|
|
Iazko kanpainan bezala, apiriletik aurrera zergadunari aukera ematen zaio, behar den PASAHITZA erabilita, Foru Ogasunak hari buruz duen informazioan sartzeko gure webguneko zerbitzuen ataritik abiatuta.
Era horretan, Foru Ogasunak errenta, atxikipen, gastu eta abarri buruzko datu zehatzak jartzen ditu zergadunen esku. Errenta aitorpena egin eta aurkezteko unean informazio hori ezagutzea laguntza handikoa izango da, zalantzarik gabe, Gipuzkoako zergadunentzat.
Bi nobedade daude kanpaina honetan:
- Eduki berriak sartuko dira: datu pertsonalak eta ohiko etxebizitzaren kreditu fiskala.
- Informazioa artxibo batean gorde ahal izango da, gero errentako laguntza programara inportatu ahal izateko. Horrekin, modu zehatz eta errazagoan kalkulatu ahal izango da autolikidazioaren emaitza eta, nahiz izanez gero, baita aitorpena internet bidez aurkeztu ere.
PASAHITZAri buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.
|