Azken urteotako ohiturari jarraiki, errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina hasi aurretik, eduki informatibo eta telematikoak biltzen dituen webgunea argitaratzen dugu Interneten, Gipuzkoako zergadun eta profesional tributarioei zuzendua.

2004ko zerga ekitaldiari dagokion kanpaina 2005eko apirilaren 25ean hasi eta 2005eko ekainaren 27an amaituko da. Dena den, komeni da kontuan izatea autolikidazio proposamenak 2005eko apirilaren 18tik aurrera onartu daitezkeela eta errenta mekanizaturako hitzorduak apirilaren 21etik aurrera eskatu.

Kanpaina honetako nobedade operatibo nagusiak hauek dituzue:

  • Zergadunei postaz bidaliko zaizkien autolikidazio proposamenak askoz gehiago izango dira. 118.433 proposamen prestatu dira. Lehenengo aldiz, ordaintzeko emaitza dute proposamenak ere prestatu dira, 26.370 hain zuzen.
  • Errentako laguntza programarekin datu fiskalak inportatu ahal izango dira Ogasun-ataria webgunetik, hain zuzen ere, Zerga informazioa on-line zerbitzutik gako operatiboa erabilita aurrez lortutako datu fiskalak.
  • Kanpainako Zerbitzuen Karta argitaratuko da, hain zuzen ere, zerbitzuak emateko behar diren ezaugarri eta baldintzak, zergadunen eskubide eta bermeak, eta Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak kalitate maila desberdinen inguruan hartzen dituen konpromisoak jakinarazten dituena.

Ohiko apartatuez gain (araudia, programak, eskuliburuak, etab...), nabarmentzekoa da kanpainan zehar honako zerbitzu telematikoak eskaintzen direla:

 

Donostia, 2005eko martxoaren 4a
Juan José Mujika Aginagalde
Fiskalitaterako eta Finantzetarako foru diputatua