|
2
|
0
|
|
| |
|
Ezinduen taula
(Taula orokorraren gaineko murrizpena)
|
| Urteko etekina |
Gehitutako hobaria |
| Euroak. Beheko muga |
Euroak.Goiko muga |
a) egoera |
b) egoera |
c) egoera |
| 0,01 |
15.540,00 |
9 |
10 |
10 |
| 15.540,01 |
16.830,00 |
7 |
10 |
11 |
| 16.830,01 |
23.010,00 |
6 |
8 |
12 |
|
| |
2na. Aurrekoan ezarritakoa aplikatu ondoren ateratzen den kopuruari lan etekinei egindako atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa gutxituko zaio. Tributatzeko prozedura hau erabiliz gero, ez da inoiz itzulketarik egingo.
3na. Gastu kengarriak, hobariak, murrizpenak, kenkariak, baterako tributazioaren erregelak edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian jasota dauden bestelako onurak ez dira ezein kasutan aplikatuko.
|
| |
|
|
| |
| Demagun ezkongabe dagoen eta seme-alabarik ez duen zergadun batek bi lan etekin izan dituela 2003. urtean, biak ere, bi kontratutatik etorriak. Aitorpenari begira, honako datu fiskal hauek bakarrik dira garrantzizkoak:
|
| |
| |
1. kontratua |
2. kontratua |
| Etekin osoa |
9.015,18 € |
8.414,17 € |
| Gizarte Segurantza |
250,36 € |
200,40 € |
| Jasandako atxikipena |
180,30 € |
84,14 € |
|
| |
Zerga ordaintzean, bi aukera izango ditu zergadunak.
1. aukera) Era orokorraren arabera tributatzea
Laburki, honela likidatuko litzateke Zerga:
|
| |
| Lanaren
etekin osoa (9.015,18 € + 8.414,17 €) |
17.429,35 € |
| Gizarte
Segurantzaren gastua |
-450,76 € |
| Diferentzia |
16.978,59
€ |
Lanaren
hobaria
|
-2.850,00 € |
| Lanaren
etekin garbia |
14.128,59
€ |
| Oinarri
likidagarri orokorra |
14.128,59 € |
| Kuota osoa |
2.208,00
€ |
| Kenkariak |
- |
| Atxikipenak
(180,30 € + 84,14 €) |
-264,44 € |
| Kuota diferentziala |
1.943,56
€ |
|
| |
2. aukera) 8/1998 Foru Arauaren 95.3 artikuluaren arabera tributatzea
Kasu honetan, zerga honela likidatuko litzateke: |
| |
| Etekin
osoen batura |
17.429,35 € |
| Atxikipen
portzentajea |
12 % |
| Kuota |
2.091,52 € |
Atxikipenen
batura
|
-264,44 € |
| Kuota diferentziala |
1.827,08
€ |
|
| |
| Zergadunak bigarrena aukeratuko du zerga gutxiago ordaintzea dakarrelako (116,48 euroko aldea). |
| |
 |
| |
|
|
|
|