Gipuzkoako Foru Ogasuna ::: 2003ko errenta .:. Errenta Zergaren atxikipen tasen aldaketa
   
 
 
 
Atxikipen tasak
 
 

 

2004an indarrean dauden atxikipen portzentajeak

2005an indarrean dauden atxikipen portzentajeak

Lan etekinak

2004ko taulak

2005eko taulak

Kapital
higikorraren etekinak

%15

%15

Kapital
higiezinaren etekinak
(ondasun higiezinen errentamendua)

%15

%15

Ondare irabaziak
(inbertsio fondoak)

Orokorrean

%15

%15

Eskualdatzean edo itzultzean lortutako zenbatekoa beste fondo batean inbertitzeko erabiltzen bada (1)

%0

%0

Ondare
  irabaziak
(sariak)

%15

%15

Jarduera profesionalak

Orokorrean

%15

%15

Jarduera profesionala hasten direnentzat (hasierako urtean eta hurrengo bietan)

%7

%7

Bestelako kasuak (2)

%7

%7


 
(1) 68/2001eko Foru Dekretuaren 92 bis artikulua
 
"Salbuespenak inbertsio kolektiboko erakundeetako kapital edo ondarearen partaidetza edo akzioak itzuli edo eskualdatzetik datozen ondare irabazien atxikipena edo konturako sarrera egiteko derrigortasunari.
 
1. Ez da derrigorrezkoa izango inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetza edo akzioak itzuli edo eskualdatzetik datozen ondare irabazien atxikipena edo konturako sarrera egitea, inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetza edo akzioak itzuli edo eskualdatzearen ondorioz lortutako zenbatekoa erabiltzen denean inbertsio kolektiboko erakundeetako bestelako partaidetza edo akzioak eskuratu edo harpidetzeko, baldin eta zenbatekoa ondoko kasuetan sartuta badago:
 
   a) Inbertsio fondo gisa kalifikatutako inbertsio kolektiboko erakundeen partaidetzen itzulketetan.
 
  b) Sozietate izaera duten inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen eskualdaketetan, baldin eta ondoko baldintzak betetzen badituzte:
 
    - Akzioak eskualdatzen diren inbertsio kolektiboko erakundean 500 bazkide baino gehiago izatea.
 
 Horretarako, akziodunen gutxieneko kopuru gisa hartuko da inbertsio kolektiboko erakundeek edo haien sozietate kudeatzaileek Balore Merkatuko Batzorde Nazionalera igorri behar izaten duten eta eskualdaketa edo itzulketa data baino lehen egin duten azken txostenean agertzen dena.
 
    - Zergadunak parte ez hartzea, eskualdaketa egunaren aurreko hamabi hilabeteetako momenturen batean, inbertsio kolektiboko erakundearen kapitalaren 100eko 5ean baino gehiagotan.
 
 Artikulu honetan aurreikusitakoa ez da aplikatuko edozein bitarteko erabiliz zergadunaren esku jartzen denean inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzak itzuli edo eskualdatzetik datorren zenbatekoa.
 
2. Era berean, artikulu honetan araututako atxikipena edo konturako sarrera egiteko ez-derrigorrezkotasuna aplikaziozkoa izango zaie ondoko baldintzak betetzen dituzten inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaideei, Espainian egoiliar diren entitateek merkaturatzearen ondorioetarako: Kontseiluaren abenduaren 20ko 85/611/EEE Arteztarauaz erregulatuta egotea, Zergaren Foru Arauak 50. artikuluan jasotakoez bestelakoak izatea, Europako Batasuneko estatu batean eratuak eta helbideratuak izatea eta Balore Merkatuko Batzorde Nazionaleko erregistro berezian izena emanda egotea.
 
Ez-derrigortasuna aplikatzeko, beharkizun hauek bete beharko dira:
 
   a) Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzak Balore Merkatuko Batzorde Nazionalean izena emanda dauden entitate merkaturatzaileen bitartez eskuratu, harpidetu, eskualdatu eta itzuliko dira.
 
   b) Inbertsio kolektiboko erakundea ataletan edo azpifondoetan egituratuta badago, aurreko apartatuko b) letran jasota dauden bazkide kopurua eta gehieneko portzentajea merkaturatutako atal edo azpifondo bakoitzari buruzkoa dela ulertuko dira.
 
Kasu horietan, akziodunen kopurua jasota agertuko da Balore Merkatuko Batzorde Nazionalean erregistratutako entitate merkaturatzaileek eskualdaketa edo itzulketa data baino lehen Balore Merkatuko Batzorde Nazionalari erregistratutako atal edo azpifondo bakoitzari buruz egin dioten urteko azken komunikazioan. Aurrekoaren eta ondorengo apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, komunikazio horretan ondoko hauek jaso beharko dira: akziodunen kopuru osoa, erakunde, atal edo azpifondoaren ondare osoa, eta aurreko datuen data; era berean, gehienez urtebeteko baliagarritasun epea izango du aipatu datatik aurrera. Balore Merkatuko Batzorde Nazionalak argitara emango du akziodunen kopuru osoari eta erakunde, atal edo azpifondoaren ondare osoari buruzko informazioa.
 
3. Sozietate izaera duen inbertsio kolektiboko erakunderen batek esku hartzen duen eragiketetan atxikipenik edo konturako sarrerarik egiteko ez-derrigortasunera bildu nahi duen zergadunak agiri bidez jakinarazi beharko die, eskualdaketa edo itzulketa eta eskurapena egiteko erabiltzen diren entitateei, inbertsio kolektiboko erakundean eragiketa egin aurreko hamabi hilabeteen barruan kapitalean izan duen partaidetza portzentajerik handiena. Aipatu entitateek Zerga Administrazioaren eskura gorde beharko dute zergadunek jakinarazitako dokumentazioa, zerga betebeharren iraungitze epearen barruan."
 
 
(2) 68/2001eko Foru Dekretuaren 105.1 artikulua
 
"Atxikipena 100eko 7koa izango da etekinak jasotzen dituztenak honako hauek direnean:
 
 -Tabacalera Sociedad Anonimaren ordezkari bermatuak.
 -Udal zergabiltzaileak.
 -Merkataritzako subagente edo laguntzaileen zerbitzuak erabiltzen dituzten aseguru agente nahiz aseguru artekariak.
 -Jada desagertuta dagoen eta ekainaren 11ko 904/1985 Errege Dekretuaren indarrez Estatuko Loteria eta Apostuen Organismo Nazionalean sartu zen Kirol Ongintzazko Elkarrekiko Apostuen Patronatutik datozen lurralde ordezkariak.
 
Portzentaje horiek birekin zatituko dira etekinek zergaren foru arauak 83. artikuluan aurreikusten duen kenkarirako eskubidea ematen dutenean."