Frogagiriak

  • Zergadun bakoitzaren NAren fotokopia.
  • Familia liburuko orri guztien fotokopia.
  • Izatezko bikoteen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko izatezko bikoteen erregistroak emandako ziurtagiria, bikotea inskribatu edo, bere kasuan, desegin dela adierazteko.
Etekin, gastu, hobari, murrizpen, atxikipen eta konturako sarreren frogagiriak
  • Atxikitzaileen ziurtagiria (10-T eredua), lan pertsonalaren etekinengatik izandako etekinak, gastuak, atxikitako zenbatekoak edo konturako sarrerak adieraziko dituena. Horren ezean, soldaten ordainagiriak edo aski diren bestelako frogagiriak aurkeztuko dira.
  • Sindikatuari ordaindutako kuoten ziurtagiria, sindikatuko organo eskudunak emana.
  • Hauteskundeetan hautaturiko kargu politikoek nahiz izendapen librekoek euren erakunde politikoari nahitaez egindako ekarpenen ziurtagiria, erakunde horietako organo eskudunak emana.
  • Lan harremanetik zuzenean sortutako auziengatik defentsa juridikorako ordaindu diren gastuen frogagiriak.
  • Langile aktibo ezinduen kasuan lan etekinen hobaria kontuan har dadin, minusbaliotasun maila eta, hala balitz, mugikortasun murriztua frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu behar da, beti ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuak, Autonomia Erkidegoko organo eskudunak edo Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuak emana. Minusbaliotasun maila %65ekoa edo handiagoa dela frogatzeko, baliaezintasunaren aitorpen judiziala ere aurkeztu ahal izango da.
  • Kapital higikorraren etekin, gastu eta atxikipenen frogagiriak, kasuan kasuko entitateak emana.
  • Ondasun higiezinak errentan emateagatik izandako etekinen eta gastu kengarrien frogagiriak eta, hala badagokio, haiei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria (10-I eredua).
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2005. urteko ordainagirien kopia, errentan edo azpierrentan eman edo laga ez diren hiri ondasun higiezin guztiena, ohiko etxebizitza, garajeak eta eraiki gabeko lurzorua kontuan hartu gabe.
  • Konpentsazio erregimena aukeratzen bada etxebizitza 1999/01/01 baino lehen erosi edo birgaitu delako, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2005. urteko ordainagiriaren kopia eta interesen frogagiriak, ohiko etxebizitzari dagozkionak.
  • Atxikipenari edo konturako sarrerari lotutako jarduera ekonomikoetan aritzen diren zergadunek izandako atxikipenen frogagiriak.
  • Gardentasun fiskaleko sozietateek eta paradisu fiskaletan eratutako inbertsio kolektiboko erakundeek egotzitako errenten frogagiriak.
  • Errentak esleitzeko erregimenean dauden entitateek esleitutako errenten frogagiriak eta oinordeko, komunero edo partaidearen zerga pertsonalean kendu beharreko konturako sarrerei dagozkienak.
  • Ezkontideari edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikote-lagunari pentsio konpentsagarriak eta urteko mantenurako kopuruak ordaintzera behartzen duen erabaki judizialaren fotokopia, eta ordainketak benetan egin izanaren frogagiriak. Kanpoan geratzen dira zergadunaren seme-alaben alde finkatutako urteko kopuruak.
  • Pentsio planen entitate kudeatzaileak, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateak edo gizarte aurreikuspeneko mutualitateak luzaturiko ziurtagiria, partaide, bazkide edo mutualista bakoitzak egindako ekarpenak eta sustatzaileek edo bazkide babesleek egotzitakoak adieraziko dituena, eta orobat, aurreikuspen plan aseguratuen entitate kudeatzaileak emandako ziurtagiria, ordaindutako primak jasoko dituena. Ekarpenak pertsona minusbaliatuen alde egin badira, ahaidetasun harremana eta minusbaliotasun maila frogatu beharko dira.
  • Ondare irabazi eta galeren frogagiriak, besteak beste, eskuratze eta eskualdatze balioak, eskuratze eta eskualdatze datak eta, hala bada, jasandako atxikipenak adieraziko dituztenak.
Kuotako kenkarien frogagiriak
  • Familia liburuko orri GUZTIEN fotokopiak.
  • Adopzioa onartu duen erabaki judizialaren fotokopia eta, kasua balitz, nazioarteko adopzioen esparruan bitartekari edo laguntzaile gisa jarduteko lege izaera aitortua duten entitate, erakunde edo agentziei ordaindutako zenbatekoen frogagiria.
  • Zergadunaren seme-alaben alde finkatutako urteko mantenua ordaintzera behartzen duen erabaki judizialaren fotokopia, eta ordainketak benetan egin izanaren frogagiriak.
  • Zergadunak bere tutoretzapean edo diru-trukerik gabe hartu baditu etxean adingabeko pertsonak, tutoretza eratzen duen erabaki judiziala aurkeztuko da. Bestela, 2005. urtean diru-trukerik gabe pertsonak etxean hartu izanaren ziurtagiria aurkeztuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuak luzatua.
  • Kuotan kenkarirako eskubidea duten aurreko ahaideen erroldaketaren eta sarreren ziurtagiria. Pentsiorik jasotzen ez badute, pentsioduna ez dela frogatzen duen ziurtagiria, INSSak luzatua. Aurreko ahaidea egoitza batean bizi bada urte osoan, etengabe eta modu jarraituan, egoitzako egonaldiaren gastuei aurre egiteko zergadunak ordaindu dituen kopuruen frogagiria (faktura) aurkeztuko da.
  • Baliaezintasunaren kenkariak kontuan har daitezen, minusbaliotasun maila frogatu beharko da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuak, Autonomia Erkidegoko organo eskudunak edo Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuak luzatutako ziurtagiria aurkeztuz. Zergadunarekin 65 urteko edo hortik gorako pertsona ezinduak bizi badira, bizikidetzako agiria eta sarreren frogagiria ere aurkeztuko dira. 65 urtetik gorako pertsona horiek pentsiorik jasotzen ez badute, pentsiodunak ez direla frogatu beharko da Gizarte Zerbitzuetako Institutu Nazionalak luzatutako ziurtagiria aurkeztuta. Minusbaliotasun maila %65ekoa edo handiagoa dela frogatzeko, baliaezintasunaren aitorpen judiziala ere aurkeztu ahal izango da.
  • Etxebizitzaren errentamendu edo azpierrentamendu kontratuaren kopia, eta alokairu gisa egin edo jaso diren ordainketen frogagiriak. Familia ugarien kasuan, familia ugaria izatearen frogagiria aurkeztuko da. Errentariek lanerako ezintasun iraunkor bat aitortua badute, maila osokoa, erabatekoa edo elbarritasun handikoa, ezintasunagatik jasotako pentsioaren frogagiria aurkeztuko dute.
  • Etxebizitzan inbertitzeagatik egin beharreko kenkariaren ziurtagiriak:
    • Eraikitzen ari diren etxebizitzak: ordaindu diren zenbatekoen frogagiria.
    • Eraikitako etxebizitzak: salerosketa eskritura publikoaren fotokopia.
    • Birgaiketa: birgaiketa babestuko espedientearen fotokopia eta ordaindu diren zenbatekoen frogagiria.
    • Etxebizitza-kontua: etxebizitza-kontuaren ziurtagiria. Honako hau adierazi behar du: entitatearen gakoa, kontu zenbakia (10 digitu), irekiera data, eta irekiera datatik aurrera egindako mugimenduak.
    • Mailegua eskatu bada, behar diren frogagiriak aurkeztuko dira.
    • Familia ugarien kasuan, familia ugaria izatearen frogagiria aurkeztuko da.
  • Jarduera ekonomikoak sustatzeko:
    • Inbertsio edo gastuari dagozkion fakturak, eta Sozietateen gaineko Zergaren foru arauak eskatzen duen dokumentazioa.
    • Langileek enpresan parte hartzeagatik egiten den kenkaria aplikatzeko ondo hau frogatu beharko da: langileak lan egiten duen entitatean edo sozietate taldeko beste edozeinetan duen partaidetza, eta langileak entitate horretan edo sozietate taldeko beste edozeinetan akzioak edo partaidetzak eskuratu edo harpidetzeko ordaindu dituen kopuruak.
    • Enpresako Aurrezki-Kontua: egindako gordailuen ziurtagiria. Honako hau adierazi behar du: entitatearen gakoa, kontu zenbakia (10 digitu), irekiera data, eta irekiera datatik aurrera egindako mugimenduak.
  • Zergaren foru arauak 80. artikuluan dioenaren arabera, dohaintzengatik kenkaridunak diren ekarpenen frogagiriak.
  • Bestelako frogagiriak.

 

OHARRAK:

1) Aurkezpen modalitate guztietan, mekanizatuan izan ezik, ez da beharrezkoa izango frogagiririk aurkeztea horien informazioa gure webguneko Zerga informazioa on-line apartatuan erregistratuta dagoenean, betiere apartatu horretatik inprimatutako orria aitorpenari gehitzen bazaio. Hortaz, Zerga informazioa on-line apartatuan zehaztuta ez dauden frogagiriak baino ez dira aurkeztu behar, hala nola, apartatu horretan erregistratu gabeko sarrerak, kuota sindikala, errentan emandako ondasun higiezinen gastuak, etxebizitzan inbertitzeagatik kengarriak diren konturako ordainketak, etab.

2) Frogatu behar diren gastu edota kenkariak ez dira behin-behineko likidazioan kontuan hartuko aitorpena egiteko unean dagozkien frogagiriak aurkezten ez badira.