Zer dira?

Ematen diren zerbitzuen ezaugarri eta baldintzak, zergadunen eskubide eta bermeak, eta Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak kalitate maila desberdinen inguruan hartu dituen konpromisoak jakinarazteko dokumentuak.

 

Helburua

  • Iruzurraren aurkako politika orokorraren barruan.
  • Herritarrek beren borondatez aurkeztea aitorpenak.
  • Prozedurak erraztuz.
  • Laguntza eta informazioa emanez zerga arretarako hiru kanaletan: bulegoan, telefonoz eta internet bidez.

 

Zerbitzu karten ekarpenak


  • Kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren alde egitea.
  • Zergadunek eta beren ordezkariek gugandik espero dutena aztertzea.
  • Kanpaina bakoitzerako hainbat konpromiso finkatzea, gure zerbitzuetatik espero dutenarekin bat etorrita.
  • Adierazleen bidez neurtzea konpromiso horiek zenbateraino lortu diren.
  • Neurri zuzentzaileak ezartzea gerta litezkeen desbideraketei aurre egiteko.
  • Gure prozedurak etengabe aztertzea konpromisoak zerbitzuen eskarira egokitzeko.
  • Zergadunen eta beren ordezkarien partaidetza bultzatzea haien kexa eta iradokizunei erantzunez eta gogobetetze maila neurtuz (elkarrizketak, galdera sortak, etab.).
  • Zerbitzuen karta kanpoko auditoretzen esku uztea, enpresa ziurtagileen bitartez.

 

Hiru zerbitzu karta

  • Zergadunen karta.
  • Ordezkari profesionalen karta (aholkulariak).
  • Finantza entitate laguntzaileen karta.

Ordezkari eta entitateen zerbitzu kartetan, zergadunen kartetan jasotako konpromiso berdinak sartzen dira, baina badituzte, baita ere, berariazko konpromisoak aitorpenak aurkezteko modalitate telematikoari dagokionez.

 

Konpromisoak

Besteak beste, arlo hauek hartzen dituzte:

  • Itzulketak azkar egitea.
  • Ordainketak erraztea.
  • Tramitazio denborak murriztea.
  • Webaren edukiak, laguntza programak, etab. lehenbailehen argitaratzea. Arreta presentzial eta telefonikoa hobetzea.
  • Hobekuntzak aurrez aurreko arretan eta telefono bidez.

 

Emaitzak