Aurreko urteetan bezala, apiriletik aurrera zergadunak aukera izango du, behar den
PASAHITZA erabilita, Foru Ogasunak hari buruz duen informazioan sartzeko gure webguneko zerbitzuen ataritik
abiatuta.
Era horretan, Foru Ogasunak errenta, atxikipen, gastu eta abarri buruzko datu zehatzak
jartzen ditu zergadunen esku. Errenta aitorpena egin eta aurkezteko unean informazio hori ezagutzea laguntza
handikoa izango da, zalantzarik gabe, Gipuzkoako zergadunentzat.
GARRANTZITSUA: Informazioa artxibo batean gorde ahal izango da, gero errentako laguntza programara inportatu ahal izateko. Horrekin, modu zehatz eta errazagoan kalkulatu ahal izango da autolikidazioaren emaitza eta, nahiz izanez gero, baita aitorpena internet bidez aurkeztu ere.
PASAHITZAri buruz gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Errenta aitorpena egiteari begira, Foru Ogasunak bideo bat prestatu du webgunean eskura dauden tresna informatikoak zergadunek ongi aprobetxa ditzaten. Honako hau erakusten da bideoan:
1) Nola sartu OGASUNATARIA webgunetik abiatuta eta GAKO OPERATIBOA erabilita ZERGA INFORMAZIOA ON LINE zerbitzuan Ogasunak norberari buruz dituen datu fiskalak ezagutzeko.
2) Nola jaitsi ordenagailura datu fiskalak.
3) Nola bete errenta aitorpena laguntza programaren bitartez, aldez aurretik jaitsi diren datu fiskalak zuzenean inportatuz.
4) Nola aurkeztu errenta aitorpena internet bidez.
|