Seigarren urtez segidan, zergadun jakin batzuek Gipuzkoako Foru Ogasunak prestatutako autolikidazio proposamena jasoko dute postaz. Bidaltzen den egunean eskura dagoen zerga informazioan oinarrituko da proposamena.

 

Hurrengo taulan ikusgai jarri dugu nolako bilakaera izan duen aurkezpen modalitate honek erabilgarri izan den bost urteetan. Azken kanpainan 118.433 proposamen bidali ziren, eta horietatik 92.367 izan ziren onartuak, hau da %78,0.


Autolikidazio proposamenak
 Onarpenak 2000 2001 2002 2003 2004
 Bidalitako proposamenak 3.286 8.500 42.700 74.309 118.433
 Onartutako proposamenak 2.489 5.761 30.714 57.034 92.367
 Onarpen % %75,7 %67,8 %71,9 %76,8 %78,0
 Zergadun kopurua 2000 2001 2002 2003 2004
  4.951 11.369 56.027 98.372 151.933
 Onartzeko modua 2000 2001 2002 2003 2004
 Bulegoak 2.489        
 Telefonoa   4.720 23.299 41.129 56.323
 Internet   1.041 7.415 15.905 36.044
 Guztira 2.489 5.761 30.714 57.034 92.367
 Onartzeko modua 2000 2001 2002 2003 2004
 Bulegoak %100,0        
 Telefonoa   %81,9 %75,9 %72,1 %61,0
 Internet   %18,1 %24,1 %27,9 %39,0
 Itzulketen zenbatekoa 2000 2001 2002 2003 2004
 Guztira 433.086 2.078.514 15.876.520 38.420.757 65.584.844
 Proposamen bakoitzeko 174 361 517 674 712
Konparazioa aurreko urtearen aldean
  2001/2000 2002/2001 2003/2002 2004/2003
 Bidalitako proposamenak %158 %402 %74 %59
 Eragindako zergadunak %130 %392 %76 %54
 Onartutako proposamenak, guztira %131 %433 %86 %62
 Itzulketa, guztira %380 %664 %142 %71
 Batez besteko itzulketa %107 %43 %30 %6


 
2005
  Itzultzekoak Ordaintzekoak Guztira
 Bidalitako proposamenak 108.885 34.173 143.058
 Zergadun kopurua 143.921 37.937 181.858
 
 Zenbatekoa, guztira 82.966.184 23.139.874 -59.826.310
 Proposamen bakoitzeko 762 677  
 
 Konparazioa 2005/2004
 Bidalitako proposamenak 21%
 Zergadun kopurua 20%
 Itzulketa, guztira 26%
 Batez besteko itzulketa 7%



Nork jasoko ditu proposamen hauek?


143.058 proposamen prestatu dira. Bigarren urtez, ordaintzeko emaitza duten proposamenak ere prestatu dira. Autolikidazio proposamenak onartzea apartatuan ondoko hau egin ahal izango da:

  • IFZ idatzi ondoren -> jakin dezakezu proposamenik bidali dizugun.
  • Azken ekitaldietako baten errenta aitorpenaren kuota sartuz gero -> proposamena ikus dezakezu, halakorik bidali badizugu.
  • IFZ eta proposamenean ageri den gakoa sartuz gero -> proposamena onar dezakezu.


Baldintza jakin batzuk betetzen dituzten zergadunei iritsiko zaie. Hauek dira aipagarrienak:

  • Aurreko urteetan errenta aitorpena edozein modalitatetan egitea.
  • Autolikidazioaren emaitza bi motatakoa izan daiteke: itzultzekoa edo ordaintzekoa.
  • Beren errenten profila honako hau izatea: lanaren etekinak, kapital higikorraren etekinak (dibidenduak, kontu korronteen eta bestelako produktu finantzarioen interesak, bizitza edo elbarritasun aseguruak eta Altxorreko Letren edo bestelako aktibo finantzarioen eskualdaketak), inbertsio fondoetako partaidetzak eskualdatzeagatik sortutako ondare irabaziak, BGAEei egindako ekarpenen murrizpenak, eta aplika daitezkeen kenkariak (ondorengo ahaideengatik, ezindua izateagatik, edo ohiko etxebizitzan maileguen bidez eta etxebizitza-kontuen bidez inbertitzeagatik).
 
Prozedura


Autolikidazio proposamena jaso ondoren, bi aukera daude:

  • Onartzea: autolikidazio proposamenari ongi irizten bazaio, espresuki adierazi beharko da ezarrita dagoen epearen barruan, bi bide hauetako bat erabiliz:

    • Telefonoa, 902 100 040 zenbakira deituz
    • Internet

    Adostasuna emateko unean, bi datu eskatuko dira segurtasun arrazoiengatik: zergadunaren IFZ eta proposamenean ageri den kontraste datu bat.

  • Ez onartzea: autolikidazio proposamenean ageri ez diren errentak jaso badira edo bertan aipatu ez diren gastu edo kenkarietarako eskubidea edukiz gero, aitorpena aurkeztu beharko da beste edozein modalitate erabiliz. Nolanahi ere, modalitate mekanizatua aukeratzea gomendatzen da.
 
Abantailak


Autolikidazio proposamena etxean jasotzen duten zergadunek:

  • Aurrez ezagutzen dute autolikidazioaren emaitza.
  • Ados egonez gero, inora joan gabe kobratu edo ordaindu dezakete kuotaren zenbatekoa.