|
|
Aurreko urteetan bezala, aurten ere ahaleginak egin ditugu errenta eta ondarearen kanpainari buruzko web orria kanpaina hasi baino hilabetetik gorako aurrerapenaz argitaratzeko. Hasiera batean eduki jakin batzuk baino ez dituen arren, kanpaina hasi bitartean eduki informatibo eta telematiko gehiago sartuko ditugu, denak ere Gipuzkoako zergadun eta profesional tributarioei zuzenduak.
2005eko zerga ekitaldiari dagokion kanpaina 2006ko apirilaren 24an hasi eta 2006ko ekainaren 26an amaituko da. Dena den, komeni da kontuan izatea autolikidazio proposamenak 2006ko apirilaren 18tik aurrera onartu ahal izango direla eta errenta mekanizaturako hitzorduak apirilaren 21etik aurrera eskatu.
Hiru puntu garrantzitsu nabarmendu behar dira:
- Aurtengo kanpaian seigarren urtez segidan prestatu eta bidaliko dira zergadunen helbidera autolikidazio proposamenak. 143.058 proposamen prestatuko dira eta, bigarren urtez, ordaintzeko emaitza duten proposamenak ere sartuko dira. Azpimarratzekoa da Gipuzkoako zergadunek oso ondo hartu dutela modalitate hau. Azken kanpainan 92.367 proposamen onartu ziren, bidalitakoen %78.
- 2005eko abenduaren erdialdean errentako
laguntza programa argitaratu genuen webgunean. Aurreneko aldiz, zergadunek eta beren ordezkariek zerga ekitaldia amaitu aurretik eskuratu ahal izan dute programaren bertsio bat.
- Kanpainako Zerbitzuen Karta berrikusiko dugu, hain zuzen ere, honako helburua duena: ematen diren zerbitzuen ezaugarri eta baldintzak, zergadunen eskubide eta bermeak, eta Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak kalitate maila desberdinen inguruan hartu dituen konpromisoak jakinaraztea.
Ohiko apartatuez gain (araudia, programak, eskuliburuak, etab...), nabarmentzekoa da kanpainan honako zerbitzu telematikoak eskaintzen direla:
| |
Donostia, 2006ko martxoaren 6a
Juan José Mujika Aginagalde
Fiskalitaterako eta Finantzetarako foru diputatua
|
|