|
|
|
Banakako edo baterako
tributazioa
|
|
| |
Famili unitate batean sartuta ez dauden zergadunek banaka egin behar dute aitorpena.
Famili unitate batean sartuta dauden zergadunek
banaka tributa dezakete nork bere aitorpena aurkeztuz.
Hala ere, batera tributatzea ere aukera dezakete,
baina orduan famili unitateko kide guztien errentak
metatu behar dituzte.
BATERA TRIBUTATZEA AUKERATZEKO
Famili unitatearen barruan dauden pertsonek elkarrekin tributatzea aukeratzen badute, baterako aitorpena aurkeztu beharko dute famili unitatea osatzen duten kide guztien errentak metatuz.
Zergaldi baterako egiten den aukera aldatu egin
daiteke gero, baina bakar-bakarrik Zerga Administrazioak
edozein jarduketa egin arte.
NOLA EGIN AUKERA
Batera tributatzea aukeratzeko, identifikazio orrian ageri den laukian "X" bat jarriko da.
Dena den, famili unitateko kide batek banakako aitorpena aurkezten badu, famili unitateko gainerako kideek ere banaka egin beharko dute beren aitorpena.
|
| |
|
|
|
|