| |
|
|
|
|
|
Laugarren urtez segidan, zergadun jakin batzuek Gipuzkoako Foru Ogasunak
prestatutako likidazio proposamena jasoko dute postaz. Bidaltzen den egunean
eskura dagoen zerga informazioan oinarrituko da proposamena.
|
| |
| Nork jasoko du likidazio proposamena? |
|
Baldintza jakin batzuk betetzen dituzten zergadunei iritsiko
zaie. Hauek dira aipagarrienak:
- Aurreko urteetan errenta aitorpena edozein modalitatetan
egitea.
- Likidazioaren emaitza itzultzekoa izatea.
- Beren errenten profila honako hau izatea: lanaren
etekinak, kapital higikorraren etekinak (dibidenduak, kontu korronteen eta
bestelako produktu finantzarioen interesak, bizitza edo elbarritasun
aseguruak eta Altxorreko Letren edo bestelako aktibo finantzarioen
eskualdaketak), inbertsio fondoetako partaidetzak eskualdatzeagatik
sortutako ondare irabaziak, BGAEei egindako ekarpenen murrizpenak, eta
aplika daitezkeen kenkariak (ondorengo ahaideengatik, ezindua izateagatik,
edo ohiko etxebizitzan maileguen bidez eta etxebizitza-kontuen bidez
inbertitzeagatik).
|
| |
| Prozedura |
|
Likidazio proposamena jaso ondoren, bi aukera daude:
- Onartzea: likidazio proposamenari ongi irizten bazaio,
espresuki adierazi beharko da ezarrita dagoen epearen barruan,
bi bide hauetako bat erabiliz:
- Telefonoa, 902 100 040 zenbakira deituz
- Internet
- Adostasuna ematen den unean, eta segurtasun arrazoiak
direla eta, bi datu hauek eskatuko dira: zergadunaren IFZ
eta proposamenaren arabera itzuli behar den zenbatekoa.
- Ez onartzea: likidazio proposamenean ageri ez diren errentak
jaso badira edo bertan aipatu ez diren gastu edo kenkarietarako
eskubidea edukiz gero, aitorpena aurkeztu beharko da beste
edozein modalitate erabiliz. Nolanahi ere, modalitate mekanizatua
aukeratzea gomendatzen da.
|
| |
| Abantailak |
|
Likidazio proposamena etxean jasotzen duten zergadunek:
- Aurrez ezagutzen dute likidazioaren emaitza.
- Ados egonez gero, inora joan gabe kobratu dezakete itzulketaren
zenbatekoa.
|
|
|