Aitorpenak

Bi zerga aitor daitezke modalitate honen bidez:
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.
  • Ondarearen gaineko Zerga.
Prozedura
Aurkezpenerako aukeratu den tokian entregatuko da eredua, behar bezala bete ondoren. Sarreren, gastuen, murrizpenen, kenkarien eta abarren frogagiriak erantsiko dira.


Non erosi ereduak:

  • Gipuzkoako estankoetan.
  • Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua 2, Donostia)..
Non aurkeztu

 

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Autolikidazioaren emaitza

Non aurkeztu

Ordaintzea

* Finantza entitateetan

Itzultzea

* Finantza entitateetan

* Zerga bulegoetan

* Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua 2, Donostia)


Ondarearen gaineko Zerga

Autolikidazioaren emaitza

Non aurkeztu

Ordaintzea

* Finantza entitateetan

Negatiboa

* Finantza entitateetan

* Zerga bulegoetan

* Foru Ogasuneko Bulegoan (Errotaburu pasealekua 2, Donostia)


Autolikidazioaren emaitza


A) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

ORDAINTZEA:

Aitorpena aurkezten den une berean ordainduko da zorraren zenbatekoa.

Ordainketa bi modutara egin daiteke, zatika edo zatitu gabe:

  • Zergadunak ez badu ordainketa zatikatzen, zorraren zenbateko osoa ordainduko da.
  • Zergadunak zorraren ordainketa zatikatzea aukeratzen badu, bi ordainketa egingo dira:
    • Lehena, zorraren %60a, aitorpena aurkezten den une berean.
    • Bigarrena, zorraren %40a, 2004ko azaroaren 10 baino lehen 102 eredua erabiliz. Bigarren ordainketa hau helbideratu ere egin daiteke. Horretarako, 109 ereduaren Kontabilitate Agirian bezeroaren kontu kodearen 20 digituak jarriko dira zorraren %40 kontu horretan kargatzeko.

ITZULTZEA:

109 ereduaren Kontabilite Agirian bi aukera hauek ageri dira:

  • Itzulketa ez helbideratzea, eta orduan taloi nominatibo bat bidaliko da zergadunaren helbidera.
  • Itzulketa helbideratzea. Horretarako, beharrezkoa da itzulketa jasotzeko aukeratu den kontu korrontearen 20 digituak adieraztea.

 

B) Ondarearen gaineko Zerga

ORDAINTZEA:

Aitorpena aurkezten den unen berean ordainduko da zorraren zenbatekoa. Ordainketa ezin da zatikatu edo helbideratu.