2000. urteko aitorpenean aldaketa bat sartu zen aitortzeko obligazioan, beste tributazio modu bat ekarri zuena. Hauxe zuen helburu: aitortzeko obligazioa sortzen duen kopurutik beherako lan errentak jasotzen dituzten zergadunak ez gelditzea diskriminatuta aitorpena aurkeztera behartuta daudenean errenta horiek ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik jasotzeagatik edo lan errentekin zer ikusia duten bestelako kasuetan egoteagatik.

Horren ondorioz, ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko, atxikipenen taula zergaldian lortzen diren lan errenta guztiei aplikatzen zaie, salbuetsiak sartu gabe, eta emaitzari jasan diren atxikipenak eta konturako sarrerak kendu. Bestelako sarrerak ez dira inoiz kontuan hartzen eta ezin da inolaz ere hobari, murrizpen, kenkari edo zerga onurarik egin.

Aitorpen hori egitea hautazkoa da beti eta, beraz, horretarako bide ematen duten kasuetan sartzen den zergadunak bi aukera ditu: aitorpena zergaren arau orokorrei jarraiki egitea edo, bestela, sistema honen arabera aurkeztea aitorpena, hau da, lan etekinak bakarrik kontuan hartuz.

 
Nork duen aukera
 
Zergadunak jaso dituen lan etekin gordinak 8.500,00 eurotik gorakoak eta 18.800,00 eurotik beherakoak direnean, eta aitorpena aurkeztera behartuta badago lan etekinak jasotzen dituelako (ordaintzaile bat baino gehiago, lan kontratu bat baino gehiago, ezkontidearen pentsio konpentsagarriak, etab.) bi modutara ordain dezake zerga:

1) PFEZren xedapen orokorrei jarraiki, edo bestela
2) lanaren etekin gordinak bakarrik kontuan hartuz.
 
Nork ez duen aukerarik
 

Besteak beste, honako zergadun hauek ezin dira aurreko apartatuan aipatu den aukeraz baliatu:

  • 18.800,00 eurotik gorako lan etekin gordinak jaso dituztenak.
  • Kapitalaren etekinengatik eta ondare irabaziengatik 1.600,00 eurotik gorako kopuru gordina lortu dutenak.
  • Jarduera ekonomikoen etekinak lortu dituztenak.
 
Zerga ordaintzea lanaren etekinak bakarrik kontuan hartuz
 
Honela jokatuko da:

1na. Lan etekinetarako ezarritako atxikipen taulak mota honetako etekinen zenbateko osoari aplikatuko zaizkio, beti ere salbuesten dituen etekinak sartu gabe. Ondorio horietarako, zergaren sortzapen egunean indarrean dauden ondoko erregelak aplikatuko dira, hau da, atxikipenari lotutako etekinen zenbatekoa kalkulatzekoak eta atxikipen taulak finkatu eta aplikatzekoak.

Zergaduna aktiboan dagoen langile minusbaliatua bada eta, Errenta Zergari buruzko abenduaren 24ko 8/1998 Foru Arauaren 19. artikuluaren arabera, lanaren hobaria gehitzeko eskubidea badu, lehen-lehenik atxikipenen taula orokorra aplikatuko du. Horrela lortutako atxikipen portzentajeari behar diren puntuak kenduko zaizkio, taula orokorraren ondoren ageri den minusbaliatuen taula behin aplikatuta.
 
Taula orokorra
Urteko etekina Ondorengo ahaideen kopurua
Euroak. Beheko muga Euroak. Goiko muga 0 1 2 3 4 5 +
0 8.750,00 0 0 0 0 0 0 0
8.750,01 9.300,00 1 0 0 0 0 0 0
9.300,01 9.930,00 2 0 0 0 0 0 0
9.930,01 10.650,00 3 1 0 0 0 0 0
10.650,01 11.390,00 4 2 0 0 0 0 0
11.390,01 11.940,00 5 3 1 0 0 0 0
11.940,01 12.530,00 6 4 2 0 0 0 0
12.530,01 13.190,00 7 5 3 0 0 0 0
13.190,01 13.930,00 8 6 4 1 0 0 0
13.930,01 14.750,00 9 7 5 2 0 0 0
14.750,01 15.670,00 10 8 7 4 0 0 0
15.670,01 17.040,00 11 10 8 5 2 0 0
17.040,01 19.080,00 12 11 9 7 4 0 0
19.080,01 20.940,00 13 12 10 8 5 2 0
 
Ezinduen taula
(Taula orokorraren gaineko murrizpena)
Urteko etekina Gehitutako hobaria
Euroak. Beheko muga Euroak.Goiko muga a) egoera b) egoera c) egoera
0 15.670,00 9 10 10
15.670,01 17.040,00 7 10 11
17.040,01 23.010,00 6 8 12
 
2na. Aurrekoan ezarritakoa aplikatu ondoren ateratzen den kopuruari lan etekinei egindako atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa gutxituko zaio. Tributatzeko prozedura hau erabiliz gero, ez da inoiz itzulketarik egingo.

3na. Gastu kengarriak, hobariak, murrizpenak, kenkariak, baterako tributazioaren erregelak edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudian jasota dauden bestelako onurak ez dira ezein kasutan aplikatuko.
 
Adibidea
 
Demagun ezkongabe dagoen eta seme-alabarik ez duen zergadun batek bi lan etekin izan dituela 2005. urtean, biak ere, bi kontratutatik etorriak. Aitorpenari begira, honako datu fiskal hauek bakarrik dira garrantzizkoak:
 
  1. kontratua 2. kontratua
Etekin osoa 9.015,18 € 8.414,17 €
Gizarte Segurantza 250,36 € 200,40 €
Jasandako atxikipena 180,30 € 84,14 €
 
Zerga ordaintzean, bi aukera izango ditu zergadunak.

1. aukera) Era orokorraren arabera tributatzea

Laburki, honela likidatuko litzateke Zerga:
 
Lanaren etekin osoa (9.015,18 € + 8.414,17 €) 17.429,35 €
Gizarte Segurantzaren gastua -450,76 €
Diferentzia 16.978,59 €
Lanaren hobaria
-2.850,00 €
Lanaren etekin garbia 14.128,59 €
Oinarri likidagarri orokorra 14.128,59 €
Kuota osoa 2.173,05 €
Kenkariak -
Atxikipenak (180,30 € + 84,14 €) -264,44 €
Kuota diferentziala 1.908,61 €
 
2. aukera) 8/1998 Foru Arauaren 95.3 artikuluaren arabera tributatzea

Kasu honetan, zerga honela likidatuko litzateke:
 
Etekin osoen batura 17.429,35 €
Atxikipen portzentajea 12 %
Kuota 2.091,52 €
Atxikipenen batura
-264,44 €
Kuota diferentziala 1.827,08 €
 
Zergadunak bigarrena aukeratuko du zerga gutxiago ordaintzea dakarrelako (81,53 euroko aldea).
 
Subir